Martina Maiz kalea (Beasain)

Martina Maiz kalea (Beasain, Gipuzkoa) herrigunean kokatuta dago. 1939 urteaz geroztik agertzen da Beasaingo Erroldan.[1][2]

Martina Maiz kalea (Beasain)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBeasain
Koordenatuak43°02′53″N 2°11′44″W / 43.04797°N 2.19547°W / 43.04797; -2.19547
Mapa

1935. urtera arte Elizako Galtzada izenez ezagutzen zen kalea. Urte hartan Martina Maiz ongile eta enpresaburu beasaindarraren omenez izendatu zuten. Haren dohaintzei esker eraiki ziren 1882an inauguratutako gaixo behartsuentzako ospitalea eta kapera, eta Andre Mariaren Jasokundearen elizarako kanpaia ere haren ekarpenez egin zen.[2]

Kokapena

aldatu

Kale hau haranaren zeharkakoa da eta Kale Nagusitik Bista Alai kaleraino iristen da. Errege Bidetik parrokiara abiatzen zen gurdibidea zen, Igartza etxea edo Igartetxe baserrira igotzen zena, parrokiaren perimetroaren inguruan zazpi bide zahar elkartzen ziren, hala zonaldeko mendi eta baserrietatik iristen zirenak, nola herrigune zaharretik nahiz Autoen Galtzada Nagusitik iristen zirenak.

Igartza erreka bere ibilbidearen amaieran, Martina Maiz kalea hasten den tartetik jaisten zen, gutxi gorabehera. Errekatxo hau Francisco de Ibero arkitektoak lurperatu zuen , Autoen Galtzada Nagusiaren azpian. Igartza etxea edo Igartetxe baserriko goialdeko zonaldetik Oria ibairaino jaisten zen errekak, gaur egun Usurbe zinemaren eta Esnaola sendiaren etxearen eta burdindegiaren artean dagoen kalezulotik igaro eta Oria errekan isurtzen ditu urak. [2]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. ↑ Zufiaurre, Jose. (1995). Beasaingo kale izenen historia. in: Beasaingo Paperak. Beasaingo Udala, 78-79 or. ISBN 8470863193..
  2. 1 2 3 Garcia Garmendia, Martin. (2014). Beasaingo herrigunea 1615ean. in: Beasaingo Paperak. Beasain: Beasaingo Udala, 31-88 or..