Edukira joan

Alfredo Rodrigues Gaspar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfredo Rodrigues Gaspar

Portugalgo Lehen Ministroa

1924ko uztailaren 7a - 1924ko azaroaren 22a
← Álvaro de Castro - José Domingues dos Santos →
ministro


Lisboako alkatea

Bizitza
JaiotzaSão Pedro, 1865eko abenduaren 8a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa, 1938ko azaroaren 30a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaDemocratic Party (en) Itzuli

Alfredo Rodrigues Gaspar (Funchal, 1865eko abenduaren 8a – Lisboa, 1938ko azaroaren 30a portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1924ko uztailetik azarora.

Portugalgo Itsas Armadako militarra izan zen. Lisboako alkate izan zen 1918ko urtarrilean eta 1919tik 1920ra. 1914tik 1924ra Kolonia, Marina, Barne eta Nekazaritza ministro karguetan aritu zen hainbat alditan, eta Diputatuen Ganberako presidente ere izan zen. Portugalgo Lehen Errepublikaren ezegonkortasun handiko garaian lehen ministro izan zen 1924ko uztailetik azarora.

Hil zenean, itsas armadako lehergailuen laborategiko zuzendaria eta itsas ingeniaritzako batzorde teknikoko presidentea zen.