Thyssen-Bornemisza Museoa
Itxura
| Thyssen-Bornemisza Museoa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Udalerria | Madril |
| Arkitektura | |
| Deskribapena | |
| Irekitze data | 1992 |
| Zuzendaria | Guillermo Solana |
| Webgunea | http://www.museothyssen.org |
| Oharrak | Bisitari kopurua urteko: 944.827 (2013) |
Thyssen-Bornemisza Museoa (gaztelaniaz Museo Thyssen-Bornemisza), maiz soilik Thyssen Museoa izenez deitua, Espainiako Madril hiriburuan dagoen maisu artista klasiko eta modernoei buruzko pinakoteka bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pradoko pasealekuaren 8. zenbakian dago, Villahermosa jauregian.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museo honen jatorria 1988an Espainiako Gobernuak zazpi hamarkadetan zehar Thyssen-Bornemisza familiaren jabetzakoak izan zen artelan bildumaren alokairua lortu eta 1993an erosi zuenean dago, bilduma horretan ordurarte espainiar museoetan ez zeuden europar margolarien margolan ugariz osatua zegoen.
Artelanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giovanna Tornabuoniren erretratua, Domenico Ghirlandaioren margolana.
- Zaldun gaztea paisaia batean, Vittore Carpaccioren margolan handia.
- Nekazariaren erretratua eserita, Paul Cézannen margolana.
- Iragarpena, Grecoren margolana.
- Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren erretratua, Hans Holbein Gaztearen margolana.
- Jesus medikuen artean, Albrecht Dürerren margolana.
- Arrosariodun andere gaztearen erretratua, Peter Paul Rubensen margolana.
- Santa Katalina Alexandriakoa, Caravaggioren margolana.
- Kalea lepazuriarekin, Ernst Ludwig Kirchnerren margolana.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thyssen-Bornemisza Museoaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
