Edukira joan

Marsha Mason

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marsha Mason

(2007)
Bizitza
JaiotzaSaint Louis, 1942ko apirilaren 3a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Neil Simon  (1973 -  1983)
Hezkuntza
HeziketaWebster University (en) Itzuli
Nerinx Hall High School (en) Itzuli
HB Studio
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, arte bildumagilea eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0556850 Allocine: 1834 Rottentomatoes: celebrity/marsha_mason Allmovie: p46247 107663 TV.com: people/marsha-mason IBDB: 51777
X.com: seriouslyperky Musicbrainz: e344b2af-c055-4c29-90fc-583322230ab4 Edit the value on Wikidata

Marsha Mason, hasieran ezaguna Marcia Mason izenez (Saint Louis, Missouri, AEB, 1942ko apirilaren 3a) estatubatuar aktore eta telebista-zuzendaria da, lau aldiz izendatua Emakumezko Aktore Onenaren Oscar Sarirako, 1974an, 1977an, 1979an eta 1981ean. Bi aldiz Urrezko Globoa eta Emmy saria irabazi ditu.

Gurasoak Edward Marion Mason, Jr., eta Catharine Kentwood-Mason izan ziren. Linda ahizpa gaztearekin (1943) hazi zen Elmont Lanen, Crestwooden, Missourin, eta Websterreko Unibertsitatean graduatu zen. New Yorken ikasi zuen Uta Hagen eta Herbert Berghof-en HB Studioan.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bill Ballek zuzendutako San Frantziskoko American Conservatory Theatre errepertorioko antzerki-konpainian egin zuen lan, eta, besteak beste, Hedda Gabler, Cyrano de Bergerac, Et dukkehjem, The Merchant of Venice (euskaraz: Veneziako merkataria), eta The Crucible lanetan hartu zuen parte.

New Yorken 1965ean egin zuen debuta Norman Mailer Cactus Flower eta 'Oreinen parkea' lanetan. 1972. urtean zinean egin zuen debuta, Paul Mazurskyren Blume in Love George Segalekin batera. 1973an, Neil Simon egileak Broadwayn The Good Doctor izeneko lana eszenaratzeko aukeratu zuen. Urtebete geroago ezkondu ziren, eta James Caanekin batera Cinderella Liberty filmeko protagonista izan zen. Film horrek Oscarretarako lehen izendapena eta lehen Urrezko Globoa ekarri zizkion. Bikotea Hollywoodera joan zen bizitzera.

1977. urtean, komediako emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoa jaso zuen, BAFTA sarirako izendapena eta Oscar sarietarako bigarren izendapena Neil Simonen The Goodbye Girl lanarengatik. 1979an Jennie MacLaine izan zen Simon Chapter Tworen lanaren zinemarako moldaketan, bien arteko harremanean oinarrituta, eta horri esker, emakumezko aktore onenaren hirugarren izendapena jaso zuen.

1981ean, Masonek Only When I Laugh[1] antzezlanean hartu zuen parte, Simonen The Gingerbread Lady antzezlanaren egokitzapen batean (jatorriz Maureen Stapletonentzat antzerkirako idatzia), eta laugarren izendapena lortu zuen. Hurrengo urtean, Max Dugan Returns antzezlanarekin, lehen porrota izan zuen, ondoan Donald Sutherland, Jason Robards eta Matthew Broderick izan bazituen ere.

Ordurako, 1983. urtean, Simon eta Mason banandu egin ziren, eta haien pelikula ibilbideak behera egin zuen berehala, nahiz eta 1986. urtean Clint Eastwoodekin Heartbreak Ridge (Hego Euskal Herrian 'Burdinezko Sarjentua' eta Ipar Euskal Herrian 'Gerraren Jauna') filmatu eta 1987. urtean Little Miss Perfect telebistarako zuzendu.

1996an New Yorken 'Iguanaren gaua' laneko protagonista izan zen eta 1999an Londresen Richard Dreyfussekin Royal Haymarket Theatre-n Neil Simonen El prisionero de la Segunda Avenida lanetan jardun zuen.

2001ean, Judy Garlanden ama zen Ethel Gumm-en papera egin zuen telebistarako Life With Judy: Me And My Shadows Garland filmean Judy Davis-ekin, eta 2005eko abuztuan Broadwayn berragertu zen Steel Magnolias lanean, Delta Burke, Frances Sternhagen, Rebecca Gayheart, Lily Rabe eta Christine Ebersoleren ondoan.

Telebistako beste agerraldi batzuk Seinfeld, Lipstick Jungle, Army Wives eta Frasier dira. Azken horrekin 1997ko Emmy Saria eskuratu zuen.

2005ean epaile zibil lanetan agertu zen telebistan JAG telesailean. 2006an Euripides poetaren Hécuba lanean oinarritutako filmeko laneko protagonista izan zen Chicago Shakespeare Theatre-n, eta Michael Jacoben Impressions lanean jardun zuen, Jeremy Irons eta Joan Allenekin.

1993an Mexiko Berri estatuko Santa Fe hiriburuan ezarri zen, non The Cherry Orchard zuzendu zuen, eta Abiquiú-n, Mexiko Berrian –Georgia O'Keefe artista bizi izan zen lekuan–, sendabelarrentzako nekazaritza ekologikoko establezimendu bat sortu zuen, Rudolf Steinerren nekazaritza biodinamikoaren teorian oinarritua, Resting In The River izenekoa, eta Shirsley MacLaine aktorearen auzoan, landetxean non kokatu proposatu zuena.

Swami Muktanandaren Siddha Yoga meditazioan aritua, 2000. urtean bere memoriak kaleratu zituen: Journey: A Personal Odissey.

Lasterketa-auto gidari sutsua da, 1993an bere kategorian bigarren postuan bukatu baitzuen Mazda RX-7 bat gidatuta.

Neil Simonekin ezkondu baino lehen, Gary Campbell-ekin ezkonduta egon zen 1965 eta 1970 urteen artean.

Bere lehen agerraldietan Marcia Mason izenez ere agertzen da.

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saria Kategoria Filma Emaitza
46. Oscar Sariak 1974[2] Emakumezko aktore onena Cinderella LibertyIzendatua
50. Oscar Sariak 1978[3] Emakumezko aktore onena The Goodbye GirlIzendatua
52. Oscar Sariak 1980[4] Emakumezko aktore onena Chapter TwoIzendatua
54. Oscar Sariak 1982[5] Emakumezko aktore onena Only When I LaughIzendatua
Emmy Sariak 1997[6] Emakumezko aktore onena FrasierIrabazlea
  • 2002ko Saint Louiseko Nazioarteko Jaialdian , jaioterrian, egindako ibilbidearengatiko saria jaso zuen.
  • 2001ean Temeculako (Kalifornia) Temecula Valleyko Zinemaldian, egindako ibilbidearengatiko saria jaso zuen

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]