Edukira joan

Piedramillera

Piedramillera
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Piedramillera eta Lokiz goi-ordokia.
Piedramillerako bandera
Bandera

Piedramillerako armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea (Berrotza harana)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Piedramillera
AlkateaMaria Ines Acedo Acedo
(Agrupacion Independiente de Piedramillera)
Posta kodea31219
INE kodea31204
Herritarrapiedramillerar
Geografia
Koordenatuak42°37′58″N 2°12′10″W / 42.632777777778°N 2.2027777777778°W / 42.632777777778; -2.2027777777778
Azalera11,25 km²
Garaiera615 metro
Distantzia66 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria46 (2025:  1)
alt_left 16 (%34) (%66) 31 alt_right
Dentsitatea0,04 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 8.8 + % 13.6 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 

Piedramillera[3] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 41 biztanle zituen 2023. urtean.[4] Iruñea hiriburutik 66,5 kilometro mendebaldera dago.

Ahoskera hau da: [pieðramiʎeɾa]

Bi teoria nagusi daude herri honen izenaren etimologia azaltzeko. Batetik, erromatarrek distantziak markatzeko erabiltzen zituzten harri miliario haietako bat. Bestetik, dokumentaziorik zaharrenean aipatutako piedra melera, hau da, ezti-harri bat.[5]

Piedramillera Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen erdialdean. Herrira autoz heltzeko, NA-129 errepidea hartzen da, lehenik; eta, ondoren, Mendazarantz doan errepidea.

Piedramillerak mugakide ditu Antzin, iparraldean; Legaria eta Etaiu, ekialdean; Mendaza, mendebaldean; eta Sorlada, hegoaldean.

Inguru naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unitate geomorfologiko hauek hartzen ditu, iparraldetik hegoaldera: Egako lautada alubialaren zati txiki bat; Bi Ahizpak mendilerroaren ekialdeko erdia (865 m), Goi Kretazikoko kareharriez osatua eta faila batez zurkaiztua; Oligo-Miozenoko sakonune tektoniko buztin-hareharrizkoa ( sakonune horrek EM orientazioa du eta Pliozenoko material konglomeratiko gorriekin beteta, neurri batean.[6]) eta Los Arcoseko kubeta sinklinalaren hondoko buztin miozentrikoak, zati batean alubialez estaliak.[7]

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Batez besteko tenperatura 9 °C da; eta batez besteko prezipitazioak, 800 mm eta 1000 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta batez ere udaberrian eta udazkenean izaten dira.[7]

Jatorrizko landaredia ia erabat galdua da gaur egun. Jatorriz, udalerriaren gehienean arteak zeudela uste da. Piedramillerako lurretan tartekatuta, badira oraindik ere arte batzuk. Horrez gain, azken urteetan birlandaturiko bost hektarea pinu daude.[7]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Sorlada, Mendaza, Antzin, Legaria, Etaiu, El Busto eta Los Arcos.

Eneolitiko-Brontze Aroko aire zabaleko aztarnategia aurkitu da udalerrian, Antzineko mendatean, non harrizko piezen multzo bat eta protohistoriko aztarnategi bat aurkitu diren. [8]

XII. mendean, herria Petramelara izenez agertzen da dokumentatuta, eta Leireko monasterioaren jabetzakoa zen. XIII. mendean, Irantzuko monasterioak eremu horretan zergak kobratzen zituen, eta XIV. mendean, Iratxeko monasterioak ondasunak zituen Piedramilleran. 1366an, herriak 22 "su" zituen, hau da, garaiko 120 biztanle inguru, populazio hori hurrengo mendean mantendu zen, hazkunde txiki batekin[9]

XVII. mendean, erregeak jurisdikzio zibil eta penala eman zizkion, 4800 dukat ordaintzearen truke. Mende horretan, biztanleria-mailarik handiena lortu zuen, laurehun biztanle ingururekin 1646an, hala ere 1786an 350 biztanle ingurura jaitsi zen.[7]

1845ean Piedramillerak Berrotza ibarretik banatzeko eskaera egin zuen, eta Aldundiak onartu zuen.1847an eskola zuen, bederatzi garo trigoz hornitua; eliza apaiz batek zerbitzatzen zuen, eta haren izendapena bizilagunei zegokien. Halaber, hiru onuradun zituen, eta hauek erregeak edo apaizak izendatzen zituzten, hutsunea sortzen zen hilabetearen arabera.[7]

1920an, Kristo Agoniadun Santuak (herriko elizan gurtua) mirariak egiten zituela zabaldu zen. Esaten zen irudiak begiak mugitzen zituela, fededunei irribarre egiten ziela eta sendaketak egiten zituela, eta horrek erromes asko erakarri zituen herrira. [10]

XIX.mendeko gizartea eta ekonomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pascual Madozek, bere "Espainiaren eta bere Itsasoz Haraindiko jabetzen Hiztegi geografiko-estatistiko-historikoa" (1845-1850) lanean, Piedramillera deskribatzeko, kokapena ematen du eta klima osasungarri duela esten du. Uraz hornitzeko zeuden iturriak aipatzen ditu: bat herrian bertan eta beste bi urrunago.

Ekonomiaren inguruan, lurra kalitate onekoa zela dio. Garagarra, garia, oloa, ilarrak, lekaleak, ardoa eta olioa ekoizten zituen . Abeltzaintzan, behiak, mandoak eta ardiek osatzen zuten ekonomia. Galeper eta eper ehiza ugari dago. Ez da industriarik aipatzen

Biztanleriaren tamainaUrtea0100200300400189019201950198020102040PiedramilleraBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 31 gizon, 16 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.00
3.23
 
90-94
 
6.25
3.23
 
85-89
 
6.25
3.23
 
80-84
 
12.50
3.23
 
75-79
 
6.25
3.23
 
70-74
 
0.00
3.23
 
65-69
 
6.25
9.68
 
60-64
 
6.25
0.00
 
55-59
 
6.25
25.81
 
50-54
 
18.75
12.90
 
45-49
 
0.00
3.23
 
40-44
 
0.00
3.23
 
35-39
 
6.25
6.45
 
30-34
 
6.25
6.45
 
25-29
 
6.25
3.23
 
20-24
 
6.25
0.00
 
15-19
 
0.00
0.00
 
10-14
 
0.00
3.23
 
5-9
 
6.25
6.45
 
0-4
 
0.00
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−3−2,5−2−1,5−1−0,50200820112014201720202023PiedramilleraHazkunde begetatiboa
Urtea2009201020122013201520192021202220232024
Hazkunde begetatiboa −2−1−1−3−1−2−1−1−10
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[11] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea515457606366200320072011201520192023PiedramilleraBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 56,2655,5556,4755,2352,0252,9152,954,7655,2758,5858,3357,0860,9462,2363,2364,0765,0760,6158,4754,0152,5751,8851,29
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[12] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 31,9 udalerri berean jaioak ziren[13], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 12,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 2,1 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 31,9Probintzia berean · % 53,2Beste erkidegoa · % 12,8Estatutik kanpo · % 2,1
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 1 biztanleren artean, gehienak Asian jaioak dira (% 100)[14]. Jaiotza herrialde nagusiak India dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Asia
Asia · % 100
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 77 etxebizitza zeuden: 22 (% 28,6) nagusiak eta 55 (% 71,4) ez-nagusiak.[15]

77etxebizitza
22etxegune

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

22
55
Etxebizitza nagusia (22)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (55)

Guztira 22 etxegune zeuden, eta horietatik 13 (% 59,1) pertsona bakarrekoak ziren.[16]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 113
2 pertsona3
3 pertsona4
4 pertsona2
5 edo gehiago0

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
INEk ez du ikasketa-mailari buruzko daturik argitaratzen 50 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat.

XIX. mendean hainbat gorabehera izan ondoren, biztanleriaren bilakaera, 1900etik 1910era goranzkoa izan zen eta 402 biztanle izatera iritsi zen, eta hortik aurrera behera egin du pixkanaka 1970era, urte horretatik 1991era beherakada nabarmena izan zen eta beheranzko joera mantendu da gaur egun arte.[17]

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 18.318 euro-koa zen[18], eta etxegune bakoitzeko 36.807 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) — zen. Errenta gordina 22.075 euro-koa izan zen pertsonako.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[19][oh 1].

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
INEk ez du jarduera ekonomikoari buruzko daturik argitaratzen 50 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 26 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 786 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[20][oh 2]. Udalerriaren azalera 11,3 km² denez, NAE lurraldearen % 69,8 da[21]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 88,3 lur goldagarria (694 ha, 25 ustiategitan), % 11,2 larre iraunkorrak (87,9 ha, ustiategi batean), % 0,5 arbolak (4,1 ha, 10 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,07 ha, 5 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
70%
30%
NAE · 786 ha (% 69,8)Gainerako azalera · 339 ha (% 30,2)
NAE, lur-erabileraren arabera
88%
11%
Lur goldagarria · 694 ha (% 88,3)Larre iraunkorrak · 87,9 ha (% 11,2)Arbolak · 4,1 ha (% 0,5)Baratzeak · 0,07 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 24 gidari zeuden erroldatuta: 20 gizon (% 83,3) eta 4 emakume (% 16,7)[22]. Biztanleen % 51,1 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 57 ibilgailuk osatzen zuten: 29 turismo, 14 motozikleta, 6 furgoneta, 5 kamioi eta 1 ziklomotor[22]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 617 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 15,5 urtekoa zen; turismoen % 6,9k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 27,6k 25 urte baino gehiago[22]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 50,9 diesel zen eta % 49,1 gasolinazko. Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 3,6k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 36,4k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
20%
40%
36%
ECO · 2 (% 3,6)C etiketa · 11 (% 20)B etiketa · 22 (% 40)Etiketarik gabe · 20 (% 36,4)
Turismoak, adinaren arabera
21%
41%
28%
< 4 urte · 2 (% 6,9)4–8 urte · 1 (% 3,4)8–15 urte · 6 (% 20,7)15–25 urte · 12 (% 41,4)≥ 25 urte · 8 (% 27,6)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Udal administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piedramillerak udalerri bat osatzen du, eta kudeaketa demokratikoko udal batek gobernatzen du 1979tik. Udal hauteskundeetan aukeratutako 3 kidek osatzen dute, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan xedatutakoaren arabera. Udaletxeko egoitza Piedramillera herriko Kale Nagusian dago, herriko plazako orube batean altxatu zen, antzina herriko maisuaren etxea izan zen toki berean. Eraikin berriaren eraikuntzak 8,9 milioi pezetako kostua izan zuen eta lanak Nafarroako gobernuak ordaindu zituen.

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hauteskundeetan Piedramillerako alkate kargurako Agrupación Independiente de Piedramillera (AIP) herri ekimeneko Maria Ines Acedo Acedo aukeratu dute.. Ez zen baliogabeko botorik izan ezta boto zuririk ere. Abstentzioa %5.13koa izan zen.[23]

Piedramillerako Udala (2023)
AlderdiaBotoakZinegotziak
AIP162
PB131
UPN 6 0

2011ko udal hauteskundeetan ere AIP izen zen nagusi; aldiz, Edurne Gaston ez zen zinegotzi aukeratutako lagun bakarra izan: AIPko beste kide bat eta UPNren izenean aurkeztutako Isidro Olejua (aurrekoetan beste sigla batekin ere hautagai izan zena) hautetsi bihurtu ziren[24].

Hauek izan dira Piedramillerako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[25]
Vidal Arzoz Larrion[25] 1979 1983 Independenteak
Javier Zabaleta Muneta[25] 1983 1987 Independenteak
Jesus Maria Ganuza Ciordia[25] 1987 1991 Independenteak
Jesus Maria Ganuza Ciordia[25] 1991 1995 Nafar Herriaren Batasuna
Isidro Olejua Hita[25] 1995 1999 Independenteak
Maria Ines Acedo Acedo[25] 1999 2003 Independenteak
Maria Ines Acedo Acedo[25] 2003 2007 Independenteak
Miren Edurne Gaston Gaston[25] 2007 2011 Agrupacion Independiente de Piedramillera
Miren Edurne Gaston Gaston[25] 2011 2015 Agrupacion Independiente de Piedramillera
Enrique Ganuza Monreal[25] 2015 2019 Agrupacion Independiente de Piedramillera
Maria Ines Acedo Acedo[25][26] 2019 2023 Agrupacion Independiente de Piedramillera
Maria Ines Acedo Acedo[27][28] 2023 Jardunean Agrupacion Independiente de Piedramillera

Piedramillera Jurramendiko Mankomunitateko kidea da, eta mankomunitatea arduratzen da ur horniduraz, hondakin urak arazteaz eta hondakin solidoak kudeatzeaz.

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Piedramillera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,33k zekien euskaraz hitz egiten.

Ondare materiala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria eliza, XVI. mendean eraikia, eskualdeko estilo gotiko berantiarreko arkitekturaren adibide aipagarria da. Eliza barruan, garai bereko erretaula plateresko garrantzitsua gordetzen da, bertako Kristo Santuaren taila aipatzekoa da, dena XVI. mendekoa. [29][30]

Nabearen diseinua bakarra da, hiru eremutan banatua, eta gurutze-gangaz estalita dago. Burualdea karratua da, estaldura mota bera duena, eta koru altxatua dago oinarrien aldean.[30]

Presbiterioaren ondoan, Epistolaren aldean, XVII. mendearen amaieran Kristo Santuaren Kapera eraiki zen. Oinplano karratua du, eta kupula bat du petxinen gainean, barroko estiloko igeltsuzko dekorazioekin apaindua. Ebanjelioaren aldean Birjinen Kapera altxatzen da, oinplano karratuko espazio batez osatua, petxinen gaineko kupula batekin estalia, eta beste espazio laukizuzen bat, lunetak dituen kanoiganga batez estalia.[30]

Sarrerako portada XVII. mendekoa da, erdi-puntuko arku bat du eta atari batek babesten du. Tenpluaren oinean, XVIII. mendeko harrizko estilo neoklasikoko dorrea altxatzen da.[30]

  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ (Gaztelaniaz) «Navarra: Población por municipios y sexo. (2884)» INE (kontsulta data: 2024-06-15).
  5. ↑ Piedramillera. (kontsulta data: 2024-10-19).
  6. ↑ Txantiloi:Cast RIBA ARDERIU, ORIOL. (1992). Las secuencias oblicuas en el borde Norte de la Depresión del Ebro en Navarra y la Discordancia de Barbarín. Departament de Geologia Dinimica, Geofísica i Paleontologia. Facultat de Geologia. c. Martí Franquks s/n. Zona Universitaria de Pedralbes. 08028 Barcelona..
  7. 1 2 3 4 5 Gran Enciclopedia de Navarra | PIEDRAMILLERA. (kontsulta data: 2024-06-15).
  8. ↑ (Gaztelaniaz) «[:esVisítanos[:eu]Bisita Gaitzazu[:]»] Ayuntamiento de Piedramillera (kontsulta data: 2025-01-25).
  9. ↑ «Gran Enciclopedia de Navarra | PIEDRAMILLERA» www.enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2025-01-25).
  10. ↑ Carmelo. «Historias, personas y lugares de Tierra Estella: Piedramillera, piedra miliaria 09/05/14» Historias, personas y lugares de Tierra Estella (kontsulta data: 2025-01-25).
  11. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  12. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  13. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  14. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  16. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  17. ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  18. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  19. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  20. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  21. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1647923.
  22. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  23. ↑ «M28 hauteskundeak - Udal hauteskundeak» Argia (kontsulta data: 2024-06-15).
  24. ↑ Piedramillera[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
  25. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-20).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (kontsulta data: 2025-02-16).
  27. ↑ «Toki entitateen gida» Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (kontsulta data: 2025-04-07).
  28. ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (kontsulta data: 2025-02-12).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «[:esVisítanos[:eu]Bisita Gaitzazu[:]»] Ayuntamiento de Piedramillera (kontsulta data: 2025-01-25).
  30. 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) Carmen, García Gainza, María Concepción (1937-) # Heredia Moreno, María. (1983.). «Catálogo monumental de Navarra. II**, Merindad de Estella, Genevilla - Zúñiga / por María Concepción García Gainza, directora, María Carmen Heredia Moreno ... [et al..»] BiNaDi - Biblioteca Navarra Digital (kontsulta data: 2026-03-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]