Edukira joan

Erroitz

Erroitz
Motaerreka
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°05′37″N 2°12′20″W / 43.0935°N 2.20569°W / 43.0935; -2.20569
Eskualde kultural Euskal Herria
IturburuaBeasain
Bokalea
()
Aratz-Matxinbenta

Erroitz, Gipuzkoako hegoaldeko erreka bat da, Goierri eskualdeko Beasain udalerrikoa. Eizeta eta Murumendiren arteko hegalean iparraldera dagoen sakanen sortzen da , Murumendiko iturrian bertan. Ibaieder errekara isurtzen ditu bere urak. Erreka honek ere, bere osotasunean, Beasaingo udal-barrutian du bere ibilgua eta 3.600 metro inguruko luzera du.

Hasieran, malda handi samarreko gunean jaisten da pagadian zehar eta Murumendiko Damaren Damazulo izeneko kobatik oso hurbil igarotzen da. Zilarriturrioko urek sortutako hezeguneetako urak ere biltzen ditu eta ezkerraldetik Larrarteko erreka elkartzen zaionean, Aiztarri erreka izena hartzen du.

Pagorriaga eta Utsegi baserrien arteko sakanaren behetik jarraitzen du aurrera eta eskuinaldetik Pagorriagako iturriko urak hartzen ditu. Atxabal mendiaren iparraldeko mazelaren beheko aldea busti ondoren, Ibaieder errekan isurtzen ditu urak, Endrio eta Iturralde baserrien inguruan.

Ibaiederren sartu aurretik, bere ertzean, Aratz-Matxinbentako auzoan dauden hainbat putzuetako bat ikus daiteke. Bertan, gero otarregintzan edo saskigintzan erabiltzeko zumitzak lortzeko gaztaina-txertakak beratzen edukitzen dituzte.[1][2][3][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Zufiaurre, Jose. (1999). Beasaingo mendiak eta errekak. in: Beasain esku eskuan. Beasain: Beasaingo udala, 71 or. ISBN 8492154136..
  2. ↑ Blogak.eus. «SASKIGINTZA» blogak.eus (kontsulta data: 2025-10-09).
  3. ↑ «Behartuta ikasi eta pasioz bizi - Azpeitia» azpeitiaguka.eus (kontsulta data: 2025-10-09).
  4. ↑ «Saskigile familia» Goierritarra (Beasain: Goierriko Hedabideak SL) 308: 12. ISSN 1132-0907..