Edukira joan

María Castro

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Castro

(2025)
Bizitza
JaiotzaVigo, 1981eko azaroaren 30a (44 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaPontevedrako campusa
Faculty of Education and Sport Sciences of Pontevedra (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista aurkezlea eta gimnasta erritmikoa

maria-castro.net
IMDB: nm1695705 X.com: maruxacastro Instagram: maria_castro_jato Edit the value on Wikidata

Maria Castro Jato (Vigo, Pontevedra, 1981eko azaroaren 30a) aktorea, telebista aurkezlea, dantzaria eta gimnasta erritmiko ohia da.

12 urtez gimnasta izan zen gimnasia erritmikoko diziplinan (6 urtetik 18 urtera arte), Nelly Bouso Gasalla eta Eva Bouso Gasalla ahizpekin batera Galiziako txapelketa irabazi zuen. Lorpen handiena 1996. urtean Espainiako Klub eta Autonomien Txapelketan pilotako txapeldunordea izatea izan zen. Gero, Gorputz Hezkuntzako Magisteritzako Diplomatura eta Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatura lortu zituen Pontevedrako Hezkuntza eta Kirol Zientzien Fakultatean, Vigoko Unibertsitatean.

Interpretazioan guztiz murgildu baino lehen, Gorputz Hezkuntzako irakasle lanetan jardun zuen denboraldi labur batez. Kazetaritza ikasi zuen. Prestakuntza osagarriari dagokionez, dantza garaikidea, ballet klasikoa, dantza modernoa, hip-hopa zein kabareta ikasi zituen. Interpretazio eta bikoizketa ikastaro batzuk ere egin zituen.[1]

Ikus-entzunezko hedabide batean lan egin zuen lehen aldiz bere hiriko telebistan (Televigo), azafata jardun zuen. Aktore debuta egin zuen Paula Barreiro pertsonaia interpretatzen (aurretik Cristina Castañok interpretatua), Galiziako TVG kanal autonomikoaren Pratos combinados telesail arrakastatsuan. Bertan, Ernesto Chao, Mabel Rivera, Antonio Durán "Morris", Manuel Millán edo Xosé Manuel Olveira "Pico" telesailean bere aita izan zena ezagutu zituen. Handik aurrera, TVGko hainbat telesail eta saiotan hartu zuen parte aurkezle zein aktore lanetan. Antzerkian eta bikoizketako aktore lanetan ere jardun du, baita publizitatean eta modelo pase zein argazki saioetan. La Sextaren Espainiako eguneroko produkzioko lehen telesailean, SMSn, aktore gisa parte hartu zuen eta Lucia pertsonaiarena egin zuen. Telesail horretan, Espainiako zinema eta telebistako beste gazte promesa batzuekin egin zuen topo, hala nola Amaia Salamancarekin (geroago Sin tetas no hay paraíso telesailean harexekin bat egin zuen), Yon Gonzálezekin, Aroa Gimenorekin eta Mario Casasekin.

2008. urtean, estatu mailan eman zen ezagutzera, Sin tetas no hay paraíso izeneko telesailean Jessica pertsonaiari esker. Telecincok eman zuen telesail hori, eta 2007-2008 denboraldiko telebistako errebelazio saioa bihurtu zen, astero 4 milioi ikusletik gora eta % 23,4ko pantaila-kuota izan baitzuen. STNHPn, emakume erakargarri bat interpretatu zuen, arrakasta izateko gogoa zuena eta limurtzailea, nahi zuen guztia lortzeko gai zena, eta bere anbizioak noizbehinka prostituzioa praktikatzera eramaten zuena, bere behar ekonomikoak asetzeko eta ez zegokion estatus sozial batean mantentzeko. Berarekin batera, Amaia Salamanca, Miguel Ángel Silvestre, Cuca Escribano, Fernando Guillén Cuervo edo Armando del Río aritu ziren. Gainera, 2008. urtean Melocosen bideoklip berrian ere hartu zuen parte, "Fuiste tú" izenekoan, hain zuzen ere. Handik urtebetera Carlos Bauterekin kolaboratu zuen "Nada se compara a ti" abestiaren bideoklipean. 2009. urteko urriaren 16an, Ondas saria irabazi zuela iragarri ostean, aktoreak Público egunkariari aitortu zion: «Shock egoeran geratu nintzen jakin nuenean».[2]

2010 eta 2012 artean Mollie Ralston pertsonaia antzeztu zuen Agatha Christie britainiar idazlearen La ratonera lanean Madrilgo Victoria erregina Antzokian Gorka Otxoa, Leo Rivera, Paco Churruca, Aroa Gimeno, Alvaro Roig, Maribel Ripoll eta Guillermo Muñozekin batera. Kritikak mistoak izan ziren Maria Castrorentzat, «izua, larritasuna, gozotasuna, mesfidantza eta aktore gisa moldakortasuna aldarrikatzen duten beste emozio asko senti ditzakegu» eta «La Ratonera' antzezlanean lortzen du bere lanarekin maila gainditzea, baina, ezta gutxiagorik ere, interpretazio gogoangarria lortzea. Ibilbide luzea falta zaio, baina egia da izaera eta gogoa dituela eta bere figura ez dela oharkabean pasatzen eszenan.» María Castro Tierra de lobos telesailaren bi denboraldietan agertu zen Elena pertsonaia antzezten eta 2014. urtean bukatutako telesailaren hirugarren denboraldian eta azken denboraldian ere agertu zen. 2012. urteko irailaren 3an Interviu aldizkariaren azala izan zen, Kanarietako hondartza batean topless-ean agertu zenean[3][4][5]

2013. urteko martxoan, Maria Castro aktorea Antena 3 telebista katean fitxatu zuen Vive cantando telesaileko protagonista izateko. Trini izan zen telesaileko protagonista, eta kateko prime timean eman zuten, nahiz eta Telecincok astearteetarako ere Tierra de lobos telesaileko hirugarren denboraldia programatu zuen, beraz bi kateetan batera egon zen, bi kateen lehian. 2015. urteko apirilean hasi zen emititzen Televisión Españolaren Seis hermanas telesaila, 1913. urteko Madrilen girotua, non María Castrok Francisca Silvaren papera egin zuen, Silva ahizpen artean abenturazaleena. 2015. urteko abenduan, Neox-en Neox Fan Confidential saioa aurkezten hasi zen, aktorea nola desmuntatzen zen erakusten zuena. 2016. urteko urriaren hasieran, Telecinco katean parte hartuko zuela iragarri zuten, besteak beste, Ruben Cortadarekin batera 2017. urtean estreinatu zen Ella es tu padre telesailean protagonista izateko. 2017 eta 2018. urtean Amar es para siempre eguerdi osteko eguneroko telesailaren zazpigarren denboraldiko protagonista izan zen, Natalia Medina / Ana López interpretatuz.[6]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013tik harremana izan ostean, 2018ko irailaren 15ean Jose Manuel Villalba aktorearekin ezkondu zen Pontevedra probintziako Baionako Paradorean.[7]

2016. urteko martxoan iragarri zuen Mariak haurdun zegoela lehen aldiz. 2016ko ekainaren 22an jaio zen bere lehen alaba, Maia. 2020. urteko maiatzean berretsi zuen bigarren aldiz zegoela haurdun. Bigarren alaba, Olivia, 2020ko urriaren 1ean jaio zen. Bere hirugarren alaba, Emma, 2024ko apirilaren 9an jaio zen.[8][9][10][11]

Telebistako serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Lana Pertsonaia Oharrak
2001-2006 Pratos combinados Paula Barreiro 154 kapitulu
2002-2005 Avenida de América Sara 14 kapitulu
2006-2007 SMS, sin miedo a soñar Lucía Jimeno 185 kapitulu
2006 Los Serrano María kapitulu 1
Ellas y el sexo débil gonbidatua
O show dos Tonechos María
2007 Rocío, casi madre María
2008-2009 Sin tetas no hay paraíso Jessica del Río 43 kapitulu
2009 Una bala para el Rey Laura Telesail txikia
2010-2014 Tierra de lobos Elena Valdés 42 kapitulu
2013-2014 Vive cantando María Trinidad «Trini» Almagro López 25 kapitulu
2013 Salaó Sagrario Telesail txikia
Aída Leticia kapitulu 1
2014 Anna Karenina Varenka telesail txikia[12]
2015-2017 Seis hermanas Francisca Silva 381 kapitulu
2017-2018 Ella es tu padre Carmen Weiller 13 kapitulu
2018-2019 Amar es para siempre Ana López Rayos / Natalia Medina Alcázar 255 kapitulu
2022 La que se avecina Cristina kapitulu 1
2022; 2025 Machos alfa Eugenia 6 kapitulu
2023-presente La promesa Pía Adarre ? kapitulu
Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
2003 La vida mancha Begiralea Enrique Urbizu
2006 Días azules Hilarria Miguel Santesmases
2009 Los muertos van deprisa Maria Angel de la Cruz
2013 Combustión Julia Daniel Calparsoro
2014 Pancho, el perro millonario Luisa Tom Fernandez
2016 Las invasoras CIA agentea Victor Conde
2016 22 ángeles Isabel Zendal Miguel Bardem
2018 Memorias de un hombres en pijama txoria Carlos Ferfer
2022 Mama no enRedes Alizia Daniela Fejerman
El juego de las llaves Cris Vicente Villanueva

Telebistako saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Grandes Musicais (1999) - TVG.
  • Estreas TVG (2000) - TVG.
  • Gala Especial de Noiteboa (2001) - TVG.
  • Álvaro Cunqueiro Galako sari ematea (2002) - TVG.
  • Gala Cutty Sark (2002) - TVG.
  • Noites de verán (2002, 2003) - TVG.
  • Pillados (2005) - TVG.
  • Curtocircuito (2005, 2006) - TVG.
  • Arredemo (2007) - TVG.
  • Neox Fan Confidential (2015-2016) - Neox.
  • Trabajo temporal (2016) - La 1.
  • MasterChef Celebrity (2018) - La 1. 8. kanporatua
  • El juego de los anillos (2021) - Antena 3.
  • El cazador (2023) - La 1.
  • La ratonera (2010), Agatha Christierena; zuzendaria: Víctor Conde - Mollie Ralston pertsonaia
  • Crimen perfecto (2011), Alfred Hitchcockena; zuzendaria: por Víctor Conde - Margot Wendice pertsonaia.
  • Una semana, nada más (2013), Clément Michelena; zuzendaria: Gabriel Olivares - Sofía pertsonaia.
  • La novia de papá (2015), Paloma Bravorena; zuzendaria: Joseph O'Curneen - Sol pertsonaia.
  • Dos más dos (2017-2018), Daniel Cúparo eta Juan Verarena; zuzendaria: Maite Pérez Astorga y David Serrano - Silvia pertsonaia.

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2009 Espainiako fikzioko emakumezko antzezlerik onena Sin tetas no hay paraísoIrabazlea

Zilarrezko Fotogramak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2013 Telebistako emakumezko aktore onena Vive cantandoIzendatua
2010 Antzerkiko emakumezko aktore onena La ratoneraIzendatua
2009 Telebistako emakumezko aktore onena Sin tetas no hay paraísoIzendatua

Urrezko TP Sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2009 Emakumezko aktore onena Sin tetas no hay paraísoIzendatua

Mestre Mateo sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2008 Bigarren mailako emakumezko aktore onena Los muertos van deprisaIzendatua
2007 Telebista komunikatzaile onena ArredemoIzendatua
2005 Bigarren mailako emakumezko aktore onena Pratoa conbinadosIzendatua

Neox Fan Awards

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2014 Zinemako emakumezko aktore onena Pancho, el perro millonarioIrabazlea
Telebistako emakumezko aktore onena Vive cantandoIzendatua
2013 Zinemako emakumezko aktore onena CombustiónIzendatua

Kapital sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria TBko seriea Emaitza
2014 Telebistako emakumezko aktore onena Vive cantandoIrabazlea [14]
  • 2023an, Viguesa nabarmena .[15]
  • Baionako Urrezko Karabela Sariaren irabazlea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]