Edukira joan

Zeberio

Zeberio
 Bizkaia, Euskal Herria
Zeberioko Egia auzoa

Zeberioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia-Nerbioi
Izen ofiziala Zeberio
AlkateaKarlos Idirin (EAJ)
Posta kodea48499
INE kodea48025
Herritarrazeberioztar
Kokapena
Koordenatuak43°08′48″N 2°51′09″W / 43.1468°N 2.8524°W / 43.1468; -2.8524
Mapa
Azalera47,87 km²
Garaiera125 metro
Demografia
Biztanleria1.087 (2025:  6)
alt_left 536 (%49,2) (%50,8) 553 alt_right
Dentsitatea23,13 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak [1]% 72.32 + % 13.69 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [2]%  (2021)
Etxeko erabilera [3]% 53.62 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zeberio.net

Zeberio Bizkaiko hegoaldean kokatuta dagoen udalerria da, Nerbioi ibarra eta Arratia artean kokatuta dagoena. Bi mendilerrok inguratutako harana da, 47,87 km²-ko zabalera dau eta 1084 biztanle inguru zituen 2022. urtean.

Ekialdetik mendebaldera, Zeberio ibaiak zeharkatzen du udalerria, Nerbioi ibaian amaitu arte.

Haren herri mugakideak hauek dira: iparraldean Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre; hegoaldean Orozko; ekialdean Arantzazu eta Arteaga; eta mendebaldean Arrankudiaga.

Bertan jaiotzen den errekak ematen dio izena herriari. Zeberioerreka Murga mendian jaiotzen da eta Nerbioi ibaira isurtzen ditu bere urak. Zeberio errekaren arroak 48km2 ditu eta itsasoaren mailatik 240 metrora jaiotzen da Zeberio udalerrian.

Zeberio ibaira beraien ura isurtzen duten beste erreka txikiak hurrengoak dira:

Gesala erreka, Egia erreka, Meako erreka, Bertzuten erreka, Larrako erreka, Udiarraga erreka, Ibarrondo erreka, Gorositu erreka, Solatxi erreka, Ostola erreka, Altzaga erreka, Elorribieta erreka.

Eskualdeko klima atlantikoa da, tenperatura leunekin eta urtaroen arabera aldaketa gutxirekin, baina prezipitazio dezenterekin urte osoan zehar. Ibarreko euriteek eta geografiak Zeberio ibaiaren dozena bat ibaiadar sortzen dituzte.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zeberioko habitaten mapa, Geo Euskadi

Hurrengoak dira inguruko mendi nagusiak:

Auzo txikiez osatutako herria, Zubialde auzoa du handiena eta udaletxea bertan dago kokaturik.

Ikuspuntu estatistikotik, honako auzoetan zenbatzen da populazioa:

Horren gain, honako auzo txikiak ere izendatu daitezke: Akiñao, Albitzu, Aldeko, Alzaga, Ametza, Apala, Arbildu, Arteaga, Artiñao, Arzubi, Barañao, Barbatxao, Bekolanda, Bertzuten, Egia, Elizondo, Elorrea, Elorrebieta, Entelladorena, Ereñotza, Etxaso, Etxebarri, Gezala-Goiko, Goietxe, Gorositu, Ibarrondo, Idirin, Idirin-Beko, Iruatxeta, Isasi, Kareaga, Kortatxi, Larrabide, Larrakoetxe, Leitoki, Lexartza, Mintegi, Olabarri, Olatxu, Orbetzu, Presalde, Saldiaran, Santa Kurutz, Sautuolabarri, Telleri, Ugalde, Ugarte, Undurraga, Untzueta, Uribarri, Urizar, Urkiaga, Urkitze, Zabale, Zabalgoiko, Zautuola, Zeberiogana, Zestalbo eta Zubibarria.

Iturrigorri (Albitzu), Ametzako E. (Ametza), Ametzolagane (Ametzola), Andramari (Ametzola), Basautxi (Areiltza), Masko (Areiltza), Apala (Argiñao), Larrabarre (Arginao), Otxine (Argiñao), Iturriondo (Arkulanda), Artiñano (Artiñao), Uribil (Barbatxao), Elorribieta (Elorribieta), Ereñozaga (Ereñoza), Agarretxu (Ermitabarri), Artxanda (Ermitabarri), Gezala (Gezala), Etxaso (Etxaso), Kortaburu (Kortaburu), Olazar (Olazar), Arkotxa (Saldarian), Saldarian (Saldarian), Santa Kruz (Santa Kurutz), Talleri (Santa Kurutz), Artzubi (Sautuola), Sautuola (Sautuola), Zabale (Sautuola), Antonte (Solatxi), San Bartolome (Solatxi), Urrutza (Solatxi), Etxebarri (Ugarte), Kareaga (Ugarte), Undurraga (Undurraga), Upo (Upo), Iturriko (Uriondo), Iturrikoa (Zubialde), Iturriondo (Zubialde), Zubibarri (Zubibarria).

Kobazuloak eta lezeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sisilikoganeko leza (Arrugaeta o Semenarro),Ereñotzako lezea (Zeberiogane eta Ereñotza artean), Urrutzako lezea (Solatxi), Urrutzabengoako koba (Solatxi).

Historia soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeberio udalerria 1379.urtean sortu zen ofizialki D.Juan infantearen eskutik. Aspalditik, Zeberioko bizilagunak bi taldeetan egon dira banatuak, Patroiak batetik eta Infanzoiak bestetik.

Bi talde horiek independenteki kudeatzen zituzten euren udalak. Hala ere, biltzar orokorrak antolatzen zituzten komunak ziren gaiak kudeatu ahal izateko, esterako; bideak, zubiak, eraikinak…

1743. urtean Zeberioko udaletxea eraikitzen hasi ziren eta geroztik biltzar orokorrak bertan gauzatzen zituzten. Alabaina, udaletxean ez zegoen bizilagun ororentzat tokirik, hori dela eta, asko biltzarretik kanpo geratzen zen eta euren boto eskubidea ez zen errespetatzen.

Zeberioko udala banatua egoteak herrian suposatzen zuen bikoiztasuna 1873. urtean amaituko zen, bertako korrejidoreak horrela aginduta. Horretarako udal bakarra eta fiel errejidore bakarra aukeratzeko agindua eman zuen.

Bilbo inguruan, Gerra Zibilaren garaietan , Altxamendu militarraren ostean, Txorierri eta Galdakao aldetik eraiki zen taktika militarra edo guda estrategia izan zen Burdin Hesia, 80km batez besteko luzeera zuena.

Eusko Gudarosteen (70 batailoitan antolatutako 40.000 gudari eta miliziarrek osatutakoa) eskutik, Frankoren armadari aurre egiteko helburua zuen horrek. 1936 eta 1937 bitartean eraikitako lubakiak, bunkerrak eta bestelako estrukturak ziren. Burdin hesia Gerra Zibilean zehar aktibo mantendu zen. Alabaina, estruktura horrek akats ugari zituen, hori dela eta, 1937ko ekainean armada Frankistak Bilbo hiria hartu zuen.[4][5]

Sorginkeriak Zeberion

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeberioko herriak asko du esateko sorginkeriari dagokionez. Kontatzen denaren arabera, sorginkeriak presentzia handia izan zuen Zeberion. Bertan toponimo ugari existitzen dira; Gesala, Zeberiogana, Gorozitu, Etxazo… Hala ere, badago bat bertakoa ez dena, Dimako Petralanda eta, esan genezake azkeneko hori ezagunenetako bat dela.

Izan ere, esaten da, sorginak eta lamiak Zeberioko toki desberdinetatik Dimako Petralandara joaten zirela hegan; Olio berezi bat igurzten zuten eta “laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik” esaldia esan eta hegan hasten ziren. Dimako Petralandako zelaian akelarreak eta sorginkeriak egiten zituztela esaten da, horregatik da bereziki ezaguna.

1555-1558. urteen bitartean, ez ziren gutxi izan sorgintzat epaituak izan ziren emakumeak, besteak beste, Zeberioko 18 lagun auzipetu zituzten Gesalan(zeberioko auzo bat da), Kalahorrako Inkisizioak aginduta. Hori gutxi balitz, Orozkoko 21 lagun eta Arratiako beste 22 emakume ere epaituak izan ziren. [6][7]

Zeberioko biztanleria beti izan da nahiko baxua, lursail asko dituen arren etxebizitzak ez baitirelako hain ugariak. Beheko taulan ikusi ahal dugun moduan, azken mendeko hamarkada ugariena, biztanleriari erreparatuz, 1940a izan zen. Gaur egun berriz nabarmen jaitsi da kopurua, 1073 biztanleraino. Baina momentuan Zeberiok 1084 biztanle ditu, orain dela 4 urte baino 11 biztanle gehiago. [8]

Bertako biztanleen generoari dagokionez, gaur egun, gehiengoa gizonezkoak dira, baina oso orekatuta daude zenbakiak gutxi batzuk gehiago bakarrik baitira. Adina erreparatuz berriz ez dago hain orekatua, nabarmena da 20-64 urteko pertsonen kopuru handia. Azken urteotan patroi bera jarraitu da, horregatik esan dezakegu Zeberio ez dela herri gaztea, baina ezta zaharra ere, bertako biztanleen bataz besteko adina 50 urtekoa da.

Zeberioko biztanleriaren %6,3a da Bizkaitarra, hau da, bertakoa. %2,3a berriz Euskal Herriko beste bi probintzietakoa da, , %1,9 Araba eta %0,4 Gipuzkoa. Baina Euskal Herriko beste probintzien ehunekoa baino nabarmenagoa da atzerritik etorritakoena %4,6 eta are eta gehiago beste lurralde batetik etorritakoena %6,8.

Beraz esan dezakegu Zeberioko biztanle gehienen jatorria dela Bizkaia baina bertakoak ez direnen gehiengoa beste lurralde batetik datozenak dira, ez Euskal Herritik etorritakoak.

Biztanleriaren tamainaUrtea60090012001500180021002400189019201950198020102040ZeberioBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 553 gizon, 536 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.36
 
95-99
 
0.93
1.63
 
90-94
 
2.99
0.90
 
85-89
 
3.36
2.53
 
80-84
 
2.61
4.16
 
75-79
 
4.29
5.06
 
70-74
 
5.60
6.69
 
65-69
 
5.97
10.67
 
60-64
 
7.28
10.13
 
55-59
 
9.89
9.40
 
50-54
 
7.46
9.58
 
45-49
 
9.70
5.97
 
40-44
 
6.72
3.98
 
35-39
 
3.73
3.44
 
30-34
 
4.29
5.06
 
25-29
 
2.43
3.62
 
20-24
 
5.22
3.44
 
15-19
 
5.60
7.23
 
10-14
 
5.41
4.70
 
5-9
 
3.73
1.45
 
0-4
 
2.80
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[9]
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−25−20−15−10−5051975198319911999200720152023ZeberioHazkunde begetatiboa
Urtea197519761977197819791980198119821983198419851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Hazkunde begetatiboa −1−8−92−6−6−5−7−10−4−11−2−7−7−6−11−11−12−6−12−15−1−2−6−10−152−7−6−130−10−4−8−7−2−5−2−5−3−3−42−3−6−10−14−10−6−12−21
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[10] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
JaiotzakUrtea024681019962000200420082012201620202024GizonezkoakEmakumezkoakJaiotzak, sexuka
Urtea199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Bizirik jaiotakoak 5128881110103107101181011119101367139634456
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[11] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 41,3 udalerri berean jaioak ziren[12], probintziako batez bestekoaren (% 37,6) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 5,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 6,6 —probintzian % 13,9—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Bizkaiko mapa
Udal
Prob
Udalerri berean · % 41,3Probintzia berean · % 43,9Erkidegoan · % 2,3Beste erkidegoa · % 5,9Estatutik kanpo · % 6,6
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 85,4 Bizkaian, % 1,9 Araban, eta % 0,7 Gipuzkoan jaio ziren[13].

Jaioterria, lurralde historikoka
Bizk
EAEt
Bizkaia · % 85,4Araba · % 1,9Gipuzkoa · % 0,7EAEtik kanpo · % 12
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 4,4k atzerriko nazionalitatea zuen[14]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Ekialdeko Europa (% 38,3), Mendebaldeko Europa (% 23,4), Hego Amerika (% 17) ziren.

Jaiotza herrialde nagusiak Errumania, Venezuela, Kolonbia dira.[15]

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 55,6Europa · % 33,3Afrika · % 8,3Asia · % 2,8
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 667 etxebizitza zeuden: 444 (% 66,6) nagusiak eta 221 (% 33,1) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[16] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 57 (% 8,5) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 149 (% 22,3) hutsik zeuden.[17] Etxebizitza nagusien % 82,9 jabetzan zegoen eta % 14,4 alokairuan.[16]

667etxebizitza
444nagusi

Etxebizitza multzoa Bizkaiko mapa (2024)

444
221
Nagusiak (444)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (221)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa, 2021) Bizkaiko mapa (2021)

461
57
149
Okupatuak (461)Noizbehinkakoak (57)Hutsik (149)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak) Bizkaiko mapa (2024)

368
64
Jabetzan (368)Alokairuan (64)Beste modu batean (12)

Guztira 444 etxegune zeuden, batez beste 2,4 egoiliarrekoak; horietatik 139 (% 31,3) pertsona bakarrekoak ziren.[16]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera Bizkaiko mapa (2024)

139
122
180
Egoiliar 1 (139)2 egoiliar (122)3-5 (180)6-9 (1)10 edo gehiago (2)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 124,1 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 61,2 urtekoa.[16] Etxebizitzen % 57,1 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[16] Etxebizitzen % 4,7 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

380
164
109
Etxebizitza 1 (380)2 (164)3-10 (109)11-20 (12)

Gela kopurua

101
148
187
195
1-3 gela (34)4 (101)5 (148)6 (187)7 edo gehiago (195)

Bainugela kopurua

486
175
Bainugela 1 (486)2 edo gehiago (175)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 0,7 berokuntza zentrala zuten, % 64,9 banakakoa eta % 30,4 noizean behingoa.[16] Horrez gain, % 0,0 hodien bidezko gasa zuten eta % 6,5 igogailua.

Berogailu mota

% 64,9
% 30,4
Zentrala (% 0,7)Banakakoa (% 64,9)Noizean behingoa (% 30,4)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 0,0
Ur bero zentrala% 67,6
Igogailua% 6,5

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 944 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 49,0 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 22,7; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 24,9; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 3,4.[18] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 44,8 zen 2021ean eta % 49,0 2024an; beraz, 4,3 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 4,1 izatetik % 3,4 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 50,9 ziren, eta gizonen artean % 47,3; 3,6 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 4,3 eta gizonen % 2,5 ziren.

944biztanle 15 urte edo +, 2024
% 49,0goi-mailako ikasketak+4,3 puntu 2021etik mapa
% 3,4lehen hezkuntza edo gutxiago−0,7 puntu 2021etik mapa
% 12,5ikasten ari dira, 2024
% 24,9
% 22,7
% 49,0
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 3,4Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 24,9Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 22,7Goi-mailako ikasketak · % 49,0
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Bizkaiko mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 64,4 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 35,6 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 17 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 43,0 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 57,0. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,6 ziren.[18]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,6
DBH eta antzekoak
% 24,9
Erdi-mailako LH
% 12,9
Goi-mailako LH
% 17,5
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 14,2
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 10,8
Masterrak eta espezialitateak
% 4,8
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Zeberio, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak463% 49,0226% 47,3237% 50,9
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa214% 22,7124% 25,990% 19,3
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)235% 24,9116% 24,3119% 25,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago32% 3,412% 2,520% 4,3
Guztira944% 100,0478% 100,0466% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Zeberio, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 44,8% 22,9% 28,2% 4,1929
2022% 46,2% 23,2% 26,6% 4,0931
2023% 48,4% 22,1% 25,3% 4,1940
2024% 49,0% 22,7% 24,9% 3,4944

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 12,5 ikasten ari zen (118 pertsona).[19] Ikasten ari zirenetatik, % 58,5 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 23,7 batxilergoan, % 14,4 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 2,5 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 56,9 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 60,4; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 11,3 eta emakumeen % 16,9. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 97,9 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 64,2 eta 25–29 urtekoen % 25,6; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 3,3 baino ez.[20] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 63,3 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 52,2.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 97,9
20–24 urte
% 64,2
25–29 urte
% 25,6
30–34 urte
% 7,1
35–39 urte
% 10,2
40–44 urte
% 8,5
45–49 urte
% 6,3
50–54 urte
% 4,2
55 urte edo +
% 0,4
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 0,8
Goi-mailako ikasketak
% 58,5
Erdi-mailako LH
% 14,4
Batxilergoa
% 23,7
DBH eta antzekoak
% 2,5
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,0
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 93,4 estatuan jaio zen, eta % 6,6 atzerrian.[18] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 48,1 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 2,2; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 36,4 eta % 6,1, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 51,5 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 4,1; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 41,4 eta % 6,9, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 48,1
Goi-mailakoak
% 36,4
% 24,5
Batx. / erdi LH
% 45,5
% 25,2
DBH
% 12,1
% 2,2
Lehen H. edo gutx.
% 6,1
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 51,5
Goi-mailakoak
% 41,4
% 18,1
Batx. / erdi LH
% 37,9
% 26,3
DBH
% 13,8
% 4,1
Lehen H. edo gutx.
% 6,9
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 12,7 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 9,7.[19] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 59,8 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 33,3 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ana Belen Alberdi hautatu zuten alkate. Bilduk bost zinegotzi eskuratu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak lau.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk eskuratu zuen gehiengoa, eta Karlos Idirin hautatu zuten alkate.

Zeberioko udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24a 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 9
345 (% 50,29)
4 / 9
329 (% 47,96)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
4 / 9
338 (% 49,27)
5 / 9
344 (% 50,15)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko maiatzaren 26an eman ziren hauteskundeetan, EAJk eskuratu zuen berriz ere gehiengoa 395 botorekin. Beraz, Karlos Idrin Gorrotxategi alkate bezala jarraitu zuen lau urtez. [21] 2023ko maiatzaren 28an eman diren azkenengo hauteskunde hauetan, EH Bilduk lortu izan du gehiengoa, 351 boto lortuz, Ekain Goti Olabarri alkate bezala hautatuz.[22]

Zeberioko udalbatza
Alderdia 2019ko maiatzaren 26a 2023ko maiatzaren 28a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 9
395 (% 56,03)
4 / 9
340 (% 48,4)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
4 / 9
293 (% 41,56)
5 / 9
351 (% 50)
Zeberioko erdiguneko komertzioak eta interes puntuak.

Zeberioko ekonomiaren ehuneko handiena hirugarren sektoretik dator, hau da, zerbitzuetattik, %68,4 zehazki. Lehen sektoreari dagokionez BEGaren %12,5a hartzen du, ustiategiak, nekazaritza, abeltzaintza... honen parte izanik. 83 establezimendu daude udalerrian eta bertako BPGa 15.998€koa da.

Batez besteko familia errenta 48.285 eurokoa da eta pertsona errenta berriz 14.290 eurokoa.

Herriko enplegu tasa %54,2koa da eta udaleko gastua enplegua sustatzeko 8.693€koa. [23]

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 18.980 euro-koa zen[24], eta etxegune bakoitzeko 46.411 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (18.738 euro) parean dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 26.950 euro zen. Errenta gordina 23.053 euro-koa izan zen pertsonako.

Eustaten datuen arabera, 2023. urtean udalerriko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen errenta pertsonalaren mediana —biztanleen erdiek baino gutxiago eta beste erdiek baino gehiago jasotzen duten zenbatekoa— 22.491 eurokoa zen[25][oh 1]: gizonena 27.005 eurokoa eta emakumeena 18.997 eurokoa; hau da, emakumeena gizonena baino % 29,7 txikiagoa. Bizkaia osoan, mediana 20.672 eurokoa zen. Familia-errentari dagokionez, udalerriko familien erdiek 47.769 euro baino gutxiago jaso zuten urtean; familien % 10ek 11.815 euro baino gutxiago jaso zuten, eta beste % 10ek 111.246 euro baino gehiago[26].

Errenta-pertzentilak, sexuaren arabera
Errenta pertsonala (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
9.185
P20
2.597
11.838
P25
7.001
15.990
P30
9.547
20.572
P40
12.951
27.005
P50
18.997
32.548
P60
24.659
37.876
P70
32.338
41.550
P75
37.516
43.739
P80
42.401
55.692
P90
52.925
71.901
P95
66.718
127.710
P99
94.841
18 urteko eta gehiagoko pertsonak, sexuaren arabera.
Familia-errenta (2023) Bizkaiko mapa
◄ gizonakPemakumeak ►
12.488
P10
11.732
19.885
P20
18.658
24.543
P25
21.927
31.160
P30
25.801
40.453
P40
37.105
48.202
P50
46.800
57.062
P60
57.860
66.016
P70
71.683
70.042
P75
76.169
80.152
P80
86.480
105.128
P90
115.937
134.033
P95
129.676
190.670
P99
199.923
Familiak, diru-sarrera nagusien hartzailearen sexuaren arabera.
Errenkada bakoitzeko balioa muga bat da: adibidez, P20 errenkadan, pertsonen edo familien % 20k zenbateko hori baino gutxiago jaso zuten; P50 mediana da. Bi grafikoek eskala bera dute. Iturria: Eustat.

Diru-sarrera guztien artean % 63,7 soldatak dira[27].

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[28][oh 2]. Udalerrian indizea 26 da, probintziakoaren (29,6; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,2 da, probintziakoaren (2,5; Bizkaiko mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Eustatek beste adierazle bat ematen du[oh 1]: diru-sarrera txikienak dituzten familien % 20ren batez besteko errenta, handienak dituztenen % 20renaren ehuneko gisa adierazita; zenbat eta handiagoa izan, orduan eta berdinagoa da banaketa. 2023. urtean, udalerrian lehenengoek 10.858 euro jaso zuten batez beste, eta bigarrenek 121.297 euro; hau da, lehenengoen errenta bigarrenen % 9 zen[29] (Bizkaia osoan, % 9,4; udalerriko banaketa desberdinagoa da). Pertsonen errentari dagokionez, diru-sarrera txikienak dituzten biztanleen erdiak batez beste 9.228 euro jaso zuen, eta handienak dituzten erdiak 44.650 euro; lehenengoen errenta bigarrenen % 20,7 zen[30] (Bizkaia osoan, % 18,1).

Errentaren bilakaera
Errenta pertsonala
EuroakUrtea010.00020.00030.00040.00050.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaErrenta pertsonala: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Familia-errenta
EuroakUrtea10.00020.00030.00040.00050.00060.00070.00080.00090.00020132015201720192021202320. pertzentilaMediana80. pertzentilaFamilia-errenta: 20., 50. eta 80. pertzentilak
20. pertzentila, mediana eta 80. pertzentila.
Iturria: Eustat.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Zeberio udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 540 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 58,1; gainerako % 41,9 inaktibo zeuden (erretiratuak % 60,0, beste inaktiboak % 24,9 eta ikasleak % 15,1).[31] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 8,0 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 60,3 zen eta emakumezkoena % 55,7; langabezia-tasa, aldiz, % 7,1 eta % 8,9 zen, hurrenez hurren.[31]

Okupatuen kopurua 511 zen 2023ean, 2021eko 489etik gora.[32] Emakumeek okupatuen % 47,0 osatzen dute, eta gizonek % 53,0.

511okupatu, 2023+% 4,5 2021etik
% 47,0emakumeak okupatuen artean
% 58,1jarduera-tasa, 2024 mapa
% 8,0langabezia-tasa, 2024 mapa
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024) Bizkaiko mapa
% 53,4
% 25,2
% 10,4
Okupatuak · % 53,4Langabeak · % 4,6Ikasleak · % 6,3Erretiratuak · % 25,2Beste inaktiboak · % 10,4
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Zeberio, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak497% 53,4263% 56,1234% 50,8
Langabeak43% 4,620% 4,323% 5,0
Inaktiboak390% 41,9186% 39,7204% 44,3
Guztira930% 100,0469% 100,0461% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 71,6), industria (% 21,1), eraikuntza (% 4,9) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 2,2).[32] Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 19,2), ondoren hezkuntza (% 15,7) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 11,0) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Bizkaiko mapa
% 21,1
% 71,6
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 2,2Industria · % 21,1Eraikuntza · % 4,9Zerbitzuak · % 71,6
Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 19,2
Hezkuntza
% 15,7
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 11,0
Merkataritza
% 8,2
Administrazio publikoa
% 7,0
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 5,1
Eraikuntza
% 4,9
Ostalaritza
% 4,5
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Garraioa eta biltegiratzea
% 4,5
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 4,5
Jarduera profesionalak
% 3,7
Beste zerbitzu batzuk
% 2,7
Informazioa eta komunikazioak
% 2,3
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 2,2
Ur-hornidura eta hondakinak
% 1,2
Etxeetako jarduerak
% 1,2
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,0
Erauzketa-industriak
% 0,6
Higiezinen jarduerak
% 0,2
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,2
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 43,1; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 42,5), eta oinarrizko okupazioak % 7,8.[33] Sexuaren arabera, gizonen artean langile kualifikatuak dira nagusi (% 48,7), eta emakumeen artean goi eta erdi maila (% 47,9).

% 42,5
% 43,1
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 42,5Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 43,1Oinarrizko okupazioak · % 7,8Ez dago jasota · % 6,7
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Zeberio, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak217% 42,5102% 37,6115% 47,9
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak220% 43,1132% 48,788% 36,7
Oinarrizko okupazioak40% 7,820% 7,420% 8,3
Ez dago jasota34% 6,717% 6,317% 7,1
Guztira511% 100,0271% 100,0240% 100,0

Okupatuen % 75,0 besteren konturako langileak dira, eta % 25,0 norberaren konturakoak.[34]

% 23,3
% 56,6
% 18,4
Norberaren kontura, langileak dituena · % 1,8Norberaren kontura, langilerik gabe · % 23,3Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 56,6Besteren kontura, aldi baterakoa · % 18,4
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Zeberio, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura128% 25,092% 33,936% 15,0
Besteren kontura383% 75,0179% 66,1204% 85,0
Guztira511% 100,0271% 100,0240% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 94,3 estatuan jaio zen, eta % 5,7 atzerrian.[31] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 57,2 okupatuak dira, % 29,0 erretiratuak, % 5,2 ikasleak, % 4,5 langabeak eta % 4,1 bestelako inaktiboak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 72,0 okupatuak dira, % 16,0 bestelako inaktiboak, % 4,0 erretiratuak, % 4,0 langabeak eta % 4,0 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 52,5 okupatuak dira, % 18,6 erretiratuak, % 17,2 bestelako inaktiboak, % 6,7 ikasleak eta % 5,0 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 42,9 bestelako inaktiboak dira, % 39,3 okupatuak, % 10,7 langabeak, % 3,6 erretiratuak eta % 3,6 ikasleak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 57,2
Okupatuak
% 72,0
% 4,5
Langabeak
% 4,0
% 5,2
Ikasleak
% 4,0
% 29,0
Erretiratuak
% 4,0
% 4,1
Beste inakt.
% 16,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 52,5
Okupatuak
% 39,3
% 5,0
Langabeak
% 10,7
% 6,7
Ikasleak
% 3,6
% 18,6
Erretiratuak
% 3,6
% 17,2
Beste inakt.
% 42,9
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 94,3 estatuan jaio zen, eta % 5,7 atzerrian.[33] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 48,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 38,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 7,1 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 55,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 22,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 11,1 oinarrizko okupazioetakoak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 49,3 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari dira, % 36,7 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 6,6 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 45,5 oinarrizko okupazioetakoak dira, % 36,4 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial eta % 18,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 38,7
Goi eta erdi maila
% 22,2
% 48,2
Langile kualifikatuak
% 55,6
% 7,1
Oinarrizko okup.
% 11,1
% 5,9
Ez dago jasota
% 11,1
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 49,3
Goi eta erdi maila
% 18,2
% 36,7
Langile kualifikatuak
% 36,4
% 6,6
Oinarrizko okup.
% 45,5
% 7,4
Ez dago jasota
% 0,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egituran badira aldeak jatorriaren arabera.[35] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 55,7 zerbitzuetan ari dira, % 33,2 industrian, % 8,7 eraikuntzan eta % 2,4 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 66,7 zerbitzuetan ari dira, % 22,2 industrian, % 5,6 eraikuntzan eta % 5,6 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 88,6 zerbitzuetan ari dira, % 8,3 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 90,9 zerbitzuetan ari dira, % 9,1 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 2,4
Nekazaritza
% 5,6
% 33,2
Industria
% 22,2
% 8,7
Eraikuntza
% 5,6
% 55,7
Zerbitzuak
% 66,7
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 1,7
Nekazaritza
% 0,0
% 8,3
Industria
% 9,1
% 0,9
Eraikuntza
% 0,0
% 88,6
Zerbitzuak
% 90,9
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 49 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 321 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[36][oh 3]. Udalerriaren azalera 47 km² denez, NAE lurraldearen % 6,8 da[37]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 89,3 larre iraunkorrak (286 ha, 44 ustiategitan), % 7,3 arbolak (23,4 ha, 28 ustiategitan), % 2,9 lur goldagarria (9,3 ha, 29 ustiategitan), % 0,3 berotegiak edo babes garai irisgarriak (1 ha, 11 ustiategitan) eta % 0,2 norberaren kontsumorako baratzeak (0,58 ha, 20 ustiategitan)[oh 4].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
93%
NAE · 321 ha (% 6,8)Gainerako azalera · 4.380 ha (% 93,2)
NAE, lur-erabileraren arabera
89%
Lur goldagarria · 9,3 ha (% 2,9)Larre iraunkorrak · 286 ha (% 89,3)Arbolak · 23,4 ha (% 7,3)Baratzeak · 0,58 ha (% 0,2)Berotegiak · 1 ha (% 0,3)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 317 behi, 890 ardi, 147 ahuntz, 29 txerri, 25 zaldi, 163 hegazti, 9 untxi eme eta 44 erlauntz zeuden[38][39].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 732 gidari zeuden erroldatuta: 401 gizon (% 54,8) eta 331 emakume (% 45,2)[40]. Biztanleen % 67,2 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 1.055 ibilgailuk osatzen zuten: 671 turismo, 110 furgoneta, 101 motozikleta, 74 kamioi eta 13 ziklomotor[40]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 616 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (451) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 12,8 urtekoa zen; turismoen % 7,7k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 11,6k 25 urte baino gehiago[40]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 59,8 diesel zen eta % 38,6 gasolinazko; 15 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 1,4; probintzian % 1,2). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 4,9k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 32,7k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
33%
29%
33%
0 etiketa · 16 (% 1,5)ECO · 35 (% 3,4)C etiketa · 342 (% 33)B etiketa · 304 (% 29,4)Etiketarik gabe · 338 (% 32,7)
Turismoak, adinaren arabera
20%
23%
38%
12%
< 4 urte · 52 (% 7,7)4–8 urte · 135 (% 20,1)8–15 urte · 151 (% 22,5)15–25 urte · 255 (% 38)≥ 25 urte · 78 (% 11,6)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).
Zeberioko herri bazkaria
  • Gabonetako kultura astea  eta nekazaritza azoka-Azaroko azken igandea
  • San Antolin (Zubialde)Irailak 2(patronal)
  • San Anton (Barañao) Urtarrilak 17
  • San Blas (Saldarian) Otsailak 3
  • Otsailak 21 (inauteriak)
  • Ascension (Uriondo) Aste Santua
  • Santa Cruz (Santa Cruz) Maiatzak 3
  • San Antonio (Ermitabarri) Ekainak 13
  • San Segismundo (Upo) Uztailak 18 (+-)
  • San Ignacio (Undurraga) Uztailak 31
  • San Adrian (Argiñao) Abuztuko lehen igandea
  • San Lorenzo (Elizondo) Abuztuak 10
  • Andra Mari (Zeberiogana) Abuztuak 15
  • San Bartolome (Uxar) Abuztuak 24
  • San Esteban (Etxaso) Abenduak 26
  • San Tomas Zaharra (Barbatxao) Abenduak 2

Errementari Museoa, 120 metro koadroko espazioa da, apartamentu turistikoen azpialdean kokatzen dena; garai batean Ermitabarriko eskolak hartzen ziren eraikinean.

Museo honen bitartez, Zeberioko Udalak bere iraganaren zati bat gorde dadila eta industria metalikoarekin zerikusia duen ondare etnografikoa etorkizuneko belaunaldientzat argitaratzea lortzen du.

Zeberioko ondare kulturala
Zeberioko Manuela Uriondo[41] hiztunaren pasartea, gerra denborako anekdota baten ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[42][43] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Biztanleen %90 euskalduna da herrian. Bertan, mendebaldeko euskara (bizkaiera) berba egiten da. Zehatzago, bizkaieraren barnean, sartaldeko azpieuskalkian[44] kokatzen den Arratiako euskara[42][43] egiten da.

Herrian bertan hainbat plan daude martxan euskara lehenesteko eta herriko biztanleen erakunde publikoen eta euskararen harremana estutzeko.[45]

Bestela, 2025eko abenduan UEMAn sartzea erabaki zuten,[46] Nerbioi ibarrean nazio mailako mankomunitate honen hirugarren udalerri bihurtuz, Arrankudiaga eta Orozkorekin batera.

Prentsa idatzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honetako berriak zabaltzen dituen aldizkari batekin topatzen gara, Begitu.[47]

2002ko apirilean sortu zen, Arratia, Ubide eta Zeberio gertakizunak biltzeko eta horrela, herritarrei komunikatu ahal izateko.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sautuola auzoko Errementerikoa baserria.

Zeberioztar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio publikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilborako distantziari erreparatzen, bi errepideekin topatzen gara, 19 km-ko Artearako errepidearekin eta Bilbotik Urduñerako beste batekin.

Zeberioko garraio publikoari dagokionez, Bizkaibus da bertan existitzen den zerbitzu bakarra. Are gehiago, linea bakarra dago martxan; A3928 autobus-linea ,Artea - Ugao Miraballes - Artea.

Baina trenari dagokionez, hurbilen dagoen geltokia Miravallesen aurkitzen da, 7km-ra.

Zeberioko osasun zentroa Zubialde plazan dago kokatua.

  • Ordutegia 08:00-15:00, 17:00-20:00, astelehenetik ostiralera.
  • Telf: 946480185
  • Gmail: secretaria.uap.arrigorriaga@osakidetza.eus
  • Erreferentzia: Galdakao-Usansolo ospitalea

Zeberioko farmazia (Ayala Astorreca, Juan Jose) , Zubialde plazan dago kokatua, Osasun zentro ondoan.

  • Telf: 946481472
Olabarrietako Done Tomas Ermita
San Antonio Padua Ermita
Maurizia Aldeiturriagaren Marrazkia Zeberioko Frontoian
Javi Uria Echevarriaren Hileta
Zeberioko Herriko Taberna
  1. 1 2 INEk eta Eustatek metodologia desberdinak erabiltzen dituzte errenta kalkulatzeko, eta, horregatik, haien zifrak ez dira zuzenean alderagarriak. INEren Etxeguneen Errentaren Banaketaren Atlasak etxegune bakoitzaren errenta haren kide guztien artean banatzen du, adingabeak barne, eta haren P80/P20 zatidura kontsumo-unitateko errentaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura da (zenbat eta handiagoa, orduan eta desberdintasun handiagoa). Eustatek, berriz, 18 urteko eta gehiagoko pertsona bakoitzaren errenta eta familia bakoitzarena neurtzen ditu, eta haren 20/80 ratioak diru-sarrera txikienak dituzten % 20ren batez besteko errenta handienak dituztenen % 20renarekin alderatzen du, ehunekotan (zenbat eta handiagoa, orduan eta berdintasun handiagoa).
  2. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  3. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ El Cinturón de Hierro, la línea defensiva de Bilbao. Bizkaiko Aldundia.
  5. ↑ Bilboko Burdin Hesiaren ondarearen osagaien katalogazioa. Bizkaiko Aldundia.
  6. ↑ Sorgin-ehiza. Geuria.
  7. ↑ Utrisque Vassconiae Argitaletxea.
  8. ↑ «Zeberioko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2023-05-29).
  9. ↑ Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  10. ↑ «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  11. ↑ «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  12. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  13. ↑ Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  14. ↑ Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  15. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  16. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  18. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  19. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  20. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  21. ↑ (Gaztelaniaz) «Resultados electorales en Zeberio (Bizkaia) de las elecciones municipales de 26 de mayo de 2019 | EiTB elecciones municipales» www.eitb.eus (kontsulta data: 2023-05-29).
  22. ↑ (Gaztelaniaz) Ordaz, Raúl Sánchez, Victòria Oliveres, Ana. (2023-05-28). «MAPA | ¿Quién gana en cada ayuntamiento? Los resultados de las elecciones del 28M, municipio a municipio» elDiario.es (kontsulta data: 2023-05-29).
  23. ↑ «Zeberioko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2023-05-29).
  24. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Bizkaia.tab.
  25. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren pertzentilak EUSTAT.tab.
  26. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren pertzentilak EUSTAT Bizkaia.tab.
  27. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Bizkaia.tab.
  28. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  29. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta familiarraren adierazleak EUSTAT.tab.
  30. ↑ Eustat, «Pertsona- eta familia-errentaren estatistika», Errenta pertsonalaren adierazleak EUSTAT.tab.
  31. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  32. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  33. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  34. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  35. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  36. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  37. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q594280.
  38. ↑ Eustat, «Nekazaritza-ustiategietako abelburuak, udalerriaren eta espeziearen arabera». Datuak: EUSTAT abeltzaintza.tab (Wikimedia Commons).
  39. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  40. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Bizkaia.tab (Wikimedia Commons).
  41. ↑ «Mendiko txabola batean gerra denboran - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-05).
  42. 1 2 «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-18).
  43. 1 2 «Zeberio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-18).
  44. ↑ «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-07-18).
  45. ↑ Euskararen barne erabilera plana. .[Betiko hautsitako esteka]
  46. ↑ "Beste bi herri izango ditu UEMAk: Urdiain eta Zeberio" (Berria, 2025/11/07.
  47. ↑ «Begitu.eus - Nor gara? - Begitu.eus» begitu.eus (kontsulta data: 2023-05-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]