Edukira joan

N-121

Wikipedia, Entziklopedia askea
N-121
Geografia
Luzera59,04 km
LurraldeaNafarroa Garaia
Ezaugarriak
LoturakNA-6001
SistemaNafarroako interes orokorreko sarea eta Nafarroa Garaiko errepideak

N-121 20. mendean eratutako errepide nazional espainiarra da, Tarazonatik (Aragoi) Dantxarineara zihoana (Espainia eta Frantziako estatuen arteko mugaraino); eta bere bide gehiena Nafarroa Garaian egiten zuen hego-ipar ardatz nahiko zuzen batean. Kilometro gutxi ziren Aragoin, eta beste guztia Nafarroan zen.[1].

21. mendean N-121 izenak iraun du Tarazonatik Nafarroako mugaraino, eta Nafarroa erdialdeko zenbait zatitan. Beste bide batzuk ere badira N-121 bidea zena egiten dutenak 2026 urtean, hala nola zenean, N-121-A, N-121-B eta N-121-C, baina N-121-Aren kasuan bere ipar-mendebaldeko partea, Oronoztik Irunera (Gipuzkoa) ez da N-121 originalaren bidea.[2]

N-121 izenekoa funtsean Iruñea eta N-113 lotzen duen errepidea da. 65,58 kilometroko ibilbidea du. Errepidearen ibilbide gehiena AP-15 autobidearekiko paraleloa da, eta Tafalla parean, Tafallako sarbidearekin bat egiten du.

N-121 errepidea AP-15ko 80,86 kilometroan hasten da eta Noainera doa. Hortik hegoaldeko bidea hartzen du Tebas edo Caparroso zeharkatuz. N-113 errepidean Agreda bidean eta NA-134 Valtierra bidean errepideen bidegurutzean bukatzen du, Castejonen.

IrteeraLotunea eta norabidea
 AP-15 
Tiebas (zeharbidea)
Campanas (zeharbidea)
Campanas (zeharbidearen amaiera)
Tafalla (zeharbidea)
Tafalla (zeharbidearen amaiera)
Caparroso (zeharbidea).
Caparroso (zeharbidearen amaiera).
Hostal los Abetos

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) Documentación, Instituto Geográfico Nacional-Servicio de. (2022-01-13). «España. Carreteras. 1940» Instituto Geográfico Nacional - Servicio de Documentación (kontsulta data: 2026-05-22).
  2. ↑ Nafarroako Gobernua. (2026). Nafarroako Errepide Mapa, 2026 bertsioa. (kontsulta data: 2026-05-22).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.