Frank Gehry
Frank Owen Gehry, jaiotzako izen-deiturez Frank Owen Goldberg (Toronto, Kanada, 1929ko otsailaren 28a - Santa Monica, Kalifornia, 2025eko abenduaren 5a) arkitektoa izan zen, eskultura itxurako arkitektura proiektatzeagatik ezaguna. Haren egitura kurbo eta bihurrituak, askotan metal islatzailez estaliak, oso ezagunak egin dira Euskal Herrian, hemen eraiki baitzituen lehenik Bilboko Guggenheim Museoa eta gero Eltziegoko Marqués de Riscal hotela.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehry Kanadako Toronton jaio zen, judu familia baten senean. Kaliforniara joan zen 17 urte zituela, eta han Los Angeles hirian Arkitekturako ikasketak egin zituen. Gero, Hirigintza ikasi zuen Harvardeko Diseinu Eskolan. Estatu Batuetako herritar bihurtu zen, eta Los Angelesen bizi izan zen.
Gehry hedabideetako ikono bihurtu zen. Haren eraikinak, haren etxe pribatua barne, mundu guztiko turisten jomuga dira.
2005ean, haren adiskide Sidney Pollack zine-zuzendariak Sketches of Frank Gehry izeneko dokumentala egin zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehryren estiloa modernismo berantiarretik eratorria da, eta dekonstruktibistatzat jotzen dira haren egituren bihurritasun eta mugimenduak. Modernismo goiztiarra ez bezala, dekonstruktibismoak ez du adierazten gizarte ideia zehatzik (abiadura edo formen unibertsaltasuna, kasu) eta ez du islatzen modernismoaren axioma nagusia: formak funtzioa jarraitzen du. Dekonstruktibismoa, Gehryk asko garatu eta findu duena, Santa Monicako Arkitektura Eskola izenarekin ere ezagutzen da.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan (eraikiak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erakusketa Zentroa (‘’Exhibit Center’’), Merriweather Pabilioia eta Rouse Company Egoitza Nagusia, Columbia, Maryland, AEB (1974)
- Loiola Lege Eskola (‘’Loiola Law School‘’), Los Angeles, Kalifornia, AEB (hainbat eraikin, 1978-2002)
- Santa Monica Place, Santa Monica, Kalifornia, AEB (1980)
- Edgemar Saltokia, Santa Monica, Kalifornia, AEB (1984)
- Chiat/Day Eraikina, Venice, Kalifornia, AEB (1985-1991)
- Vitra Deseinu Museoa, Weil am Rhein, Alemania (1989)
- Frederick Weisman Arte Museoa, Minneapolis, Minnesota, AEB (1990)
- Iowa Advanced Technology Laboratories, Iowa, AEB (1987-1992)
- Ikus Arteentzako Zentroa (‘’Center for the Visual Arts’’), Toledo, Ohio, AEB (1993)
- Amerikar Zentroa, Paris, Frantzia (1994)
- Etxe dantzaria (Ginger eta Fred), Praga, Txekia (1995) , ,
- Der Neue Zollhof, Düsseldorf, Alemania (1999)
- Vontz Zentroa Ikasketa Molekularrentzat, Cincinnati, Ohio, AEB (1999)
- DG Bank eraikina, Pariser Platz, Berlin, Alemania (2000)
- Experience Music Project, Seattle, Washington, AEB (2000)
- Gehry Dorrea, Hanover, Alemania (2001)
- Issey Miyake denda, New York, AEB (2001)
- Peter B. Lewis eraikina, Cleveland, Ohio, AEB (2002)
- Richard B. Fisher Center for the Performing Arts, Annandale-on-Hudson, New York, AEB (2003)
- Maggie's zentroa, Dundee, Eskozia (2003)
- Walt Disney Kontzertu Aretoa, Los Angeles, California, AEB (2003)
- Ray eta Maria Stata Zentroa, Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts, AEB (2004)
- Pritzker Pabilioia, Chicago, Illinois, AEB (2004)
- MARTa, Herford, Alemania (2005)
- IAC/InterActiveCorp West Coast Headquarters, West Hollywood, Kalifornia, AEB (2005)
Munduan (eraikitzen)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ontarioko Arte Galeriaren berriztapena, Toronto, Kanada (2004)
- Tolerantziaren Museoa, Jerusalem, Israel (2008an amaitzeko)
- Zientzia Liburutegia, Princeton Unibertsitatea
- Ohr-O'Keefe Museoa, Biloxi, Mississippi, AEB (2005an irekia; eraikin guztiak 2007ko amaituak)
- Panamako Bioaniztasunaren Bizi Zubi Museoa (‘’Bridge of Life Museum of Biodiversity’’), Panama
- Inter-Active Corp. Egoitza Nagusia, New York
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arnold W. Brunner Memorial Prize in Architecture, American Academy of Arts and Letters (1977)
- Pritzker saria (1989)
- Wolf Saria (Arkitekturan), Wolf Fundazioa (1992)
- Praemium Imperiale Award for Architecture, Japan Art Association (1992)
- Dorothy and Lillian Gish saria (1994)
- National Medal of Arts (AEB) (1998)
- Friedrich Kiesler saria (1998)
- AIA Urrezko Domina, American Institute of Architects (AEB) (1999)
- Urrezko Domina, Royal Institute of British Architects (2000)
- Gold Medal for Architecture, American Academy of Arts and Letters (2002)
- Companion of the Order of Canada (2002)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo irudiak Gehryren eraikinenak dira.
- Weisman Arte Museoa
- DG Bank eraikinaren ataria
- Walt Disney Concert Hall
- Stata zentroa
- Peter B. Lewis eraikina
- Gehry Tower, Hannover
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Frank Gehry: Guggenheim proiektua egiteko Euskal Herriko artea eta literatura ikasi nituen» EITB 2022-05-07 (kontsulta data: 2022-07-15).
- 1 2 «Gehry Zubia inauguratu dute, Bilboren hurrengo birsorkuntzaren ikonoa» EITB (kontsulta data: 2022-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia del hotel Marqués de Riscal» Turismodevino.com 2020-09-12 (kontsulta data: 2026-10-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gehryren arkitektura agentziaren webgunea
- Gehryren teknologia konpainiaren webgunea
- Argazkitegia
- Pritzker sariaren gunea Gehry-ri buruz
- Panama: Bridge of Life Museum of Biodiversity
- Frank Gehry Los Angelesen (argazkiak)
- 1929ko jaiotzak
- 2025eko heriotzak
- Pritzker Sariaren irabazleak
- Guggenheim Bilbao Museoa
- Torontoarrak
- Kanadako arkitektoak
- Arteetako Asturiasko Printzesa saridunak
- Arteetako Wolf Saridunak
- Kanadako juduak
- Ameriketako Estatu Batuetako arkitektoak
- Dekonstruktibismoa
- Ameriketako Estatu Batuetako Artearen dominadunak
- Kanadako Ordenaren Burkideak
- Frank Gehryren obrak