Lukas Larraza Ondarra (Bakaiku, 1929kootsailaren 5a - Legazpi, 2020kootsailaren 20a) atleta nafarra, krosean espezialista handia izandakoa.[1] 50 hamarkadan jardun zuen nagusiki, eta Nafarroan federaziorik ez zegoenez, Gipuzkoakoarekin lehiatu zen. Nazioetako Krosean –egungo Munduko Kros Txapelketa– 3 aldiz internazionala izan zen, 1955etik 1957ra, Donostian, Belfasten eta Waregemen (Belgika) jokatutako Nazioetako Krosean. Donostiakoan 44.a sailkatu zen eta taldekako brontzezko domina jaso zuen. 4 aldiz irabazi zuen Mugerza Memoriala (1953, 1955, 1956 eta 1957).[2] Lau aldiz Nafarroako txapelduna izan zen. Bere kirol ibilbidean hiru klubetan aritu zen, UliakoGimnastika, Real Sociedad eta Club Deportivo Herrera.
Bestalde, gogoratzekoa da 1951ko martxoan Altsasun zapatila galdu eta lasterketako zati handiena elur gainean korrika egin behar izan zuenekoa.