Zipreren banaketa administratiboa
Zipre administratiboki sei barrutitan banatzen da (επαρχίες eparkia). Hiriburuen araberako barrutiak eratu ziren.


| Barrutia | Azalera (km2) | Populazioa (2011) | Hiriburua |
|---|---|---|---|
| Famagustako barrutia | 1.985 | 47.338 | Famagusta |
| Kireniako barrutia | 644 | 62.158 | Kirenia |
| Larnakako barrutia | 1.120 | 145.365 | Larnaka |
| Limasolgo barrutia | 1.393 | 239.842 | Limasol |
| Nikosiako barrutia | 2.710 | 334.120 | Nikosia |
| Pafosko barrutia | 1.390 | 90.295 | Pafos |
Halaber, barrutian udalerrietan banatzen dira ondorengo mapan ikus daitekeen bezala:
Bestelako administrazioa
aldatuZipre uhartean, badaude Zipreren subirautzapean ez dauden bi eremu: Akrotiri eta Dhekelia. Bi gune horiek Erresuma Batuaren base burujabeak dira. Bestalde, uhartea erditik aldez alde eremu batean Nazio Batuek kontrolatzen dute Hego Zipre eta Ipar Zipreren banaketa eremua delako.