Sagastigutia
| Sagastigutia | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Beasain |
| Koordenatuak | 43°03′00″N 2°11′36″W / 43.04997°N 2.19347°W |
![]() | |
Sagastigutia parkea (Beasain, Gipuzkoa) Beasaingo erdigunean dago, Andre Mariaren jasokunderen elizatik oso gertu. Herrigunean dagoen arren, naturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. 50 zuhaitz motatik gora daude parkean: gorostiak, haritzak eta gaztainondoak, besteak beste.
Ibilbide gurutzatu desberdinak ditu eta hainbat tokitan egurrezko eskailera hesituak eta bankuak daude. Berdegune eta landaretza ugaria dago. Goiko aldean mahaiak, barbakoak eta iturriak daude.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sagastigutia parkea Beasaingo hirigunean dago, Usurbe mendiaren hego-mendebaldeko magalaren hasieran. Parkea Andre Mariaren Jasokundearen parrokiaren atzealdean kokatzen da, eta hirigunearen eta inguruko berdeguneen arteko trantsizio-eremua osatzen du. Mendebaldeko sarbide nagusiak Karreratarren kaletik eta elizaren atzealdetik egiten dira; ekialdetik, berriz, Ezkiaga auzotik sar daiteke. Iparraldean Erauskin auzogunerantz doan bidearekin lotzen da.
Zuhaitz landaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurumenaren aldeko kanpaina ezberdinen baitan udalerriko ikastetxeek eta Udalak zuhaitz landaketak burutzen dituzte urtero. Agenda 21ek hezkuntzarako antolatzen dituen ekimenetako batekin hasi ziren eta Agenda 30ekin aurrera jarraitzen dute ekimenarekin.
| Urtea | landatutako zuhaitzak |
|---|---|
| 2021 | Hamar haritz-landare eta haritza landatu zituzten Basoa ernatzen programaren barruan.[1][2] |
| 2023 | Zuhaitz egunaren baitan 12 zuhaitz landatu zirenː hiru Urki (Betula sp.) eta bederatzi Xarma edo pago-lizar (Carpinus Betulus). |
| 2024 | Hogeita hiru zuhaitz.[3] |
| 2026 | Espezie berrien landaketa[4] |
Down-Hill monoziklo txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu mailako lehen Down-Hill monoziklo lehiaketa 2015ean antolatu zen Sagastigutia parkean. [5] Orekan Bizi Naiz monoziklo eta malabar elkartea eta Jazpana Festek antolatu zuten. Sagastigutian bide desberdinak egokitu zituzten eta bidean hainbat oztopo jarri dituzte ikuskizuna areagotzeko eta monoziklistei lana zailtzeko. Ibilbideak gutxi gorabehera 600 metro zituen Sagastigutia parkeko puntu gorenetik Bideluze plazara. [6]
2016an Donostian egiten duten Unicon Munduko Monoziklo Txapelketaren barruan jokatu zen Down -Hill modalitateko txapelketa Beasainen, mundu osoko 35 herrialdetatik etorritako 600 kirolari inguru bildu zituen hitzorduak eta zale ugari. [7] [8][9]
Sagastigutiako mundu mailako monoziklo txapelketak hiru edizio izan zituen Beasainen.

Sigi-Sagas fest
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sigi-Saga fest Arrano Kultura elkarteak uztailaren hasieran Sagastigutia parkean antolatzen den festa da. Lehen Sigi-Saga fest 2023an antolatu zen. Adin guztietako herritarrentzat parte-hartze irekiko jarduerak prestatzen dituzte egun osoan zehar. Arratsaldean festa estilo desberdinetako musika taldeen kontzertuekin amaitzen da festa. [10][11] [12][13][14]
Orientazio ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2026ko ekainaren 2an, Aizkorri Mendizale Elkarteak, Aizkorriko Biraren egitarauaren barruan, orientazio-jarduera bat antolatu zuen Beasaingo ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat. Ibilbidea Gipuzkoako Orientazio Taldeak (GOT) diseinatu zuen, eta haren helburua orientazioaren oinarrizko teknikak ezagutaraztea eta ikasleak natura-ingurunean jarduera fisikoa egitera bultzatzea izan zen. Ekimena Aizkorriko Biraren mendizaletasunaren hezkuntza- eta zabalkunde programaren barruan gauzatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zuhaitz landaketa burutu du Udalak herriko ikastetxeekin basoen astearen baitan» Beasaingo Udala 2021-03-18 (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ Zubimendi, Kerman Garralda. (2021-03-18). «Hamaika zuhaitz gehiago» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ Vierbücher, Ariane. (2024-04-09). «Hogeita hiru zuhaitz gehiago» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ «Beasaingo ikasleek Sagastiguti parkean espezie berriak landatu dituzte Zuhaitz egunean - Beasain» gitb.eus (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ Gurrutxaga, Iñaki. (2015-10-02). «Nazioarteko mendiko monozikletaren lehiaketa jokatuko da bihar Beasainen» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ «Downhill monoziklista onenak Beasainen» Goierriko Hitza 2016-08-30 (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Belled, Sara I.. (2018-03-16). «Los hermanos Díez van lanzados hacia el Mundial» Heraldo-Diario de Soria (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ «Downhill monoziklista onenak Beasainen» Goierriko Hitza 2016-08-30 (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernández, Javier. (2016-07-28). «San Sebastián, capital... del monociclo» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ «Jaialdia: Sigi-Sagas festa 2026 Beasainen» Goierriko Hitza 2026-07-04 (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ayestarán, Eider Cáceres. (2023-06-26). «Sagi-Sagas Fest, una iniciativa que fusiona cultura y naturaleza» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) ZABALA, J.. (2023-06-23). «La primera edición del Sigi-Sagas Fest tomará el parque Sagastiguti a ritmo de música» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiaran, Josu Zabala. (2025-07-03). «Sigi-Sagas festaren hirugarren edizioa ospatuko da larunbat arratsaldean» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ayestaran, Eider Cáceres. (2025-06-29). «Sigi-Sagas jaialdiaren hirugarren edizioa uztailaren 5ean ospatuko da» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-06-16).

