Edukira joan

Goierri (Erandio)

Artikulu hau Erandioko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Goierri (argipena)».
Goierri
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaErandio
Geografia
Koordenatuak43°19′33″N 2°57′28″W / 43.32583°N 2.95778°W / 43.32583; -2.95778

Goierri Erandioko laugarren auzorik populatuena da. Baserrien gunea izanda, herri kirolak bizirik daude inguru honetan, bereziki sokatira.

Martiartu, Alkatena eta Degollaena auzuneek Goierri osatzen dute.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 580 biztanle ditu, gehienak euskaldunak izanik.

Iparraldean Berango, Urduliz eta Laukizko udalerriak, hegoaldean Erandio Goikoa, mendebaldean EHUko Bizkaiko Campusa (Leioa) eta ekialdean Loiuko udalerria mugakide ditu.

Unbe mendia (302 m) auzoko ipar-ekialdean kokatuta dago, Laukizko mugan.

Demografia eta biztanleria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Goierriko biztanleria
20002001200220032004200520062007
508515486466561585606580

Martiartu dorretxea XVI. mendekoa da, gehienbat pizkundetar arkitekturako estiloan egindakoa, baina osagarri gotikoekin. 18 metroko altuera dauka eta arku zorrotza duen atea. Kanpoaldeko eskailerak ere baditu. Alboan, Martiartuko San Antonio baseliza dago. Madalena auzoan Kristobal Deuna eta Madalena Deunaren baselizak daude. Leioako mugan Santi Mami baseliza dago.

Goierriko jaiak ekainaren 13an (San Antonio) eta uztailaren 10ean (San Kristobal) izaten dira.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]