Cathartidae
| Cathartidae | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Aves |
| Ordena | Accipitriformes |
| Familia | Cathartidae Lafresnaye, 1839
|
| Generoak | |
Ikus testua
| |
| Banaketa mapa | |
Cathartidae Accipitriformes ordenako hegaztien familia bat da. Eurasiako eta Afrikako saien funtzio ekologiko bera betetzen dute, eta, hori dela eta, leku batzuetan Ameriketako saiak edo Mundu Berriko saiak bezala ere ezagutzen dira. Eurasia eta Afrikako saiekin alderatuta portaera ekologiko eta morfologia antzekoa duten arren ez dute klado bera partekatzen, haien morfologia eta ekologia bertsua eboluzio konbergenteari esker ulertzen delarik. Zopiloteak eta kondorrak dira familia honetako kideak.
Familia honetako hegaztiak sarraskijaleak dira, eta, Eurafrasiako saiak bezala, eboluzionatu dute sarraskiak jateko inolako kalteordainik jasan gabe. Mundu Zaharreko saiekin digestio-aparatu potente bat partekatzeaz gain, lumarik gabeko buru soilak ere partekatzen dituzte, buruak sarraskietan sartzean deskonposatze prozesuan dagoen haragiko bakterioak lumen artean ez pilatzeko eta burua, beraz, garbiago mantentzeko. Ezaugarri partekatuez gain, Cathartidae espezie batzuek badute ezaugarri berezi bat Eurafrasiako saiengandik bereizten dituena, izan ere familia honetako espezie batzuek (Cathartes sp.) usaimen ona dute eta usaimenaz baliatzen dira, ikusmenarekin batera, sarraskiak aurkitzeko. Eurafrasiako saiek, berriz, ikusmenarekin bakarrik topatzen dute jatekoa. Cathartidae familiako zopilote espezie batzuk basoetan hegan egiteko moldatuta daude.
Taxonomia eta sistematika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cathartidae familia Frédéric de Lafresnaye frantziar ornitologoaren eskutik etorri zen (hasiera batean Cathartinae azpifamilia gisa), 1839. urtean.[1][2] Katartidoak 7 espezie eta 5 generotan banatuta daude. 5 generoetatik (Coragyps, Cathartes, Gymnogyps, Sarcoramphus, Vultur) Cathartes generoa soilik ez da monotipikoa,[3] gainontzeko 4 generoek espezie bana dute.
Familia honen izena, Cathartidae, "cathartes" hitzetik dator, grezieraz "garbitzaile" esanahia duena[4] (bere izaera sarraskijalea azpimarratuz). Mundu Zaharreko (Eurafrasia) eta Mundu Berriko (Amerikako kontinentea, kasu honetan) saiak elkarrengandik ahaidetasun estua ez duten arren, antzekotasun handiak partekatzen dituzte eboluzio konbergentea dela eta.[5] Cathartidae espezie guztiak sailkatu zituzten analisi filogenetikoek 2 klado nagusi identifikatu zituzten. Lehenengo kladoa Coragyps atratus-ek (zopilote beltza) eta Cathartes generoko 3 espezieek; alegia, Cathartes aura-k (zopilote indioilarra), Cathartes burrovianus-ek (sabana zopilotea) eta Cathartes melambrotus-ek (baso-zopilotea) osatzen dute. Bigarren kladoa, berriz, Sarcoramphus papa-k (zopilote erregea), Gymnogyps californianus-ek (kondor kaliforniarra) eta Vultur gryphus-ek (kondor andetarra) osatzen dute.[6]
Mundu Berriko saiak tradizionalki Falconiformes orndenaren barruan familia propio batean sailkatzen ziren.[7] XX. mendearen amaieran, ordea, ornitologo ezberdinek katartidoak zikoinengandik hurbilago zeudela argudiatu zuten, datu kariotipiko,[8] morfologiko[9] eta portaerari[10] burzko datuetan oinarriturik. Hau horrela, zientifiko batzuek Ciconiiformes ordenaren barruan sailkatu zituzten katartidoak, zikoina eta koartzekin batera; Sibley eta Monroe-k (1990) zikoinen azpifamilia bat bezala ere kontsideratu zituzten. Azken hau kritikatua izan zen[11][12] eta DNAren sekuentzia aztertuta hasierako ikerketa[13] datu okerretan oinarritu zela onartu zen, hori dela eta atzera bota zuten baieztapen hori.[14][15][16] Geroxeago sai hauek ordena independente batean, alegia Cathartiformes ordenean, sailkatzeko saiakera bat egon zen, hegazti harrapariekiko zein zikoina eta koartzekiko ahaidetasun hurbilerik gabekoa.[17]
Hegazti taldeen arteko eboluzio loturen inguruko azken DNA multilokus ikerketek[18][19] ondorioztatzen dute Mundu Berriko saiak (zopilote eta kondorrak), Falconidae familiarekin izan ezik, beste hegazti harrapariekin ahaidetuta daudela. Ikerketa honek katartidoak (zopilote eta kondorrak) Accipitriformes ordena berri baten parte[19] edo beste hegazti harrapariekin ahaidetasun estu baina era berean ezberdina duten beste ordena baten (Cathartiformes) parte[18] izan beharko liratekeela sostengatzen du. Beraz, oraindik ere eztabaidagai den gaia bada. Dena delakoa ere, katartidoek Accipitriformes ordenarekin (Accipitridae, Pandionidae eta Sagittariidae familiek osatutako taldea) estu ahaidetuta dagoen talde bat osatzen dute.[18] Bi talde hauek berriki Afroaves izenarekin onartu den kladoaren kide basalak dira.[18]
| Egungo Cathartidae espezieak | ||||
|---|---|---|---|---|
| Generoa | Espeziea | Irudia | Hedapena | Kontserbazio egoera |
| Coragyps Le Maout, 1853 | Zopilote beltza (Coragyps atratus) |
Hego Amerikatik AEB-raino | Kezka txikia | |
| Cathartes Illiger, 1811 | Zopilote indioilarra (Cathartes aura) |
Hego Amerikatik Kanadako hegoalderaino | Kezka txikia | |
| Sabana-zopilotea (Cathartes burrovianus) |
Hego Amerikatik Mexiko iparralderaino | Kezka txikia | ||
| Baso-zopilotea (Cathartes melambrotus) |
Amazonasen arroa | Kezka txikia | ||
| Gymnogyps Lesson, 1842 | Kondor kaliforniarra (Gymnogyps californianus) |
Kalifornia eta Arizonako iparraldea | Galzori larrian | |
| Vultur Linnaeus, 1758 | Kondor andetarra (Vultur gryphus) |
Andeak | Kaltebera | |
| Sarcoramphus Duméril, 1805 | Zopilote erregea (Sarcoramphus papa) |
Mexiko hegoaldetik Argentina iparralderaino | Kezka txikia | |
Espezie iraungiak eta fosilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cathartidae familiaren historia konplexua da eta ez dago familia honetako Neogenoko europar erregistro garbirik.

Agerikoa da katartidoak Plio-Pleistozenoan askoz ere dibertsoagoak zirela, gaur egungo Eurafrasiako saien dibertsitate kopuru handiaren parean zeudelarik; bai forma, tamaina eta nitxo ekologikoei erreparatuz. Honako hauek dira taxon iraungiak:
- Diatropornis - Frantziako Eozeno berantiar/Oligozeno goiztiar – ?Oligozeno erdialdea -[20]
- Phasmagyps Chadronian - Colorado-ko Eozenoa -[20][21]
- Cathartidae gen. et sp. indet. - Mongoliako Oligozeno berantiarra -[20]
- Brasilogyps - Brasilgo Oligozeno berantiarra/Miozeno goiztiarra -[20]
- Hadrogyps - Ipar Amerika hego-mendebaldeko Miozenoa -[20]
- Cathartidae gen. et sp. indet. - Miozeno berantiarra/Pliozeno goiztiarra, AEB -[22]
- Pliogyps - Ipar Amerika hegoaldeko Miozeno berantiarra – Pliozeno berantiarra -[20]
- Perugyps - Peru-ko Miozeno berantiarra/Pliozeno goiztiarra -[22]
- Dryornis - Argentinako Pliozenoa; agian Vultur genero modernoaren barnean -[20]
- Cathartidae gen. et sp. indet. - Argentinako Pliozenoa -[22]
- Aizenogyps - Ipar AMerika hego-ekialdeko Pliozeno berantiarra -[20]
- Breagyps - Ipar Amerika hego-mendebaldeko Pleistozeno berantiarra -[20]
- Geronogyps - Peru eta Argentinako Pleistozeno berantiarra -[20]
- Gymnogyps varonai - Kubako Kuaternario berantiarra -[23]
- Wingegyps - Brasilgo Pleistozeno berantiarra -[24]
- Pleistovultur - Brasilgo Pleistozeno berantiarra/Holozeno goiztiarra -[25]
- Cathartidae gen. et sp. indet. - Kuba -[26]
- Gymnogyps amplus - Ipar AMerika mendebaldeko Pleistozeno berantiarra – Holozenoa -[27]
- Kuntur cardenasi (Stucchi et al. 2015)[28]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Katartidoak hegazti handiak dira, Sabana-zopilotearen 56-61 cm luzeratik kondorren 120 cm luze eta 12 kg-raino doazen tamainetako hegaztiak izanik. Lumajea nagusiki beltza edo arrea da, batzuetan orban zuriekin nahastua, eta burua zein lepoa lumarik gabea dituzte.[29] Azala disdiratsua izan ohi da eta zopilote erregeak protuberantzia koloretsuak garatzen ditu.
Katartido guztiek hego luze eta zabalak dituzte, baita ere isats zurrunak, planeatzera moldatutako animaliak dira.[30] Lurreko hegaztien artean planeatzera moldatuen dauden hegaztiak dira.[31] Erpeak ahulak dituzte eta ez daude harrapatzeko eginak.[32] Aurrealdeko hatzak luzeak dira eta oinarrian hatzen arteko mintz txiki bat dute.[33] Katartidoek ez dute siringerik, hegaztien ahots-organoa,[34] beraz , hegazti hauen ahotsa maiztasun txikiarekin egindako karranka, txirrio edo marruen antzerako soinuetara mugatzen da.[35]
Moko punta kakoduna da eta moko erlatiboki ahula dute beste hegazti harrapariekin alderatuta,[32] hau haragi fresko eta gogorra jan beharrean usteltzen hasia den haragi biguna jatearen ondorio da.[31] Sudur-hobiak obalatuak dira eta zeroma bigun baten barruan daude.[36] Sudur-bidea erabat zulatuta dago, ez dago sudur-trenkada batengatik banatuta, beraz, mokoa soslai begiratuta sudur zulotik zehar beste aldea ikusten da.[37] Begi handiak dituzte eta arrano, belatz eta beste hegazti harrapari aktiboen kontrara, katartidoen begiek ez dute bekain-arkuko itzalik.[36] Coragyps eta Cathartes generoek betile ilara osagabe bat dute goiko betazalean eta bi ilara beheko betazalean; Gymnogyps, Vultur eta Sarcoramphus genoroek, ordea, ez dute betilerik.[38]
Mundu Berriko saiak (katartidoak) urohidrosiaz baliatzen dira gorputzaren tenperatura jaisteko, alegia, hanken gainean kaka egiteko joera dute lurrunketaren bidez hozteko. Zikoinek ere portaera bera dute eta hau da bi taldeen arteko nolabaiteko lotura edo ahaidetasuna azaltzeko erabiltzen den argudioetako bat.[7]
Hedapena eta habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katartidoak mendebaldeko hemisferiotik hedatzen dira, Kanadako hegoaldetik Hego Amerika osora.[39] Katartido gehienak egoiliarrak (urte osokoak) dira, baina zopilote indioilarra Kanada eta AEBn ugaldu eta negua Hego Amerikan igarotzen du, migrazioa eginez.[40] Mundu Berriko saiak habitat eta ekosistema anitzetatik hedatzen dira; basamortuetatik oihan tropikaletaraino eta itsas mailako garaietatik mendikate garaietaraino.[39]
Portaera eta ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katartidoek ez dute habiarik eraikitzen, arrautzak atondu gabeko azaleretan erruten dituzte. Batazbeste 1-3 arrautza erruten dituzte, espeziearen arabera.[29] Txitak lumatxa eta lumarik gabe jaiotzen dira, hazten doazen heinean garatzen joaten dira lumajea. Gurasoek, hegazti gehinetan gertatu bezala, berrahoratzearen bitartez elikatzen dituzte beren txitak.[36] Txitak altrizialak dira eta zopiloteen txitek 2-3 hilabete behar izaten dituzte lumajea garatzeko.[35] Kondor kaliforniar txitek, ordea, denbora bikoitza izan ohi dute, 5-6 hilabeteren bueltan, lumajea garatzeko eta kondor andetarrek 6-10 hilabete.[41][42]
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egungo katartido guztiak sarraskijaleak dira. Animalien sarraskiez gaiz, usteldutako frutaz eta zaborraz ere elika daitezke. Cathartes generoak usaimena erabiltzen du animalien sarraskiak detektatzeko, usteltzen ari den haragiaren etanotiol gasa usaintzeko kapaz baitira genero horretako espezieak. Espezie hauen usaimen-erraboila bereziki garatua dago beste espezieekin alderatuta.[43] Beste espezie batzuek, ordea, zopilote beltzak eta zopilote erregeak esaterako, usaimen pobrea dute eta ikusmenaz baliatzen dira sarraskiak topatzeko, sarritan Cathartes generoko espezieak edo bestelako sarraskijaleak atzetik jarraituz.[34]
Sarraskien bakterio toxinekiko tolerantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saiek (bai Mundu Berrikoak zein Mundu Zaharrekoak) digestio-aparatu oso azidotsua eta potentea dute. Hesteetako bakterioen floran bi espezie anaerobiko nagusitzen dira eta deskonposatze prozesuan dagoen haragiaren bakterioen toxinei aurre egiten laguntzen diete.[44] 2014an 50 zopiloteen (zopilote indioilarrak eta zopilote beltzak) aurpegiko azaleko bakterioen flora eta heste lodiko flora ikertu zen.[45] Ikerketa horrek erakusten zuen katartidoen aurpegiko azaleko bakterioen aniztasuna heste lodiarena baino handiagoa zela, hau beste ornodunetan ematen denaren kontrakoa da, bestelako ornodunek heste lodietako bakterioen bioaniztasuna nabarmen handiagoa izaten baitute. Heste lodian beste ornodunetan patogenoak diren bi bakterio talde identifikatu ziren: Clostridia eta Fusobacteriota (lehen Fusobacteria zena). Bi talde hauek bereziki ugariak dira hesteetan. Ikerketak DNA sekuentzia osoaren zenbaketa egin ostean 26% eta 85% bitarteko DNA sekuentziaren zenbaketa Clostridia taldeari zegokiola ondorioztatu zuen. Fusobacteriota taldeari dagokionez, 0,2% eta 54% bitartekoa zen DNA sekuentziaren zenbaketa zopilote beltzetan; zopilote indioilarren kasuan, aldiz, 2% eta 69% bitartekoa. Bi bakterio talde horiek aurpegiaren azalean ere aurkitzen dira, Clostridia 7% eta 40% artean eta Fusobacteriota 23%-raino. Hau katartidoek burua sarraskiaren hesteetan sartzearen ondorioa dela iradokitzen da. Bi bakterio talde horiek, sarraskietatik maiz barruratuak, katartidoen hesteetan beste bakterio ezberdinekin lehiatzen dute eta nagusitu egiten dira. Katartidoen hesteetako metagenoman ehunak degradatzen dituzten entzimak kodifikatzen dituzten geneak aurkitu dituzte, baita Clostridium perfringens-ri lotutako toxinak ere. Honek katartidoek usteltzen ari den haragiaren bakterioen toxinak toleratzeaz gain deskonposatze prozesuan dauden sarraski horien bakterioei onura ateratzen dietenaren hipotesia indartzen du.[45]
Kontserbazio egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondor kaliforniarra galzori larrian dago. Antzinean bere hedapena Kalifornia Beheretik Columbia Britainiarreraino zabaltzen zen baina 1937-tik geroztik Kaliforniara mugatu da bere hedapena.[46] 2020-ko datuen arabera, Yurok tribuak eta kondor kaliforniarraren errekuperazioaren aldeko programak espezie honen populazio osoa 504 alekoa zela informatu zuten; horietatik 329 bizitza basatian eta 175 gatibu zirelarik.[47]
Kondor andetarra ere arriskuan dago, espezie kaltebera gisa sailkatuta.[48] Zopilote beltza, zopilote indioilarra, sabana-zopilotea eta baso-zopilotea "kezka txikia" gisa sailkatuta daude IUCNren zerrenda gorrian. Zopilote erregea ere "kezka txikia" moduan sailkatuta dago, baina azken honen populazioa gainbeheran dagoen zantzuak badaude.[49]
Kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zopilote beltza eta zopilote erregea presente zeuden Maien zibilizazioaren kulturan. Bi espezie hauek zenbait Maia kodexen glifoetan agertzen dira. Zopilote erregea da espezie irudikatuena, bere mokoaren protuberantzia eta begiak ezaugarritzen dituzten zirkulu zentrokideak direla eta erraz bereizten dena.[50] Zopilote erregea batzuetan gizaki baten gorputza eta hegazti baten burua duen jainko bat bezala irudikatzen zen.[50] Maia mitologiaren arabera, jainko hau gizakien eta gainkontzeko jainkoen artean mezuak eramateaz arduratzen zen. "Cozcaquauhtli", Maia egutegiaren hamairugarren eguna, irudikatzeko ere erabiltzen zuten.[50] Zopilote beltza, ordea, heriotzarekin eta hegazti harrapari erasokorrekin lotzen da, Maia glifoetan sarritan gizakiak erasotzen agertzen da. Espezie honek ez du zopilote erregeari atxikitzen zaion erlijio-konnotaziorik. Glifo batzuek espezie hau ezaugarritzen duten sudur-hobi irekia eta moko gakotua irudikatzen duten arren, glifoetako irudi batzuk espezie honetakoak direla onartzen da zopilote erregearen protuberantziarik gabe, saien antza handiz eta kolore beltzaz irudikatzen direlako.[50]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ de Lafresnaye, Frédéric (1839). "Nouvelle classification des oiseaux de proie ou rapaces". Revue Zoologique (frantsesez). 2: 193–196 [194].. .
- ↑ (ingelesez) Bock, Walter J. (1994). History and Nomenclature of Avian Family-Group Names. -American Museum of Natural History- boletina. Vol. 222. New York: American Museum of Natural History. or: 112, 234.. .
- ↑ Myers (2008). .
- ↑ Brookes (2006). .
- ↑ Phillips (2000). .
- ↑ Johnson "et al." 2013. .
- 1 2 Sibley and Ahlquist (1991). .
- ↑ de Boer (1975). .
- ↑ Ligon (1967). .
- ↑ König (1982). .
- ↑ Griffiths (1994). .
- ↑ Fain & Houde (2004). .
- ↑ Avise (1994). .
- ↑ Brown (2009). .
- ↑ Cracraft et al. (2004). .
- ↑ Gibb et al. (2007). .
- ↑ Ericson et al. (2006). .
- 1 2 3 4 Jarvis, E. D.; Mirarab, S.; Aberer, A. J.; Li, B.; Houde, P.; Li, C.; Ho, S. Y. W.; Faircloth, B. C.; Nabholz, B.; Howard, J. T.; Suh, A.; Weber, C. C.; Da Fonseca, R. R.; Li, J.; Zhang, F.; Li, H.; Zhou, L.; Narula, N.; Liu, L.; Ganapathy, G.; Boussau, B.; Bayzid, M. S.; Zavidovych, V.; Subramanian, S.; Gabaldon, T.; Capella-Gutierrez, S.; Huerta-Cepas, J.; Rekepalli, B.; Munch, K.; et al. (2014). "Whole-genome analyses resolve early branches in the tree of life of modern birds" (PDF). Science. 346 (6215): 1320–1331. Bibcode:2014Sci...346.1320J. doi:10.1126/science.1253451. hdl:10072/67425. PMC 4405904. PMID 25504713. Jatorrizko bertsiotik artxibatuta (PDF) data honetan: 2015-02-24. 2015-08-28an berreskuratuta.. .
- 1 2 Hackett et al. (2008). .
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Emslie (1988). .
- ↑ Wetmore, A. (1927). "Fossil Birds from the Oligocene of Colorado" (PDF). Proceedings of the Colorado Museum of Natural History. 7 (2): 1–14.. .
- 1 2 3 Stucchi (2005). .
- ↑ Suárez (2003). .
- ↑ Alvarenga (2004).. .
- ↑ Alvarenga et al. (2008).. .
- ↑ Suarez (2004). .
- ↑ Steverson, Valerie J.; Prothero, Donald R. (2010). "Evolutionary Patterns in Late Quaternary California Condors" (PDF). PalArch's Journal of Vertebrate Palaeontology.. .
- ↑ Stucchi, Marcelo; Emslie, Steven D.; Varas-Malca, Rafael M.; Urbina-Schmitt, Mario (2015-09-03). "A new late Miocene condor (Aves, Cathartidae) from Peru and the origin of South American Condors". Journal of Vertebrate Paleontology. 35 (5). Bibcode:2015JVPal..35E2507S. doi:10.1080/02724634.2015.972507. ISSN 0272-4634.. .
- 1 2 Zim et al. (2001). .
- ↑ Reed (1914). .
- 1 2 Ryser & Ryser (1985). .
- 1 2 Krabbe (1990). .
- ↑ Feduccia (1999). .
- 1 2 Kemp and Newton (2003). .
- 1 2 Howell and Webb (1995). .
- 1 2 3 Terres (1991). .
- ↑ Allaby (1992). .
- ↑ Fisher (1942). .
- 1 2 Harris (2009). .
- ↑ Farmer (2008). .
- ↑ "Andean Condor | The Peregrine Fund". peregrinefund.org. 2020-09-29an kontsultatua.. .
- ↑ "Gymnogyps californianus". www.fs.fed.us. 2020-09-29an kontsultatua.. .
- ↑ Snyder (2006). .
- ↑ Will Dunham (26 November 2014). "Gut check: how vultures dine on rotting flesh, and like it". Reuters. Thomson Reuters. 2014ko Azaroak 27an kontsultatua.. .
- 1 2 Michael Roggenbuck; Ida Bærholm Schnell; Nikolaj Blom; et al. (2014/11/25). "The microbiome of New World vultures". Nature Communications. 5 (5498): 5498. Bibcode:2014NatCo...5.5498R. doi:10.1038/ncomms6498. PMID 25423494.. .
- ↑ BirdLife International (2009). .
- ↑ "Learn about California Condors". The Yurok Tribe. 2025-11-21 datan kontsultatua.. .
- ↑ BirdLife International (2020). .
- ↑ BirdLife International (2001). .
- 1 2 3 4 Tozzer (1910). .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Allaby, Michael (1992). The Concise Oxford Dictionary of Zoology. Oxford: Oxford University Press. ISBN 0-19-286093-3, orr: 348
- Alvarenga, H. M F. & S. L. Olson. (2004). "A new genus of tiny condor from the Pleistocene of Brazil (Aves: Vulturidae). Wayback Machine-en artxibatua: Proceedings of the Biological Society of Washington 117(1) 1 9. 2012-02-27
- Alvarenga, H.; Brito, G. R. R.; Migotto, R.; Hubbe, A.; Höfling, E. (2008) Pleistovultur nevesi gen. et sp. nov. (Aves: Vulturidae) and the diversity of condors and vultures in the South American Pleistocene. Ameghiniana 45 (3): 613–618.
- American Ornithologists' Union (2009) Check-list of North American Birds, Tinamiformes to Falconiformes 7th Edition. AOU. Kontsulta: 2009ko azaroak 9an,
- American Ornithologists' Union (2010) Check-list of North American Birds, Tinamiformes to Falconiformes 7th Edition. AOU. Kontsulta: 2010ko abuztuak 3an.
- Avise, J. C. (1994). "DNA sequence support for a close phylogenetic relationship between some storks and New World vultures". Proceedings of the National Academy of Sciences. 91 (11): 5173–5177. Bibcode:1994PNAS...91.5173A. doi:10.1073/pnas.91.11.5173. PMC 43954. PMID 8197203. Erratum, PNAS 92(7); 3076 (1995). doi:10.1073/pnas.92.7.3076b.
- BirdLife International (2004). 2001 Categories & Criteria (version 3.1). International Union for Conservation of Nature and Natural Resources. Kontsulta: 2007ko irailak 9an.
- BirdLife International (2020). "Vultur gryphus". IUCN Espezie mehatxatuen zerrenda gorria. 2020 e.T22697641A181325230. doi:10.2305/IUCN.UK.2020-3.RLTS.T22697641A181325230.en. Kontsulta: 2021ko azaroak 12an.
- BirdLife International (2020). "Gymnogyps californianus". IUCN Red List of Threatened Species. 2020 e.T22697636A181151405.
- Brookes, Ian, ed. (2006). The Chambers Dictionary, ninth edition. Edinburgo: Chambers. ISBN 978-0-550-10185-3. orr: 238
- Brown J. W. & D. P. Mindell (2009) "Diurnal birds of prey (Falconiformes)" orr: 436–439, Hedges S. B. eta S. Kumar, Eds. (2009) The Timetree of Life Oxford University Press. ISBN 0-19-953503-5.
- de Boer, L. E. M. (1975). "Karyological heterogeneity in the Falconiformes (Aves)". Cellular and Molecular Life Sciences. 31 (10): 1138–1139. doi:10.1007/BF02326755. PMID 1204722. S2CID 38685825.
- Campbell, Kenneth E. Jr.; Tonni, E. P. (1983). "Size and Locomotion in Teratorns (Aves: Teratornithidae)". Auk. 100 (2): 390–403. doi:10.1093/auk/100.2.390. S2CID 55910440.
- Cracraft, J., F. K. Barker, M. Braun, J. Harshman, G. J. Dyke, J. Feinstein, S. Stanley, A. Cibois, P. Schikler, P. Beresford, J. García-Moreno, M. D. Sorenson, T. Yuri, and D. P. Mindell. (2004) "Phylogenetic relationships among modern birds (Neornithes): toward an avian tree of life." orr: 468–489 in Assembling the tree of life (J. Cracraft and M. J. Donoghue, eds.). Oxford University Press, New York.
- Emslie, Steven D (1988). "An early condor-like vulture from North America". (PDF). The Auk. 105 (3): 529–535. doi:10.1093/auk/105.3.529.
- Ericson, Per G. P.; Anderson, Cajsa L.; Britton, Tom; Elżanowski, Andrzej; Johansson, Ulf S.; Kallersjö, Mari; Ohlson, Jan I.; Parsons, Thomas J.; Zuccon, Dario; Mayr, Gerald (2006). "Diversification of Neoaves: integration of molecular sequence data and fossils". Biology Letters. 2 (4): 543–7. doi:10.1098/rsbl.2006.0523. PMC 1834003. PMID 17148284.
- Farmer A, Francl, K (2008) Cathartes aura University of Michigan Animal Diversity Web. Komtsulta: 2009ko urriak 8an.
- Feduccia, J. Alan. (1999) The Origin and Evolution of Birds Yale University Press ISBN 0-226-05641-4, orr: 300.
- Fisher, Harvey I (1942). "The Pterylosis of the Andean Condor". Condor. 44 (1): 30–32. doi:10.2307/1364195. JSTOR 1364195.
- Gibb, G. C.; Kardailsky, O.; Kimball, R. T.; Braun, E. L.; Penny, D. (2007). "Mitochondrial genomes and avian phylogeny: complex characters and resolvability without explosive radiations". Molecular Biology and Evolution. 24 (1): 269–280. CiteSeerX 10.1.1.106.1680. doi:10.1093/molbev/msl158. PMID 17062634.
- Harris, Tim (2009). Complete Birds Of The World. Washington D.C: National Geographic Society. orr: 72
- Hackett, Shannon J.; Kimball, Rebecca T.; Reddy, Sushma; Bowie, Rauri C. K.; Braun, Edward L.; Braun, Michael J.; Chojnowski, Jena L.; Cox, W. Andrew; Han, Kin-Lan; Harshman, John; Huddleston, Christopher J.; Marks, Ben D.; Miglia, Kathleen J.; Moore, William S.; Sheldon, Frederick H.; Steadman, David W.; Witt, Christopher C.; Yuri, Tamaki (2008). "A phylogenomic study of birds reveals their evolutionary history". Science. 320 (5884): 1763–68. Bibcode:2008Sci...320.1763H. doi:10.1126/science.1157704. PMID 18583609. S2CID 6472805.
- Howell, Steve N.G., and Sophie Webb (1995). A Guide to the Birds of Mexico and Northern Central America. New York: Oxford University Press ISBN 0-19-854012-4, orr: 174.
- Johnson, J.A.; Brown, J.W.; Fuchs, J.; Mindell, D.P. (2016). "Multi-locus phylogenetic inference among New World Vultures (Aves: Cathartidae)". Molecular Phylogenetics and Evolution. 105: 193–199. Bibcode:2016MolPE.105..193J. doi:10.1016/j.ympev.2016.08.025. PMID 27601346.
- Kemp, Alan, and Ian Newton (2003): New World Vultures. In Christopher Perrins, ed., The Firefly Encyclopedia of Birds. Firefly Books. ISBN 1-55297-777-3. orr: 146
- Krabbe, Niels & Fjeldså, Jon. 1990: Birds of the High Andes. Apollo Press ISBN 87-88757-16-1, orr: 88
- Ligon, J. D. (1967). "Relationships of the cathartid vultures". Occasional Papers of the Museum of Zoology, University of Michigan. 651: 1–26.
- Mayr, G (2006). "A new raptorial bird from the Middle Eocene of Messel, Germany" (PDF). Historical Biology. 18 (2): 95–102. Bibcode:2006HBio...18...99M. CiteSeerX 10.1.1.493.8590. doi:10.1080/08912960600640762. S2CID 34895565.
- Myers, P., R. Espinosa, C. S. Parr, T. Jones, G. S. Hammond, and T. A. Dewey. (2008) Family Cathartidae University of Michigan Animal Diversity Kontsulta data: 2009ko urriak 5ean.
- Phillips, Steven J, Comus, Patricia Wentworth (Arizona-Sonora Desert Museum) (2000) A natural history of the Sonoran Desert University of California Press ISBN 0-520-21980-5, orr: 377
- Reed, Chester Albert (1914): The bird book: illustrating in natural colors more than seven hundred North American birds, also several hundred photographs of their nests and eggs. University of Wisconsin. orr: 198
- Remsen, J. V., Jr., C. D. Cadena, A. Jaramillo, M. Nores, J. F. Pacheco, M. B. Robbins, T. S. Schulenberg, F. G. Stiles, D. F. Stotz, and K. J. Zimmer. A classification of the bird species of South America. American Ornithologists' Union.
- Ryser Fred A. & A. Ryser, Fred Jr. 1985: Birds of the Great Basin: A Natural History. University of Nevada Press. ISBN 0-87417-080-X p. 211.
- Sibley, Charles G. and Burt L. Monroe (1990) Distribution and Taxonomy of the Birds of the World. Yale University Press. ISBN 0-300-04969-2.
- Sibley, Charles G., and Jon E. Ahlquist (1991) Phylogeny and Classification of Birds: A Study in Molecular Evolution. Yale University Press. ISBN 0-300-04085-7.
- Snyder, Noel F. R. & Snyder, Helen (2006). Raptors of North America: Natural History and Conservation. Voyageur Press. ISBN 0-7603-2582-0, orr: 40.
- Stone, Lynn M. (1992) Vultures Rourke Publishing Group ISBN 0-86593-193-3, orr: 14
- Stucchi, Marcelo; Emslie Steven, D (2005). "Un Nuevo Cóndor (Ciconiiformes, Vulturidae) del Mioceno Tardío-Plioceno Temprano de la Formación Pisco, Perú". The Condor (in Spanish). 107 (1): 107–113. doi:10.1650/7475. S2CID 85805971.
- Suárez, W.; Emslie, S.D. (2003). "New fossil material with a redescription of the extinct condor Gymnogyps varonai (Arredondo, 1971) from the Quaternary of Cuba (Aves: Vulturidae)" (PDF). Proceedings of the Biological Society of Washington. 116 (1): 29–37.
- Suarez, William (2004) "The identity of the fossil raptor of the genus Amplibuteo (Aves: Accipitridae) from the Quaternary of Cuba" Caribbean Journal of Science 40: (1) 120 125.
- Terres, J. K. & National Audubon Society (1991). The Audubon Society Encyclopedia of North American Birds. Reprint of 1980 edition. ISBN 0-517-03288-0, orr: 957.
- Tozzer, Alfred Marston & Allen, Glover Morrill (1910). Animal Figures in the Maya Codices. Harvard University Plates 17 & 18.
- Wink, M (1995). "Phylogeny of Old and New World vultures (Aves: Accipitridae and Cathartidae) inferred from nucleotide sequences of the mitochondrial cytochrome b gene". Zeitschrift für Naturforschung. 50 (11–12): 868–882. doi:10.1515/znc-1995-11-1220. PMID 8561830.
- Zim, Herbert Spencer; Robbins, Chandler S.; Bruun, Bertel (2001) Birds of North America: A Guide to Field Identification Golden Publishing. ISBN 1-58238-090-2.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- New World Vulture videos, photos and sounds (Internet Bird Collection).
- New World Vulture photos (beautyofbirds.com).