Edukira joan

Erfurt

Erfurt
Erfurt
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Turingia
AlkateaAndreas Horn
Izen ofizialaErfurt
Jatorrizko izenaErfurt
Posta kodea99084, 99085, 99086 eta 99087
Udalerri kodea16051000
Geografia
Koordenatuak50°58′41″N 11°01′44″E / 50.9781°N 11.0289°E / 50.9781; 11.0289
Mapa
Azalera269,91 km²
Altitudea194 m
MugakideakWeimarer Land District (en) Itzuli, Ilm-Kreis (en) Itzuli, Gotha barrutia eta Sömmerda (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria217.159 (2025eko abenduaren 31)
alt_left 111.066 (%51,1) (%48,9) 106.093 alt_right
Dentsitatea805 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera742
Telefono aurrizkia361, 36208, 36202, 36203, 36204
Hiri senidetuakVilnius, Győr, Kalisz, Mainz, Lille, Shawnee, San Miguel de Tucumán, Lovetx, Haifa, Xuzhou, Kati, Piacenza eta Lovech (en) Itzuli
MatrikulaEF, L eta LF
erfurt.de

Erfurt (alemanez ˈɛʁfʊʁt ahoskatua)[1]Alemaniako hiria da, Turingia estatuko hiriburua. 196.500 biztanle ditu. Garrantzi handiko industria eta merkataritza hiria. Aipatzekoak dira bertako katedraleko beirategiak (XIV. mendea). San Agustin komentuan Lutero bizi izan zen.

Erfurt antzinatik populatua izan da. Paleolito eta Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira. 480 urtearen inguruan Turingiarrak (antzinako germaniar leinua) bizi ziren bertan. hauek eman zioten izena ingurune guztiari, gerora Turingiako estatua izango zenari.

742. urtean San Bonifaziok Zakarias aita santuari Erphesfurt-en apezpikutegi bat sortzeko eskatu zion. Hau da hiriaren lehenengo aipamena. Gera ibaiaren bihurgune batean kokaturik egotean berehala merkatal herri garrantzitsua bihurtu zen eta Hansa Ligan sartu zen XV. mendean. Unibertsitatea ere sortu zen 1392an. Unibertsitateko ikasle famatuena Martin Luther izan zen.

Erfurt 1813an. Joseph Jacques Ramée-ren margoa

1802an Prusiaren esku gelditu zen baina Napoleondar Gerretan frantziarrek hiria hartu zuten. 1808ko urrian Erfurten lorturiko akordioaren arabera, Errusiako tsarrak lagunduko zion Napoleon Bonaparteri Austria gerran hasten bazen eta, ordainez, Errusiako inperioak Finlandia, Moldavia eta Valakia eskuratuko zituen.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen baina kalte handirik ez zeukan 1945ean estatubatuarrek hiria berenganatu zutenean. Sobietar Batasunak kontrolaturiko Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen, Turingia estatu osoarekin batera. 1970an Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniako kantzilerrak ziren Willi Stoph eta Willy Brandt bertan elkartu ziren banaketaren ondoren lehenengo aldiz. 1990an Alemania bateratzean Turingiako hiriburu bihurtu zen.

2002an Erfurteko sarraskia gertatu zen. Ikasle ohi batek tiroz 17 pertsona hil zituen, 13 irakasle tartean.

    Datu klimatikoak (Erfurt (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.3 3.3 8.0 13.1 17.7 20.4 23.2 23.1 18.4 13.1 6.9 2.9 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.1 -2.9 0.3 3.3 7.5 10.4 12.5 12.3 9.1 5.4 1.4 -2.0 4.5
Euria (mm) 24.1 25.5 39.1 42.1 63.9 57.1 72.8 54.4 46.8 34.7 43.4 35.1 539
Eguzki orduak 60.9 79.2 118.3 173.0 211.0 209.2 223.4 208.6 153.4 117.2 60.5 44.6 1659.3
Iturria: Météoclimat

2022ko zentsuaren arabera 218.200 biztanle zituen: 106.131 gizonezko (% 48,6) eta 112.068 emakumezko (% 51,4); 100 emakumeko 94,7 gizonezko zeuden. Biztanleen % 16,0 18 urtetik beherakoak ziren eta % 23,0 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 10,2 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 47,1 ezkongabeak ziren eta % 35,9 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[2]

Biztanleriaren tamainaUrtea050.000100.000150.000200.000250.00014001500160017001800190020002100ErfurtBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 106.140 gizon, 112.067 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
9.47
 
75+
 
13.54
10.67
 
65-74
 
12.22
21.01
 
50-64
 
20.19
12.83
 
40-49
 
11.31
15.78
 
30-39
 
13.60
5.79
 
25-29
 
5.27
7.78
 
18-24
 
8.43
2.57
 
15-17
 
2.36
8.58
 
6-14
 
7.81
2.84
 
3-5
 
2.79
2.68
 
0-2
 
2.49
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 85,2ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 14,1k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 0,7k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 88,4 beraiek etorritakoak ziren eta % 11,6 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[3]

Migrazio-jatorria

185.882
30.701
Migrazio-jatorririk gabe (185.882)Migrazio-jatorri osoa (30.701)Migrazio-jatorri partziala (1.615)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 120.849 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (89.951, % 74,4) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 74,28 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 6,48 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 4,3 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 22,2 jabeak okupatzen zituzten.[4]

120.849etxebizitza
74,28 m²batez besteko azalera
6,48 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

25.183
89.951
Jabetzan (25.183)Alokairuan (89.951)Aisialdikoa (335)Hutsik (5.379)
% 4,3hutsik dauden tasa
% 22,2jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 3 gela zituzten (39.970). Etxebizitza gehienak 1919 aurretik artean eraiki ziren (25.788); eraikin guztien % 89,4 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (56.202 etxebizitza).[4]

Gela kopurua

Gela bakarra8.536
2 gela24.973
3 gela39.970
4 gela26.184
5 gela11.933
6 gela5.382
7 gela edo gehiago3.868

Eraikuntza garaia

1919 aurretik25.788
1919-194918.491
1950-19594.631
1960-196910.498
1970-197917.608
1980-198917.473
1990-199913.563
2000-20095.449
2010-20153.076
2016 eta geroago4.261

Berogailu mota

49.146
10.941
56.202
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (49.146)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (10.941)Bloke-berogailua (Blockheizung) (2.828)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (56.202)Labe indibiduala (1.221)Berogailurik gabe (503)

Guztira 31.283 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (13.391, % 42,8). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (18.263).[4] Guztira 113.859 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (53.949, % 47,4).[5]

31.283bizitegi-eraikin
113.859etxegune

Eraikin mota

13.391
4.027
12.563
Etxe bakartua (13.391)Etxe atxikia (bikoitza) (4.027)Ilarako etxea (12.563)Bestelako eraikin mota (1.299)

Etxebizitza kopurua eraikineko

18.263
3.914
5.776
Etxebizitza bakarra (18.263)2 etxebizitza (2.341)3-6 etxebizitza (3.914)7-12 etxebizitza (5.776)13 etxebizitza edo gehiago (995)

Etxegunearen tamaina

53.949
35.860
12.580
Pertsona bakarra (53.949)2 pertsona (35.860)3 pertsona (12.580)4 pertsona (7.877)5 pertsona (2.268)6 pertsona (1.324)

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Krämerbrücke zubia
  • Erfurteko katedrala (alemanez: Mariendom): Andre Mariaren ohorezko katedrala XIV mendean eraiki zen, VIII mendeko kapera zegoen tokian eraikia. Eliza gotikoa da.
  • Severikirche eliza: Katedralaren ondoan dagoen eliza hau 1280an eriki zen San Severoren hilobiaren inguruan.
  • Petersberg zitadela: Erfurteko gotorlekua da.
  • Krämerbrücke zubia: Gera ibaiaren gainean eraiki zen zubia 1325ean harriz berreraiki zuten. 8 metrotako zabalera eta 120 metrotako luzera dauka. Berezitasun nabarmenena gainean etxeak izatea da. Gaur egun Europako etxedun zubi luzeena da.
  • Agustindarren monasterioa (alemanez: Augustinerkloster): Martin Luther bertan bizi izan zen 1505 eta 1511 artean.
  • Sinagoga Zaharra, egun museoa dena.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erfurt ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Alemanez) Mangold, Max. (2005). Das Aussprachewörterbuch. Mannheim, Leipzig, Viena, Zürich: Duden Verlag, 311 or. ISBN 978-3-411-04066-7..
  2. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  3. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  5. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]