Edukira joan

Angelu (Lapurdi)

Angelu
 Lapurdi, Euskal Herria
VVF-eko hondartza Angelun eta Miarritzeko itsasargia.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
Izen ofiziala  Anglet
Auzapeza
(2026-2032)
Claude Olive
(LR)
Posta kodea64600
INSEE kodea64024
Herritarraangeluar
Geografia
Koordenatuak43°29′03″N 1°31′10″W / 43.4842°N 1.5194°W / 43.4842; -1.5194
Mapa
Azalera26,93 km²
Garaiera0-76 metro
Distantzia5 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria39.604 (2018:  983)
alt_left 22.755 (%53,8) (%46,2) 19.524 alt_right
Dentsitatea1.606,8 biztanle/km²
Euskara
Euskaldunak% 8,1 (2010)
Erabilera% 0,37 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ville-anglet.fr/

Angelu (ofizialki: Anglet) Lapurdiko bigarren udalerri handiena da, Baiona lehena izanik, eta hauek biek Biarritzekin batera BAM izeneko metropolitar gunea osatzen dute, Ipar Euskal Herriko populatuena eta Euskal Herri osoko bortzgarrena.

Herriaren euskal izena Angelu (aŋɡelu) da; eta frantsesez nahiz gaskoiez, Anglet (frantsesez ɑ̃ɡlet eta gaskoiz aŋˈɡlet ahoskatua).

Angelu toponimoak[1] itxura hauek izan ditu idatzizkoan:

Litekeena da izena latinezko angulus hitzetik erakarria izatea, euskaraz: izkina itxurako lekua, Bénédicte Boyrie-Féniék baieztatu duenez.[4] Koldo Mitxelenak, antzeko bidetik jotzen du, baina latinezko angellus hitza hartzen du oinarritzat (forma horren txikigarria omen da angulus), eta Ibarrangelu jatorri berdineko hitza da haren ustez.[5]

Larramendik euskarazko angelu hitzaz dio "sakan" edo "sakonune" esan nahi duela.[5] Goienetxeren iritziz, berriz, latinetik sortutako Angelu leku eta herri izenak "ondarreta" du euskal ordaintzat, hondartza bat, alegia.[6]

Baiona eta Biarritz ezagunen artean ezkutuan gera daiteke Angelu. Bi udalerri horiek alboan dituela, zaila da mugak zehaztea. Izan ere, BAB hirigune sendoa da, eta Lapurdiko biztanleen erdia baino gehiago hortxe bizi da. Baina Angeluk 26,5 km2 ditu; hortaz, zabalagoa da Baiona baino, eta Biarritzen azaleraren bikoitza du. Gainera, Angeluren itsasertza luzeagoa da haiena baino: Atturri ibaiaren bokalean hasten da Angeluko hondartza eta San Martin lurmuturreraino iristen da, Biarritzeko itsasargia dagoen lekuraino, hain zuzen.

Angeluren aireko ikuspegia.

Angeluko geografia askotarikoa da: iparral­deko itsasaldetik hasi eta nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako barrual­deko lurral­deetaraino, Arrangoitze eta Basusarri udalerrien mugan. Angelu, garai batean, baso hostotsua izan zen, gero, pixkanaka, baso hura desagertu da, zuhaizti batzuk irauten badute ere. Ontzioletara eramandako egurrak eragin handia izan du pobretze‑prozesu horretan. Angeluko ia itsasertz guztia hondartza da, zertxobait hautsia, itsaso zabaleko olatuen erasoa pairatzen duena. Atzeal­dean, berriz, dunak dauzka. 7 km‑ko hondartza hori kai‑mutur artifizial batzuen bidez banatuta dago. Hondartza‑zati bakoitzak izena, sarbidea (dunen artean), aparkalekua, eta bainu‑zerbitzuak ditu. Hondartzen izenak hauek dira: Cavaliers, Xiberta, L’Océan, Sables‑D’Or, Madrague, Marinela, Kortsarioak, Petit Chambre d’Amour eta Chambre d’Amour. Azken hondartza horrek San Martin lurmuturrarekin bat egiten du, bihurgune bat eratuz. Angeluren mendebal­deko muturrean geratzen da, eta, ziur asko, bitxiena da. Chambre d’Amour esaten diote, behin batean ezusteko itsas kolpe batek bikote maitemindu bat eraman baitzuen, hondartzan besarkaturik zeudela, itsasoari begira.

Notre-Dame du Refuge

Pierre de Lancrek, Inkisizioko epaile ankerrak, eskuetako hatzak ere sorgin bihurtzen zitzaizkionak, 1609an ez zituen begi onez ikusten hondartza horretara joaten ziren bainu‑hartzaileak... Gaur egun, familientzako oporretarako gunea da, maien arkitektura inspirazio‑iturri duena, eta estatuaren eskuetan dago.

Angeluko hondartzarik ezagunena Xiberta da, dunetan eraikitako turismo‑gunea, itsasertzetik ehun bat metrora. Hotel erosoak eskaintzen ditu, eta igerilekuak, tenis, 18 zuloko golf‑zelaia, patinatzeko pista, eta Xibertako aintzira lasaitzailea, ur gazia duena, guzti‑guztia pinuz inguratua. Errepidearen, hondartzaren eta Atturri ibaiaren bokalearen artean daude hipodromoa, uso‑tiroa eta Bokale ain­tzira txikia. Pinu asko harean erroturik, bizitza bakarreko etxe xumeek, etxe dotoreek, eta Xiberta eta Chambre d’Amour paseatzeko leku zoragarriek osatzen dute , biak ere moda‑modakoak, XIX. mende ludikoan jet society eta abar etortzen hasi zirenetik. Bost bideen el­kargunetik (horregatik esaten diote Cinq Cantons) hirigunera sartuko gara eta San Leon eliza aurkituko dugu, XVI. mendekoa; haren ondoan hilerri zaindua, eta udaletxe modernoa, Andaluziako estiloko patioa duena, eta parke publiko bikaina, eskultura batzuekin apaindua.

N‑10 errepidea zeharkatzea nahikoa da Parmako aireportura iristeko, eta haren zati handi bat Angeluko lurretan dago. Kilometro bat egin aurretik Brindos ain­tzira aurkituko dugu, eta haren uretan islaturik Brindos gaztelua. Ingurua ederra da eta gazteluko gela atseginak jatetxe ospetsu bihurtu dira. Baiona‑Angelu‑Biarritz el­karlotuta daude BAB bulebarraren bidez. Sarbide azkarra eta oso erabilia da hainbat lekutara iristeko: auzo jendetsuetara, hipermerkatuetara eta Atturri ibaian dagoen portura (Baionari dagokion atalean deskribatu dugu portua).

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Angeluko basoa»
Angeluko basoa, Xibertako aintzira eta Atturri ibaiaren bokalaren aireko ikuspegia.

Udalerriaren %10 pinudiz beteta dago, batez ere Pignada, Lazaret eta Xiberta auzoetan. Eremu oso laua da, mendirik ez duena.

Angeluk 4,5 kilometroko kostaldea eta 11 hondartza ditu, iparraldetik hegoaldera hauexek dira:

Euskal Herriko kostaldea eta Landetako Côte d'Argent arteko muga Amodio Ganbera izeneko haitzulo angeluarrak sortzen du.

Aturrik Bizkaiko golkoan duen bokalean Angelu ezkerraldean eta Tarnose eskuinaldean daude[7].

Gainera Aturriko ibaiadarrak diren Maharin eta Esboucdes errekek udalerria zeharkatzen dute. Azkenik, Petaburu errekak, Harrieta errekaren ibaiadarra dena, Angelutik ere pasatzen da.

Udalerriak hiru aintzira ditu: Xiberta, Aturriren bokalean dagoen Bokale eta Biarrizko Harausta auzotik gertu dagoen Brindos[8].

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pignada[9]
  • Port du Soufre[9]
  • Refuge Notre-Dame[9]
  • les Sables d'Or[9]
  • San Beñat[9]
  • San Joan[9]
  • Stella-Maris[9]
  • l'Union[9]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko golkoaren aurrean bere kokapenak itsas-haizeetara zabaltzen du Angelu. Neguak ez dira latzak eta udan beroa jasan daiteke. Haize erregimena moderatua da oso eta eragin hirukoitza jasaten du: Ozeano Atlantikoa, Pirinioak eta bertoko brisak. Nagusiak diren itsas-haizeek udan hezetasuna eta freskura eta neguan leuntasuna ekartzen dituzte. Hegoaldeko haizeak Pirinioetan Foehn efektua sortzen du. Köppen klima sailkapenaren arabera, Angeluko klima ozeaniko epela da.

    Datu klimatikoak (Biarritz-Angelu (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 23.4 28.9 29.7 32.1 34.8 39.2 39.8 40.6 37.0 32.2 27.8 25.1 40.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12.0 12.8 15.0 16.2 19.6 22.1 24.1 24.7 23.2 20.0 15.1 12.5 18.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 8.4 8.9 11.0 12.4 15.6 18.3 20.4 20.8 18.8 16.0 11.4 9.0 14.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.8 5.0 7.0 8.5 11.6 14.6 16.7 17.0 14.5 11.9 7.7 5.5 10.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.7 -11.5 -7.2 -1.3 3.3 5.3 9.2 8.6 5.3 -0.6 -5.7 -8.9 -12.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 128.8 111.5 103.5 129.7 113.9 87.8 69.3 98.4 119.6 152.1 185.9 150.4 1450.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.4 12.0 11.9 13.6 12.9 10.4 8.8 9.6 9.7 12.5 13.0 12.6 140.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.8 1.0 0.3 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 0.5 3.0
Eguzki orduak 100.2 114.1 164.4 169.4 193.7 203.3 209.0 206.8 192.8 141.7 103.8 88.3 1887.3
Hezetasuna (%) 77 75 73 77 78 81 80 81 80 78 79 78 78.1
Iturria (1): Météo France[11][12][13]
Iturria (2): Infoclimat.fr (hezetasuna eta elurra, 1961–1990)[14]
Auzapezak, 1897tik aurrera
UrteakAuzapezaAlderdia
1897-1935Albert Le BarillierURD
1935-1937Ernest Daubin
1937-1941François DommainAlderdi Erradikala
1944-1952François DommainAlderdi Erradikala
1952-1971François Lacroix
1971-1992Victor MendiburuCD-UDF
1992-1999Michel BonnetUDF
1999-2000Alain LamassoureUDF-UMP
2000-2008Robert VillenaveUDF-MoDem
2008-2014Jean EspilondoPS
2014-Claude OliveUMP
LR

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angeluk hazkunde demografikoa izan du azken bi mendeetan, XIX. mendetik hasita gutxienez. 1800an 2.000 biztanle inguruko herri txiki bat zen, eta XIX. mendean hazkunde etengabe baina ez oso handia izan zuen, mendearen bukaeran 5.500 biztanle izan arte. XX. mendean, berriz, eztanda demografikoa jasan zuen, eta 1920tik aurrera eta batez ere 1960ko hamarkadatik aurrera biztanlea biderkatu egin zen. Mendearen amaieran 35.000 biztanle zituen, ordurako hiri bihurturik.

Hiria urbanizazioka hazi zen, inolako plangintza orokorrik gabe. Horren ondorioz gaur garraio arazo anitz jasaten ditu, eta Baiona eta Biarritzen kanpoalde bezala handitu zenez ez du zerbitzuak, dendak eta garraio publikoa biltzen dituen erdigune argirik. Horregatik, azken urteetan udala hirigune erdialde bat bermatzeko hirigintza proiektuetan sartua dago, Angeluko herriko etxearen inguruan etxebizitza bloke berriak altxatuz eta zerbitzuak kokatuz, hala nola tram´bus geltoki berria.

XXI. mendearen hasieran hazkundeak aurrera jarraitu zuen.

Hazkunde demografiaren arrazoien artean, nabarmentzekoa da Lapurdiko hiriburu Baionaren alboan egotearen garrantzia, eta harekin eta Biarritzekin batera Euskal Kosta-Aturri multzoa osatzea.

BiztanleriaUrtea010.00020.00030.00040.00050.0001750180018501900195020002050BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. 1962 eta 1999 artean kontatze bikoitz gabeko biztanleria; hortik aurrera, udalerriko biztanleria. Iturriak: Ldh/EHESS/Cassini 1999ra arte. 2006tik aurrera INSEEren datuak.

Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 19.524 gizon, 22.755 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.20
 
95+
 
0.51
1.24
 
90-94
 
2.43
2.73
 
85-89
 
3.98
3.52
 
80-84
 
4.99
5.41
 
75-79
 
6.39
7.02
 
70-74
 
8.32
6.60
 
65-69
 
7.49
6.73
 
60-64
 
7.85
6.75
 
55-59
 
6.56
6.47
 
50-54
 
6.32
5.95
 
45-49
 
6.29
5.67
 
40-44
 
5.23
5.45
 
35-39
 
5.30
5.73
 
30-34
 
5.42
5.24
 
25-29
 
4.70
5.58
 
20-24
 
3.91
6.18
 
15-19
 
4.45
5.36
 
10-14
 
3.75
4.30
 
5-9
 
3.23
3.87
 
0-4
 
2.88
Iturria: INSEEren datuetatik eratorritako grafikoa. Biztanleria txikia duten herrietako biztanleria borobildu da bertan eskainitako zenbakietan oinarrituta[15].

Familiak eta etxeguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023 erroldaren arabera, Anglet udalerrian 42.571 biztanle zeuden eta 23.566 elkarbizitza unitate[oh 1], hau da, 1,81 lagun elkarbizitza unitate bakoitzeko (Metropolitar Frantzian 2,13). Talderik handiena kide bakarreko elkarbizitza-unitateak ziren (% 48,4), Metropolitar Frantziako batez bestekoaren gainetik (% 39,2).[17]

42.571biztanle
23.566elkarbizitza-unitate
1,81lagun elkarbizitza-unitateko
11.866familia
Udalerria
% 15
% 26
% 9
% 48
Metropolitar Frantzia
% 24
% 26
% 10
% 39
Bikotea seme-alabekinBikotea seme-alabarik gabe etxeanGuraso bakarrekoakKide bakarrekoaBestelakoak

Udalerrian 11.866 familia zeuden, eta horien artean etxean seme-alabarik ez zuten bikoteak ziren ugarienak (6.205). Guraso bakarreko 2.187 familietatik 1.735etan ama zen guraso bakarra. 7.063 familiek ez zuten 25 urtetik beherako seme-alabarik etxean. 2.526k seme-alaba bakarra zuten etxean, 1.926k bi, eta 350k hiru edo gehiago. Seme-alabadun 3.475 bikoteetatik 366tan (% 10,5) seme-alabaren bat bikotekide baten aurreko harreman batekoa zen.[17]

6.205
3.475
2.187
Bikotea seme-alabarik gabeBikotea seme-alabekinGuraso bakarra
25 urtez azpiko seme-alabarik ez etxean7.063
Seme-alaba bat2.526
Bi seme-alaba1.926
Hiru seme-alaba292
Lau edo gehiago58

15 urte edo gehiago zituzten 38.343 biztanle zeuden. Horien artean 15-24 urtekoen % 21,2 bizi zen bakarrik eta 80 urte edo gehiagokoen % 45,1. Bikotean bizitzea ohikoagoa zen talde guztietan, 65-79 urteko taldean jotzen zuen gailurra (% 63,0). 80 urte edo gehiagoko 4.190 biztanleetatik 3.888 baino ez ziren elkarbizitza-unitateetan bizi; gainerako 302 kolektibitateren batean.[17]

Bakarrik bizi da
15-24% 21
25-39% 27
40-54% 24
55-64% 30
65-79% 34
80 +% 45
Bikotean bizi da
15-24% 10
25-39% 55
40-54% 59
55-64% 61
65-79% 63
80 +% 44

15 urte edo gehiagoko biztanleen % 36,5 ezkonduta zegoen, eta beste % 16,0 bikotean bizi zen ezkondu gabe (% 9,4 izatezko bikotean eta % 6,7 PACS bidez lotuta). % 30,4 ezkongabeak ziren, % 8,0 alargunak eta % 9,1 dibortziatuak.[17]

Ezkonduta% 36,5
Ezkongabea% 30,4
Izatezko bikotean% 9,4
Dibortziatuta% 9,1
Alarguna% 8,0
PACS bidez lotuta% 6,7

Elkarbizitza-unitatearen erreferentziazko pertsonaren lanbide-kategoriari dagokionez, nagusiak hauek ziren: erretiratuak (% 38,1), erdi-mailako lanbideak (% 15,9), enplegatuak (% 14,8), goi-mailako langileak (% 12,1). Talde nagusia (erretiratuak, % 38,1) Pirinio Atlantikoak departamenduko batez bestekoaren (% 34,1) gainetik dago. 1 elkarbizitza-unitatetan nekazari bat zen erreferentziazko pertsona.[17]

Udalerria
% 12
% 16
% 15
% 38
Pirinio Atlantikoak
% 11
% 16
% 15
% 12
% 34
Metropolitar Frantzia
% 13
% 16
% 15
% 14
% 30
NekazariakArtisau, merkatari eta enpresa-buruakGoi-mailako langileakErdi-mailako lanbideakEnplegatuakEskulangileakErretiratuakBestelakoak

2023 erroldaren arabera, udalerrian 28.868 etxebizitza zeuden. Horietatik 23.530 egoitza nagusi ziren, 4.453 bigarren egoitza edo noizbehinkakoak eta 885 hutsik zeuden. Apartamentuak ziren nagusi (19.398), etxeak baino gehiago (9.365). Egoitza nagusietatik 12.694 beren jabearen bizilekuak ziren, 10.363 alokairuan zeuden, 3.016 errenta moderatuko etxebizitza gisa alokatuta eta 473 doan lagata.[18]

28.868etxebizitza
23.530egoitza nagusi
9.365etxe
19.398apartamentu

Etxebizitza multzoa

23.530
4.453
Egoitza nagusia (23.530)Bigarren egoitza edo noizbehinkakoa (4.453)Hutsik (885)

Etxe mota

9.365
19.398
Etxea (9.365)Apartamentua (19.398)

Jabetza egoera

12.694
10.363
3.016
Jabeak (12.694)Alokairuan (10.363)HLM (3.016)Doan lagata (473)

Eraikuntza garaiari dagokionez, 1971-1990 artean eraikitako egoitza nagusiak ziren ugarienak (7.403).[18]

Eraikuntza garaia

1919 aurretik484
1919-19451.006
1946-19703.930
1971-19907.403
1991-20054.154
2006-20206.170

Egoitza nagusien artean gehienek 3 gela zituzten (6.182). Gas sarea zen berogailu mota nagusia (14.254 etxebizitzatan). 18.372 egoitza nagusik beren aparkalekua zuten: 13.330 etxebizitzatan auto bakarra zegoen eta 7.510tan bi edo gehiago.[18]

Gela kopurua

1 gela1.576
2 gela5.009
3 gela6.182
4 gela5.297
5 gela edo gehiago5.466

Berogailu mota

14.254
8.165
Gas sarea (14.254)Fuel-olioa (218)Elektrizitatea (8.165)Gas botila (64)Bestelakoak (830)

Aparkalekua eta ibilgailuak

18.372aparkalekua
13.330ibilgailu 1
7.510ibilgailu 2+

Enplegua

2023 urtean 15-64 urteko 25.463 biztanleetatik 19.057 aktibo ziren (% 74,8), horietako 16.998 lanean (% 66,8) eta 2.059 langabezian (aktiboen % 10,8).

25.46315-64 urteko biztanle
% 74,8aktibo
% 66,8lanean
% 10,8langabezia-tasa

Jarduera-tasa: talde bakoitzeko biztanleen artean zenbat diren aktibo (lanean edo langabezian).

15-24 urte% 41,3
25-54 urte% 91,3
55-64 urte% 58,9
Gizonak% 75,9
Emakumeak% 73,8

Langabezia-tasa hezkuntza-mailaren arabera

Titulurik gabe% 17,3
BEPC, brebeta% 23,8
CAP-BEP% 14,2
Batxilergoa% 12,5
Goi-mailako +2% 8,6
Goi-mailako +3/4% 8,3
Goi-mailako +5% 7,2

Marratxo bertikala: udalerriko langabezia-tasa orokorra (% 10,8). Zabalerak eskala finko batean daude (0-% 50), udalerri artean konparagarriak izan daitezen.

6.406 ez-aktibotik 2.615 ikasle edo ordaindu gabeko praktiketan ari ziren (% 40,8), 1.769 erretiraturik zeuden (% 27,6) eta 2.023 bestelako ez-aktibo ziren (% 31,6).

Ez-aktiboak

% 41
% 28
% 32
Ikasle edo praktikanErretiratuakBestelakoak

Lanbide-kategoria[oh 2]

% 9
% 22
% 29
% 26
% 13
NekazariakArtisau/merkatariakGoi-mailako langileakErdi-mailakoakEnplegatuakEskulangileak

Udalerrian 20.407 enplegu zeuden 2023 urtean. Udalerriko biztanle landunak 16.998 ziren; beraz, udalerria langile-erakarlea da.[oh 3]

20.407enplegu udalerrian
% 81,4soldatapeko
% 18,6ez-soldatapeko
NekazaritzaIndustriaEraikuntzaMerkataritza/zerbitzuakAdministrazioa/hezkuntza/osasuna

Diru sarrerak

2023 urtean, diru-sarreren mediana 28.510 eurokoa zen, eta biztanleen % 11 pobrezian bizi zen (bizimoduaren medianaren % 60tik behera).

28.510 €diru-sarreren mediana▲ Dep.: 26.300 €
% 11,0pobrezia-tasa▼ Dep.: % 13,3

Lehen laborantzan, batez ere baratzetan, oinarritutako ekonomia bazuen ere, egun Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarrean bere kokapena dela eta ekonomia modernoa du[19].

Angeluk, Baiona eta Miarritzerekin BABko aireportuaren kudeaketan parte hartzen du. Era berean, Baiona, Bokale eta Tarnoserekin batera Baionako portua ere kudeatzen du.

Lekuko aktibitate ekonomi garrantzitsuenak:

Era berean departamenduko 50 nagusien aurrean nekazaritzako elikagaien industriak ere baditu[20]:

  • Société bayonnaise des viandes (harategia) ;
  • SAS TDA(harategia) ;
  • Mandion SA (ogi eta gozogintza) ;
  • Société d'abattage du Pays basque (harategia) ;
  • SARL Sonath (Okindegia).

Gertuko Biarritz eta Baiona bezala, Gaskoinia eta Euskal Herria arteko mugan kokatuta dagoenez, zalantzazkoa da ea Erdi Aroan edo Aro Modernoan gaskoia ala euskara zen udalerriko hizkuntza nagusia.

Atlas Linguistique de Gascogne liburuak bere alde egin eta gaskoi herritzat hartu zuen Angelu. 1863an, berriz, Luis Luziano Bonapartek Angelun kokatu zuen euskararen muga, zenbait auzotan dudarik gabe nagusia zena. Hala ere, XX. mendean frantsesa da hizkuntza ofizial eta nagusia.

Toponimia kontuan hartuta, euskarazko "Angelu" eta gaskoizko "Anglet" izenek esanahi berbera dute: Aturri 1578. urte eta aurrerago sortzen zuen angelutik erakarria, orduko bokalea Capbreton eta Bokale Zaharra artean zegoelako.

Herriak gaskoizko goiburua du: "Mar e pignada per m'ayda", euskaraz "itsasoa eta pinudia ni laguntzeko" esan nahi duena. Tokian tokiko toponimia euskarazkoa eta gaskoizkoa da: kaleak eta auzoak tartean XIX. mendean Baionari utzitako Saint-Léon auzoa.

Euskara bultzatzeko 2001ean 15 lagunek "Ipar Izar" erakundea sortu zuten; gaskoia bultzatzeko, aldiz, Ací Gasconha[21] erakundeak lan egiten du[8].

Herriko bestak edo jaiak martxoaren lehenengo igandean egin ohi dira. Abuztuaren bigarren astean Euskal kirolen astea izaten da. Uda‑garaian txirrindulari‑lasterketak, xistera‑partidak, Trinitatean, nazioarteko petanka‑lehiaketak, Neptunoren festa Chambre d’Amour hondartzan, kermezak, musika‑jaial­diak...

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beatrix Enea
Beatrix Eneko lorategia
San Leon eliza

Angelutik STABen 1, 2, 4, 6, 7.1, 7.2, 7.3, 8, 9, 14 eta Allobus Anglet lineak pasatzen dira.

Lineak:

  • .1. - Biarritz Udaletxea <> Baiona Udaletxea <> Baiona Nafarroa
  • .2. - Biarrizko geltokia <> Baiona Udaletxea <> Baiona Sainsontan
  • .4. - Angelu Barra Hondartza <> Baiona Udaletxea <> Hiriburu
  • .6. - Gaz auzoa <> Baiona Udaletxea <> Baionako geltokia
  • 7.1 - Angelu hondartzak <> Baiona Udaletxea
  • 7.2 - Angelu hondartzak <> Baiona Udaletxea
  • 7.3 - Angelu Bernain <> Baionako geltokia
  • .8. - Angelu Juvigny <> Baiona Udaletxea <> Tarnose Platanes
  • .9. - Labourd <> Baiona Udaletxea <> Santa Maddalen / Barra hondartza
  • 14 - Redon <> Angelu hondartzak
  • Allobus Anglet BAB 2 <> Biarrizko geltokia

Udalerriak[26] ikastetxe bi (Endarra publikoa eta Stélla Maris pribatua), lizeo bi (Cantau teknologikoa eta Sainte-Anne) eta ikastola bat (Angeluko ikastola) ditu. Bestetik, BTP institutua, arte-eskola bat[27] eta kontserbatorioa ere baditu.

Horiez gain Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen Montaury campusa Angelun kokatzen da. Bertan Euskal kostaldeko zientzia eta teknologia fakultatean biologia, ingurumen zientziak, kimika, fisika, logistika, ingeniaritza eraikuntza eta ingeniaritza zibila ematen dira. Baiona eta Euskal Herriko IUTk informatika eta ingenieritza eta industria mantentzea ematen ditu, baita Sistema eta Softwere Informatiko, Ekologia Industrial, GEO 3D, Lanbide Digitalak eta Programazio Aitzinduaren lizentzia profesionalak.

Angeluar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ INSEEren ménage kontzeptua (elkarbizitza-unitatea / etxegunea) etxebizitza berean bizi diren pertsonak dira, ahaidetuta egon edo ez. Famille kontzeptua (familia), aldiz, elkarbizitza-unitate BATEN BARRUAN dagoen bikote bat (seme-alabekin edo gabe) edo guraso bakar bat da. Kide bakarreko etxegune batek ez du familiarik: hortik dator udalerri bakoitzean elkarbizitza-unitate kopurua familia kopurua baino handiagoa izatea beti.
  2. ↑ Frantziako lanbide-sailkapen ofiziala (PCS) darabil: goi-mailako langileak zuzendariak eta goi-mailako lanbide intelektualak dira (ingeniariak, irakasle unibertsitarioak, medikuak...); erdi-mailakoak irakasleak, teknikariak eta erdi-mailako kudeatzaileak; enplegatuak bulego- eta zerbitzu-langileak (administrazio-langileak, saltzaileak...); eskulangileak eskulanezko lanbideak, kalifikatuak zein ez.
  3. ↑ Atal hau lantokiaren arabera neurtzen da, ez bizilekuaren arabera: udalerriko enplegu kopuruak eta bertako biztanle langileen kopuruak ez datoz bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque"
  2. ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques
  3. ↑ XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. ↑ Bénédicte Boyrie-Fénié, "Dictionnaire toponymique des communes des Landes et du Bas-Adour", Cairn 2005, 255. orr.
  5. 1 2 (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1997). Apellidos vascos. Editorial Txertoa, 48-49 or. ISBN 84-7148-008-5..
  6. ↑ Goyhenetche, Manex (2004). Ipar Euskal Herria Antso Nagusiaren garaian. Euskal Herria XI. mendean: Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035). Iruña: Pamiela/Nabarralde. 78. or. ISBN: 84-7681-413-5
  7. ↑ Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]
  8. 1 2 Auñamendi Entziklopedia: Angelu
  9. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 Géoportail - Frantziako Institutu Geografiko Nazionala. Géoportail. (kontsulta data: 2011-10-16).
  10. 1 2 3 4 5 6 EODA. Angelu (Baiona-Angelu-Biarritz). Euskaltzaindia.
  11. ↑ (Frantsesez) Météo France. Données climatiques de la station de Biarritz. .
  12. ↑ (Frantsesez) Météo France. Climat Aquitaine. .
  13. ↑ (Frantsesez) Météo France. Biarritz–Pays–Basque (64). in: Fiche Climatologique: Statistiques 1981–2010 et records..
  14. ↑ (Frantsesez) Infoclimat. Normes et records 1961-1990: Biarritz-Anglet (64) - altitude 69m. .
  15. ↑ «Population selon le sexe et l'âge quinquennal de 1968 à 2022 (1990 à 2022 pour les DOM) | Insee» www.insee.fr (kontsulta data: 2026-07-27).
  16. ↑ (Frantsesez) «Naissances de 2008 à 2025» Insee (kontsulta data: 2016ko abuztuaren 10a).
  17. 1 2 3 4 5 (Frantsesez) «Couples-Familles-Ménages en 2023» Recensement de la population (INSEE).
  18. 1 2 3 (Frantsesez) «Logement en 2023» Recensement de la population (INSEE).
  19. ↑ Udaletxearen webgunea: ekonomia
  20. ↑ Sud-Ouest: Classement des 50 premières entreprises agro-alimentaires
  21. ↑ Ací Gasconha, gaskoiniar kultura taldea
  22. ↑ Palissy datu-basea: Udaletxea
  23. ↑ Palissy datu-basea: Udaletxea
  24. ↑ Mérimée datu-basea: Dominikoen antzinako komentua
  25. ↑ Palissy datu-basea: Notre-Dame du Refuge
  26. ↑ Udaletxearen webgunea: umeak eta gazteak
  27. ↑ Baiona-Angelu-Miarritzeko arte eskolaren webgunea
  28. ↑ Dojo Aikidoaren webgunea
  29. ↑ Club Hippique de la Côte Basque klubaren webgunea
  30. ↑ Genêts futbol taldearen webgunea
  31. ↑ sports123.com: Inline Hockey - Men: European Cup
  32. ↑ Anglet Surf Club
  33. ↑ Surf eta hondartzen argazkiak
  34. ↑ Sudupe Elorza, Pako.. (2020). Emilio López Adán : euskal iraultza libertarioaren pentsalari. Udako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-738-1. PMC 1184658193. (kontsulta data: 2020-08-23).
  • Hervé Bernard, "Splendeur de Biarritz - Moussempès, illustre famille en Pays Basque depuis le XIV° siècle", S.A.I Biarritz, 2006.
  • Manex Goienetxe, "Histoire d'Anglet des origines à nos jours", Elkar, 1997

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]