Jane Cooke Wright
| Jane Cooke Wright | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Jane Cooke Wright |
| Jaiotza | Manhattan, 1919ko azaroaren 20a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Heriotza | Guttenberg, 2013ko otsailaren 19a (93 urte) |
| Familia | |
| Aita | Louis T. Wright |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Smith College 1942) New York Medical College (en) Ethical Culture Fieldston School |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | onkologoa |
| Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea Harlem Hospital Center (en) |
| Kidetza | Sigma Xi (en) |
Jane Cooke Wright (New York, 1919ko azaroaren 30a - Guttenberg, 2013ko otsailaren 19a) ikertzaile eta kirurgialari aitzindaria izan zen minbiziaren aurkako borrokan, batez ere kimioterapiari egindako ekarpenengatik nabarmendu zen. Zehazki, minbizi-zeluletan sendagaiek izan ditzaketen eraginak probatzeko laborategiko saguen ordez giza ehunen kultiboak erabiltzea aitortzen diote Wrighti. Bularreko minbizia eta azaleko minbizia tratatzeko metotrexatoa erabiltzen ere aitzindaria izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jane Cooke Wright Manhattanen jaio zen. Gurasoak Corinne Cooke eskola publikoko irakaslea eta Louis T. Wright Meharry Harvard Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean graduatu zen lehenengotako afroamerikarra.[2] Bere aitona Ceah Ketcham Wright doktorea zen,eta bere osaba William Fletcher Penn, Yale Medical College-ko lehen graduatu afroamerikarra.[3] Bere osaba ere medikua izan zen, eta Meharry Medical College-eko dekanoa.[4]
Wrighten aitak etengabe borrokatu zuen arraza-bidegabekeriaren aurka, eta Amerikako Medikuen Elkartea salatu zuen medikuntzaren arloan dagoen arraza-bereizkeriaren erantzule bezela. Publikoki adierazi zuenez, "AEBetako Mediku Elkarteak beltzen osasunean Hitlerrek juduen osasunean adina interes erakutsi du".[5] Mediku bilakatzean, Jane Wrightek eta bere ahizpa Barbara Wright Piercek aitaren eta aitona-amonen urratsei jarraitu zieten, bi arrakalak gaindituz, generoarena eta arrazarena, arrakasta izan zuten gizonezkoen lanbide nagusiki zuri batean.
Gaztea zenean, Fieldston Kultura Etikoko Eskolara joan zen eta 1938an graduatu zen.[3] 1942an Smith College-n graduatu zen, NAACP-ren (National Association for the Advancement of Colored People) argitalpen ofiziala zen The Crisis egunkariaren portadan agertuz. Hiru urte geroago, 1945ean, New York Medical College-n medikuntza gradua lortu zuen ohoreekin. [2]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntza gradua lortu ondoren, Bellevue Ospitalean (1945-46) eta Harlem Ospitalean (1947-48) egonaldiak egin zituen, erresidentzia buru izatera iritsiz.[6] 1949an bere aitak sortutako Harlem Hospital Cancer Research Center-en ikerketa lanetan aritu zen eta hau 1952an hil zenean zuzendari bezala ordezkatu zuen.[3]1955ean New Yorkeko Unibertsitatean Bellevue Medical Center ikerketa-enkargu bat onartu zuen, Ikerketa Kirurgikoko irakasle titular eta Minbiziaren Ikerketako zuzendari gisa.[2]
Wrighten ikerketa-lana zenbait farmakoek tumoreetan zituzten ondorioak aztertzean oinarritu zen. Hasierako kimioterapian minbizi-tumoreen aurkako tresna eraginkor gisa erabili zen metotrexatoa identifikatu zuen lehena izan zen. Bere lehen lanek kimioterapia tratamendu esperimental, hipotetiko eta frogatu gabearen eremutik kanpo eraman zuten, minbiziaren terapia terapeutiko eraginkor, ebaluatu eta frogatuaren esparrura, literalki milioika bizitza salbatuz. Bere aitarekin batera nitrogeno-ziapearen agenteak sartu zituen Lehen Mundu Gerran erabilitako ziape-gasen konposatuen antzekoa, eta arrakasta izan zuten leuzemia zuten pazienteen minbizi-zelulen tratamenduan.
Kimioterapiako lan konbinatorioan ere aintzindari izan zen. Hainbat farmako emateaz gain, aldaketa sekuentzialak eta dosifikaziokoak egin zituen, kimioterapiaren eraginkortasuna handitzeko eta albo-ondorioak gutxitzeko.[3]
Arrakasta izan zuen bularreko minbizia eta azaleko minbizirako tratamenduen identifikazioan, eta kimioterapiako protokolo bat garatu zuen larruazaleko minbizia zuten pazienteen bizitza hamar urtera arte luzatuz.
Metodo ez-kirurgiko bat ere garatu zuen, barne-organoetan —gibelean eta barean, adibidez— kokatutako tumoreei medikamentu ahaltsuak emateko kateter-sistema bat erabiliz. Minbiziaren kimioterapiari buruzko 100 artikulu baino gehiago argitaratu zituen bere ibilbidean, eta Journal of the National Medical Association egunkariko kontseilu editorialaren zerbitzura egon zen.
Bere ibilbidean, biologo eta fisiologoa zen Jewel Plummer Cobb zientzialari afroamerikarrarekin ere kolaboratu zuen.[4]
Ikerketaz eta lan klinikoaz gain, Wrightek jarduera profesional oparoa garatu zuen:
- 1964an, Onkologia Klinikoko Elkarte Estatubatuarra sortzen lagundu zuten zazpi medikuen artean emakume bakarra izan zen.
- Bihotzeko Gaixotasunei, Minbiziari eta Garun-hodietako Istripuei buruzko Batzorde Presidentzialeko kide izan zen 1964 eta 1965 artean.
- 1967an, New Yorkeko Medikuntza Fakultateko Minbiziaren aurkako Elkarteko dekano izendatu zuten, garai hartako medikuntza fakultate batean maila altueneko mediku afroamerikarra.
- 1966an National Cancer Advisory Board-eko kide izendatu zuen Lyndon Johnson presidenteak, eta postu horretan jardun zuen 1970era arte.
- 1971n, New Yorkeko Minbiziaren Elkarteko presidente hautatu zuten lehen emakumea izan zen.
- 1973tik 1974ra Afrikako Medikuntza eta Ikerketa Fundazioko presidenteordea izan zen
Nazioartean ere jardun zuen, Txinako eta Sobietar Batasuneko onkologoen ordezkaritzak zuzenduz, baita Afrikako eta Ekialdeko Europako herrialdeak ere. Ghanan (1957) eta Kenyan (1961) ere lan egin zuen minbizia zuten gaixoak tratatzen. .
Wrightek sari asko jaso zituen, besteak beste, emakumeak medikuntzan gaitzeko eta gradu-titulua lortzeko munduan ezarritako bigarren erakunde medikoa izan zen Woman's Medical College of Pennsylvania (WMCP) elkarteak Medikuntza Zientzietako Ohorezko Doktore izendatu zuen.
Wright 1985ean jubilatu zene eta New York Medical College-eko irakasle emeritu izendatu zuten 1987an. Kimioterapian aitzindaria izan zen bere ikerketa deskribatzean, Fern Eckman erreportariari esan zion: "Oso atsegina da ezagutzen ez dena ikertzea. Ez dago ekarpen positiboa egiteko moduan ateratzen den esperimentu batekin lortzen dena baino emozio handiagorik "[7]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947ko uztailaren 27an, Wright David D. Jones abokatuarekin ezkondu zen eta bikoteak bi alaba izan zituen: Jane Wright Jones eta Alison Jones. Senarrak pobreziaren aurkako eta gazte afroamerikarren lanbide-heziketaren aldeko erakundeen sortzaile izan zen. Zoritxarrez, 1976an, Jones bihotz-gutxiegitasunez hil zen.
Zientziekiko zaletasunaz gain, akuarelaraz margotzea, misteriozko eleberriak irakurtzea, igeriketa eta bela atsegin zituen Janek.
Argitalpen aipagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- J. C. Wright, J. P. Cobb, S. L. Gumport, F. M. Golomb, and D. Safadi (1957), "Investigation of the Relationship Between Clinical and Tissue Response to Chemotherapeutic Agents on Human Cancer", New England Journal of Medicine 257 : 1207-1211.[8]
- J. C. Wright, J. I. Plummer, R. S. Coidan, eta L. T. Wright (1953), "The in Vivo and in Vitro Effects of Chemotherapeutic Agents on Human Neoplastic Diseases", The Harlem Hospital Bulletin 6 : 58-63.[9]
- Jane C. Wright (1984), "Cancer Chemotherapy: Past, Present, and Future -- Part I.", Journal of the National Medical Association. [10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Jane Cooke Wright-4810 – Buscamos Cientificas | CASIO. (kontsulta data: 2026-05-15).
- 1 2 3 (Ingelesez) Weber, Bruce. (2013-03-03). «Jane Wright, Oncology Pioneer, Dies at 93» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2026-05-14).
- 1 2 3 4 (Ingelesez) «Wright, Jane Cooke | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (kontsulta data: 2026-05-14).
- 1 2 (Ingelesez) «Black women scientists in the United States | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-05-14).
- ↑ (Ingelesez) «Women pioneers of medical research : biographies of 25 outstanding scientists | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-05-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Macho Stadler, Marta. (2018-03-01). «Jane Cooke Wright: transformando el tratamiento contra el cáncer» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «Women pioneers of medical research : biographies of 25 outstanding scientists | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «Investigation of the Relation between Clinical and Tissue-Culture Response to Chemotherapeutic Agents on Human Cancer» www.nejm.org doi:. (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Wright, J. C.; Plummer, J. I.; Coidan, R. S.; Wright, L. T.. (1953-09). «In vivo and in vitro effects of chemotherapeutic agents on human neoplastic diseases: a preliminary report on the comparison of the effects of chemotherapeutic agents on human tumors in tissue culture and the effects of each such agent in the patient from whom the tissue for culture was taken» The Harlem Hospital Bulletin 6 (2): 58–63. PMID 13108132. (kontsulta data: 2026-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Wright, J. C.. (1984-08). «Cancer chemotherapy: past, present, and future--Part I» Journal of the National Medical Association 76 (8): 773–784. ISSN 0027-9684. PMID 6381742. PMC 2609825. (kontsulta data: 2026-05-15).