Goieniz zine-kluba
| Goieniz zine-kluba | |
|---|---|
| Datu Orokorrak | |
| Barne egitura | |
| Sorrera-data | 1995 |
| Bestelakoak | |
| Webgunea | https://goieniz.com/ |
Goieniz zine-kluba egoitza Beasainen (Gipuzkoa) duen zine-kluba da, 1995ean sortua. Beasaingo Usurbe antzokian eskaintzen dituzte emanaldiak, jatorrizko bertsioan.[1]
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980eko hamarkadan, Goierriko Zine Klubak Ordizian egiten zituen emanaldiak. Garai hartan, Donostiako Zinemaldiak herriz herri ibiltzen zen atal bat zuen: Barrios y pueblos. Horietako bat Ordizian eskaintzen zen, hain zuzen ere. Emanaldi horien inguruan bildutako jendeak sortu zuen Goierriko zine-kluba.[2]
1995eko martxoaren 2an eman zuen lehen emanaldia Usurbe zinema aretoan, Sergio Cabrera zuzendariaren La estrategia del caracol filmarekin.[1][3][4][5]
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, urtero 20 film inguru ematen zituzten, bi ziklotan. Lehena, urritik abendura; eta bigarrena, urtarriletik apirilera. Horrela, 35 ziklo osatu ziren. [6]
Begirada ziklo berezia ere eskaini zuten 1999 eta 2012 urteen artean, apiriletik maiatzera.[7][8][9]
2012 urtetik aurrera, urritik ekainera bitartean hamabostean behin proiektatzen dituzte filmak. Proiekzioen eguna 2022an ostegunetik asteartera aldatu zen. [10][11][12][13]
Film Kuttuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziklo bakoitzean ikusleen proposamenak jasotzen ziren, bost filmeko zerrenda osatzen zen eta ondoren, bozketa bidez, ikusleek aukeratzen zuten Film Kuttuna izango zena. Dinamika hau 2017ra arte mantendu zen.
Gau Laburra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte bukaeran, saio berezi batean ematen duten film laburren bilduma da.
Jatorrian film luzeen saio berean ematen zuten, saio horren hasieran; baina, antolaketa arazoak kausa, saio berezia sortu zen horretarako 2001 urtean.[14][15][16][17]
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goienizeko kideak.1995eko otsaileko argazkia: Ainhoa Alfageme, Julen Arina, Pepe Erauskin, Mikel Lasa eta Xabier Carnicer.
- Goienizeko kide batzuk 2014ko urrian, Usurbe antzokiko langileekin: Jose Ignacio Sanchez, Olatz Larrea, Leire Iturrioz, Xabier Amenabarro eta Edorta Martinez
- Goieniz zine-klubeko programak jasotzeko ontzia (1995)
- Zineklubeko kide batzuk XXIII. Gau Laburra aurkezten 2024ko abenduan; Eli Lasa, Egle Escamilla, Olatz Larrea, Nerea Erauskin eta Leire Iturrioz
- Zineklubeko kide batzuk XXII. Gau Laburra aurkezten 2023ko abenduan: Nerea Erauskin, Marian Segovia, Egle Escamilla, Leire Iturrioz, Olatz Larrea eta Eli Lasa
- XXIII. Gau Laburra. 2024-12-28
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Goieniz zinekluba, 26 urte» Goiberri 2021-02-15 (kontsulta data: 2026-04-23).
- ↑ «Goieniz izeneko zinekluba sortu dute Beasainen» Egunkaria (Egunkaria): 25..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lizarraga, Ramón Maria. (2003). «Goieniz Zinekluba: Una ventana abierta al cine» Beasain Jaietan (Beasain: Beti Bizi Elkartea): 101-102..
- ↑ Mendiguren, Xabier. (2015). «Goieniz: 20 urte kalitatezko zinema herria hurbiltzen» Beasain Jaietan (Beasain: Beti Bizi Elkartea): 157-159..
- ↑ Segovia, Marian. (2022). «Goieniz» Beasain Jaietan (Beasain: Beti Bizi Elkartea): 140-145..
- ↑ (Gaztelaniaz) UNANUA, JUANTXO. (2012-01-11). «El Usurbe levanta el telón para otro ciclo de Goieniz y Tiempo de Teatro» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-06-10).
- ↑ Hitza, Goierriko. (2020-09-28). «Zinema zaleen topagunea» Goiberri (kontsulta data: 2026-06-03).
- ↑ Gurrutxaga, Iñaki. (2012-04-17). «Komedia generoaren lau filme klasiko bilduko ditu Goienizen Begirada zikloak» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-10).
- ↑ «Goieniz zine klubak "Dardara" zikloa emango du maiatzean» Goierritarra (Ordizia: Goierritarrak Kultur Elkartea) 179: 3..
- ↑ Laida, Goiburu(e)ko. (2026-02-27). «Askotariko begiradak, herrian eta pantaila handian» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-03).
- ↑ Hitza, Goierriko. (2021-05-31). «Charlot gogoan» Goiberri (kontsulta data: 2026-06-03).
- ↑ Agirre, Loinaz. (2022-09-29). «Goieniz zine kluba, astearteetan» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-03).
- ↑ «15 urte zine eskaintza zabaltzen» Beasain Egunez Egun (Beasain: Beasaingo Udala) 16: 1-5..
- ↑ «Bigarren Gau Laburra jasoko du Beasaingo Goieniz Zineklubak» Egunkaria: 37..
- ↑ Agirre, Loinaz. (2024-12-19). «Goieniz zine klubaren Gau Laburra, abenduaren 27an da» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-03).
- ↑ Zarandona, Josune. (2023-12-21). «Goienizen film laburren gaua Beasainen 22. aldiz» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-03).
- ↑ Agirre, Loinaz. (2019-12-27). «Beasaingo XIX. film laburren jaialdia izango da gaur Usurbe Antzokian» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-03).