Edukira joan

Donostiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea
Sorrera2007
HerriaEuskal Herria Donostia, Gipuzkoa
LehendakariaEuskal Herria Alberto López
EntrenatzaileaEuskal Herria Igor Makazaga
Patroia(k)Euskal Herria Arkaitz Diaz
Euskal Herria Jon Iruretagoiena
Kolorea(k)     urdina
Trainerua     Torrekua II
Palmaresa0 Kontxako Bandera
(Donostiak 14)
0 TKE Liga
(Donostiak 0)
1 KAE1 Liga
(Donostiak 1)
1 KAE2 Liga
(Donostiak 1)
0 Espainiako Txapelketa
(Donostiak 2)
0 Euskadiko Txapelketa
(Donostiak 1)
2026: Kontxa2.a
20266.a (TKE Liga)
Webguneawww.donostiarra.eus

Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Donostiako (Gipuzkoa) traineru bateratua da. Hiria ordezkatzen duen traineru bakarrean biltzen ditu Donostiako arraunketaren historiako klub desberdinetako arraunlariak.

Donostiarra da taldearentzat hautatu zen izena; hori da lehiaketarako erabiltzen dena, eta horixe agertzen da traineruan eta klubaren ikurrean. Hala ere, arautegiak ez zuen izen hori erabiltzen uzten, eta CDR Kaiarriba du ofizialki izena klubak.

Jarduera nagusia trainerua bada ere, trainerilla eta batela ere lantzen ditu, baita noizbait aulki mugikorreko modalitateren bat ere, eta Mediterraneoko Llaut modalitateko Espainiako Txapelketan ere parte hartu izan du.

Klubaren traineruan eta arraunlarien jantzietan zuria da kolore nagusia, horixe baita historikoki Donostia arraunean bereizi izan duen kolorea. Alabaina, elementu edo zati osagarri urdin batzuk ere ageri dira, zuriarekin batera, Donostiako Banderaren koloreei erreferentzia egiteko.

Donostiarra Bandera antolatzen duen taldea da.

Donostiaren izenean lehiatu diren traineru guztiek kate luzea osatu dute arraunaren historian zehar, eta kate horri beste katebegi bat erantsi zion 2007an Donostiarra sortu zuen ekimenak.

Sakontzeko, irakurri: «Donostiako arraunketa»

Historikoki, Donostia hiriko traineruak lehiakorrak izan dira. Arraunketa tradizionalaren garaian, arrantzale-kuadrillek eratutako traineruen garaian, lehen mailakoak ziren traineru donostiarrak Luis Karril, Kiriko eta Soterotxo bezalako patroien gidaritzapean. Kontxako Banderaren lehen 30 edizioetatik 13 irabazita, hirugarrena da Donostia irabazleen sailkapen historikoan, guztira 14 baititu.

Kuadrillen garaiaren ondoren, arraun kluben zerrenda luzea osatu dute donostiarrek historian zehar (guztira 12 arraun elkarte donostiar aritu dira Kontxan), Donostian tradizio handiko kirola izan baita traineruko arraunketa, kirol honen hasiera-hasieratik. Eta maila onean betiere, Espainiako Txapelketak lortu dituenez Donostiak traineruetan, trainerilletan, bateletan, aulki mugikorreko kategoria nagusi guztietan, eta baita Mediterraneoko llaütetan ere.

Hiriko arraun-klub bakoitzak bere trainerua eratu eta traineru donostiar bat baino gehiago uretaratzen zirenean ere, maila oso ona ematen zuten: 1983-1994 bitarteko 12 edizioetan, 8 aldiz bi traineru donostiar izan ziren irailean Banderaren lehian, hau da, Donostiakoa izateagatik sailkatzen zenaz aparte bigarren traineru donostiar bat sailkatu zen osteguneko sailkapen estropadan. Gainera, 1981-1994 bitarteko 14 edizioetatik 9 aldiz lehen lau postuetan sailkatu zen Donostiako traineruren bat.

Hala ere, 1990eko hamarkadako bigarren erdian elkarteak ahalmena galduz joan ziren. Izan ere, Donostiako klubak batzuetan trainerua osatu ezinik ere geratu baitziren. Horren ondorioz, emaitzak eskasten joan ziren, eta donostiar arraunlariak nahi baino errazago joaten ziren hiritik kanpo arraun egitera.

Traineru bateratuaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiarra 2016ko Kontxako Banderan.

Irtenbideren bat eman nahian-edo, hiriko baliabide eta ekimenen indarra batu eta traineru bateratua eratu behar zela kontsideratu zen. Udalaren inplikazioa lortuta, harekin hitzarmena eratu zuten klub historikoek, eta horrela sortu zen, 2007ko amaieran, Donostiako traineru bateratua: Donostiarra. Horretarako espreski klub berria sortu zen: CDR Kaiarriba (klubari izen ofizial hori eman zitzaion, arautegiak ez baitzuen uzten Donostiarra izeneko kluba sortzen). Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek ordezkaritza paritarioa zuten klub berriaren zuzendaritzan, Iñaki Arana lehen lehendakaria izanik.

2008 denboraldian Luis Mari Etxart izan zen entrenatzailea, eta, kirol-bilakaerari ondo ez iritzita, Jose Ramon Mendizabal ''Mendi'' entrenatzailea ekartzeko proposamena egin zen. Horrek tirabirak sortu zituen Ur-Kirolaken eta Donostia Arraun eta udalaren artean. Zuzendaritzako ordezkaritza paritarioaren eraginez, berdinketan oinarritutako blokeoa zegoen erabakiak hartzeko orduan. Blokeo horrek ez atzera ez aurrerako egoera sortzen zuela eta, udalak hitzarmena hautsi eta planteamendu berri bat bultzatzea erabaki zuen.

2009 urtearen hasieran, klub egitura berria ezarriko zuten estatutu eta hitzarmen berriak eratu ziren udalarekin: lehengo bi klubez gainera, Fortuna Kirol Elkartea ere gehitu zen, eta herritarrei bazkide izateko aukera eman zitzaien. Horrela, berdinketak eragotziko lituzkeen zuzendaritza eratu zen: bina kide dute zuzendaritzan Ur-Kirolak eta Arraunek, beste bi kide bazkide-masa berriak, eta bat Fortunak. Alberto Goitia izendatu zen lehendakari berria. Fortunatik bereizi zen Kiriko AKE klubeko arraunlariak ere Donostiarran aritu izan dira.

2017an, kluba kudeatzeko moduan desadostasunak bizi izan ondoren, bere burua Donostiarratik kanpo ikusten zuela adierazi zuen Arraun Lagunakek.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2016 urteko Torrekua II trainerua.

Gizonezkoen traineruak KAE-1 Ligan hasi zuen bere ibilbidea, helburua izanik TKE Ligarako play-offetan sailkatzea. 2016ko denboraldian lortu zuen play-offerako txartela lehen aldiz; play-off horietan hirugarren egin, eta, ondorioz, ez zen TKE Ligara igo[1]. 2017 denboraldirako, Igor Makazaga sanjuandarra izendatu zen entrenatzaile, eta, KAE 1 Liga irabazi eta gero, play-offerako sailkatu zen berriro ere: play-offetan bigarren postua eskuratuta, bere historian lehen aldiz TKE Ligara igotzea lortu zuen[2].

Lehen banderak, berriz, 2015eko denboraldian lortu zituen Donostiarrak. 2019an irabazi zuen TKE Ligako lehen bandera, Getxoko Bandera[3], eta 2019an bertan irabazi zuen Arkaitz Diaz patroiak liga horretako patroi onenaren saria. 2021ean denboraldi bikaina osatu zuen, Kontxan berriz laugarren eginez eta Ligan ohorezko txandan arituz eta berriz ere patroi onenaren saria jasoz. 2022an, 3. postua lortu zuen Ligan. 2023an laugarren egin zuen eta 2024 eta 2025ean berriz hirugarren.

Kontxako Banderan, 2022an lortutako 2. postua du orain arteko posturik onena[4], 2026an berriz lortu zuena.[5] Beste modalitateetan egindako saioen artean, azpimarratzekoa da Espainiako Llaüt Txapelketa irabazi zuela 2013an eta Espainiako Batel Txapelketa 2019an.

B traineruaren helburua traineru nagusirako arraunlariak trebatzea da, eta KAE 2 Ligan aritu zen, 2018an KAE 1 Ligara igotzea lortu zuen arte.

Emakumezkoen trainerua 2017an uretaratu zuen lehen aldiz. Hauxe izan zen emakumezkoen hirugarren traineru donostiarra, 2009an Ur-Kirolakek eta 2015ean Arraun Lagunakek ateratakoen ondoren. 2018an, ETE Liga sortu berria irabazi zuen eta play-offak jokatu ondoren maila gorenera igo zen.

Donostiako traineruek, arrantzale-kuadrillen garaitik hasita, garaipen eta bandera ugari lortu dituzte historian zehar, eta honako hauek dira garrantzizkoenak:

  • Txapelduna (14): 1879, 1883, 1887, 1889, 1890, 1891, 1892, 1894, 1897, 1915, 1918, 1920, 1922 eta 1950.
  • Txapelduna (2): 1945 eta 1992.
  • Txapelduna (1): 1992.

Garaipen horien zerrenda osoa ikusteko:

Donostiarraren palmaresa (gizonezkoak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiarra 2017ko KAE Liga irabazi berritan.

Garaipen horietatik, hauek dira Donostiarra 2008an lehian hasi zenetik klub honek lortutakoak:

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 2022 eta 2026.
  • Hirugarrena (1): 2024.
  • Txapelduna (0):
  • Bigarrena (1): 2026an.
  • Hirugarren (2): 2019an eta 2025ean.
  • Txapelduna (0):
  • Bigarrena (6): 2020, 2021, 2022, 2023. 2025, 2026.

Gizonezkoen A eta B taldeek lorturiko banderak.

HandiakEl Corte Ingles Bandera (0)
Zarauzko Ikurrina (1): 2024.
EtxekoakDonostiarra Bandera (4): 2017, 2022, 2023, 2025.
GipuzkoanBisiguaren Egunaren Bandera (1): 2015.
Getariako Bandera (3): 2017, 2019, 2024.
Zumaiako Ikurrina (1): 2017.
Hondarribiko Promozio estropada (2): 2017, 2018.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2017.
Pasaiako Bandera (1): 2018.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (2): 2022, 2025.
Mutrikuko Bandera (4): 2022, 2023, 2024, 2025.
San Pedroko Test estropada (1): 2026.
BizkaianBilbo Hiriko Bandera (2): 2015, 2017.
Santurtziko Bandera (1): 2016.
Portugaleteko Bandera (1): 2017.
Lekeitioko Bandera (1): 2017.
Plentziako Ikurrina (1): 2017.
Antiguako Ama estropada (1): 2019.
Lekeitioko Ikurrina (1): 2019.
Getxoko Bandera (2): 2019, 2022.
Petronor Bandera (1): 2022.
Zorrotzaurre uharteari itzulia (1): 2024.
Erandioko Ikurrina (1): 2024.
NafarroanAritzaleku Kanpinaren Bandera (1): 2017.
KantabrianSantoñako Bandera (2): 2015, 2024.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2017.
Año Jubilar Lebaniego Bandera (1): 2017.
Camargoko Bandera (1): 2018.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2018
Laredoko Bandera (1): 2018.
Pedreña Dynasol Saria (1): 2019.
Challenge Castro Urdiales (1): 2021
Ría del Asón Bandera (1): 2024
GalizianBandeira Barbanza Arousa (1): 2021
BesterikCaixabank Bandera (1): 2020.

Mediterraneoko Llaütak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapenak eta urteko bestelako datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Traineru Liga Liga Kontxa GipTx EusTx EspTx Trainerua Entrenatzailea Patroia
2008KAE 1 Liga7.8.7.--KirikoLuis Mari EtxartAnder Iriarte
2009KAE 1 Liga7.7.7.7.-Lugañene/Donostiarra[7]MendiAsier Lopez
2010KAE 1 Liga5.8.7.--Torrekua [8]MendiJuan Mari Lujanbio
2011KAE 1 Liga4.4.4.8.-TorrekuaMendiArkaitz Diaz
2012KAE 1 Liga5.8.7.--TorrekuaMendiArkaitz Diaz
2013KAE 1 Liga7.7.8.--Torrekua II[9]Xabier ZabalaAnder Iriarte
2014KAE 1 Liga5.8.8.--Torrekua IIXabier ZabalaAnder Iriarte
2015KAE 1 Liga6.8.5.--Torrekua IIXabier ZabalaAnder Iriarte
2016KAE 1 Liga2. (p.o. )7.6.--Torrekua IIMendiAnder Iriarte
2017KAE 1 Liga1. (p.o. )7.3.6.-BantxaIgor MakazagaAnder Iriarte
2018TKE Liga7.7.3.7.-BantxaIgor MakazagaArkaitz Diaz
2019TKE Liga6.4.3.6.3.Torrekua IIIgor MakazagaArkaitz Diaz
2020TKE Liga6.6.2.3.-Torrekua IIIgor MakazagaArkaitz Diaz
2021TKE Liga4.4.2.2.-Torrekua IIIgor MakazagaArkaitz Diaz
2022TKE Liga3.2.2.3.-Torrekua IIIgor MakazagaArkaitz Diaz
2023TKE Liga4.4.2.4.-Torrekua IIIgor MakazagaArkaitz Diaz
2024TKE Liga3.3.3.6.-Torrekua IIIgor MakazagaArkaitz Diaz
2025TKE Liga3.4.2.2.3.Torrekua IIIgor MakazagaArkaitz Diaz
2026TKE Liga6.2.2.2.2.Torrekua IIIgor MakazagaArkaitz Diaz
Denboraldiak
TKE9
KAE 110
KAE 20
2026 barne.
Donostiarra B
EntrenatzaileaEuskal Herria David Sainz
Patroia(k)Euskal Herria -
Kolorea(k)          zuria eta urdina
Trainerua     Torrekua
Palmaresa0 KAE 1 Liga
1 KAE 2 Liga
2025: Ligaez
2026ez

Donostiarraren B ontzia klubaren bigarren urtean uretaratu zen lehen aldiz, 2009an.[10]

Harrobia lantzea du helburu, lehen trainerurako mutilak prestatzeko zereginean betiere: Donostiako klubetako gaztetxoak biltzen ditu, baita Urumearen arroako hainbat arraunlari ere.

KAE 2 Ligan hasi zuen ibilbidea, eta KAE 1 Ligarako igoera lortu zuen 2018an[11]. Bi denboraldi egin zituen bertan. 2022an bigarren egin eta play-offetan mailaz igotzea lortu zuen berriz. Play-offetako gainerako taldeek errekurtsoa jarru zuten arraunlari baten partehartze ezegokiaz eta epaileek arrazoia eman ondoren Ligako hainbat jardunalditan ere puntu kenketak egin zitzaizkion eta KAE 2 Ligako bosgarren postuan gelditu zen.

2024 denboraldian hiru bandera irabazi zituen (Santoña, Erandio eta Ría del Ason) eta Ligan 2. postua eskuratu zuen. Ondoren play-offetan bigarren egin eta mailaz igotzea lortu bazuen ere 2025erako ez du trainerurik osatzea lortu.[12][13]

Ligak:

Banderak:

EtxekoakDonostiarra Bandera (0)
GipuzkoanHondarribiko Arrantzale Kofradiaren Bandera (1): 2018.
Pasaiako Bandera (1): 2018.
Getariako Bandera (1): 2019.
BizkaianErandioko Ikurrina (1): 2024.
KantabrianCamargoko Bandera (1): 2018.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2018.
Laredoko Bandera (1): 2018.
Pedreña Dynasol Saria (1): 2019.
Challenge Castro Urdiales (1): 2021.
Santoñako Bandera (1): 2024.
Ría del Asón Bandera (1): 2024

Denboraldiak

Urtea Traineru Liga Trainerua Entrenatzailea Patroia
2009KAE 2 Liga: 11.Koruko Ama / LugañeneManu RotetaAndoni Ostolaza
2010KAE 2 Liga: 8.LugañeneJoxan JauregiXabier Goienetxea
2011KAE 2 Liga: 8.LugañeneJoxan JauregiXabier Goienetxea
2012KAE 2 Liga: 4.LugañeneJoxan JauregiXabier Goienetxea
2013B ontzirik ez.
2014KAE 2 Liga: 13.Torrekua / LugañeneMikel KortadiJon Iruretagoiena
2015KAE 2 Liga: 10.TorrekuaGarikoitz AzkueJon Iruretagoiena
2016KAE 2 Liga: 5.TorrekuaGarikoitz AzkueJon Iruretagoiena
2017KAE 2 Liga: 4.Torrekua IIGarikoitz AzkueJon Iruretagoiena
2018KAE 2 Liga: 1. ()Torrekua IIRufo UrtizbereaAndoni Saizar
2019KAE 1 Liga: 4.BantxaRufo UrtizbereaAnder Egaña, Andoni Saizar
2020KAE 1 Liga: 11. (p.o. )BantxaHegoi IntxauspeAnder Egaña
2021KAE 2 Liga: 5.TorrekuaRufo UrtizbereaNatalia Tubio
2022KAE 2 Liga: 5.TorrekuaFernando BalenziagaMaddi Retegi
2023KAE 2 Liga: 3. (p.o. )TorrekuaFernando BalenziagaAitzol Tolosa
2024KAE 2 Liga: 2. (p.o. )TorrekuaFernando BalenziagaAitzol Tolosa
2025B ontzirik ez.
2026B ontzirik ez.
Denboraldiak
KAE 12
KAE 213
2026 barne.

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Donostiako_arrauna#Emakumezkoen_ontziak»
Donostiarra
EntrenatzaileaEuskal Herria Ibon Urbieta
Patroia(k)Galizia Nicole Maroño
Galizia Celia Dominguez
Kolorea(k)     urdina
Trainerua     Bantxa
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
2 Euskadiko Txapelketa
1 Gipuzkoako Txapelketa
1 ETE Liga
2026: Kontxa6.a
20267.a (Euskotren Liga)
Donostiarrako emakumezkoen traineruko arraunlariak, Oriako Traineru Jaitsieran (2019)

2017an uretaratu zuen Donostiarrak lehen aldiz emakumezkoen trainerua. Donostian antolatu zen emakumezkoen hirugarren trainerua izan zen, 2009an Ur-Kirolakek eta 2015ean Donostia Arraun Lagunakek ateratakoen ondoren (2015 denboraldi horretan, Donostiarra hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait, baina 2016an ez zen akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta Arraun Lagunakek bere ekimen bakarrez uretaratu zuen trainerua). 2017 denboraldirako bi traineru donostiar izan ziren uretan, Arraun Lagunak eta Donostiarra.

Bere lehen denboraldian, 2017an, lortu zuen Donostiarrak emakumezkoen bere lehen bandera. 2018an, ETE Liga sortu berria irabazi zuen[14], maila gordeneko ligara igotzeko play-offera sailkatuz. Play-offetan, Euskotren ligara igotzea lortu zuen[15].

Euskotren Ligan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren Ligako lehen parte-hartzean hirugarren postua lortu, eta play-offa sahiestu zuen. Donostiako talde bateko lehen emakumezko entrenatzailea Maialen Arrazola donostiarra izan zen, 2020 denboraldian Donostiarrako entrenatzaile eta arraunlari modura itzuli baitzen arraun-mundura, bi urtez utzita izan ondoren.[16]

Nerea Perez patroiak Emakumezkoen Traineru Ligako patroi onenaren saria irabazi zuen 2023an eta 2024. 2023an traineru donostiarren arteko lehia izan zen Kontxako Banderan eta Donostiarrak bigarren egin zuen.

2025ean azken postuan hasi zuen Liga eta amaieran azken postua utzi eta play-offetara sartzea lortu zuen.[17] Kontxako Banderaren araudian izandako aldaketaren ondorioz sailkapen estropada jokatu behar izan zuen eta hirugarren denbora onena eginez aise sailkatu zen etxeko Bandera jokatzeko.[18] Play-offetan maila mantentzea lortu zuen.[19] 2026an Ligan berriz 7. egin eta play-offak jokatzeko postuan sailkatu zen.[20] Kontxako Bandera jokatzeko sailkapen estropadaren bidez sartu zen.[21] Play-offetan ustekabean maila galdu zuen.

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (3): 2020, 2023, 2024
  • Hirugarrena (2): 2021, 2022
  • Sailkatua¹ (2): 2025, 2026.

¹ Donostiarra izateagatik automatikoki sailkatuez aparte, sailkapen estropadetan sailkatuak

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2020.
  • Hirugarrena (4): 2019, 2021, 2022, 2023.
  • Irabazitako estropadak (2025 barne): 7
  • Parte hartzeak (7): 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025
  • Patroirik onena (2): 2023, 2024.
  • ETE Liga (1): 2018.

Gainontzeko banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HandiakZarauzko Ikurrina (0)
Getxoko Bandera (0)
EtxekoakDonostiarra Bandera (1): 2018.
Donostiako Aste Nagusiko Bandera (5): 2017, 2018, 2021, 2022, 2023.
Fabrika Bandera (1): 2023.
GipuzkoanBisiguaren Eguneko bandera (1): 2018.
Pasaiako Bandera (1): 2018.
Orioko Bandera (1): 2020.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (1): 2023.
San Pedroko Test estropada (1): 2024.
BizkaianLekeitioko Bandera (2): 2018, 2021.
Ondarroako ETE Ligako Bandera (1): 2018.
Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2019.
Petronor Bandera (1): 2020.
Portugaleteko traineru jaitsiera (1): 2023.
San Juan de Dios Ospitalaren Bandera (1): 2023.
KantabrianColindresko Bandera (1): 2018.
GalizianRianxeira Bandera - Boiro (1): 2023.

Aulki mugikorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Espainiako aulki mugikorreko itsas arraunketa txapelketa (C4X+): 2017

Sailkapenak eta urteko bestelako datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Traineru Liga Liga Kontxa GipTx EusTx EspTx Trainerua Entrenatzailea Patroia
2017Gipuzkoako Liga7.7.6.7.-TorrekuaBorja MenaErika Gonzalez
2018ETE Liga 1. (p.o. )6.3.4.-TorrekuaIñaki MendizabalInder Paredes
2019Euskotren Liga3.5.6.--TorrekuaIñaki MendizabalInder Paredes
2020Euskotren Liga2.2.2.1.-TorrekuaMaialen ArrazolaNatalia Tubio
2021Euskotren Liga3.3.6.3.-Bantxa, Torrekua"Mendi"Nerea Perez, Natalia Tubio
2022Euskotren Liga3.3.4.4.-BantxaRufo UrtizbereaNerea Perez, Natalia Tubio
2023Euskotren Liga3.2.1.1.-BantxaRufo UrtizbereaNerea Perez
2024Euskotren Liga4.2.3.3.3.BantxaRufo UrtizbereaNerea Perez
2025Euskotren Liga7. (p.o. )4.9.--BantxaIbon UrbietaNicole Maroño
2026Euskotren Liga7. (p.o. )6.5.--BantxaIbon UrbietaNicole Maroño
Denboraldiak
Euskotren8
ETE1
2026 barne.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-09-18). «Ondarroa eta Ares San Miguel Ligan arituko dira hurrengo denboraldian» naiz: (kontsulta data: 2024-12-14).
  2. ↑ «Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garaileak» TKEren weba 2017-09-17.
  3. ↑ «Donostiarrak ezustekoa eman du Getxoko Ikurriña irabaztean» EITB (kontsulta data: 2024-12-14).
  4. ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2022-09-11). «Donostiarra bigarren, eta bandera Bermeora» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2024-12-14).
  5. ↑ Alzuru, Jone Bastida. (2026-09-13). «Oriok ez du huts egin, eta Kontxako Bandera irabazi du» Berria (kontsulta data: 2026-09-13).
  6. ↑ «Arkaitz Diazek patroi onenaren saria jaso du» TKE Ligako webgunea 2019-10-25 (kontsulta data: 2019-11-12).
  7. ↑ Bigarren ontzi hau, SDR Castrok utzia, erosi egin zen denboraldi amaieran, eta Torrekua izena eman zitzaion.
  8. ↑ Kontxako Banderan Lugañene traineruarekin atera ziren.
  9. ↑ «Kuadrilla eta traineru berria aurkeztu ditu Donostiarrak» Irutxuloko Hitza 2018-08-26.
  10. ↑ (Gaztelaniaz) LASA, GAIZKA. (2009-06-19). «La ARC 2 inaugura los festejos» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-14).
  11. ↑ (Gaztelaniaz) «Donostiarra B asciende a la ARC-1» Noticias de Gipuzkoa 2018-08-20 (kontsulta data: 2024-12-14).
  12. ↑ (Gaztelaniaz) Parcero, Bruno. (2025-03-19). «Donostiarra no sacará segunda trainera al llevarse San Pedro a siete de sus remeros» Diario Vasco (kontsulta data: 2025-05-27).
  13. ↑ (Gaztelaniaz) Ensunza, Julen. (2025-03-19). «Castro remará la ARC 1 tras la renuncia de Donostiarra» El Correo (kontsulta data: 2025-03-24).
  14. ↑ «Amaiera paregabea» BERRIA 2018-08-26.
  15. ↑ «Gailurretik, itsasoa bare» BERRIA 2018-09-20.
  16. ↑ «Maialen Arrazola izango da Donostiarrako emakumezkoen traineruko entrenatzailea» BERRIA 2019-10-24 (kontsulta data: 2019-11-05).
  17. ↑ Ostolaza, Paulo. (2025-08-24). «Tolosaldeak denboraldiko bigarren bandera astindu du Getarian» Berria (kontsulta data: 2025-09-04).
  18. ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2025-09-03). «Donostiarra Kontxako Banderarako sailkatu da» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2025-09-04).
  19. ↑ Ostolaza, Paulo. (2025-09-21). «Donostiarra, San Juan, Santurtzi eta Chapela maila gorenean arituko dira datorren sasoian» Berria (kontsulta data: 2025-09-21).
  20. ↑ Ostolaza, Paulo. (2026-08-23). «Hamabostetik hamabost: Arraun Lagunak-ek Euskotren Ligako bandera guztiak irabazi ditu» Berria (kontsulta data: 2026-09-05).
  21. ↑ Errazti, Ekain Tolaretxipi. (2026-09-03). «Zarautzek iazko arantza atera du, eta Kontxako Banderan ariko da» Berria (kontsulta data: 2026-09-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]