Edukira joan

German Urteaga Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
(«German Urteaga» orritik birbideratua)
German Urteaga Garmendia
Bizitza
JaiotzaBeasain, 1995eko urtarrilaren 24a (31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, bertsolaria, trans eskubideen aldeko ekintzailea eta entrenatzailea

Facebook: germanurteaga Instagram: _fitnesstrans Edit the value on Wikidata

German Urteaga Garmendia (Beasain, Gipuzkoa, 1995eko urtarrilaren 24a) psikologoa, entrenatzaile pertsonala, bertsolaria eta trans aktibista da.[1]

Beasainen jaio zen, Gipuzkoako hegoaldean.[1] Jaiotzez emakumezko generoa esleitu zioten, baina 3 urte zituela, konturatu zen mutila zela.[2][3] 22 urterekin armairutik irten zen gizon trans gisa.[4][1]

10 urte zituela, Goierriko bertso eskolan eman zuen izena.[5] 2013an txapeldun izan zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 15 eta 18 urte bitartekoen taldean.[6] 2013tik 2019ra irakasle izan zen Goierriko bertso eskolan.[5][7]

Ordiziako Urdaneta ikastetxean eta Oianguren eta Txindoki institutuetan ikasi zuen. Psikologia gradua egin ostean, kirol psikologiako masterra egin zuen.[8]

Kirolean, futbol entrenatzaile jardun zuen aldi batez,[8] eta gaur egun entrenatzaile pertsonala eta kirol psikologoa da.[9]

Trans pertsonei buruzko ekitaldietan parte hartzen du eta hitzaldiak ematen ditu.[4][10][11][12]

Bertsolaritzako lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2012 - Bigarrena
  • 2013 - Txapelduna

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2015 - Final zortzirenak
  • 2024 - Final zortzirenak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 Ordoñez Garmendia, Jon. «Gizarteak bere bidea noiz egingo» Berria 2018-07-22 (kontsulta data: 2023-10-05).
  2. ↑ «German Urteaga: "Ezin nuen nire burua bularrekin edo hilerokoarekin irudikatu"» EITB 2020-10-26 (kontsulta data: 2023-10-05).
  3. ↑ «Gemma Urteaga: "Onartzeko ez nuen arazo handiegirik izan, nire baitan normala zen zerbait gisan hartzen nuen, baina banekien gizarteak ez zuela hala hartzen"» Goiberri 2016-06-24 (kontsulta data: 2023-10-05).
  4. 1 2 Madera, Ubane. «Transexualitatea hizpide izango da gaur Elkartegian» Plaentxia.eus 2018-07-10 (kontsulta data: 2023-10-05).
  5. 1 2 «German Urteaga Garmendia» Xenpelar Dokumentazio Zentroa (kontsulta data: 2023-10-05).
  6. ↑ «Gemma Urteaga izan da garaile Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Orion» Gara 2013-06-24 (kontsulta data: 2023-10-05).
  7. ↑ «Lizardi Sariko finala jokatuko da gaur Zarautzen» Bertsoa.eus 2017-09-01 (kontsulta data: 2023-10-05).
  8. 1 2 «German Urteaga. (Beasain, Gipuzkoa, 1995)» Berria (kontsulta data: 2023-10-05).
  9. ↑ Urteaga Garmendia, German. «Nahi dugun kirola» Goiberri 2023-09-22 (kontsulta data: 2023-10-05).
  10. ↑ (Gaztelaniaz) «Germán Urteaga abre mañana el II Ciclo Trans compartiendo su vivencias» Diario Vasco 2018-04-12 (kontsulta data: 2023-10-05).
  11. ↑ (Gaztelaniaz) «Charla sobre la Diversidad de Sexo y Genero el 22 de mayo en Zabiel» Mutrikuko Udala 2018-05-15 (kontsulta data: 2023-10-05).
  12. ↑ (Gaztelaniaz) «Hernani recordará a Aimar Elosegi con varios actos» Noticias de Gipuzkoa 2019-05-11 (kontsulta data: 2023-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]