Katalan Herriak
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Katalan Herriak[oh 1][oh 2][oh 3][oh 4] edo Herrialde Katalanak[oh 5][oh 6][oh 7][oh 8] (katalanez Països Catalans, askotan PPCC siglez laburtua) katalana bertako hizkuntza duten lurraldeak dira. Katalan Herriak Europako hego-mendebaldean daude, Iberiar penintsularen ekialdean (Pirineoen eta Segura ibaiaren artean), Pirineoen ipar-ekialdean (Ipar Katalunia) eta Iberiar penintsulatik ekialdera dauden Mediterraneoko zenbait uhartetan (gehienbat Balear uharteak, baina halaber ondoko uharteren batzuk, hala nola Columbretes uharteak, bai eta Sardiniako Alguer hiria ere).
| Katalan Herriak | ||
|---|---|---|
| Països Catalans | ||
| Geografia | ||
| Hiriburua | Bartzelona, Valentzia, Perpinyà, Palma 40°34′1″N 0°39′0″E | |
| Azalera | 70.520 | |
| Kontinentea | Europa | |
| Administrazioa | ||
| Gobernu-sistema | ||
| Demografia | ||
| Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| |
| Bestelako informazioa | ||
| Internet domeinua | .cat | |

Katalan Herriek guztira 69.823 kilometro koadro dituzte, eta 15.558.808 milioi biztanle zituzten 2025ean.
Katalan Herriak terminoa katalan nazionalista askok erabiltzen dute maiz.
Mugak
aldatu- Iparraldean Okzitania.
- Hegoaldean Murtziako Eskualdea.
- Ekialdean Mediterraneoa.
- Mendebaldean Aragoi eta Gaztela-Mantxa.
Banaketa administratiboa
aldatuTradizionalki eta administratiboki, Katalan Herriak edo Herrialde Katalanak ondoko lurraldeok osatzen dituzte, guztiak Espainiako Erresumaren administraziopean Ipar Katalunia (Frantziako Errepublika) eta Andorrako Printzerria izan ezik:
- Katalunia (Catalunya), askotan Printzerria (Principat) deritzona. Pirinioetako Tratatuaren (1659) eraginez iparraldea (Ipar Katalunia) Frantziako estatuaren parte da.
- Valentzia (Comunitat Valenciana).
- Balear Uharteak (Illes Balears).
- Andorrako Printzerria (Principat d'Andorra).
- Sartaldeko Zerrenda Aragoien (Franja de Ponent edo aragoieraz Francha de Lebán).
Hizkuntzan oinarrituriko ikuspuntu batetik, Katalan Herrien barruan beste lurralde hauek ere sartzen dira:
- Sardiniako (Italia) Alguer hiria, non katalanaren aldaera bat (algerera, alguerès) mintzatzen baita.
Demografia
aldatuKatalana hedatzen den lurraldeak 12.805.197 biztanle zituen 2006an. Valentziar Herriko eskualde gaztelaniadunetako biztanleria (719.970 lagun) eta Arango haranekoak (9.554 biztanle) kontuan hartuz, 13.534.721 biztanle dituzte Katalan Herriek.
| Lurraldea | Biztanleria |
|---|---|
| 7.125.143 | |
| 4.086.938 | |
| 1.001.062 | |
| 422.000 | |
| 81.222 | |
| 47.771 | |
| 40.391 | |
| 670 | |
| GUZTIRA | 12.805.197 |
Kultura
aldatuLiteratura
aldatuKatalunierazko idazleen artean, nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.
Musika
aldatuAzpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.
Inadaptats, Obrint Pas, Opció k-95, Els Pets, Sopa de Cabra eta La Gossa Sorda dira talde ezagunetako batzuk.
Oharrak
aldatu- ↑ Zuazo Zelaieta, Koldo. (1988). Euskararen batasuna. Euskaltzaindia, 34, 38, 45 or..
- ↑ Zuazo Zelaieta, Koldo. (1991). «Euskararen egoera Bonaparte-ren garaian» Jakin 66: 38..
- ↑ «Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria» Argia (kontsulta data: 2026-05-19).
- ↑ «Katalan Herrien ongi etorria» ZUZEU 2015-08-09 (kontsulta data: 2026-05-19).
- ↑ «katalan» Euskaltzaindiaren Hiztegia (kontsulta data: 2026-05-19). Oraingoz Euskaltzaindiak ez du toponimo hau arautu. Hiztegi Batuko «katalan» sarrerako adibide batean ageri da forma hau; eta Hiztegi Batuko sarreren formak arauemaileak dira, baina ez, ordea, adibideen formak.
- ↑ «Herrialde Katalanak» www.berria.eus (kontsulta data: 2026-05-19).
- ↑ «Herrialde katalanak» Argia (kontsulta data: 2026-05-19).
- ↑ Iztueta, Ibai. (2012-10-01). «Herrialde Katalanak eta hizkuntza» naiz: IRITZIA (kontsulta data: 2026-05-19).
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Herrialde Katalanen eskualdeen mapa