Biarritz-Iparralde aireportua
Biarritz-Iparralde aireportua Biarritz eta Angelu udalerrien artean dagoen aireportua da.
| Biarritz-Iparralde | |||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| aéroport de Biarritz - Pays Basque Biarritz Pays Basque Aireportua | |||||||||||||||||||
| Kokapena | |||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||
| Probintzia | |||||||||||||||||||
| Herria | Angelu | ||||||||||||||||||
| Koordenatuak | 43°28′06″N 1°31′24″W / 43.4683°N 1.5233°W | ||||||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||||||
| Altitudea | 74 m, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
| Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
| Irekiera | 1954 | ||||||||||||||||||
| Izenaren jatorria | Biarritz Angelu Baiona Euskal Herria Parme (en) | ||||||||||||||||||
| Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
| Zerbitzu hiria | Biarritz | ||||||||||||||||||
| Luzera | 2.250 | ||||||||||||||||||
| Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Ezaugarriak
aldatu
1950eko hamarkadan zehar sortu zen. Gaur egun Biarritzeko aireportua Lapurdi, Gipuzkoa eta Landetako biztanleek erabiltzen dute, nazioarte mailan dituen hegaldi kopuru handiarengatik. Donostiatik nahiko hurbil kokatzen da Biarritzeko aireportua eta urtero milaka dira aireportua erabiltzen duten biztanle gipuzkoarrak. Donostia eta Biarritz bitartean bada autobus zerbitzua gaur egun.
Azken hamarkadan Donostia eta Baiona bitarteko Euskal Hiriaren kontzeptua garatuz joan den heinean, asko izan dira Donostiako aireportua itxi eta eskualderako aireportu bakarra uztea eskatu dutenak. Dena den, ia ezinezkotzat jotzen da aireportu bakarra uztea, Donostiako aireportua eta Biarritzeko aireportua bi lurralde ezberdinetan aurkitzen direlako, eta bi lurralde horiek aireportu biak mantendu nahi dituztelako.
Aireportuaren kudeaketa Syndicat mixte pour l'aménagement et l'exploitation de l'aérodrome de Biarritz-Bayonne-Anglet taldeari dagokio 2007tik. Talde hau Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak, Euskal Hirigune Elkargoak, Pirineo Atlantikoetako departamentuak, Landetako departamentuak eta Donibane Lohitzuneko udaletxeak osatzen dute[1].
Ezaugarri teknikoak
aldatuAireportuan dauden hegazkin konpainiak
aldatuAzken urteetan Europako aireportu askotan gertatu bezala, kostu-baxuko hegaldiek gero eta garrantzia handiagoa dute Biarritzko aireportuan. Horrela, Ryanair hegazkin konpainia irlandarrak hainbat hegaldi eskaintzen ditu. Hauek dira aireportua erabiltzen duten hegazkin konpainiak.
| |
Estatistikak
aldatuHonako hau Wikidata bidez sortutako bidaiari grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,
bertan egin dezakezu.
| Urtea | Bidaiariak | Urtea | Bidaiariak |
|---|---|---|---|
| 2001 | 790.631 | 2009 | 1.011.589 |
| 2002 | 778.767 | 2010 | 989.622 |
| 2003 | 799.914 | 2011 | 1.032.937 |
| 2004 | 786.373 | 2012 | 1.084.200 |
| 2005 | 817.083 | 2013 | 1.098.079 |
| 2006 | 865.601 | 2014 | 1.064.402 |
| 2007 | 930.880 | 2015 | 1.039.346 |
| 2008 | 1.028.006 | 2016 | 1.135.482 |
Hegaldiak bidaiarien arabera
aldatu| Postua | Hiria | 2011n | 2012an | Aldaketa | Airelineak |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 544.292 | 531.139 | ▼%2,42 | Air France | |
| 2 | 155.642 | 160.692 | ▲%3,24 | EasyJet | |
| 3 | 102.182 | 97.326 | ▼%4,75 | Air France, EasyJet | |
| 4 | 94.868 | 90.663 | ▼%4,43 | Ryanair | |
| 5 | 35.762 | 42.745 | ▲%19,53 | Ryanair | |
Hiri garraioa
aldatuArgazkiak
aldatuIkus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Artola, Alberto. «Aeropuertos en Euskal Herria» Auñamendi Entziklopedia (kontsulta data: 2019-11-09).
- ↑ (Frantsesez) «Les destinations - depuis l'aéroport Biarritz Pays Basque» https://biarritz.aeroport.fr/ (kontsulta data: 2025-11-11).
- ↑ http://admin.biarritz.aeroport.fr/images/stats-decembre-2012.pdf Biarrizko aireportuaren webgunea
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Aireportuaren webgunea.
