Sartaldeko Zerrenda
Itxura
| Sartaldeko Zerrenda | |
|---|---|
| Mota | eskualde kulturala |
| Geografia | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
Sartaldeko Zerrenda, Aragoiko Zerrenda edo Aragoi Ekialdeko Zerrenda[1] (katalanez: Franja de Ponent edo Franja d'Aragó; gaztelaniaz: Franja de Aragón; aragoieraz: Francha de Levant edo Francha d'Aragón) Kataluniarekin muga egiten duten eta katalana hitz egiten diren Aragoiko udalerrien multzoari deritzo.
Eskualdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ribagorza Beherea (katalanez: Baixa Ribagorça, aragoieraz: Ribagorza) (Huesca): hiriburuak Graus eta Benabarre/Benavarri (katalanez: Benavarri, aragoieraz: Benabarri) dira.
- Llitera (aragoieraz: A Litera) (Huesca): Tamarite de Litera/Tamarit de Llitera (katalanez: Tamarit de Llitera, aragoieraz: Tamarit de Litera) eta Binéfar (katalanez: Binèfar, aragoieraz: Binéfar) dira hiriburuak.
- Cinca Beherea (katalanez: Baix Cinca, aragoieraz: Cinca Baixa) (Huesca): hiriburua Fraga da.
- Aragoi Behere-Caspe (katalanez: Baix Aragó-Casp, aragoieraz: Baixo Aragón-Casp) (Zaragoza eta Huesca): hiriburua Caspe da.
- Matarraña (katalanez: Matarranya) (Teruel): hiriburua administratiboki Valderrobres da (katalanez: Vall-de-roures), eta historikoki Calaceite (katalanez: Calaceit).
- Aragoi Beherea (katalanez: Baix Aragó, aragoieraz: Baixo Aragón) (Teruel): hiriburua Alcañiz da.
Aragoi Beherea eta Aragoi Behere-Caspe eskualdeetako hainbat herritan ez dute katalanez hitz egiten. Horregatik, Katalan Herrien aldekoek bi eskualde horietako herri katalandunak Matarranya eskualdearen barruan kokatzen dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) Mequinensako adierazpena
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Herrialde Katalanak | ||
|---|---|---|
|
Katalunia • Ipar Katalunia • Valentziako Erkidegoa • Balear Uharteak • Andorra • Sartaldeko Zerrenda • L'Alguer • El Carxe | ||
