Olaia Duarte López
| Olaia Duarte López | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2023 -
2015 - 2025 | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Beasain, 1988 (37/38 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | Espainiako senataria, Donostiako udaleko zinegotzia eta gizarte-langilea | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | |||||
Olaia Duarte López (Beasain, Gipuzkoa, 1988ko otsailaren 19a) gipuzkoar politikari eta gizarte langilea da.[1]
2023tik Espainiako Senataria da. Aurretiaz Donostiako zinegotzia izan zen 2015 eta 2025 urteen artean.[2] EH Bildu koalizioko kidea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beasainen jaio zen 1988an. Gizarte Lanean diplomatu zen 2009an. Ondoren, Familia Bitartekaritza masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Familia eta Bikote terapia sistemikoan espezialista da. Etorkizuneko liderrak formatzeko titulua lortu zuen 2019an Agirre Lehendakaria Centerraren eskutik. Era berean, Europako Herrien Subiranotasuna masterra egin zuen EHUn 2020 eta 2022 urteen artean.
Gipuzkoako hainbat udaletan lan egin du oinarrizko zerbitzu sozialetan, eta baita Argixao nagusien zentroan eta Minbiziaren Kontrako Gipuzkoako Elkartean ere.
2015etik 2025era Donostiako zinegotzia izan zen EH Bilduren izenean.[3]
2023an Espainiako Senatari aukeratu zuten EH Bildu eta ERCk osatutako koalizioaren izenean.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.senado.es/web/composicionorganizacion/senadores/composicionsenado/fichasenador/index.html?id1=19890&legis=15&id2=c
- ↑ (Gaztelaniaz) Lopetegi, Arantxa. (2025-01-30). «Olaia Duarte, EH Bildu, se despide del Ayuntamiento de Donostia para centrarse en el Senado» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-07-31).
- ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-03-02). «Olaia Duarte proposatu dute EH Bilduren zerrendako bigarrena izateko» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2026-07-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-07-24). «El PSOE obtiene 7 senadores, EH Bildu y PNV 4 cada uno y UPN el último» naiz: (kontsulta data: 2026-07-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-06-08). «EH Bildu y ERC concurrirán al Senado bajo el nombre de ‘Izquierdas por la independencia’» naiz: (kontsulta data: 2026-07-31).