Edukira joan

Manuel Maria Coelho

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Maria Coelho

Portugalgo Lehen Ministroa

1921eko urriaren 20a - 1921eko azaroaren 5a
← António Granjo - Carlos Maia Pinto →
ministro

Bizitza
JaiotzaChaves, 1857ko martxoaren 6a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa, 1943ko urtarrilaren 10a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta militarra

Find a Grave: 247763802 Edit the value on Wikidata

Manuel Maria Coelho (Chaves, 1857ko martxoaren 6a – Lisboa, 1943ko urtarrilaren 9a) portugaldar militar, kazetari eta politikaria izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1921eko urritik azarora.

Infanteriako ikastaroa egin zuen Armadaren Eskolan, eta garai hartatik ideia errepublikarren jarduera politikoari ekin zion. 1891ko urtarrilaren 31ko errepublikar matxinadako buruzagietako bat izan zen eta gerra kontseilu baten ondoren bost urtez Angolara bidali zuten. Masoneriako kidea, ideia errepublikarrak prentsatik zabaldu zituen egunkarien sortzaile, zuzendari eta kolaboratzaile gisa.

1910ean errepublika aldarrikatu ondoren, Angolako eta Gineako gobernadore izan zen. 1921ean diputatu hautatu zuten. 1921eko urriaren 19ko Gau Odoltsuaren ondoren, António José de Almeida presidenteak lehen ministro izendatu zuen larrialdiko gobernu bat zuzentzeko. Azaroaren 5ean dimisioa aurkeztu zuen, Frantzia, Erresuma Batua eta Espainiaren atzerriko esku-hartze militar baten beldur, herrialdeko kaosak eraginda.

Erreserba militarrera pasa eta João Chagasekin batera "Historia da Revolta do Porto" idatzi zuen.