Edukira joan

Autonomia erkidego

Wikipedia, Entziklopedia askea

Autonomia erkidegoa Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluak, Estatua osatzen duten eskualde eta nazionalitate historikoen autonomia eskubidea bermatzen du. Testuak Autonomia Erkidegoak izan ditzaketen eskuduntzak ezartzen ditu, hala nola Estatuak bakarrik izan ditzakeenak.

Espainiako Erresuma 17 autonomia erkidegotan banaturik dago eta bakoitzak bere autonomia legegilea eta konpetentzia betearazleak ditu. 17 autonomia erkidegoez gain, 2 autonomia hiri daude: Ceuta eta Melilla.

Hego Euskal Herriari dagokionez, bi Autonomia Erkidegotan antolatzen da: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Autonomia Erkidego bakar moduan antolatuak daude, hiru Foru lurraldeek (Espainiako Konstituzioaren arabera) edo Lurralde historikoek (Euskal Autonomia Estatutuaren arabera) osatua. Nafarroa Garaiak bakarrik Autonomia Erkidego bat osatzen du, foru erkidego izenarekin (Nafarroako Foru Hobekuntzan halaxe dago araututa).

2003tik eta estatistika-helburuetarako, Eurostatek ezarritako europar arautegietan oinarrituz, Espainiako 17 autonomia erkidegoak NUTS-2 sailkapen mailan daude.

Autonomia erkidegoen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bandera Izena Hiriburua Probintziak Probintzia-hiriburua Kokalekua
Andaluzia Andaluzia Sevilla Sevilla Almeria AlmeríaAlmería Almería
Cádiz CádizCádiz Cádiz
Kordoba KordobaCórdoba Kordoba
Granada GranadaGranada Granada
Huelva HuelvaHuelva Huelva
Jaén JaénJaén Jaén
Málaga MálagaMálaga Málaga
Sevilla SevillaSevilla Sevilla
Aragoi Aragoi Zaragoza Zaragoza Huesca HuescaHuesca Huesca
Teruel TeruelTeruel Teruel
Zaragoza ZaragozaZaragoza Zaragoza
Asturiasko Printzerria Asturiasko Printzerria Oviedo Oviedo Asturias Asturiasko PrintzerriaPrincipado de Asturias Oviedo
Balear Uharteak Balear Uharteak Palma Palma Mallorcakoa Balear Uharteak Balear UharteakBalear Uharteak Palma Mallorcakoa
País Vasco Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz Gasteiz Araba ArabaGasteiz Gasteiz
Gipuzkoa GipuzkoaDonostia Donostia
Bizkaia BizkaiaBilbo Bilbo
Kanariak Kanariak Kanaria Handiko las Palmas Las Palmas Kanaria Handikoa eta
Santa Cruz Tenerifekoa Santa Cruz Tenerifekoa
Las Palmas Las PalmasLas Palmas Las Palmas Kanaria Handikoa
Santa Cruz Tenerifekoa Santa Cruz TenerifekoaSanta Cruz Tenerifekoa Santa Cruz Tenerifekoa
Kantabria Kantabria Santander Santander Kantabria CantabriaSantander Santander
Gaztela-Mantxa Gaztela-Mantxa Toledo Toledo Albacete AlbaceteAlbacete Albacete
Ciudad Real Ciudad RealCiudad Real Ciudad Real
Cuenca CuencaCuenca Cuenca
Guadalajara GuadalajaraGuadalajara
Toledo ToledoToledo Toledo
Gaztela eta León Valladolid Ávila ÁvilaÁvilaÁvila
Burgos BurgosBurgosBurgos
León LeónLeónLeón
PalentziaPalentziaPalentzia
Salamanca SalamancaSalamancaSalamanca
Segovia Segovia Segovia
Soria SoriaSoriaSoria
ValladolidValladolidValladolid
ZamoraZamora Zamora
Katalunia Bartzelona Bartzelona BartzelonaBartzelona Bartzelona
GironaGirona Girona
LleidaLleida Lleida
TarragonaTarragona Tarragona
Extremadura Mérida Mérida BadajozBadajozBadajoz
CáceresCáceres Cáceres
Galizia Santiago Compostelakoa

Santiago de Compostela

CoruñaCoruña Coruña
LugoLugo Lugo
OurenseOurense Ourense
PontevedraPontevedra Pontevedra
Madrilgo Erkidegoa Madril Madril MadrilMadril
Murtziako Eskualdea Murtzia Murtzia Murtzia MurtziaMurtzia
Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñea Iruñea Nafarroa IruñeaIruñea
Errioxa Logroño Logroño Errioxa LogroñoLogroño
Valentziako Erkidegoa Valentzia Alacant AlacantAlacant Alacant
Castelló CastellóCastelló de la Plana Castelló de la Plana
València ValentziaValentziaValentzia


  Autonomia hiriak Kokalekua
Zeuta Ceuta
Melilla Melilla

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]