From Russia with Love (filma)
From Russia with Love (euskaraz, Errusiatik maitasunez) Terence Young ingeles zinema zuzendariaren 1963ko espioitza filma da. Ian Fleming idazlearen From Russia, with Love eleberrian oinarrituta dago eta James Bond protagonista du. Bertan, Sean Connery, Pedro Armendáriz, Lotte Lenya, Robert Shaw, Bernard Lee eta Daniela Bianchi aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuBritainia Handiko MI6 zerbitzu sekretuak Istanbulgo sobietar kontsularen idazkari Tatiana Romanovaren (Daniela Bianchi) mezu bat jaso berri du: bertan, Lektor sobietar dekodifikagailu sekretua ematearen truk, mendebaldera igarotzeko laguntza eskatzen du. Halere, zinez, idazkariak jakin gabe SPECTRE erakundeko kidea eta KGBko kide ohi Rosa Klebb kolonelak (Lotte Lenya) azpijokoa egin dio, James Bond (Sean Connery) britainiar agente sekretua hiltzeko helburuaz, azken horrek SPECTRE erakundeko kide garrantzitsu No doktorearen hondamendia ekarri baitzuen (ikus Dr. No filma).
Aktoreak
aldatu- Sean Connery: James Bond
- Daniela Bianchi: Tatiana Romanova
- Pedro Armendáriz: Kerim Bey
- Lotte Lenya: Rosa Klebb
- Robert Shaw: Donald 'Red' Grant
- Bernard Lee: M
- Desmond Llewelyn: Boothroyd maiorra
- Eunice Gayson: Sylvia Trench
- Walter Gotell: Morzeny
- Francis De Wolff: Vavra
- George Pastell: Tren gidaria
- Nadja Regin: Kerimen alaba
- Lois Maxwell: Moneypenny andereinoa
- Aliza Gur: Vida
- Martine Beswick: Zora
- Vladek Sheybal: Kronsteen