Pagobakar
Itxura
| Pagobakar | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 680 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°04′22″N 2°12′57″W / 43.07285109°N 2.21596991°W |
| Mendikatea | Murumendi mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
Pagobakar Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, Murumendiko mendilerroan kokatua, Beasaingo udalerriaren lursailetan, Goierri eskualdean. 680 metroko garaiera du. Usurbe mendiaren Mendebaldean eta Asti mendiaren iparraldean.
Mendi honen eta Usurbe mendiaren arteko sakanean, Agortatik Biruin gailurrera doan gurdibidearen azpiko aldean, Unaga iturriak izen bereko erreka sortzen du. Mendian behera datorrela, Maleza izenez ezagutzen da erreka hori eta Loinazko San Martingo basilikara iristean, basilikak bezala, San Martin izena hartzen du ubideak Oria ibaian isuri aurretik. [1] [2]
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agortako lepotik, kilometro bakar bat egin beharko dugu tontorrera heltzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Katxo, Jose Manuel. (2024). Beasaingo mendiak. Beasain.
- ↑ Zufiaurre, Josetxo. (1999). Beasaingo mendiak eta errekak. Beasaingo Udala (web.archive.org), 39 or. ISBN ISBN 84-921541-3-6..
