Yasmeen Ghauri
| Yasmeen Ghauri | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Montreal, 1971ko martxoaren 23a (55 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa |
| Altuera | 178 zentimetro |
Yasmeen Ghauri (Montreal, Kanada, 1971ko martxoaren 23a) modelo ohia da, 90eko hamarkadako ezagunenetako bat. Divaren diva bat da, atzetik etorriko zitzaizkion modelo beltzaranentzako hesiak hautsi zituena. Yasmeen Ghaurik modaren industrian ospea azkar lortu bazuen ere, arreta gunetik urrundu zen bere ibilbidearen hasieran.[1][2][3]
Modelo ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]17 urte zituela harrapatu zuten, bere McDonalds lokalean lanean ari zela. Edward Zacchariak, Platine Coiffure-ko zuzendari artistikoak, ikusi zuen. Modelo ibilbidea egiteko asmoz, Yasmeen Milan eta Parisera joan zen lehendabizi, 1990ean New Yorkera bizitzera joan aurretik.[1]
Yasheenen hedabideetako lehen agerraldietako bat Elton John abeslariaren "Sacrifice" abestiaren bideoklipean izan zen Chris Isaak abeslari estatubaruarrarekin batera.
Ghaurik 1990 urteeko hamarkadan gozatu zuen errekonozimenduaz, 1991 urteko urtarrilean Elle aldizkariko azalean agertu ostean. Laster bihurtu zen Chanel eta Jil Sander marken irudia. Hamarkada bukaeran, Ghauri Elle aldizkariaren bertsio frantsesaren azalean agertu zen uztailean eta abenduan. Irailean Milanen Gianni Versace eta geroago Parisen Chanel, Helmut lang, Jean Paul Gaultier eta Lanvinentzat ibiltoki batean parte hartu zuen. Christian Dior eta Anne Kleinen irudia bihurtu zen 1991 urtean. Urtarrilean Steven Meiselek atera zion argazkia Vogue aldizkariaren italierazko bertsioaren azalerako, eta urte bukaeran argitaletxeetan agertu zen aldizkari beraren britainiar eta italiar bertsioetarako. Patrick Demarchelier argazkilari ospetsuak Italiako bertsiorako atera zuen argazkia, eta bere modelo gogokoena zela esan zuen.[4]
Erretiroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992 urtean kontratu bat sinatu zuen Victoria’s Secretekin eta Valentinoren irudia bihurtu zen. 1993an Gilles Bensimonek atera zion argazkia Elle aldizkarirako. 1995ean Isaac Mizrahiren Unzipped dokumentalean agertu zen, eta Victoria's Secreten 1996 urteko modako ikuskizunaren parte bat egin zuen. Sasoi hartan, pasareletatik erretiratu zen, Ralph Bernstein senarrarekin eta seme-alabekin familia-bizitzan zentratzeko.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) Fernández, Luisa. (2024-02-14). «Yasmeen Ghauri Edad, Etnia, Altura, Esposo, Hijos, Padres» Biografame.com (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Okwodu, Janelle. (2016-05-26). «The ’90s Superstar South Asian Supermodel, and The Boundaries Still Left to Break» Vogue (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ (Ingelesez) Coates, Hannah. (2022-06-15). «25 Years Later, Two ’90s Supermodels Reunite For Coffee» British Vogue (kontsulta data: 2025-05-13).
- ↑ Yasmeen Ghauri – Model Profile. New York Magazine.
- ↑ Yasmeen Ghauri. NNDB.
- ↑ Brotherly Roadblocks? Bernsteins Key to New Market. Daily News (New York) 16 de noviembre de 1998.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Yasmeen Ghauri» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.