Edukira joan

Elgoibar

Elgoibar
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Deba ibaia, Elgoibartik igarotzen
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebabarrena
Izen ofizialaElgoibar
AlkateaAne Beitia (EAJ-PNV)
Posta kodea20870
INE kodea20032
Herritarraelgoibartar
Kokapena
Koordenatuak43°12′51″N 2°25′01″W / 43.214166666667°N 2.4169444444444°W / 43.214166666667; -2.4169444444444
Mapa
Azalera39,11 km²
Altitudea51 m
Distantzia47 km Donostiara
Demografia
Biztanleria11.705 (2025:  120)
alt_left 5.910 (%50,5) (%49,5) 5.799 alt_right
Dentsitatea2,99 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]% 61.02 + % 13.11 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]% 35.9 (2016) (2021)
Etxeko erabilera[3]% 46.26 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1346ko abenduaren 20an
Webguneahttps://www.elgoibar.eus

Elgoibar Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdekoa, Bizkaiarekiko mugakidea. 39,11 km² ditu, eta 11.659 biztanle zitue 2025. urtean. Herri guztiz industriala da Erdi Arotik, makina-tresnaren sektoreko enpresa asko baititu.[4] Makina Erremintaren Museoa eta IMH Fabrikazioaren Zentro Aurreratua Elgoibarren daude.[5][6] Horregatik, makina-tresnaren hiriburua deritzo.

Elgoibar airetik ikusita.

Iparraldean Mendaro, hegoaldean Eibar eta Soraluze, ekialdean Azkoitia eta Bergara, eta mendebaldean Markina-Xemein eta Etxebarria (Bizkaia) mugakide ditu.

Azkarateko mendateak Azkoitiarekin lotzen du, eta San Migelekoak Markinarekin.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruneko mendien artean Irukurutzeta (899 m) eta Karakate (749 m) ekialdean eta Kalamua (768 m) mendebaldean aipatzekoak dira.

Deba ibaiak udalerria zeharkatzen du hegoaldetik etorrita itsasorako bidean iparralderantz.

1988ko uztailaren 19an uholde larriak jasan zituen herriak, ibaia gainezka egitean.

Elgoibarko hiribildua Alfontso XI.a Gaztelakoak[8] 1346an fundatu zuen eta ibarraren hondoan dago kokatua, Deba ibaiaren ertzeko orube lau batean, ibaiak meandro bat eratzen duen puntuan. Leku estrategikoan dago kokatua, Bizkaiko Jaurerriarekin muga egiten baitu.

Karakate-Irukurutzeta mendikatean dauden monumentuek (megalitiko zein hilobi-monumentuek) garai hartan lur haietan bizi izan zela adierazten digute.

Elgoibarko historiaren hastapenak Marquina de Yuso zeritzon eremuan ditugu (egungo Soraluze eta Elgoibar). Alfontso XI.a Gaztelakoak 1346an sortu zuen Villa Mayor de Marquina izenarekin, biztanleek egindako eskaera bati hiri-gutun baten bitartez erantzunez. Horrela, bi sortu zituen: Placencia de las Armas (Soraluze; 1343) eta, gerora, Elgoibar izango zena.

Hiri-gutunak dioenez, Villa Mayor de Marquina hiribildua Campo de Elgoibar izeneko tokian fundatu zen, Olasoko San Bartolome monasterioari zegozkion lurretan. Lur haietan aurkitu zituzten edo aurkituko zituzten urre eta zilar-metatze guztiak, eta eraikiko ziren burdinola guztiak herritarrei uzten zizkien arren, haiek guztiak erregearen jabetzakoak ziren; hala ere, ordurako eraikita zeuden burdinola eta etxalde guztiek norbanakoenak izaten jarraituko zuten. Eskubideei dagokienean, ohiko eskubideak mantendu ziren: batetik, hiribildua harresiz inguratu zuten; bestetik, elizari egin beharreko hamarren ordainketa; azkenik, agintariak aukera zitzaketen.

Metalurgia funtsezkoa izan da. Burdinolek beren foruak izan zituzten; burdinolen forua Alfontso XI.ak eman zuen 1335eko azaroaren 8an (hiribildua sortu aurretik). 1446an ola-jabeen eta olagizonen arteko ordenantzak egin ziren. Burdina itsasontziz ekartzen zuten Bizkaitik Debako portura. Ondoren, ibaian gora, Altzolaraino eramaten zuten gabarretan. Gero, gurdizainek, idiek tiratutako gurdietan, materiala zegokion burdinolaraino ekartzen zuten. Landutako materiala, azkenik, Gaztelara eramaten zuten gurdizainek.

1617an parrokia-eliza erdigunean egin, eta haren lekuan hilerria eraikitzea erabaki zuten. 1777an bukatu zituzten lanak.

Elgoibarrek hainbat hondamendi pairatu izan ditu:

  • 1560 eta 1617an, bi sute izan ziren. Lehenengoan, hirigunea erabat suntsitu zuen, etxeak egurrezkoak baitziren, eta bigarrenean, erdiguneko zatirik handiena suntsitu zuen.
  • 1552, 1834 eta 1983an Deba ibaiko urek hiribildua hartu zuten.

Burdin ekoizpenean izan zen industriaren garapenak-labe-garaiek-burdinolen gainbehera ekarri zuen: ibai-nasa desagertu zen. Horrekin batera, makina-erreminta alorrean hainbat lantegi sortu ziren,esaterako, 1913an Jose Leon Ciaran eta Eulogio Estarta Landak sortutakoa. Armagintza-lanak XX. mende arte iraun zuen. 1936ko gerran, indar kolpistak Gipuzkoan mendebalderantz barreiatu ziren Donostia azpiratu ondoren, eta irailaren 21ean Elgoibar mendean hartu zuten. Frontea Elgoibar eta Eibar artean kokatu zen 7 hilabetez.

Gerraosteko industriaren hedapenak hazkuntza ekonomiko handia ekarri zuen; ondorioz, hazkunde demografikoa nabarmena izan zen herrian, Espainiako leku batzuetatik jendea etorri baitzen lanera. XX. mendearen bukaerako krisiak populazioaren jaitsiera ekarri zuen. Makina-erremintak Eusko Jaurlaritzako laguntza jaso zuen, eta MCC (Mondragon Kooperatiba) barruan sartu zen. Izandako garapenak eta ikerketari dagokionean, egindako lan eskergak oso lehiakor egin zuten mundu osoan.

XXI. mendearen hasieran, krisia gaindituta, Elgoibar egonkor hasi zen, eta eskualdeko bigarren hirigune bilakatu da Eibarrek eta Ermuak osatzen duten hirigunearen atzetik.

2026ko ekainaren 3an, auto istripu bat gertatu zen Elgoibarko udalerrian, eta bertan 5 foruzain hil ziren.[9]

Deba ibaia eta alde zaharreko etxeak.

Inguruko beste herri batzuetan bezala, XX.mendearen erdialdetik Espainiako GerraZibilaren ondorengo garapen industrialaren eta industrializazio horrek eragin zituen immigrazio guztien ondorioz Elgoibarren ere populazioaren hazkunde nabarmena gertatu zen. Biztanleriaren gorakada handiena zehazki 1950 eta 1960 urteen tartekoa izan zen,  urteko batezbesteko hazkunde tasa metatua %4,67 izani;izan ere,  1950. urtean 7.000 biztanle baino gutxiago zituen Elgoibarrek eta 1960an 10.841. Honen adibide garbia dugu Sigma auzoa, Sigma enpresaren ondoan zegoena, gerraosteko industria-hedapenaren ondorioz izandako hazkunde ekonomiko handiak erakarrita herrira iritsi ziren langile ugarien familiei ostatu emateko helburuarekin sortu zen auzo hau.

Baina, biztanleria hau murriztu egin zen XX. mendearen amaiera aldean, krisi garaian kokatzeaz gain, 1980an Mendaroko Garagartza auzoa Elgoibartik bereizi zen eta hiru urte beranduago Mendarok Elgoibar eta Mutriku udalerrien desanexioa sinatu zuen. Horrez gain, heroinaren kontsumoaren ondorioz, Elgoibarrek Europa mailan HIESak eragindako heriotzen indize altuenetakoa zuen, eta horrekin batera, 1995ean Sigmaren itxiera eman zela. Beraz, 1980ko hamarkadatik aurrera Elgoibarrek biztanleen kopuru handi bat galdu zuen, 1980an 13.739 pertsona izanik eta 2002 urtean 10.614, hau da, biztanleen %25 inguru. Hala ere, XXI. mendearen lehen hamarkadan, egoera ekonomikoa hobetzean, populazioa berriro hazi zen, 2022ko biztanle kopurua 11.480 izanik.

Bestalde, gaur egun, Elgoibarko biztanleen %51 emakumeak dira eta %49 gizonak, baina, sexuaren araberako bizitza itxaropenari erreparatzen badiogu, Elgoibarren gizonezkoen bizitza-itxaropena 2023an 79 urtekoa da, emakumezkoena aldiz 86 urtekoa. Horrez gain, jaiotza tasa 2022 urtean ‰6,10ekoa zen eta heriotza tasa ‰11,32koa.

Biztanleriaren tamainaUrtea40006000800010.00012.00014.000189019201950198020102040ElgoibarBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 5.799 gizon, 5.910 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.02
 
100+
 
0.03
0.17
 
95-99
 
0.44
1.00
 
90-94
 
2.06
1.81
 
85-89
 
2.99
2.76
 
80-84
 
3.99
4.24
 
75-79
 
4.81
4.93
 
70-74
 
5.70
6.43
 
65-69
 
6.50
6.36
 
60-64
 
6.35
7.92
 
55-59
 
7.17
8.33
 
50-54
 
7.21
9.07
 
45-49
 
8.19
6.91
 
40-44
 
6.28
5.05
 
35-39
 
5.50
4.62
 
30-34
 
4.52
5.17
 
25-29
 
3.99
5.12
 
20-24
 
5.03
6.14
 
15-19
 
5.84
6.09
 
10-14
 
5.58
4.36
 
5-9
 
4.52
3.48
 
0-4
 
3.30
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[10]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−100−500501001501975198319911999200720152023ElgoibarHazkunde begetatiboa
Urtea197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa 651432310445846504322030−2560−21−9−32−38−37−28−20−595−6−9−9−4−40−351520404723401398−23−15−7−12−42−56−37−60−59−26−56
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[11] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea2030405060708019962000200420082012201620202024GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 71618971918091679810311310313714612214813111611910610311510076678870666667
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[12] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 50,9 udalerri berean jaioak ziren[13], probintziako batez bestekoaren (% 46,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 11,6 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 15,8 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Gipuzkoako mapa
Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 50,9Probintzia berean · % 16,3Erkidegoan · % 5,4Beste erkidegoa · % 11,6Estatutik kanpo · % 15,8
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 66,2 Gipuzkoan, % 4,9 Bizkaian, eta % 0,6 Araban jaio ziren[14].

Jaioterria, lurralde historikoka
Gipu
EAEt
Gipuzkoa · % 66,2Bizkaia · % 4,9Araba · % 0,6EAEtik kanpo · % 28,3
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 12,4k atzerriko nazionalitatea zuen[15]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Erdialdeko eta Iparraldeko Amerika (% 31,2), Magreb (% 26,5), Hego Amerika (% 16,9) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Nikaragua, Bolivia dira.[16]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 56,9Europa · % 9Afrika · % 28,4Asia · % 5,6Ozeania · % 0,1
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 5.635 etxebizitza zeuden: 4.851 (% 86,1) nagusiak eta 781 (% 13,9) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[17] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 490 (% 8,7) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 432 (% 7,7) hutsik zeuden.[18] Etxebizitza nagusien % 83,0 jabetzan zegoen eta % 15,4 alokairuan.[17] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 8 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 35 plazarekin (4,38 plaza etxebizitzako).[19]

5.635etxebizitza
4.851nagusi
8etxebizitza turistiko (2026) Gipuzkoako mapa

Etxebizitza multzoa Gipuzkoako mapa (2024)

4.851
781
Nagusiak (4.851)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (781)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa, 2021) Gipuzkoako mapa (2021)

4.720
490
Okupatuak (4.720)Noizbehinkakoak (490)Hutsik (432)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Gipuzkoako mapa (2024)

4.025
746
Jabetzan (4.025)Alokairuan (746)Beste modu batean (80)

Guztira 4.851 etxegune zeuden, batez beste 2,4 egoiliarrekoak; horietatik 1.509 (% 31,1) pertsona bakarrekoak ziren.[17]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Gipuzkoako mapa (2024)

1.509
1.426
1.848
Egoiliar 1 (1.509)2 egoiliar (1.426)3-5 (1.848)6-9 (68)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 86,3 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 46 urtekoa.[17] Etxebizitzen % 4,1 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 20,9 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[17] Etxebizitzen % 71,6 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

1.953
2.109
1.088
Etxebizitza 1 (231)2 (161)3-10 (1.953)11-20 (2.109)21-40 (1.088)41 edo gehiago (90)

Gela kopurua

1.595
3.009
694
1-3 gela (136)4 (1.595)5 (3.009)6 (694)7 edo gehiago (198)

Bainugela kopurua

4.372
1.257
Bainugela 1 (4.372)2 edo gehiago (1.257)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 11,8 berokuntza zentrala zuten, % 67,9 banakakoa eta % 19,8 noizean behingoa.[17] Horrez gain, % 63,8 hodien bidezko gasa zuten eta % 74,5 igogailua.

Berogailu mota

% 11,8
% 67,9
% 19,8
Zentrala (% 11,8)Banakakoa (% 67,9)Noizean behingoa (% 19,8)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 63,8
Ur bero zentrala% 27,2
Igogailua% 74,5

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 9.936 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 43,1 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 20,0; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 22,6; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 14,2.[20] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 41,2 zen 2021ean eta % 43,1 2024an; beraz, 2,0 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 16,8 izatetik % 14,2 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 40,2 ziren, eta gizonen artean % 46,1; 5,9 puntuko aldea, gizonen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 17,8 eta gizonen % 10,6 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

9.936biztanle 15 urte edo +, 2024
% 43,1goi-mailako ikasketak+2,0 puntu 2021etik mapa
% 14,2lehen hezkuntza edo gutxiago−2,6 puntu 2021etik mapa
% 10,7ikasten ari dira, 2024
% 14,2
% 22,6
% 20,0
% 43,1
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 14,2Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 22,6Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 20,0Goi-mailako ikasketak · % 43,1
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Gipuzkoako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 53,5 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 46,5 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 50 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 41,6 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 58,4. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 2,0 ziren.[20]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 2,0
DBH eta antzekoak
% 22,6
Erdi-mailako LH
% 11,7
Goi-mailako LH
% 20,1
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 11,0
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 8,9
Masterrak eta espezialitateak
% 2,6
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Elgoibar, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak4.286% 43,12.259% 46,12.027% 40,2
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa1.989% 20,01.026% 21,0963% 19,1
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)2.246% 22,61.090% 22,31.156% 22,9
Lehen hezkuntza edo gutxiago1.415% 14,2520% 10,6895% 17,8
Guztira9.936% 100,04.895% 100,05.041% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Elgoibar, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 41,2% 19,0% 23,0% 16,89.702
2022% 41,9% 18,8% 23,3% 16,09.737
2023% 42,6% 19,3% 22,9% 15,29.809
2024% 43,1% 20,0% 22,6% 14,29.936

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 10,7 ikasten ari zen (1.065 pertsona).[21] Ikasten ari zirenetatik, % 50,8 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 29,6 batxilergoan, % 14,7 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 4,3 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 50,3 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 51,3; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 16,3 eta emakumeen % 13,2. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 93,4 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 49,9 eta 25–29 urtekoen % 12,2; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 1,4 baino ez.[22] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 49,1 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 42,4.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 93,4
20–24 urte
% 49,9
25–29 urte
% 12,2
30–34 urte
% 4,6
35–39 urte
% 4,2
40–44 urte
% 3,6
45–49 urte
% 1,9
50–54 urte
% 1,2
55 urte edo +
% 0,1
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 0,6
Goi-mailako ikasketak
% 50,8
Erdi-mailako LH
% 14,7
Batxilergoa
% 29,6
DBH eta antzekoak
% 4,3
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,0
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 84,8 estatuan jaio zen, eta % 15,2 atzerrian.[20] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 50,4 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 8,2; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 22,4 eta % 24,5, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 43,2 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 16,1; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 23,7 eta % 26,8, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 50,4
Goi-mailakoak
% 22,4
% 20,2
Batx. / erdi LH
% 25,5
% 21,3
DBH
% 27,6
% 8,2
Lehen H. edo gutx.
% 24,5
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 43,2
Goi-mailakoak
% 23,7
% 17,6
Batx. / erdi LH
% 27,7
% 23,1
DBH
% 21,8
% 16,1
Lehen H. edo gutx.
% 26,8
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 11,3 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 7,3.[21] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 53,0 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 31,8 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Deba ibaia.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea %0,4; bigarren sektorea %59,7; hirugarren sektorea %37,1. Eraikuntzaren sektorea %2,8.[23]

Industriak garrantzia handia izan zuen herriaren ekonomian hiribilduaren hastapenetatik (1346), hura izan baitzen zutabe nagusia. Garai hartan, erregea urre eta zilar ustiapenaren eta burdinoletan ekoizten zenaren jabe zen.

Industrializazio garaian, orduko industria makinak ekoizten zituen fabrika-sare bilakatu zen; ondorioz, hiribildua Espainiako makina-erremintaren hiriburu bihurtu zen Danobat, Etxe-tar, Kondia edo Geminis enpresekin.

Merkataritza izan da bigarren zutabea. Dena den, merkantzia-bideak aldatu zirenean eta Etxegarateko errepidea ireki zenean, indarra galdu zuen.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orografia eskasak eragin handia izan du nekazaritza eta abeltzaintzan, bigarren mailan zokoraturik egon direlarik. Jasotako uztaren zati handiena etxeko kontsumorako izan da, gainontzekoa herriko eta inguruko azoketan saltzeko. Halere, baserritarrak bizimodua aurrera ateratzeko, baserriko lana kaleko lan industrialarekin uztartu behar izan du.

Meatzaritza garrantzitsua izan da eta da. Mendiak kareharrizkoak zirenez, hainbat harrobi izan ditu. Kobre eta berunezko meategiak izan ziren.

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 91 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 719 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[24][oh 1]. Udalerriaren azalera 39,1 km² denez, NAE lurraldearen % 18,4 da[25]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 92,3 larre iraunkorrak (663 ha, 88 ustiategitan), % 4,7 arbolak (34,1 ha, 66 ustiategitan), % 2,6 lur goldagarria (18,6 ha, 57 ustiategitan), % 0,2 norberaren kontsumorako baratzeak (1,4 ha, 57 ustiategitan) eta % 0,1 berotegiak edo babes garai irisgarriak (1 ha, 12 ustiategitan)[oh 2].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
18%
82%
NAE · 719 ha (% 18,4)Gainerako azalera · 3.192 ha (% 81,6)
NAE, lur-erabileraren arabera
92%
Lur goldagarria · 18,6 ha (% 2,6)Larre iraunkorrak · 663 ha (% 92,3)Arbolak · 34,1 ha (% 4,7)Baratzeak · 1,4 ha (% 0,2)Berotegiak · 1 ha (% 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 880 behi, 2.432 ardi, 195 ahuntz, 488 txerri, 188 zaldi, 6.151 hegazti eta 59 erlauntz zeuden[26][27].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 6.524 gidari zeuden erroldatuta: 3.846 gizon (% 59) eta 2.678 emakume (% 41)[28]. Biztanleen % 55,7 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 7.288 ibilgailuk osatzen zuten: 5.389 turismo, 533 motozikleta, 509 furgoneta, 449 kamioi eta 105 ziklomotor[28]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 460 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (455) parean.

Turismoen batez besteko adina 12,2 urtekoa zen; turismoen % 10,2k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 8,4k 25 urte baino gehiago[28]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 55,9 diesel zen eta % 42,8 gasolinazko; 56 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,8; probintzian % 0,8). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 6,6k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 20,8k ez zuen etiketarik[oh 3].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
42%
31%
21%
0 etiketa · 115 (% 1,6)ECO · 363 (% 5)C etiketa · 3.019 (% 42)B etiketa · 2.200 (% 30,6)Etiketarik gabe · 1.492 (% 20,8)
Turismoak, adinaren arabera
10%
18%
30%
34%
8%
< 4 urte · 550 (% 10,2)4–8 urte · 958 (% 17,8)8–15 urte · 1.595 (% 29,6)15–25 urte · 1.831 (% 34)≥ 25 urte · 455 (% 8,4)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Bigarren sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sigma enpresa.
Industrialde bat Elgoibarren.

Elgoibarko industriako produktu izarra makina-erreminta dela argi dago: Espainia mailan, ekoizlerik handienetakoa.

Antzina, burdinolen ugaritzeak haiek Burdinolen Forua izatea ekarri zuen. Hura izan zen XX. mende hasieran, burdinoletako ur instalakuntzak eta errotak aprobetxatuz, elektrizitatea sortzeko, hasi eta egun hain garrantzitsua den industriaren sorlekua. Makina-erreminta lehen fabrika 1913an Jose Leon Ciaran eta Eulogio Estarta Landak sortutako zulagailu fabrika izan zen. Urte batzuk beranduago, Estarta eta Teodoro Ecenarrok Estarta y Ecenarro sortu zuten makina-erremintan jardunez. 1938an Sigma markako josteko makinak egiteari ekin zioten. Gune hartatik hainbat lantegi eta industria-laguntzaile sortu ziren.

Hirugarren sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Makina erremintaren museoa.

Herritarrei oinarrizko zerbitzuak (osasuna, hezkuntza, merkataritza, kirola...) bermatzen dizkien azpiegitura du.

Enpresa nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Industria katalogoaren arabera,honako hauek dira 50 langile baino gehiago dituzten enpresak:

  • Alcorta Brockhaus, SA: automobilgintzarako altzairu forjatuzko osagaien fabrikatzailea.
  • AVS Added Value Solutions: zientzia-industria eta makina-erremintarako diseinu eta tresneria fabrikazioa.
  • Engranajes Grindel, SA: engranajeen fabrikazioa.
  • Etxe-Tar, SA: makina-erreminta.
  • Unzeta Burdindegia, SA: handizkako industria-horniketa.
  • Goiti, S koop.: makina-erreminta.
  • Goratu, SA: makina-erreminta (tornuak eta fresatzeko makinak).
  • Danobat Taldea, S koop.: makina-erremintaren diseinu eta fabrikazioa.
  • Ideko S Koop: teknologia-zentroa makina-erremintarako I+G.
  • Ina Rodisa, SA: errodamendu-orratz eta transmisio-errotulen fabrikazioa.
  • Ojmar, SA: sarraila fabrikazioa.
  • Spool Sistemak, SA: aluminio injektatuan egindako piezak fabrikazioa.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 19.612 euro-koa zen[29], eta etxegune bakoitzeko 46.438 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (19.616 euro) parean dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 25.550 euro zen. Errenta gordina 23.524 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 23.629 eurokoa zen[30][oh 4]: gizonena 31.427 eurokoa eta emakumeena 16.523 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 47,4 txikiagoa. Gipuzkoa osoan, mediana 23.258 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 42.881 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 15.141 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 97.203 euro baino gehiago[31].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2023) Gipuzkoako mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
13.499
P20
148
17.721
P25
2.611
20.891
P30
6.433
26.673
P40
12.032
31.427
P50
16.523
36.007
P60
20.991
41.024
P70
26.425
43.112
P75
29.783
46.037
P80
34.013
57.468
P90
44.147
72.629
P95
54.272
159.334
P99
88.891
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2023) Gipuzkoako mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
20.164
P10
12.156
28.217
P20
16.790
31.334
P25
18.633
34.463
P30
20.772
40.803
P40
25.895
47.320
P50
33.397
55.248
P60
42.138
65.181
P70
53.460
70.939
P75
61.044
79.063
P80
69.329
100.464
P90
89.899
125.093
P95
112.640
271.549
P99
169.392
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 57 soldatak dira[32].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[33][oh 5]. Udalerrian indizea 26,9 da, probintziakoaren (27,3; Gipuzkoako mapa) parean eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,3; Gipuzkoako mapa) parean eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 4]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 13.684 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 126.242 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 10,8 zen[34] (Gipuzkoa osoan, % 11,1; udalerriko banaketa desberdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 9.250 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 46.767 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 19,8 zen[35] (Gipuzkoa osoan, % 21,2).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.00070.00080.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Elgoibar udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 5.275 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 53,8; gainerako % 46,2 inaktibo zeuden (erretiratuak % 52,4, beste inaktiboak % 33,4 eta ikasleak % 14,3).[36] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 8,5 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 57,7 zen eta emakumezkoena % 50,1; langabezia-tasa, aldiz, % 6,3 eta % 10,9 zen, hurrenez hurren.[36]

Okupatuen kopurua 4.756 zen 2023ean, 2021eko 4.608etik gora.[37] Emakumeek okupatuen % 46,1 osatzen dute, eta gizonek % 53,9.

4.756okupatu, 2023+% 3,2 2021etik
% 46,1emakumeak okupatuen artean
% 53,8jarduera-tasa, 2024
% 8,5langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 49,3
% 24,2
% 15,4
Okupatuak · % 49,3Langabeak · % 4,6Ikasleak · % 6,6Erretiratuak · % 24,2Beste inaktiboak · % 15,4
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Elgoibar, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak4.828% 49,32.611% 54,02.217% 44,6
Langabeak447% 4,6176% 3,6271% 5,5
Inaktiboak4.524% 46,22.045% 42,32.479% 49,9
Guztira9.799% 100,04.832% 100,04.967% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 59,9), industria (% 34,7), eraikuntza (% 3,9) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 1,4).[37] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 34,4), ondoren merkataritza (% 12,3) eta hezkuntza (% 8,1) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Gipuzkoako mapa
% 34,7
% 59,9
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 1,4Industria · % 34,7Eraikuntza · % 3,9Zerbitzuak · % 59,9
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 34,4
Merkataritza
% 12,3
Hezkuntza
% 8,1
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 7,9
Ostalaritza
% 6,2
Jarduera profesionalak
% 4,2
Eraikuntza
% 3,9
Administrazio publikoa
% 3,8
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 3,5
Garraioa eta biltegiratzea
% 3,0
Etxeetako jarduerak
% 2,9
Beste zerbitzu batzuk
% 2,5
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 1,8
Informazioa eta komunikazioak
% 1,7
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,5
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 1,4
Higiezinen jarduerak
% 0,2
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,2
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,1
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,0
Erauzketa-industriak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 49,5; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 32,5), eta oinarrizko okupazioak % 12,7.[38] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 53,5 eta emakumeen % 44,7).

% 32,5
% 49,5
% 12,7
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 32,5Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 49,5Oinarrizko okupazioak · % 12,7Ez dago jasota · % 5,3
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Elgoibar, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak1.548% 32,5766% 29,9782% 35,7
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak2.352% 49,51.372% 53,5980% 44,7
Oinarrizko okupazioak606% 12,7272% 10,6334% 15,2
Ez dago jasota250% 5,3153% 6,097% 4,4
Guztira4.756% 100,02.563% 100,02.193% 100,0

Okupatuen % 82,9 besteren konturako langileak dira, eta % 17,1 norberaren konturakoak.[39]

% 14,9
% 70,6
% 12,3
Norberaren kontura, langileak dituena · % 2,2Norberaren kontura, langilerik gabe · % 14,9Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 70,6Besteren kontura, aldi baterakoa · % 12,3
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Elgoibar, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura814% 17,1503% 19,6311% 14,2
Besteren kontura3.942% 82,92.060% 80,41.882% 85,8
Guztira4.756% 100,02.563% 100,02.193% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 86,1 estatuan jaio zen, eta % 13,9 atzerrian.[36] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 53,9 okupatuak dira, % 33,4 erretiratuak, % 6,8 ikasleak, % 3,2 bestelako inaktiboak eta % 2,8 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 53,2 okupatuak dira, % 27,3 bestelako inaktiboak, % 9,1 langabeak, % 6,8 ikasleak eta % 3,5 erretiratuak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 44,7 okupatuak dira, % 22,5 bestelako inaktiboak, % 22,2 erretiratuak, % 6,9 ikasleak eta % 3,7 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 44,1 okupatuak dira, % 32,3 bestelako inaktiboak, % 16,8 langabeak, % 4,7 ikasleak eta % 2,0 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 53,9
Okupatuak
% 53,2
% 2,8
Langabeak
% 9,1
% 6,8
Ikasleak
% 6,8
% 33,4
Erretiratuak
% 3,5
% 3,2
Beste inakt.
% 27,3
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 44,7
Okupatuak
% 44,1
% 3,7
Langabeak
% 16,8
% 6,9
Ikasleak
% 4,7
% 22,2
Erretiratuak
% 2,0
% 22,5
Beste inakt.
% 32,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 86,3 estatuan jaio zen, eta % 13,7 atzerrian.[38] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 52,7 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 32,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 8,8 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 58,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 22,3 oinarrizko okupazioetakoak eta % 10,4 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 44,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 40,6 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 10,1 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 46,6 oinarrizko okupazioetakoak dira, % 45,0 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 5,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 32,9
Goi eta erdi maila
% 10,4
% 52,7
Langile kualifikatuak
% 58,8
% 8,8
Oinarrizko okup.
% 22,3
% 5,6
Ez dago jasota
% 8,4
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 40,6
Goi eta erdi maila
% 5,2
% 44,6
Langile kualifikatuak
% 45,0
% 10,1
Oinarrizko okup.
% 46,6
% 4,6
Ez dago jasota
% 3,3
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[40] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 52,0 industrian ari dira, % 42,2 zerbitzuetan eta % 5,0 eraikuntzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 40,6 zerbitzuetan ari dira, % 33,0 industrian, % 15,7 eraikuntzan eta % 10,7 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 79,5 zerbitzuetan ari dira, % 18,6 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 88,9 zerbitzuetan ari dira, % 9,8 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 0,6
Nekazaritza
% 10,7
% 52,0
Industria
% 33,0
% 5,0
Eraikuntza
% 15,7
% 42,2
Zerbitzuak
% 40,6
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,8
Nekazaritza
% 0,7
% 18,6
Industria
% 9,8
% 1,1
Eraikuntza
% 0,3
% 79,5
Zerbitzuak
% 88,9
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Alfredo Etxeberria hautatu zuten alkate berriro. Hauteskunde horietan EAJk eta Bilduk zazpina zinegotzi eskuratu zituzten, baina EAJk 500 boto gehiago. Euskadiko Alderdi Sozialistak bi zinegotzi lortu zituen eta PPk, bat.

2015eko udal hauteskundeetan, Eusko Alderdi Jeltzaleak bi zinegotzi gehiago lortu zituen, eta Bilduren ondorengo Euskal Herria Bilduk bat galdu. Alderdi Popularrak bere zinegotzia galdu zuen. Emaitza horien ondoren, EAJ taldeko Ane Beitia hautatu zuten alkate, bere alderdiaren bederatzi botoekin eta PSE-EE taldearen boto batekin. Azken talde horrek EAJren alde botoa emango zuela esan bazuen ere, azkenean zinegotzietako batek boto zuria eman zuen.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 2.629 boto (8 zinegotzi). EH Bilduk 2.065 boto (7 zinegotzi). PSE-EEk 560 boto (zinegotzi bat). Podemos-IU-Equok 342 boto (1 zinegotzi), eta PPk, 179 boto.[41] Ane Beitia (EAJ) berriz izendatu zuten alkate.[42]

Elgoibarko udalbatza
Alderdia 2015 2019
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 17
2.797 (% 51,65)
8 / 17
2.629 (% 45,52)
Euskal Herria Bildu
6 / 17
1.709 (% 31,56)
7 / 17
2.065 (% 35,76)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
677 (% 12,50)
1 / 17
560 (% 9,70)
Ahal Dugu
1 / 17
342 (% 5,92)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Elgoibarko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.[43]

Mugakoa izanda, eta inguruko udalerrien moduan, Elgoibarko jatorrizko hizkera mendebaleko euskara edo bizkaieraren eta erdialdekoa edo gipuzkeraren tartekoa dugu gaur egun, Debabarreneko hizkeraren parte.[44][45] Lehenago, historiaren joanean, Elgoibarko euskara euskalki horietako batean edo bestean sailkatua izan da, dela inguru horretako hizkerek izandako aldaketengatik, dela sailkapenetan erabilitako irizpide ezberdinengatik. Kontuan hartu behar da, izan ere, hizkera biziek izaten dituzten aldaketez gainera, ondorengo euskalari haietako bakoitzak bere sailkapen irizpideak erabili dituela, eta irizpide horiek gero eta zehatzago eta zientifikoagoak direla, oro har.

Gaur egun biztanleen % 60 baino gehixeago dira euskaldunak.[23] Barren herriko euskarazko aldizkaria da.

San Bartolome eliza.
  • Urtarrila: urtarrilaren 17an San Anton jaiak izaten dira.
  • Otsaila: otsailaren 3an San Blas ospatzen da. Eskualdean oso ezaguna eta berezia den ohiturari jarraituz, San Blas opilak egin eta bedeinkatzen dira. Bestalde, inauteriak ospatzen dira.
  • Ekaina: ekaineko lehen asteburuan Trinitate jaiak izaten dira. Larunbat gauean, Trinitate bezperan, nagusien danborrada izaten da, jaietako ikuskizun nagusia. 23an, berriz, San Juan jaiak izaten dira Altzolan.
  • Uztaila: uztailaren 25ean, Santiago egunean, Sargoateko (Sallobente-Ermuaran auzoa) erromeria ospatzen da.
  • Abuztua: abuztuaren 23an San Bartolome jaiei ematen zaie hasiera. Herriko jai nagusiak dira, zaindariarenak.
  • Abendua urteko azken larunbatean Gabon Zaharreko feria egiten da.

Elgoibarko auzoek ere ospatzen dituzte jaiak: ekainaren 29an, Idotorbe auzokoak izaten dira; abuztuaren 10ean, Sallobente-Ermuarangoak, eta irailaren 29an, Aiastiakoak.[50]

Kanpaizuloko tumulua.

Monumentu megalitikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olasoko San Bartolome monasterioaren antzinako atelada.

Erdi Aroan planifikatutako hiribilduak hartzen duen eremuaren mugak hauek dira: ipar-mendebaldean Deba ibaia, hego-ekialdean aurreko aldea San Bartolome kalera duten etxeen atzeko aldea (zenbaki bikoitiak) eta eliza, ipar-ekialdean Altzola edo Kalebarren dorrea eta izen hori duen plaza eta hego-mendebaldean Kalegoen edo Foruen plaza eta parroki-eliza.

Hiribilduaren planoa laukizuzena da, trazatu erregularrekoa, planta berriko hirigunea baita, izan ere herritarrak bertara bizitzera joan aurretik planifikatu zen bizitokia. IE-HM zentzuan orientatutako bi kale paraleloren inguruan dago egituratua: Arrosario kalea eta San Bartolome kalea. Bi kale horien erdi aldera, eta kaleak elkarzut mozten dituelarik, kantoi estu bat dago eta, horri esker, «harresi barruko» komunikazioa erraztu egiten da.

Hiribilduaren barruko espazioa fatxada estu eta sakonera handiko lur zatietan banatua dago. Bertan mehelindun etxeak daude eta, horien bidez, etxadi laukizuzen eta erregularrak egituratzen dira, bakunak alboetan eta bikoitzak barruko aldean. Barruko aldeko etxeen fatxadak paraleloak diren bi kaletara ematen dute eta atzeko aldeak elkarri begira dituzte, hodia edo karkaba oraindik ere ongi ikusten delarik. Espazio hori argi zortasunerako erabiltzen da eta bertara iristen ziren garai batean etxeko hondakin guztiak.

Udaletxe barrokoa, eta aurrean soka-dantza.
Altzola dorretxea, herrigunean.
Zabalatorre dorretxea, Arriaga auzoan.

Kaleak antolatzeko elementu nagusiak muturretan daude; ipar-ekialdean Altzola edo Kalebarren dorrea, eta hego-mendebaldean Olaso dorrea, gaur egun desagertua dagoena (haren lekuan Foruen Plaza edo Kalegoen dago orain). Elementu horien aurrean daude hiribilduan daudenik eta espazio ireki zabalenak, bi kaleak puntu horietan elkartzen baitira, Nafarroa Plaza edo Kalebarren ipar-ekialdean eta aipatutako Kalegoen edo Foruen plaza hego-mendebaldean.

San Bartolome eliza eraikin monumentala eta aipatzeko modukoa da. Erdigunearen albo batean dago, ez baitzen hiribildua planifikatu zenean eraiki, geroago baizik (XVII. mendea), izan ere hirigunea jatorrian «harresi barruko» elizarik gabe planifikatu zen, funtzio hori gaur egun kanposantua den Olasoko San Bartolome monasterioak betetzen baitzuen, nahiz eta aldendua egon.

1998ko apirilaren 6an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Elgoibarko Hirigune Historikoa, monumentu-multzo sailkapenarekin.[51]

Hauek dira eraikin nabarmenenak, hiri barnean eta kanpoan[7]:

Madalena ermita.

Elgoibartar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Militar, esploratzaile eta gobernadoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Martin Iñigitz Karkizanokoa (?-1527), Garcia Jofre de Loaisaren espedizioan parte hartu zuen itsasgizona.
  • Gabriel Krutzelegi (1635-1689), Filipinetako gobernadorea.
  • Domingo Altzola (XVI. mendea), domingotar elizgizona, Guadalajarako artzapezpikua.
Altzolako zubia. Atzean bainuetxea ikusten da.

Industrialariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eulogio Estarta (1891-1955), industrialaria. Herriko SIGMA enpresaren sortzaileetako bat.
  • Bernardo Ezenarro (1873-1956), industrialaria.
San Pedro ermita, Idotorbe auzoan
Elgoibarren ikuspegi orokorra.
Elgoibarren ikuspegi orokorra.
  1. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  2. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.
  4. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  5. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ Elgoibarko Makina-Erremintaren historia laburra (II). Elgoibarko udal aldizkaria.
  5. ↑ Makina Erremintaren Museoa
  6. ↑ IMH Fabrikazioaren Zentro Aurreratua (Gipuzkoa)
  7. 1 2 https://web.archive.org/web/20211229003304/http://www.elgoibartarrenesanetan.net/pdf/gidat.pdf
  8. ↑ «Hiri-Gutuna - Elgoibarko Udala» web.archive.org 2021-12-28 (kontsulta data: 2022-04-11).
  9. ↑ (Gaztelaniaz) «Cinco policías forales de Navarra mueren en un accidente en la localidad guipuzcoana de Elgóibar» La Voz de Galicia 2026-06-03 (kontsulta data: 2026-06-03).
  10. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  11. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  12. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  13. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Gipuzkoa.tab.
  14. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  15. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  16. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Gipuzkoa.tab.
  17. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  19. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  20. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  21. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. 1 2 «Web Eustat. Elgoibarko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-03-26).
  24. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
  25. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1618383.
  26. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  27. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
  28. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Gipuzkoa.tab (Wikimedia Commons).
  29. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Gipuzkoa.tab.
  30. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  31. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Gipuzkoa.tab.
  32. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Gipuzkoa.tab.
  33. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  34. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  35. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  36. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  37. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  38. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  39. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  40. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  41. ↑ www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-03-26).
  42. ↑ «barren.eus - Ane Beitia izendatu dute Elgoibarko alkate berriro ere» barren.eus (kontsulta data: 2020-03-26).[Betiko hautsitako esteka]
  43. ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-15).
  44. ↑ «Debabarrenekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-05-30).
  45. ↑ «Elgoibar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-05-30).
  46. ↑ Manuel Larramendi (1754): Corografía de Guipúzcoa, 1969, 301. orrialdea
  47. ↑ Pedro Irizar: Morfología del verbo auxiliar vasco, Euskaltzaindia, 2008. 5. orrialdea
  48. ↑ Koldo Zuazo: Euskalkiak: euskararen dialektoak, Elkar, 2008.
  49. ↑ «Saio honetan ikusittakuak erakusten dabenez, Debabarreneko berbetak egitten dabe mendebaleko euskalkixaren eta erdialdekuaren arteko loturia, eta baitta, beste negurri baten, Antzuola eta Bergara aldekuak be.» (Koldo Zuazo [1999]: Deba ibarreko euskeria. Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko udalak, 1999.)
  50. ↑ «Jaiak - Elgoibarko Udala» www.elgoibar.eus (kontsulta data: 2020-03-26).
  51. ↑ Monumentu-multzo izendapena, EHAAn.
  52. ↑ Agirre-Goia, Eñaut. «Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri.» (PDF) Ikergazte 2019, Giza zientziak eta artea, 148-152 (kontsulta data: 2019-05-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]