Edukira joan

Tutera

{{{izena}}}
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Posta kodea{{{postakodea }}}
INE kodea31232
Herritarra{{{herritarra}}}
Geografia
Koordenatuak42°03′55″N 1°36′24″W / 42.065277777778°N 1.6066666666667°W / 42.065277777778; -1.6066666666667
Azalera215,7 km²
Demografia
Biztanleria38.903 (2025:  218)
alt_left 19.652 (%50,7) (%49,3) 19.121 alt_right
Dentsitatea18,04 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 1.6 + % 3.4 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 

Tutera[3][a] (zaraitzueraz: Tutra,[b] gaztelaniaz eta ofizialki: Tudela) Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, probintzia osoko jendetsuenetan bigarrena (Iruñea da lehena), eta Erriberako hirigune nagusia.

Tuterako merindadeari izena eman dio, eta bertako hiririk handiena da, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 35.358 biztanle zituen.

Mugakide udalerri hauek ditu: Iparraldean Castejón eta Arguedas; mendebaldean Cintruenigo; ekialdean Fustiñana eta Ribaforada; eta hegoaldean Ablitas, Murchante eta Cascante.

Udalerriaren euskal izen arautua Tutera da, nahiz eta batzuetan Muskaria izena ere erabili izan den. Bestetik, udalerriaren izen ofiziala gaztelaniazko forma (Tudela) da.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monreal dorrea, Lourdes auzoan.

Tuterak honako auzoak ditu: Lourdes, Azucarera, Virgen de la Cabeza, Griseras, Velilla, Elola, Zentroa, Gardachales, Queiles, Institutua, Musikarena.

  • Lourdes: Auzoa 1950eko hamarkada eraiki zen Lasa aitaren ekimenaren bidez Tuterara bizitzera etorritako hainbat biztanleri etxebizitza duina emateko asmoarekin. Auzoari "etxe merkeak" ezizena jarri zitzaion.
  • Azucarera: 1990eko hamarkadan eraiki zen Tuterako azukre lantegia eraitsi eta horren inguruko lurretan udalak hirigintza plan bat prestatzean. Auzoak txalet adosatuak eta etxebizitza blokeak batzen ditu.
  • Virgen de la Cabeza: Alfarorako errepidea eta Virgen de la Cabeza kalearen artean dagoen auzunea da. Dentsitate txikiko eraikuntzak eta hirigintza desordenatua dira auzoko hirigintzaren ezaugarriak.
  • Griseras: Muga zehatzik gabeko auzoa da, Zaragozarako errepidearen bi aldeetan eraikitako auzoa da. Bertan zezen plaza eta Otoño parkea daude. Iparraldean burdinbidearekin egiten du muga.
  • Velilla: Alfarorako errepidearen hegoaldean eraikitako auzo berria da. Herriko udal industrialdearen iparraldean. Hirigintzari dagokionez, dentsitate txikiko auzoa da, txalet adosatuak nagusi direla.
  • Elola: XX. mendearen erdialdetik aurrera eraikitako mendebaldeko zabalgunea da. Mugak Diaz Bravo, Almoceda eta Loretoko aldapa kaleak dira. Dentsitate ertain eta altuak nagusi dira bertan.
  • Erdigunea: Erdigunea, Tuterako ekialdeko zabalgunea da. Kalerik garrantzitsuenak Zaragoza etorbidea, Kaputxinoen kalea eta Juan Antonio Fernandez kalea dira. Kaleak oro har estuak dira, eta hiriko gainontzeko tokietan baino eraikuntza altuagoak daude bertan.
  • Gardachales: Griseras eta Puente de la Ribera merkatataritza-gunearen artean dagoen auzo berria da. Tuteran azken urteetan eraikitako auzo guztietan bezala, dentsitate txikiko eraikuntzak dira nagusi bertan.
  • Queiles edo La Albea: Musikaren auzoa eta Santa Quiteriako basoaren artean dago. Auzoak ondoko Queiles ibaiaren izena hartzen du eta bertan kale luze eta zuzenak dira nagusi. Horrez gain, Queiles ibaiaren gainean zubi berriak eraikitzea aurreikusten da.
  • Institutua: Gardachales auzoaren hegoaldean dago. Auzoko hirigintzan oinezkoentzako kale estuak nagusi dira. Auzoaren izena Benjamin de Tudela bigarren hezkuntzako institututik eratorria da. Auzoko gunerik garrantzitsuena Alfontso I.a Batailatzailearen plaza da.
  • Musikaren auzoa: Virgen de la Cabeza auzoaren mendebaldean dagoen auzune txikia da, industrialdeetatik gertu. Paraleloki hedaturiko familia bakarreko etxeek osatzen dute. Auzoko gune berde bakarra Musikaren parkea den arren, udalak herriko parkerik handiena izango denaren proiektua prestatzen dabil.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebrok ipar-ekialdean inguratzen du hiria eta Queiles eta Mediavilla ibaiek mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dute.

Errege Bardea udalerriaren ekialdean dago.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tutera
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
40
 
 
10
3
 
 
22
 
 
15
7
 
 
2
 
 
16
6
 
 
29
 
 
18
8
 
 
40
 
 
23
11
 
 
56
 
 
28
16
 
 
0
 
 
31
18
 
 
80
 
 
31
17
 
 
52
 
 
26
16
 
 
22
 
 
21
10
 
 
76
 
 
13
6
 
 
30
 
 
10
5
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Prezipitazioa (litro/m²)

Tuterak klima mediterraneo-kontinentala dauka, estepako klima hotza (Bsk) Köppen klima sailkapenaren arabera, Ebroko depresioaren inguruko udalerriek bezala. Urteko batez besteko tenperatura 14,6 gradukoa eta batez besteko prezipitazioak 400mm ingurukoak izaten dira. Urteko euri egunak 90 inguru dira[4].

Herrigunearen kanpoaldean hiru estazio meteorologiko daude. Lehena, Tarazona eta Tutera bitarteko errepidearen ondoan dago, itsasoaren mailatik 300 metrora.[5] Estazioa Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) jabetzakoa da. Bigarrena, itsasoaren mailatik 258 metrora dagoen Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa da[6]. Eta hirugarrena, Montes del Cierzo industrialdearen ondoan dagoen Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren jabetzako estazioa, itsasoaren mailatik 314 metrora.[7].



    Datu klimatikoak (Tutera 1986-2009)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 26.6 30.0 30.5 36.0 40.0 40.5 41.0 39.0 30.0 24.9 21.0 41
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.8 12.5 16.6 18.4 23.3 27.9 30.8 30.6 25.8 20.1 13.8 10.1 20.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.9 7.7 11.0 12.9 17.3 21.3 23.9 23.9 20.0 15.3 9.8 6.4 14.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.9 5.4 7.4 11.2 14.8 17.1 17.1 14.1 10.5 5.7 2.8 9.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -6.0 -7.0 -2.0 0.0 6.0 9.0 8.8 5.5 0.0 -5.0 -9.0 -9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 24.5 19.1 24.1 42.5 46.9 32.2 18.8 25.1 42.9 41.4 29.3 31.8 378.6
Iturria: meteo.navarra.es[4]
Gehiago jakiteko, irakurri: «Banu Qasi» eta «Tuterako juduak»
Tuteran aurkitutatko zeramikazko zati bat (I Burdin Arokoa) eta beste bat Terra Sigillata Galicakoa (erromatarra)

Udalerriaren mugen barnean lur hau Behe Paleolitotik habitatua izan dela frogatzen duten zeramikak eta material litikoak aurkitu dira. Santa Barbara muinoan lehen eta bigarren burdin aroko ondare arkeologikoak topatu zituzten 1988 eta 1999. urteen artean. Badirudienez, zeltiberiar herrixka bat hemen kokatua zegoen. Izan ere zonalde hau aitzinaroan baskoien eta zeltiberiarren arteko gatazka eremua izan zen, lurrak herri baten edo bertzearen kontrolpean egonik garaiaren arabera.

Erromatarren garaian seguraski Tutera garrantzi handirik gabeko herrixka txiki bat izan zen, alde zaharrean eta Santa Barbara muinoan aurkitu diren arrastoak erreparatuz hori uste baitute historialariek. Klaudio Ptolomeok II. mendean aipaturiko Muskaria hiri baskoia urte luzez Tuteran kokatua zegoela uste izan zen arren, ez da hori frogatzen duen arrastorik aurkitu, bere kokaleku zehatza oraindik ere misterio bat izanik.

Antso VII.aren eskultura bere izena daukan Tuterako plazan. Antonio Loperena Arketaseko artistak egina.

802. urtean musulmanen eskuetara pasa eta hauek hiria harresitu zuten. VIII. mendetik XII. mendera Islamen menpe egon zen, bai eta Erribera guztia ere. Banu Qasi edo "Ebroko muladiak" sendi indartsua izan zen bertan nagusi. Garai hau Tuteraren urrezko garaia izan zen, bai ekonomikoki bai kulturalki. Herri ezberdin anitzen bizilekua izan zen (musulmanak, mozarabiarrak, juduak...), eta hau hiriko tenpluetan islatzen zen. Gaur egun katedrala dagoen lekuan Meskita Nagusia zegoen, eta horrez gain zenbait meskita txikiago, mozarabiarrendako elizak eta judutarrendako sinagogak aurki zitezkeen.

Taifen garaian Zaragozako taifaren eskuetan egon zen, bortz urtez taifa burujabe bat sortuz, seguraski 1046 eta 1051. urteen artean. Oparotasun ekonomikoaren ondorioz Iruñea baino hiri handiagoa izan zen 1119an Nafarroako Erresumak hiria bereganatu zuen arte.

Hala ere, XVI. mende arte kristauak, juduak eta musulmanak elkarrekin bizi izan ziren nahiko harreman baketsuan. Benjamin Tuterakoa hiria nafar eskuetan zegoelarik bizi izan zen bertan. Juduei dagokienez, XI. eta XII. mendeak izan ziren distiratsuenak zientzia, filosofia eta literatura arloetan izen handiko egileak sortu baitziren. 1170. urtera arte, "Judutegi Zaharra" gaur egungo katedralaren inguruan zegoen, baina urte hartan Antso VI.a "Jakintsua" erregeak lekuz aldatu zuen orduko hiriko harresien aldera eta "Judutegi Berria" sortu zuen.

Tuterako gotorlekuaren berritxurapena, XVI. mende hasieran izango zen bezalakoa

Bere semea Antso VII.a, bere bizitza gehienbat Tuteran igaro zuena, arrano beltzaren armarria hautatu zuen 1194ean Nafarroako Erresumarako, bere amona Margarita l'Aiglekoaren omenez. 1196an, bilkura batean parte hartu zuen Aragoiko eta Gaztelako erregeekin, Egoitza Santuaren babesaz, almohadeen kontra borrokatzeko. Azkeneko urteetan, bere hankan gaixotasun bat pairatu zuen, bere biografoaren esanetan, Tuterako gazteluaren barnean geratzera behartuko zuena bere heriotza heldu arte.

XVI. mendean, Errege-erregina Katolikoek Nafarroako Erresuma menperatu zutenean, Tutera izan zen azken gotorlekua inbaditzaileei men egiten Pirinioez hegoaldera, 1512. urteko irailean.

Aro Garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tuterako Gudua. January Suchodolski, 1827, Varsoviako Museo Nazionala.

Bestalde, XIX. mendean, 1808ko urriaren 26an Fernando VIIa Nafarroako Diputazioak erregetzat izendatu zuten loialtasuna eta fideltasuna zin eginez.Azaroaren 23an Napoleonen armadak Tuterako Guduan izenekoa irabazi zuen, hori dela eta Tuterako izena Parisko Garaipen Arkuan idatzi zuten. 1813an frantziarrak derrigortuak erretiratu egin ziren espainiar lurraldeetatik, Tuteratik alde eginez. Hiriak kalte handiak pairatu zituen gudan parte hartu zuten bi aldeen ondorioz.

Honekin batera eta hurrengo urteetan emango diren koleraren agerraldien zein karlistaldekin, hiriaren populazioa 7000 biztanle ingurutan mantenduko da, gainbehera eta geldialdi ekonomikoak pairatuz.

Karlistaldiei dagokionez aipatutako kalteak ez ziren hala ere neurri handikoak izan, izan ere hiriaren ezaugarri geografikoak zirela medio (kokapenarengaitk hegoaldean eta lautadan kokaturik), gehienbat gudaroste liberaleek menderatuta zeukaten, lehengo guda zibiletik (1839-1839) milizia lokalaren laguntza jasoz.

Hiriaren fisionomia aldatzen hasiko da 30eko hamarkadatik aurrera eman ziren desamortizazioengatik. Komentu batzuk ezabatu egin ziren eta ongitzaztezko funtzio sozialak izatera edo eraikin pribatuak bilakatu ziren. Denarekin batera, antzerki bat (1833) eta zezen plaza bat (1841-1842) eraiki egin ziren.

Tutera gatazka sozial askorekin sartu zen XX.mendean lur jabeekin lurraren kontrolarengatik eta langileen mugimenduengatik. 1920an CNT sindikatu anarkistak agerrera egin zuen, greba garrantzitsu bat bultzatuz Azucarera-ko fabrikan aste batzuetan zehar, UGT-k bere partetik ez zen antolatatu 1926-ko urtea heldu arte. Erregimen errepublikanoaren iritsiera arte jabetasuna oso era desberdinean banatuta zegoen, 13 jabe nagusien artean udalerriaren katastroaren azaleraren %20a baino gehiago kontzentratuz 1930an, jabe ertain eta txikiak nekazaritzaren biztanleria aktiboaren %26a suposatzen zuten bitartean, %70a lur gabeko jornalariak izanik.

Espainiako Gerra Zibilean, berriz, Tutera eta Nafarroa Garai gehiena Francoren alde agertu zen. Hori dela eta, 3 hegazkin errusiarrek Tupolev SB2 bederatzi bonba jaurti egin zituzten hiria bonbardeatuz 1937ko abuztuaren 13an. Helburua telefono eta elektrizitate zentralak, Guardia Zibilaren kuartela eta Ebroko zubia ziren arren, lehenego bietara zindoazenak etxe familiarretan errori ziren eta horren ondorioz 13 hildako izan ziren[8]. Guda igarota, etorkin asko hartu zituen hiriak Aragoitik eta Gaztelatik (batez ere Soriatik) iritsitakoak nagusiki.

1981eko urtarrilaren 29an ETA-k ekimen bat burutu zuen hiriko subestazio elektrikoaren aurka Fuerzas Eléctricas de Navarra, SA (FENSA)-ren jabegoan zegoena. Antza zenez, José Ricardo Barro-k bonba bat ipintzen saiatu zen baina lehertu egin zitzaion prestatzen zuen bitartean bere heriotza eraginez.[9]

Azken urteotan, Latinoamerikatik eta herrialde arabiarretatik joandako jende ugari bizi da udalerrian.

Paper industria, Ebro ertzean

Tuteraren ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da historian zehar, dena den, XX. mendean, industria eta turismoa garatu zituen,eta hala finkatu zen Tuterak Erriberarentzat, eta oro har, Nafarroa Garaiko hegoaldearentzat duen garrantzi ekonomikoa.

Turismoari dagokionez, gero eta gehiago dira Tuteran dauden hotelak, besteak beste:

  • AC Tudela ****
  • Aire de Bardenas Hotela **** (Ejearako errepidean)
  • Tudela Bardenas Hotela ***
  • Santa María Hotela ***
  • NH Delta Hotela **
  • Remigio Ostatua **
  • La Parrilla Ostatua *

Tutera Nafarroa Garaiko bigarren hiria da biztanleriari eta garrantzia ekonomikoari dagokienez. Horrek hainbat negozio sortzea ekarri du, merkataritza-guneak herriaren kanpoaldean eta hainbat denda herrigunean.

Enpresa garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuteran edo haren inguruan dauden enpresa garrantzitsuenak honakoak dira:

  • Guardian Navarra: Kristala ekoizten duen enpresa.
  • Dinamit Nobel: Autoetarako plastikozko atalak ekoizten dituen enpresa.
  • UVESA: Nekazaritza eta abeltzaintzarako aritzen den enpresa, besteak beste, pentsuen ekoizpenean eta hegaztien hiltegi gisa.
  • Nacesa: Osagai elektronikoak ekoizten dituen enpresa.
  • SKF: Errodamenduak ekoizten dituen enpresa

Bardeako aprobetxamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Tuterak, Fustiñana, Cabanillas, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzu ibarrekin batera, Nafarroa Garaiko Bardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur komunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoz.

Parke eolikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko parke eolikoak»

Tuterako udalerriaren mugen barruan, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako Montes del Cierzo I eta Montes del Cierzo II izeneko parke eolikoak daude. Lehenak 29,40 megawatteko potentzia du, eta bigarrenak 30,80 megawattekoa. Bi parkeen jabea Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua da gaur egun.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 14.768 euro-koa zen[10], eta etxegune bakoitzeko 39.644 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) parean. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 19.625 euro zen. Errenta gordina 18.228 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 58,7[11]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 21,1), beste diru-sarrerak (% 14,1), langabezia-prestazioak (% 1,9), beste prestazioak (% 4,2).

59%
21%
14%
Soldata · % 58,7Pentsioak · % 21,1Langabezia · % 1,9Beste prestazioak · % 4,2Beste sarrerak · % 14,1
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[12][oh 1]. Udalerrian indizea 32,3 da, probintziakoaren (30,9; Nafarroako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,7 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Tudela udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 18.266 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 56,8; gainerako % 43,2 inaktibo zeuden (beste inaktiboak % 42,8, erretiratuak % 42,4 eta ikasleak % 14,8).[13] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 10,3 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 59,8 zen eta emakumezkoena % 54,0; langabezia-tasa, aldiz, % 7,5 eta % 13,3 zen, hurrenez hurren.[13]

Okupatuen kopurua 15.870 zen 2023ean, 2021eko 15.113etik gora.[14] Emakumeek okupatuen % 46,5 osatzen dute, eta gizonek % 53,5.

15.870okupatu, 2023+% 5,0 2021etik
% 46,5emakumeak okupatuen artean
% 56,8jarduera-tasa, 2024
% 10,3langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 51,0
% 18,3
% 18,5
Okupatuak · % 51,0Langabeak · % 5,9Ikasleak · % 6,4Erretiratuak · % 18,3Beste inaktiboak · % 18,5
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Tudela, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak16.382% 51,08.675% 55,37.707% 46,8
Langabeak1.884% 5,9701% 4,51.183% 7,2
Inaktiboak13.876% 43,26.306% 40,27.570% 46,0
Guztira32.142% 100,015.682% 100,016.460% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 67,9), industria (% 23,2), eraikuntza (% 5,3) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 3,5).[14] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 22,2), ondoren merkataritza (% 15,7) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 9,9) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
% 23,2
% 67,9
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 3,5Industria · % 23,2Eraikuntza · % 5,3Zerbitzuak · % 67,9
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 22,2
Merkataritza
% 15,7
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 9,9
Hezkuntza
% 7,7
Ostalaritza
% 7,1
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 6,1
Eraikuntza
% 5,3
Garraioa eta biltegiratzea
% 4,5
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Jarduera profesionalak
% 4,4
Administrazio publikoa
% 3,6
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 3,5
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,4
Beste zerbitzu batzuk
% 1,9
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,5
Etxeetako jarduerak
% 1,5
Informazioa eta komunikazioak
% 1,2
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,7
Higiezinen jarduerak
% 0,4
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,2
Erauzketa-industriak
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 48,3; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 31,8), eta oinarrizko okupazioak % 15,6.[15] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 52,0 eta emakumeen % 44,0).

% 31,8
% 48,3
% 15,6
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 31,8Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 48,3Oinarrizko okupazioak · % 15,6Ez dago jasota · % 4,3
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Tudela, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak5.047% 31,82.413% 28,42.634% 35,7
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak7.663% 48,34.416% 52,03.247% 44,0
Oinarrizko okupazioak2.471% 15,61.265% 14,91.206% 16,3
Ez dago jasota689% 4,3397% 4,7292% 4,0
Guztira15.870% 100,08.491% 100,07.379% 100,0

Okupatuen % 85,0 besteren konturako langileak dira, eta % 15,0 norberaren konturakoak.[16]

% 12,5
% 70,5
% 14,5
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,6Norberaren kontura, langilerik gabe · % 12,5Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 70,5Besteren kontura, aldi baterakoa · % 14,5
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Tudela, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura2.387% 15,01.398% 16,5989% 13,4
Besteren kontura13.483% 85,07.093% 83,56.390% 86,6
Guztira15.870% 100,08.491% 100,07.379% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 73,7 estatuan jaio zen, eta % 26,3 atzerrian.[13] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 54,2 okupatuak dira, % 28,7 erretiratuak, % 7,5 ikasleak, % 5,4 bestelako inaktiboak eta % 4,1 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 59,0 okupatuak dira, % 27,0 bestelako inaktiboak, % 7,3 langabeak, % 3,9 ikasleak eta % 2,7 erretiratuak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 45,6 okupatuak dira, % 20,9 bestelako inaktiboak, % 19,8 erretiratuak, % 7,1 ikasleak eta % 6,5 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 46,8 okupatuak dira, % 34,1 bestelako inaktiboak, % 12,1 langabeak, % 4,5 ikasleak eta % 2,5 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 54,2
Okupatuak
% 59,0
% 4,1
Langabeak
% 7,3
% 7,5
Ikasleak
% 3,9
% 28,7
Erretiratuak
% 2,7
% 5,4
Beste inakt.
% 27,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 45,6
Okupatuak
% 46,8
% 6,5
Langabeak
% 12,1
% 7,1
Ikasleak
% 4,5
% 19,8
Erretiratuak
% 2,5
% 20,9
Beste inakt.
% 34,1
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 72,5 estatuan jaio zen, eta % 27,5 atzerrian.[15] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 49,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 36,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 10,1 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 58,0 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 26,9 oinarrizko okupazioetakoak eta % 9,0 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 44,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari dira, % 42,9 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 9,9 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 47,0 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 34,4 oinarrizko okupazioetakoak eta % 11,6 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 36,2
Goi eta erdi maila
% 9,0
% 49,6
Langile kualifikatuak
% 58,0
% 10,1
Oinarrizko okup.
% 26,9
% 4,1
Ez dago jasota
% 6,1
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 44,2
Goi eta erdi maila
% 11,6
% 42,9
Langile kualifikatuak
% 47,0
% 9,9
Oinarrizko okup.
% 34,4
% 2,9
Ez dago jasota
% 7,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[17] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 60,7 zerbitzuetan ari dira, % 28,0 industrian, % 9,0 eraikuntzan eta % 2,2 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 49,0 zerbitzuetan ari dira, % 31,9 industrian, % 11,2 nekazaritzan eta % 7,9 eraikuntzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 85,2 zerbitzuetan ari dira, % 12,1 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 65,1 zerbitzuetan ari dira, % 28,7 industrian eta % 5,7 nekazaritzan.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 2,2
Nekazaritza
% 11,2
% 28,0
Industria
% 31,9
% 9,0
Eraikuntza
% 7,9
% 60,7
Zerbitzuak
% 49,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,8
Nekazaritza
% 5,7
% 12,1
Industria
% 28,7
% 1,9
Eraikuntza
% 0,5
% 85,2
Zerbitzuak
% 65,1
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 599 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 45.448 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[18][oh 2]. Kopuru hori udalerriaren azalera (215,7 km²) baino handiagoa da, udalerrian kokatutako ustiategien lurrak beste udalerri batzuetan ere badaudelako[19]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 70 lur goldagarria (31.794 ha, 568 ustiategitan), % 28,3 larre iraunkorrak (12.849 ha, 85 ustiategitan), % 1,7 arbolak (794 ha, 177 ustiategitan), berotegiak edo babes garai irisgarriak (9,9 ha, 10 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,92 ha, 29 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria, lur-erabileraren arabera
70%
28%
Lur goldagarria · 31.794 ha (% 70)Larre iraunkorrak · 12.849 ha (% 28,3)Arbolak · 794 ha (% 1,7)Baratzeak · 0,92 ha (< % 0,1)Berotegiak · 9,9 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 7.199 behi (probintziako 3. kopururik handiena), 65.678 ardi eta ahuntz (probintziako kopururik handiena), 23.252 txerri eta 62.078 hegazti zeuden[20].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 22.490 gidari zeuden erroldatuta: 13.098 gizon (% 58,2) eta 9.392 emakume (% 41,8)[21]. Biztanleen % 58 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 28.500 ibilgailuk osatzen zuten: 18.305 turismo, 3.099 motozikleta, 2.184 furgoneta, 1.649 kamioi eta 1.427 ziklomotor[21]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 472 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) azpitik.

Turismoen batez besteko adina 13,4 urtekoa zen; turismoen % 8,2k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 11,2k 25 urte baino gehiago[21]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 55,1 diesel zen eta % 43,8 gasolinazko; 205 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,7; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 4,8k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 27,2k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
37%
31%
27%
0 etiketa · 331 (% 1,2)ECO · 990 (% 3,6)C etiketa · 10.222 (% 37)B etiketa · 8.589 (% 31,1)Etiketarik gabe · 7.525 (% 27,2)
Turismoak, adinaren arabera
8%
15%
24%
41%
11%
< 4 urte · 1.504 (% 8,2)4–8 urte · 2.795 (% 15,3)8–15 urte · 4.458 (% 24,4)15–25 urte · 7.495 (% 40,9)≥ 25 urte · 2.053 (% 11,2)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Ablitas, Cascante, Murchante, Tarazona, Fitero, Cintruénigo, Corella, Castejón, Valtierra, Arguedas, Errege Bardea, Cabanillas eta Fontellas.

Biztanleriaren tamainaUrtea500010.00015.00020.00025.00030.00035.00040.000189019201950198020102040TuteraBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 19.121 gizon, 19.652 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.02
 
100+
 
0.10
0.14
 
95-99
 
0.41
0.51
 
90-94
 
1.29
1.13
 
85-89
 
1.92
2.16
 
80-84
 
2.94
3.49
 
75-79
 
4.17
4.08
 
70-74
 
4.65
5.07
 
65-69
 
5.72
6.24
 
60-64
 
6.44
7.12
 
55-59
 
7.07
8.05
 
50-54
 
7.78
8.78
 
45-49
 
8.25
7.15
 
40-44
 
7.25
6.06
 
35-39
 
6.01
5.87
 
30-34
 
5.51
6.00
 
25-29
 
5.61
6.12
 
20-24
 
5.41
6.24
 
15-19
 
5.60
6.12
 
10-14
 
5.54
5.49
 
5-9
 
4.81
4.14
 
0-4
 
3.51
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−1000100200300400200820112014201720202023TudelaHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 398153167150914490214579−484−6625−850−48
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[22] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea4040,54141,54242,543200320072011201520192023TudelaBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 40,0840,1840,1740,3340,4940,3540,340,3640,540,8241,1541,4941,6941,9942,0842,2642,2942,3142,4442,6342,6842,7842,95
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[23] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 44,3 udalerri berean jaioak ziren[24], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 18,5 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 27 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 44,3Probintzia berean · % 10,3Beste erkidegoa · % 18,5Estatutik kanpo · % 27
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 10.449 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 56,8)[25]. Jaiotza herrialde nagusiak Kolonbia, Maroko, Ekuador dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 56,8Europa · % 12,4Afrika · % 28,8Asia · % 1,9Ozeania · % 0,1
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 17.007 etxebizitza zeuden: 14.069 (% 82,7) nagusiak eta 2.938 (% 17,3) ez-nagusiak.[26] Kontsumo elektrikoaren arabera, 1.543 (% 9,1) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 1.123 (% 6,6) hutsik zeuden.[27] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 107 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 559 plazarekin (5,22 plaza etxebizitzako).[28]

17.007etxebizitza
14.069etxegune
1.123hutsik (% 6,6)
107etxebizitza turistiko (2026) Nafarroako mapa

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

14.069
2.938
Etxebizitza nagusia (14.069)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (2.938)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Nafarroako mapa

14.341
1.543
Okupatuak (14.341)Noizbehinkakoak (1.543)Hutsik (1.123)

Guztira 14.069 etxegune zeuden, eta horietatik 3.519 (% 25,0) pertsona bakarrekoak ziren.[29]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 13.519
2 pertsona3.933
3 pertsona2.947
4 pertsona2.471
5 edo gehiago1.199

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 32.607 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 32,9 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 22,8; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 33,2; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 11,0.[30] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 31,6 zen 2021ean eta % 32,9 2024an; beraz, 1,3 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 12,4 izatetik % 11,0 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 34,0 ziren, eta gizonen artean % 31,7; 2,3 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 12,3 eta gizonen % 9,7 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

32.607biztanle 15 urte edo +, 2024
% 32,9goi-mailako ikasketak+1,3 puntu 2021etik mapa
% 11,0lehen hezkuntza edo gutxiago−1,4 puntu 2021etik mapa
% 11,5ikasten ari dira, 2024
% 11,0
% 33,2
% 22,8
% 32,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 11,0Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 33,2Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 22,8Goi-mailako ikasketak · % 32,9
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 66,6 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 33,4 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 179 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 61,6 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 38,4. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 1,5 ziren.[30]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 1,5
DBH eta antzekoak
% 33,2
Erdi-mailako LH
% 8,8
Goi-mailako LH
% 11,0
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 10,8
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 7,5
Masterrak eta espezialitateak
% 3,1
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Tudela, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak10.726% 32,95.050% 31,75.676% 34,0
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa7.441% 22,83.722% 23,43.719% 22,3
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)10.841% 33,25.596% 35,25.245% 31,4
Lehen hezkuntza edo gutxiago3.599% 11,01.546% 9,72.053% 12,3
Guztira32.607% 100,015.914% 100,016.693% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Tudela, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 31,6% 22,3% 33,7% 12,431.064
2022% 32,0% 22,4% 34,0% 11,631.273
2023% 32,6% 22,6% 33,5% 11,331.801
2024% 32,9% 22,8% 33,2% 11,032.607

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 11,5 ikasten ari zen (3.736 pertsona).[31] Ikasten ari zirenetatik, % 44,1 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 25,6 batxilergoan, % 21,3 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 6,8 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 45,8 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 42,2; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 22,1 eta emakumeen % 20,6. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 84,9 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 39,4 eta 25–29 urtekoen % 13,0; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,8 baino ez.[32] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 37,0 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 28,8.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 84,9
20–24 urte
% 39,4
25–29 urte
% 13,0
30–34 urte
% 7,3
35–39 urte
% 4,9
40–44 urte
% 4,4
45–49 urte
% 3,6
50–54 urte
% 2,9
55 urte edo +
% 1,1
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,2
Goi-mailako ikasketak
% 44,1
Erdi-mailako LH
% 21,3
Batxilergoa
% 25,6
DBH eta antzekoak
% 6,8
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 1,1
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 72,1 estatuan jaio zen, eta % 27,9 atzerrian.[30] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 38,2 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,2; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 15,7 eta % 18,4, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 39,2 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 9,8; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 20,1 eta % 19,0, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 38,2
Goi-mailakoak
% 15,7
% 21,2
Batx. / erdi LH
% 28,8
% 34,4
DBH
% 37,1
% 6,2
Lehen H. edo gutx.
% 18,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 39,2
Goi-mailakoak
% 20,1
% 19,3
Batx. / erdi LH
% 30,3
% 31,7
DBH
% 30,6
% 9,8
Lehen H. edo gutx.
% 19,0
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 13,1 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 7,3.[31] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 45,7 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 37,0 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Artikulu nagusia: «Tuterako politika»

Udaletxea plaza zaharrean dago, katedralaren ondoan. XV. mendean eraikitako eraikin hau Tuterako udalaren eraikinik garrantzitsuena da oraindik ere, eta udalaren bulego nagusiak biltzen dira bertan. 1490ean eraiki zen. Udaletxe izan aurretik, eraikina Azkoiengo Mosen Pierresen jabetza izan zen.

Historian zehar hainbat eraberritze izan ditu, batez ere XVII., XIX. eta XX. mendeetakoak. Fatxada nagusia 1938an eginiko lanen ondorio da.

Eraikin honen aurretik udala katedralaren klaustroan hartu zen, baina 1550. urtearen hasieran gotzaindegiari eman zion udalak eraikin hori, bertan abade-etxea eraikitzeko.

  • HELBIDEA: Plaza Zaharra, 1

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuterako alkatea Navarra Suma alderdiko Alejandro Toquero da, 2019ko udal hauteskundeez geroztik.

Aurreko alkatea 4 urtez, Izquierda-Ezkerra alderdiko Eneko Larrarte izan zen, 2015eko udal hauteskundeen ondorioz.

2007an Udaleko 21 zinegotzietatik hamabi lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 272 izan ziren (emandako guztien %1,54) eta 256 boto zuri izan ziren (botoen %1,47). Abstentzioa %27,00koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeetan ere UPN (8 zinegotzi) izan zen bozkatuena, gehiengo absolutua galdu bazuen ere; jaitsiera horretan funtsezkoa izan zen PPk lortutako emaitza (4 hautetsi). PSNk (5) eta I-Ek (4) ere ordezkaritza lortu zuten, ez ordea NaBai 2011k, Bilduk eta DNEk. Boto kopuruetan 2007tik 2011ra izugarrizko gorabeherak egon ziren[33].

2015eko udal hauteskundeetan UPNk berriro boto gehien jaso zituen, baina beherakada handia izan zuen aurreko hauteskundeekin alderatuta, eta zinegotzi kopuruari dagokionez Izquierda-Ezkerra alderdiaren kopuru bera jaso zuen. Azken talde horretako Eneko Larrartek eskuratu zuen alkatetza, PSNren eta independenteen babesari esker.

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tuterako udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24a 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
6 / 21
4.349 (% 26,58)
8 / 21
5.400 (% 33,44)
Izquierda-Ezkerra
6 / 21
3.766 (% 23,01)
4 / 21
2.868 (% 17,76)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
3 / 21
2.408 (% 14,71)
5 / 21
3.651 (% 22,61)
Tudela Puede
3 / 21
1.933 (% 11,81)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
2 / 21
1.498 (% 9,15)
4 / 21
2.595 (% 16,07)
Candidatura de Unidad Popular
1 / 21
919 (% 5,62)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak elecciones.mir.es webgunean

Hauek izan dira Tuterako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[34]
Francisco Alava Jimenez[35] 1979 1980 a Euskadiko Alderdi Sozialista
Alberto Tantos Bordonaba 1980 1983 Euskadiko Alderdi Sozialista
Jose Antonio Perez Sola[35] 1983 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Antonio Perez Sola 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Antonio Perez Sola[35] 1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
Luis Campoy Zueco[35] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Luis Campoy Zueco 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Luis Casado Oliver 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Luis Casado Oliver 2007 2011 Nafar Herriaren Batasuna
Luis Casado Oliver 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Eneko Larrarte Huguet[34] 2015 2019 Izquierda-Ezkerra
Alejandro Toquero Gil[34] 2019 Jardunean Navarra Suma

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Elcarte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Elcarte autobus konpainiak Tutera Cascante eta inguruko herriekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Automoviles Rio Alhama

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automoviles Rio Alhama konpainiak Errioxan dagoen Aguilar del Río Alhama udalerriaren eta Tuteraren arteko linea ustiatzen du honako ibilbidearekin:

Condaren lineak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñea - Zaragoza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Egunean bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Lineak honako ibilbidea dauka:

Cortes - Iruñea / Tutera - Cortes

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak egunean zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean. Ibilbidea honakoa da:

Tutera - Zaragoza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Tutera eta Zaragoza bitarteko autobus lineak lau zerbitzu dauzka egunean. Ibilbidea honakoa da:

Tutera - Iruñea (zuzena)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AP-15 autobidetik zuzenean doan Condaren linea honek bost zerbitzu ditu Iruñerako norabidean eta beste bi Tuterarakoan.

  • Elizbarrutiko museoa, jauregi dekanalean kokatua.
  • Muñoz Sola arte moderno museoa.
  • Tuterako elizaren artxiboa, XI. mendetik aurrerako dokumentuak daude bertan.
  • Castel Ruiz kultur aretoa, Musika eta jota eskolaren egoitza. Auditorioa ere bada.
  • Miguel Sanchez Montes kultur aretoa.
  • Gaztanbide Teatroa, berreraikitze prozesuan gaur egun.
  • Moncayo Zinema.

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Tutera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan jasota dagoenez, herritarren % 1,17k daki euskaraz.

Euskal hiztun gehien dituen Erriberako herria da. Eskola publikoetan euskara ez da ofiziala, ematen den eredu bakarra A (gaztelania) da. Fontellasen kokatua dagoen Argia Ikastolara joan behar da euskaraz ikasi nahi bada.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Foruen enparantza jaietan

Larunbat Santuan, Foruen enparantzan "Volatín" izeneko panpina erakusten dute Erlojuaren Etxean, Juda Iskariote irudikatzen duena. Pazko Igandean, berriz, "Bajada del Ángel" edo "Aingeruaren jaitsiera" egiten dute plaza horretan bertan, 1851. urtera arte Enparantza Zaharrean egiten zuten. Ekitaldi horretan, ume bat jaisten dute soka batetik zintzilik, plazan dagoen Ama Birjinaren irudiarekin bat egin arte.

  • San Juan:Tuterako Lourdes auzoan ospatzen dira 1977. urtetik, San Joan egunetik hurbilen dagoen asteburuan. Jaien hasiera iragartzen duen suziria ostiralean jaurtitzen da.
  • "Barazkiak goresteko Jardunaldiak" ("Jornadas de Exaltación de las Verduras"): Udalak urtero antolatzen ditu maiatzean, Erriberako barazki ezagunak nabarmentzeko.

Kristorena:

  • Maiatzaren 1a. 1734. urtetik ospatua, herritarrak Santa Barbara muinoaren magalean eta Ebro ibaiaren eskuinaldean dagoen Kristoren baselizara joaten dira erromerian. Bidean, "culeca" izenez ezaguna den ogiz eginiko opil gozoa jaten da.

Kentze Santuarena:

  • Maiatzaren 22a. Izen bereko baselizara egina. Kristoren erromerian bezala, izen bereko opila jaten da, arratsaldean.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus zerrenda: «Tuterako kultura ondasunak»

Ondare erlijiosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tuterako katedraleko Andre Maria Zuria.

Bestelako monumentu zibilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuterar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tutera ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

  1. ↑ /tutéɾa/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. ↑ /tutrá/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  4. 1 2 Tuterako eskuzko estazioko balio klimatologikoak. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua (kontsulta data: maiatza 4, 2012).
  5. ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
  6. ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
  7. ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
  8. ↑ (Gaztelaniaz) TUDELA, DN. (2008-12-23). «Una plaza recordará a los 13 muertos en el bombardeo de 1937 | Últimas noticias de Tudela en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2023-02-05).
  9. ↑ (Gaztelaniaz) Goñi, Fermin. (1981-01-30). «Supuesto "etarra" muerto al accionar una bomba en Tudela» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2023-02-05).
  10. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  11. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  12. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  13. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  14. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  15. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  16. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  18. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  19. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q244747.
  20. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  21. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  22. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  23. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  24. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  25. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  27. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  28. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  30. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  31. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  32. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  33. ↑ Emaitzak[Betiko hautsitako esteka] Berrian.
  34. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-05-05).
  35. 1 2 3 4 «TUDELA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» Auñamendi Eusko Entziklopedia (kontsulta data: 2020-05-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.
Aipuaren errorea: tags exist for a group named "oh", but no corresponding tag was found.