Edukira joan

Berriozar

Berriozar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Berriozar urrutitik ikusia.
Berriozargo bandera
Bandera

Berriozargo armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Berriozar
AlkateaIker Mariezkurrena Zelaia
(EH Bildu)
Posta kodea31013
INE kodea31903
Herritarraberriozartar
Geografia
Koordenatuak42°50′10″N 1°40′17″W / 42.836111111111°N 1.6713888888889°W / 42.836111111111; -1.6713888888889
Azalera2,71 km²
Garaiera428 metro
Distantzia4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria11.361 (2025:  160)
alt_left 5.626 (%49,7) (%50,3) 5.691 alt_right
Dentsitatea3.295,93 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 14.4 + % 14.3 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.berriozar.es/eu/

Berriozar[3] ([beri.os̻aɾ], lagunartean Berrio izenez ezaguna) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñeko merindadeko Iruñerria eskualdekoa. 11.317 biztanle ditu, eta itsas mailatik 428 metro gorago dago.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñeko metropolitar guneko beste hainbat herritan bezala.

Berriozar Iruñerriko eskualdearen ipar-mendebaldean dago, Iruñearen ipar-mendebaldean. Mugakide ditu Berriobeiti eta Ezkabarte iparraldean, Antsoain ekialdean, eta Iruñea hegoaldean.

Hiru auzo ditu: Alde Zaharra, Auzo Berria eta Zortziko.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko eskualde osoak bezala, Berriozarrek ere klima mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko trantsizioko klima dauka. Udak bero eta lehorrak izaten dira, eta neguak hotzak eta euritsuak. Urteko batez besteko tenperatura 12,1 °C da, eta batez besteko prezipitazioa 907 mm. Hilabeterik beroena uztaila da, (20,6 °C), eta hotzena urtarrila, (4,8 °C). Euriari dagokionez, hilabeterik euritsuena abendua da (106,2 mm) eta idorrena uztaila (41,8 mm). Urteko hezetasunaren batezbestekoa % 70 da.

XX. mendean hasitako hiritartze handiaren ondorioz, jatorrizko landarediaren gehiena erabat galdu da. Herriaren inguruetako basoetan arteak ikus zitezkeen, eta gaur egun, ordea, Ezkaba mendira mugatzen dira. Horrez gain, zuhaixkak eta birlandaturiko espezieak eta degradaturiko baso hektareak daude.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Iruñea, Berriobeiti, Ezkabarte eta Antsoain.

Berriozar herriari buruzko lehen aipamena 1268. urteko liburu batean agertzen da. Bertan, herriak zortzi etxe dituela esaten da. Dena den, litekeena da garai horren aurretik ere, Berriozarren etxeren bat izatea, eta bertan jendea bizitzea, gerrarik ez zegoen garaietan; bestela, Iruñeko hiribildu babestuaren babesera jotzen zuten.

1389. urteko uzta txarrek eraginda, herriko nekazariek ez zuten Karlos II.a erregeari zergak ordaintzeko ondasun nahikorik lortu eta urte hartatik aurrera, herria Ezpeletako Beltranen (Ezpeletako Baroia) jabetza bihurtu zen. Ondoren, baroiaren jabetza Ablitasko etxearen eskuetara igaro zen, hark izendaturiko alkate batek herrian agintzen zuela. Ablitasko etxearen eskubide hori 1815 arte gorde zen, Fernando VII.a Espainiakoak boterea bereganatu zuen arte.

XIX. mendean hainbat gerrate eta izurriteri egin behar izan zieten aurre Berriozarko biztanleek. Izurri eta gaixotasunekin batera biztanleria jaitsi, eta aurreko mendeetako hazkunde motela eten egin zen. XX. mendearen erdialdetik hasita, herrira ehunka etorkin iritsi ziren Nafarroa Garaiko herrietatik aurrena, eta Espainiako hainbat probintziatatik ondoren. Biztanleri hazkunde handiarekin batera, herriaren hirigintza erabat aldatu zen, Auzo Berria eta Zortziko auzoa eraiki zirela. Auzo horiek Iruñerriko gune lauan daude, Iruñetik gertu. Hazkunde demografikoarekin batera, herriaren izaera aldatu egin zen, nekazarien herria izatetik, Iruñerriko bizigune izatera.

Berriozarko udala 1991n eratu zen. Izan ere, urte horretan, Berriozar eta Antsoain herriak Antsoain Zendeatik bereizi ziren. Gainerako herriek, (Aitzoain eta Oronsuspe bere auzoa, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza), Berriobeiti udalerria osatu zuten.

Berriozarko armarria bitan banatuta dago. Ezkerreko aldean, kolore urdinean, belardi baten gainean dagoen bildots zuri bat ageri da. Eskuineko aldean, berriz, kolore zuria eta zortzi mihi gorri dira, binaka jarriak. Bi aldeak inguratuz zerrenda gorri bat dago, eta horren inguruan baita urre koloreko Nafarroako Erresumaren kateak ere.

Eroskiko merkataritza-gunea Berriozarren.

Iruñearen inguruko herri gehienetan gertatu bezala, hainbat enpresa hiriaren kanpoaldera joan dira, eta industrialdeak eraiki dituzte bertan. Besteak beste, Eroskik eraikitako merkataritza-gunea eta Iruñeko barazki, fruta eta janarien merkatu handia, MerkaIruña, Berriozarren daude. Eroski-Iruña merkataritza-gunea gune-metropolitarraren mendebaldean dago, eta Eroskiren supermerkatua eta beste hainbat denda daude bertan, guztira 25.000 metro koadro inguruko azalera dauka.

Eroskik Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren baimena jaso zuen 2008. urtean zeukan azalera komertziala handitu eta merkataritza-gune txiki bat eraikitzeko, supermerkatuaren ondoan.

Industrialdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Berriaintz industrialdea

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 13.783 euro-koa zen[4], eta etxegune bakoitzeko 38.451 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 20.179 euro zen. Errenta gordina 16.765 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 67,5[5]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 17,1), beste diru-sarrerak (% 7,9), langabezia-prestazioak (% 2,2), beste prestazioak (% 5,3).

68%
17%
Soldata · % 67,5Pentsioak · % 17,1Langabezia · % 2,2Beste prestazioak · % 5,3Beste sarrerak · % 7,9
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[6][oh 1]. Udalerrian indizea 26,1 da, probintziakoaren (30,9; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Berriozar udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 5.724 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 62,6; gainerako % 37,4 inaktibo zeuden (beste inaktiboak % 40,4, erretiratuak % 38,5 eta ikasleak % 21,1).[7] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 11,7 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 65,2 zen eta emakumezkoena % 60,1; langabezia-tasa, aldiz, % 9,3 eta % 14,4 zen, hurrenez hurren.[7]

Okupatuen kopurua 4.863 zen 2023ean, 2021eko 4.561etik gora.[8] Emakumeek okupatuen % 46,2 osatzen dute, eta gizonek % 53,8.

4.863okupatu, 2023+% 6,6 2021etik
% 46,2emakumeak okupatuen artean
% 62,6jarduera-tasa, 2024
% 11,7langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 55,3
% 14,4
% 15,1
Okupatuak · % 55,3Langabeak · % 7,4Ikasleak · % 7,9Erretiratuak · % 14,4Beste inaktiboak · % 15,1
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Berriozar, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak5.052% 55,32.697% 59,12.355% 51,5
Langabeak672% 7,4276% 6,0396% 8,7
Inaktiboak3.415% 37,41.590% 34,81.825% 39,9
Guztira9.139% 100,04.563% 100,04.576% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 68,7), industria (% 22,9), eraikuntza (% 7,9) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 0,5).[8] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 21,7), ondoren merkataritza (% 14,9) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 9,4) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
% 22,9
% 68,7
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 0,5Industria · % 22,9Eraikuntza · % 7,9Zerbitzuak · % 68,7
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 21,7
Merkataritza
% 14,9
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 9,4
Eraikuntza
% 7,9
Ostalaritza
% 7,2
Garraioa eta biltegiratzea
% 6,8
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 6,6
Hezkuntza
% 5,8
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Administrazio publikoa
% 3,9
Jarduera profesionalak
% 3,3
Etxeetako jarduerak
% 2,8
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,8
Beste zerbitzu batzuk
% 2,6
Informazioa eta komunikazioak
% 1,8
Ur-hornidura eta hondakinak
% 1,1
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 0,7
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 0,5
Higiezinen jarduerak
% 0,1
Erauzketa-industriak
% 0,1
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 53,8; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 23,3), eta oinarrizko okupazioak % 18,1.[9] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 58,2 eta emakumeen % 48,7).

% 23,3
% 53,8
% 18,1
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 23,3Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 53,8Oinarrizko okupazioak · % 18,1Ez dago jasota · % 4,8
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Berriozar, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak1.132% 23,3536% 20,5596% 26,5
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak2.618% 53,81.524% 58,21.094% 48,7
Oinarrizko okupazioak882% 18,1409% 15,6473% 21,1
Ez dago jasota231% 4,8149% 5,782% 3,7
Guztira4.863% 100,02.618% 100,02.245% 100,0

Okupatuen % 88,8 besteren konturako langileak dira, eta % 11,2 norberaren konturakoak.[10]

% 9,9
% 73,6
% 15,2
Norberaren kontura, langileak dituena · % 1,3Norberaren kontura, langilerik gabe · % 9,9Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 73,6Besteren kontura, aldi baterakoa · % 15,2
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Berriozar, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura546% 11,2319% 12,2227% 10,1
Besteren kontura4.317% 88,82.299% 87,82.018% 89,9
Guztira4.863% 100,02.618% 100,02.245% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 73,7 estatuan jaio zen, eta % 26,3 atzerrian.[7] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 58,6 okupatuak dira, % 23,1 erretiratuak, % 9,0 ikasleak, % 5,0 langabeak eta % 4,3 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 60,3 okupatuak dira, % 22,6 bestelako inaktiboak, % 9,3 langabeak, % 4,7 erretiratuak eta % 3,1 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 51,4 okupatuak dira, % 18,2 bestelako inaktiboak, % 13,1 erretiratuak, % 9,2 ikasleak eta % 8,1 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 48,6 okupatuak dira, % 28,1 bestelako inaktiboak, % 13,9 langabeak, % 5,8 ikasleak eta % 3,7 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 58,6
Okupatuak
% 60,3
% 5,0
Langabeak
% 9,3
% 9,0
Ikasleak
% 3,1
% 23,1
Erretiratuak
% 4,7
% 4,3
Beste inakt.
% 22,6
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 51,4
Okupatuak
% 48,6
% 8,1
Langabeak
% 13,9
% 9,2
Ikasleak
% 5,8
% 13,1
Erretiratuak
% 3,7
% 18,2
Beste inakt.
% 28,1
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 73,9 estatuan jaio zen, eta % 26,1 atzerrian.[9] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 54,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 25,3 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 15,0 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 67,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 17,3 oinarrizko okupazioetakoak eta % 7,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 48,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 32,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 15,0 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 48,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 38,8 oinarrizko okupazioetakoak eta % 8,6 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 25,3
Goi eta erdi maila
% 7,1
% 54,8
Langile kualifikatuak
% 67,6
% 15,0
Oinarrizko okup.
% 17,3
% 4,8
Ez dago jasota
% 8,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 32,7
Goi eta erdi maila
% 8,6
% 48,8
Langile kualifikatuak
% 48,6
% 15,0
Oinarrizko okup.
% 38,8
% 3,5
Ez dago jasota
% 4,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[11] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 53,9 zerbitzuetan ari dira, % 36,3 industrian eta % 9,3 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 48,7 zerbitzuetan ari dira, % 25,3 eraikuntzan eta % 24,3 industrian. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 87,1 zerbitzuetan ari dira, % 11,5 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 89,1 zerbitzuetan ari dira, % 9,5 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 0,5
Nekazaritza
% 1,7
% 36,3
Industria
% 24,3
% 9,3
Eraikuntza
% 25,3
% 53,9
Zerbitzuak
% 48,7
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,2
Nekazaritza
% 0,4
% 11,5
Industria
% 9,5
% 1,2
Eraikuntza
% 1,1
% 87,1
Zerbitzuak
% 89,1
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 6.114 gidari zeuden erroldatuta: 3.589 gizon (% 58,7) eta 2.525 emakume (% 41,3)[12]. Biztanleen % 54 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 7.160 ibilgailuk osatzen zuten: 5.110 turismo, 694 motozikleta, 465 furgoneta, 441 kamioi eta 158 ziklomotor[12]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 452 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) azpitik.

Turismoen batez besteko adina 13,3 urtekoa zen; turismoen % 9,7k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 8,7k 25 urte baino gehiago[12]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 56,3 diesel zen eta % 42,3 gasolinazko; 65 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,9; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 5,6k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 23,8k ez zuen etiketarik[oh 2].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
39%
32%
24%
0 etiketa · 102 (% 1,4)ECO · 297 (% 4,2)C etiketa · 2.747 (% 38,8)B etiketa · 2.249 (% 31,8)Etiketarik gabe · 1.683 (% 23,8)
Turismoak, adinaren arabera
10%
15%
24%
42%
9%
< 4 urte · 494 (% 9,7)4–8 urte · 783 (% 15,3)8–15 urte · 1.237 (% 24,2)15–25 urte · 2.150 (% 42,1)≥ 25 urte · 446 (% 8,7)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

1992. urtea baino lehenagoko daturik ez dago, Berriozar Antsoainen menpeko herria zelako.

Biztanleriaren tamainaUrtea5000600070008000900010.00011.00012.0001995200020052010201520202025BerriozarBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 5.691 gizon, 5.626 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.02
0.05
 
95-99
 
0.11
0.25
 
90-94
 
0.60
0.67
 
85-89
 
0.98
2.18
 
80-84
 
2.58
2.86
 
75-79
 
3.71
2.76
 
70-74
 
3.73
3.83
 
65-69
 
3.91
4.80
 
60-64
 
4.96
7.75
 
55-59
 
6.35
10.42
 
50-54
 
9.58
9.61
 
45-49
 
10.38
8.17
 
40-44
 
8.57
6.40
 
35-39
 
6.97
5.13
 
30-34
 
4.83
5.39
 
25-29
 
4.23
6.29
 
20-24
 
5.99
7.26
 
15-19
 
7.06
6.34
 
10-14
 
5.88
5.71
 
5-9
 
5.81
4.13
 
0-4
 
3.75
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea0306090120150180200820112014201720202023BerriozarHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 151117918489956878865886532960153733
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[13] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea3435363738394041200320072011201520192023BerriozarBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 34,3534,5534,5634,7435,0335,2835,3335,6436,2836,2136,536,8337,3337,6738,0138,1638,3638,6538,9839,4839,8340,1940,7
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[14] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 18,8 udalerri berean jaioak ziren[15], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 16,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 24,8 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 18,8Probintzia berean · % 39,6Beste erkidegoa · % 16,8Estatutik kanpo · % 24,8
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 2.810 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 48,5)[16]. Jaiotza herrialde nagusiak Ekuador, Kolonbia, Maroko dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 48,5Europa · % 30Afrika · % 19,6Asia · % 1,7Ozeania · % 0,1
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 4.190 etxebizitza zeuden: 3.913 (% 93,4) nagusiak eta 277 (% 6,6) ez-nagusiak.[17] Kontsumo elektrikoaren arabera, 332 (% 7,9) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 172 (% 4,1) hutsik zeuden.[18] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 4 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 20 plazarekin (5 plaza etxebizitzako).[19]

4.190etxebizitza
3.913etxegune
172hutsik (% 4,1)
4etxebizitza turistiko (2026) Nafarroako mapa

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

3.913
Etxebizitza nagusia (3.913)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (277)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Nafarroako mapa

3.686
Okupatuak (3.686)Noizbehinkakoak (332)Hutsik (172)

Guztira 3.913 etxegune zeuden, eta horietatik 873 (% 22,3) pertsona bakarrekoak ziren.[20]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 1873
2 pertsona1.018
3 pertsona825
4 pertsona844
5 edo gehiago353

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 9.308 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 31,4 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 26,6; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 31,2; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 10,9.[21] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 30,1 zen 2021ean eta % 31,4 2024an; beraz, 1,2 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 13,2 izatetik % 10,9 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 35,0 ziren, eta gizonen artean % 27,8; 7,2 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 12,3 eta gizonen % 9,5 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

9.308biztanle 15 urte edo +, 2024
% 31,4goi-mailako ikasketak+1,2 puntu 2021etik mapa
% 10,9lehen hezkuntza edo gutxiago−2,3 puntu 2021etik mapa
% 12,8ikasten ari dira, 2024
% 10,9
% 31,2
% 26,6
% 31,4
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 10,9Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 31,2Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 26,6Goi-mailako ikasketak · % 31,4
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 53,9 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 46,1 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 51 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 45,4 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 54,6. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,5 ziren.[21]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,5
DBH eta antzekoak
% 31,2
Erdi-mailako LH
% 14,5
Goi-mailako LH
% 14,5
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 9,1
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 5,2
Masterrak eta espezialitateak
% 2,0
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Berriozar, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak2.919% 31,41.292% 27,81.627% 35,0
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa2.474% 26,61.340% 28,81.134% 24,4
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)2.900% 31,21.582% 34,01.318% 28,3
Lehen hezkuntza edo gutxiago1.015% 10,9441% 9,5574% 12,3
Guztira9.308% 100,04.655% 100,04.653% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Berriozar, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 30,1% 24,9% 31,7% 13,28.670
2022% 30,3% 25,4% 32,1% 12,28.783
2023% 30,9% 26,0% 31,7% 11,49.018
2024% 31,4% 26,6% 31,2% 10,99.308

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 12,8 ikasten ari zen (1.194 pertsona).[22] Ikasten ari zirenetatik, % 42,5 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 29,2 batxilergoan, % 21,3 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 4,9 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 45,7 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 38,8; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 23,6 eta emakumeen % 19,3. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 88,0 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 40,3 eta 25–29 urtekoen % 9,6; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,1 baino ez.[23] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 42,5 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 26,8.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 88,0
20–24 urte
% 40,3
25–29 urte
% 9,6
30–34 urte
% 5,3
35–39 urte
% 3,6
40–44 urte
% 3,8
45–49 urte
% 2,8
50–54 urte
% 1,7
55 urte edo +
% 0,3
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,1
Goi-mailako ikasketak
% 42,5
Erdi-mailako LH
% 21,3
Batxilergoa
% 29,2
DBH eta antzekoak
% 4,9
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 1,0
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 73,1 estatuan jaio zen, eta % 26,9 atzerrian.[21] Ikasketa-egituran badira aldeak jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 30,7 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 7,7; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 19,8 eta % 14,4, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 37,3 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 11,7; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 28,8 eta % 14,1, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 30,7
Goi-mailakoak
% 19,8
% 26,5
Batx. / erdi LH
% 35,1
% 35,2
DBH
% 30,7
% 7,7
Lehen H. edo gutx.
% 14,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 37,3
Goi-mailakoak
% 28,8
% 21,7
Batx. / erdi LH
% 31,5
% 29,3
DBH
% 25,6
% 11,7
Lehen H. edo gutx.
% 14,1
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 15,1 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 6,6.[22] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 43,0 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 39,8 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 1.330 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,40 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).

Berriozarko udaletxea Kaleberriko 12. zenbakian dago, baina XX. mendearen amaieran eraikin berria altxatzeko proiektua aurkeztu zen. Eraikin berria Euskal Herria Plazan egongo da. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Kaleberri, 7

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriozarko alkatea Nafarroa Bai taldeko Xabier Lasa da 2007ko maiatzeko hauteskundeez geroztik. Talderik bozkatuena Nafarroa Bai izan zen, guztira hiru zinegotzi eskuratuz, bigarrenik, UPNek ere hiru zinegotzi lortu zuen baina 135 boto gutxiago, hirugarrenik, Eusko Abertzale Ekintza ageri da hiru zinegotzirekin. Ondoren PSN dator bi zinegotzirekin, eta azkenik,CDN eta Nafarroako Ezker Batua zinegotzi banarekin. Alkatetza Nafarroa Baik eskuratu zuen, gehiengo osorik izan ez arren, alkatetzarako aurkeztutako taldeen artean botorik gehien lortu zuen alderdia izan zelako. UPNk zinegotzi bat galdu zuen PPra igarota. Baliogabeko botoak hamazortzi izan ziren (emandako guztien %0,46) eta boto zuriak 42 (%1,08). Abstentzioa, berriz, %34,87koa izan zen.

2011n hauek izan ziren aurkeztutako zerrendak: NaBai 2011 (4 zinegotzi eta Lasarentzat alkatetza), Bildu (3; gobernu akordioa sinatu zuen NaBairekin), PSN (2), UPN (2), I-E (1), PP (1) eta CDN (0).

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk eskuratu zuen boto eta zinegotzi gehien. Emaitzen ondoren, Euskal Herria Bilduko Raul Maiza hautatu zuten alkate.

Berriozarko udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24a 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 13
1.629 (% 37,95)
3 / 13
686 (% 18,63)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
2 / 13
725 (% 16,89)
2 / 13
600 (% 16,30)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
2 / 13
676 (% 15,75)
2 / 13
590 (% 16,02)
Izquierda-Ezkerra**
2 / 13
627 (% 14,61)
1 / 13
327 (% 8,88)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
1 / 13
469 (% 10,93)
4 / 13
1.080 (% 29,33)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 13
79 (% 1,84)
1 / 13
254 (% 6,90)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**2011ko hauteskundeetan Nafarroako Ezker Batua aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

1979tik kontzejuko presidenteak José Luis Campo (AMO), José María Barrena eta Estela Vasco (biak PSNkoak) izan ziren.

Hauek izan dira Berriozarko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[24]
Alfonso Alonso[25] 1991 a 1995 PSN
Jose Luis Campo[25][26][27] 1995 1999 Batzarre
Jose Manuel Goldaracena[28][29] 1999 2000 b EH
Benito Rios Ochoa[28][29] 2000 2003 PSN
Benito Rios Ochoa[30][29] 2003 2007 PSN
Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz[31][32] 2007 2011 NaBai
Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz[33][34] 2011 2015 NaBai 2011
Raul Maiza Gonzalez[24][35] 2015 2019 EH Bildu
Raul Maiza Gonzalez[24] 2019 Jardunean EH Bildu

a 1991. urtean Berriozar Antsoain Zendeatik banandu eta udalerri bihurtu zen.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

Udalaren kultura etxeak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urte osoan.

Berriozarren oinarrizko musika eskola bat dago. Horrez gain, udalerriko Musika Banda, 1985. urtean sortu zena, Jose German Villafranca zuzendari eta musikariaren eskutik. 2005. urtetik Zizur Nagusiko musika bandarekin anaiturik dago.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Doneztebe eliza zaharra: herrigune historikoan dago. Oinarri laukizuzeneko eliza, prisma itxurako dorre bat eta Ebanjelioaren ondoan kapera txiki bat eraikia dituena, azken hori eliza zaharberritu zenean erantsi zen. Erretaula nagusia eliza barruko jabetzarik garrantzitsuena da.
  • Doneztebe eliza berria: gaur egungo herrigunean dagoen eliza modernoa da.
  • Ezpeleta jauregia: Herriko alde zaharrean kokatzen den XV. mendeko jauregia da. Ezpeletako baroiaren jabetzakoa izandako eraikin honek erabilera pribatua dauka gaur egun.
  • Garbilekua: Berriozarko alde zaharrean dagoen egitura da, 1745ean eraiki zen. Garbitzera joaten ziren herriko emakumeen topagunea zen.
  • Berriozarko udaletxea: 2009an inauguratua.
  • Bestelakoak: Udalerriaren alde zaharrean, estilo barrokoko eraikin bakanen batzuk geratzen dira.

Berriozartar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  5. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  6. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  7. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  8. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  9. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  10. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  11. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  12. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  13. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  14. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  15. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  16. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  19. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  20. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  21. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-06-16).
  25. 1 2 (Gaztelaniaz) «Plaza Eguzki» Revista Berriozar 2016-05-12 (kontsulta data: 2020-07-22).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece el ex alcalde de Berriozar Jose Luis Campo» Gara 2011-03-23 (kontsulta data: 2020-07-21).
  27. ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece José Luis Campo Valle, ex alcalde y ex concejal de Berriozar» Diario de Navarra 2011-03-23 (kontsulta data: 2020-07-21).
  28. 1 2 (Gaztelaniaz) «EH perderá la alcaldía de Berriozar tras negarse a condenar un asesinato» El País 2000-09-04 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-07-21).
  29. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Otra vez en Berriozar» El Diario Vasco 2007-04-01 (kontsulta data: 2020-07-21).
  30. ↑ (Gaztelaniaz) «ETA.- Hallados entre 100 y 200 kilos de explosivos en el registro de un local en Berriozar» Europa Press 2007-03-31 (kontsulta data: 2020-07-21).
  31. ↑ (Gaztelaniaz) «NaBai rompe con ANV en Berriozar por "discrepancias" sobre la forma de entender la gestión municipal» Europa Press 2008-12-09 (kontsulta data: 2020-07-21).
  32. ↑ (Gaztelaniaz) «El PSE rompe con NaBai en Berriozar al permitir que ANV lance el txupinazo» El Diario Vasco 2009-07-30 (kontsulta data: 2020-07-21).
  33. ↑ (Gaztelaniaz) «Manu Ayerdi, Juan Carlos Longas y Xabi Lasa, nuevas incorporaciones de Nafarroa Bai 2011 al Parlamento» Europa Press 2011-04-02 (kontsulta data: 2020-07-21).
  34. ↑ (Gaztelaniaz) «NaBai y Bildu se reparten el poder en Berriozar» Diario de Navarra 2011-06-26 (kontsulta data: 2020-07-21).
  35. ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu y Geroa Bai conformarán el equipo de Gobierno municipal en Berriozar -» Pamplona Actual 2015-06-23 (kontsulta data: 2020-07-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]