Edukira joan

Emakumezkoen Traineru Ligako 2018ko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2018ko Euskotren Liga
San Juan Ligako irabazle
Datu orokorrak
AntolatzaileaTKE Liga
Partaideak4 talde
Estropadak14 estropada + 2 (play-off)
Hasiera2018ko ekainaren 30a
Amaiera2018ko irailaren 16a
TxapeldunaSan Juan
TxapeldunordeaOrio
Ohorezko tx.Arraun Lagunak eta Hondarribia
← 2017
2019 →

Emakumezkoen Traineru Ligako 2018ko denboraldia Euskotren Ligaren hamargarren denboraldia izan zen. San Juan izan zen txapelduna bosgarren aldiz jarraian[1].

Aldaketa nabarmenak izan ziren 2018ko edizio honetan. Bigarren maila bat eratu zen, Galizian bertako Liga eta euskaldunen eta kantabriarren artean ETE Liga, ondorioz denboraldiaren amaieran play-offak jokatu ziren Ligako azkenaren eta Galiziako eta ETE Ligako lehenengo bien artean. Horretaz gain Ligako estropada kopurua nabarmen handitu zen, zortzi estropada izatetik 14 izatera pasaz, hauei play-offetako beste bi gehitu behar zaizkie[2]. Jardunaldi bikoitzeko bi Bandera jokatu ziren, A Coruñakoa eta Zarauzkoa.

ETE Ligaren hasieran euskal talde guztiek hartu zuten parte lehen bi estropadetan. ETE Ligarako puntuagarriak izan ziren baina ez Euskotren Ligarako. Protugaleteko estropadan Oriok lortu zuen garaipena eta Donibane Lohitzunen San Juanek[3]. Sailkapen estropadarako sanjuandarren eta oriotarren sailkapena segurutzat jotzen zen eta hurrengo bi postuetarako hainbat hautagai zeuden.

Ligaren bi maila eratu zirenez, azkenengo aldiz jokatu zen sailkapen estropada eta hamabi traineruk hartu zuten parte. San Juanek nahikoa zuen bietako batean bosgarren egitearekin sailkatzeko[3]. Ekainaren 30ean Sestaon eta uztailaren 1ean Zierbenan izan ziren sailkapen estropadak eta Orio, Arraun Lagunak eta Hondarribia sailkatu ziren[4].

San Juanek estropada guztiak irabazi zituen, bat ezik eta Liga eskuratu zuen bosgarren aldiz. Oriok bigarren egin zuen estropada guztietan. Ondarroan soilik hartu zion aurrea San Juani baina era berean Arraun Lagunak nagusitu zitzaion.

Hondarribia izan zen laugarrena eta play-offak jokatu behar izan zituen. Galiziarrek uko egin zioten eta ondorioz ETE Ligako Donostiarra izan zuen aurkari. Donostiarrak nagusitu ziren jardunaldi bietan eta igoera lortu zuten[5].

Saikapen fasea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herria San Juan (24 puntu)
  2. Euskal Herria Orio (22 puntu)
  3. Euskal Herria Arraun Lagunak (19 puntu)
  4. Euskal Herria Hondarribia (19 puntu)
  5. Euskal Herria Donostiarra (13 puntu)
  6. Euskal Herria Deustu (13 puntu)
  7. Euskal Herria Kaiku (12 puntu)
  8. Euskal Herria Hibaika (10 puntu)
  9. Galizia A Pobra-Cabo (9 puntu)
  10. Euskal Herria Tolosaldea (8 puntu)
  11. Euskal Herria Hernani (5 puntu)
  12. Euskal Herria Lea-Artibai (2 puntu)
Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.Sestaoko BanderaSestao, Bizkaia2018-6-30
San Juan
2.III Petronor BanderaZierbena, Bizkaia2018-7-1
San Juan
3.B. Cidade da Coruña 1Coruña, Galizia2018-7-7
San Juan
4.B. Cidade da Coruña 2Coruña, Galizia2018-7-8
San Juan
5.Donostiarra III BanderaDonostia, Gipuzkoa2018-7-14
San Juan
6.III Caixabank BanderaCastro Urdiales, Kantabria2018-7-15
San Juan
7.Gipuzkoako Diputazioaren II B.Pasaia, Gipuzkoa2018-7-21
San Juan
8.VI Orio Kanpina B.Orio, Gipuzkoa2018-7-22
San Juan
9.X Getxoko IkurriñaGetxo, Bizkaia2018-7-28
San Juan
10.VII Euskotren BanderaSanturtzi, Bizkaia2018-7-29
San Juan
11.Ondarroako BanderaOndarroa, Bizkaia2018-8-11
Arraun Lagunak
12.Mapfre BanderaHondarribia, Gipuzkoa2018-8-12
San Juan
13.Zarauzko X Ikurriña 1Zarautz, Gipuzkoa2018-8-18
San Juan
14.Zarauzko X Ikurriña 2Zarautz, Gipuzkoa2018-8-19
San Juan
PostuaElkarteaPatroiaTraineruaPuntuakBanderak
1     San JuanNerea Perez,
Izaro Lestayo
Batelerak5411: Sestao, Petronor, Coruña (biak), Donostiarra, La Caixa, Pasaia,
Orio, Getxo, Euskotren, Mapfre (Hondarribia) eta Zarautz (biak)
2     OrioNadeth AgirreTxiki42
3     Arraun LagunakAndrea AstudilloIriyarena271: Ondarroa
4     HondarribiaEstibalitz GezalaAma Guadalupekoa17
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1Donostiarra4222019ko Euskotren Liga
2Hondarribia211ETE Liga

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Liga Zarauzko Ikurrinarekin biribildu du San Juanek» EITB 2018-08-19 (kontsulta data: 2023-06-19).
  2. ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-04-19). «Emakumeen traineruen Euskotren Liga zortzi jardunalditik 14ra igaroko da aurten» naiz: (kontsulta data: 2023-06-19).
  3. 1 2 SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-06-29). «Euskotren Liga eraberritua gaur hasiko da Ibaizabalen» GARA (kontsulta data: 2023-06-19).
  4. ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-07-01). «San Juan, Orio, Hondarribia eta Arraun Lagunak izango dira Euskotren Ligako protagonistak» naiz: (kontsulta data: 2023-06-19).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) «Donostiarra logra el ascenso a la Liga Euskotren» Mundo Deportivo 2018-09-16 (kontsulta data: 2023-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]