Edukira joan

Jon Idigoras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Idigoras


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993ko ekainaren 28a - 1996ko urtarrilaren 9a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989ko azaroaren 20a - 1993ko apirilaren 13a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986ko uztailaren 8a - 1989ko irailaren 2a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1984ko martxoaren 22a - 1986ko uztailaren 9a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Cruz Idígoras Guerricabeitia
JaiotzaZornotza, 1936ko maiatzaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2005eko ekainaren 3a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birika-enfisema
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta toreatzailea
Lantokia(k)Madril
KidetzaLangile Abertzaleen Batzordeak
Izengoitia(k)Chiquito de Amorebieta, Chiquito de Éibar eta Morenito del Alto
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Jon Idigoras Gerrikabeitia (Zornotza, Bizkaia, 1936ko maiatzaren 3a - Bilbo, 2005eko ekainaren 3a) euskal herritar politikaria izan zen, ezker abertzale independentistaren militante historikoa; LAB sindikatuaren (1974) eta Herri Batasuna koalizioaren (1978) sortzeetan parte hartu zuen.

Zezenketak zituen gustuko, eta gaztetan nobilleroa izan zen, 'Txikito de Amorebieta' eta 'Morenito del Alto' izenpez ere ezagutua.

Idigoras langile giroan jaio zen eta langile mugimenduan ibili. 1974. urtean LAB sindikatuaren sortze prozesuan parte hartu zuen eta 1978. urtean Herri Batasuna alderdi politikoarenean.

1978 urtetik 1995. urte bitartean HBko mahai nazionaleko mahaikide izan zen. 1980, 1984, 1986. urteetan Eusko Legebiltzarran biltzarkide izan zen, eta 1986, 1989 eta 1993. urteetan Espainiako Kongresuan diputatu.

Jon Idigorasen aldeko eranskailua garai hartako hizkerarekin,1996.

1996an Baltasar Garzón epaileak Herri Batasunako Mahai Nazionaleko 25 kideak atxilotzeko eta prozesatzeko agindua eman zuen, ETAren "Alternatiba Demokratikoa" bideoa hedatzea delitua zela iritzita. Epailea berak, 300 milioi pezetako (1,8 milioi euro inguru) bermea eskatu zion behin-behinean askatzeko[1]. 1996ko apirilean fidantzaren murrizketa egin zion Garzónek eta 15 milioi pezetara jaitsi zion. Jaitsiera hori izanda ere, ordaintzeari uko erabaki zuen, "duintasun politikoagatik" eta bere eskubideak "ez zirela erosten" argudiatuta. Azkenean, fidantza hori ordaindu gabe utzi zuten behin-behinean libre, biriketako gaixotasun oso larria zuela-eta espetxealdia osasunarentzat arriskutsua zela egiaztatu ondoren.

HBko beste mahahikide guztiekin bat, Espainiako Auzitegi Gorenak 7 urteko zigorra ezarri zion ETArekin kolaboratzeagatik, eta Basauriko espetxean sartu zuten 1997ko abenduaren 5ean. 1998ko maiatzean Barakaldoko Gurutzeta ospitalean ingresatu zuten eta aste bete geroago irten, espetxeko 3. gradu penitentziarioa jaso ondoren.

2002ko azaroan Baltasar Garzón epaileak Batasuneko beste 21 lagunekin batera Batasunaren parte izana edo izatea leporatzen die, alderdi politiko hau ETAren sare terroristaren zatia delakoan.

Idigorasek bere bizitzako hainbat pasarte El hijo de Juanita Gerrikabeitia (Txalaparta argitaletxea) liburuan idatzi zituen gaztelaniaz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Garzón encarcela a Jon Idígoras El dirigente de HB podrá eludir la prisión con el pago de una fianza de 300 millones|https://elpais.com/diario/1996/02/22/espana/824943626_850215.html