Cristina Sánchez-Andrade

coruñar kazetaria, irakaslea, idazlea, itzultzailea eta literatura kritikaria

Cristina Sánchez-Andrade (Santiago de Compostela, Coruña, Galizia, 1968ko apirilaren 5a) coruñar kazetaria, irakaslea, idazlea, itzultzailea eta literatura kritikaria da. 2004an, Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Liburu Azokak ematen duen sor Juana Ines de la Cruz saria eman zioten, eta, 2020an, Espainian argitaratutako ipuin liburu onenaren Setenil saria, El niño que comía lana lanarekin.[1][2]

Cristina Sánchez-Andrade

Bizitza
JaiotzaSantiago de Compostela, 1968ko apirilaren 5a (58 urte)
Herrialdea Galizia
Talde etnikoagaliziarra
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Konplutentsea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak

Bere lanean ahozko tradizioari buruzko aipamen ugari daude, eta horixe da idazlearen inspirazio-iturri nagusietako bat.[3]

Bizitza

aldatu

Cristina Sánchez-Andraderen aita galiziarra da eta ama ingelesa. Kazetaritzan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Zuzenbidean Urrutiko Hezkutzako Unibertsitate Nazionalean (UNED). Gainera, Zuzenbide Komunitarioko Masterra osatu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Madrilen bizi da.

Lan ibilbidea

aldatu

Literaturako irakasle elkartua da Unibertsitate Konplutentsean (Informazio Zientzien Fakultatea). Hainbat hizkuntzatara itzuli dira bere lanak. Idazle lana eta ingeles itzultzaile lana uztartzen ditu, baita narratiba tailerretako irakaskuntza ere. Irakasle bisitaria izan da AEko hainbat unibertsitatetan.

Hainbat literatur sari balio izan dioten kontakizunak idatzi ditu. 1999. urtean Las lagartijas huelen a hierba argitaratu zuen, identitatearen bilaketari buruzko eleberria, bere originaltasun narratiboarengatik eta egiturarengatik harritu zuena. 2001ean Bueyes y rosas dormían izenburuko bigarren eleberria denbora mugagabean dago girotuta, Pueblo izeneko toki zapaltzaile, fikziozko eta arketipiko batean; abstrakzio deliberatu hori bere narratibaren gainerakoan gozatzen da.

2003an Ya no pisa la tierra tu rey eleberriarekin Sor Juana Ines de la Cruz Saria lortu zuen 2004an, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokak emana; eleberriak, protagonista kolektibo batekin, mojen kongregazio batekin, egilearen gai errepikakor bat utzi zuen agerian berriro: norbanako gisa barik, masa gisa pentsatzera eta masa horretan babesa lortzera eraman dezaketen hausnarketak eta azterketa pertsonalak.[4]

2007ko Coco eleberrian, Coco Chanel diseinatzaile frantziarraren bizitza kontatu zuen eta baliabide horixe erabili zuen berriz ere Kristina Norvegiakoa XIII. mendeko Erdi Aroko printzesaren bizitza kontatzeko. Espainiara bidaiatu zuen Alfontso X.a Jakitunaren, Gaztelako erregearen anaia zen Felipe infantearekin ezkontzeko. Eleberri historiko hau 2010ean argitaratu zen: Los escarpines de Kristina de Noruega izenburupean eta 2011n Eleberri Historikoaren Espartako Sariaren finalista izan zen.

2010ean fikziotik urrunduta, El libro de Julieta argitaratu zuen. Lan horretan Julieta, Downen sindromea duen alabarekiko egunerokotasunari buruzko pasadizo, eta gogoeta zintzoen bilduma osatu zuen.

2014an Las Inviernas lanarekin, nazioarteko literaturaren panoraman eman zen behin betiko ezagutzera. Espainiako eta atzerriko prentsak oso goraipatua, ingelesera (Estatu Batuak, Ingalaterra eta Zeelanda Berria), alemanera, portugesera (Brasil eta Portugal), poloniera eta italierara itzulia izan da. 2014an Herralde Eleberri Sariko finalista izateaz gain, bi PEN Award sari jaso zituen, bata itzulpengintzarako eta bestea hura sustatzeko. Eleberri horretan, bi ahizpa jaioterrira itzuli dira, gerra zibilaren ondorioz urteetan herritik kanpo egon eta gero. Biek dute aitonarekin lotutako sekretu bat, eta haien presentziak kontzientziak astindu eta bizilagunen bizitza nahasten du. Cristina Sánchez-Andradek maistratasun bereziz islatzen ditu lan horretan barneko Galiziako eszenatokiak, euripean belar berdeen belar heze usainaz bustiak, irakurlea, lehen orrialdetik bertatik, bere jaioterriko unibertso goibel eta atabiko horretan murgilarazita. Ahozko testigantzaren bidez, kultura espirituala eta Galiziako herriaren dimentsio magiko bereizgarria jasotzen ditu. Oinarri izan zituen ipuinetan, egilearen aitaren aldeko amonak kontatutakoetan gehienbat, sineskeriatik edo erlijiotik eratorritako premonizio, igarpen eta agerpenen ondare hori guztia dago.

47 trocitos, bere lehen haur eleberria izan zen. Aniztasunari eta besteak diren bezala onartzearen garrantziari buruzko historia da.

2017ko Alguien bajo los párpados (Norbait betazalen azpian) lanaren argumentuak, agertoki berean kokatutako eta denboran urrun dauden bi gertaera lotzen ditu. Bata, oraintsukoa, bi emakume zaharrek kotxez egindako bidaiaren gorabeherak kontatzen dituena: andre dirudun bat, Doña Olvido, eta haren neskamea, Bruna. Bestea Errepublikatik, Espainiako gerra zibiletik eta diktaduraren hasieratik dator.[5][6]

Besteak beste, lan hauexek osatu ditu:[7]

Ledicia Costas eta Cristina Sánchez-Andrade, 2024

Eleberriak

aldatu
  • 1999: Las lagartijas huelen a hierba (Lengua de Trapo argitaletxea), 2024an La navaja Suizak berrargitaratua.
  • 2001: Bueyes y rosas dormían (Siruela argitaletxea)
  • 2003: Ya no pisa la tierra tu rey (Anagrama argitaletxea) Sor Juana Inés Saria 2004
  • 2005: Alas (Trama argitaletxea)
  • 2007: Coco (RBA argitaletxea)
  • 2010: Los escarpines de Kristina de Noruega (Roca Editorial argitaletxea)
  • 2010: El libro de Julieta (Grijalbo argitaletxea)[8]
  • 2014: Las Inviernas (Anagrama argitaletxea)
  • 2015: 47 trocitos (Edebé argitaletxea)
  • 2017: Alguien bajo los párpados (Anagrama argitaletxea)[3]
  • 2022: "La nostalgia de la Mujer Anfibio" (Anagrama argitaletxea)

Ipuinak

aldatu
  • Cristina Sánchez-Andrade eta Inma López Silva, 2017
    2001: Candela (Cuentos de Humo, Siruela argitaletxea)
  • 2005: 69, Amor (Todo un placer, Berenice)
  • 2005: Somos dos barcos (Portadas Manuel Gil, Aldeasa)
  • 2007: Los locos de Valencia (Comedias de Lope, 451 argitaletxea)
  • 2015: Matilde (Eñe aldizkaria)
  • 2019: El niño que comía lana (Panorama Narrativas, Anagrama argitaletxea)[9]

Poesia

aldatu
  • 2019: "Llenos los niños de árboles" (La Bella Varsovia)

Saiakera

aldatu
  • 2020: "Escribir un árbol, plantar un hijo y tener un libro" (Triacastela argitaletxea)
  • 2022: Fámulas (Cuadernos, Anagrama argitaletxea)
  • 2024: Ficciones Espejo. Textos y modelos para la creación literaria (hainbat egile, Libros Pórtico)

Ingeleseko itzulpenak

aldatu
  • 2005: Curdie y la Princesa (Siruela argitaletxea)
  • 2006: Cumbres Borrascosas (Siruela argitaletxea)
  • 2011: Puck de la colina de Pook (Siruela argitaletxea)
  • 2015: Los chicos del ferrocarril (Siruela argitaletxea)
  • 2017: Por qué este mundo. Una biografía de Clarice Lispector (Siruela argitaletxea)

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2004: Sor Juana Ines de la Cruz Saria (Guadalajarako Nazioarteko Azoka, Mexiko) "Ya no pisa la tierra tu rey" eleberriarekin (Anagrama)
  • 2014: Herralde Sariaren finalista "Las Invernas" eleberriarekin (Anagrama)
  • 2016: Itzulpengintzarako PEN Saria eta Promoziorako PEN Saria "Las Invernas" eleberriarekin (Anagrama)
  • 2017: "Kultura bizia" Sari Nazionala
  • 2019: Julio Camba Kazetaritza Saria "En manos de Dios" (La Voz de Galicia) artikuluarekin
  • 2020: Setenil saria Espainian argitaratutako ipuin liburu onenari "El niño que comía lana" lanarekin (Anagrama)
  • 2014: Eskoziako Hawthornden International Retreat for Writers ekitaldira gonbidatu zuten.
  • 2017: Finlandiako Villa Sarkian egile gonbidatua izan zen.
  • 2018: OMIko egile gonbidatua izan zen. Translation Lab. Ledig House. New York.
  • 2019: Air-Artist in Residence pelikulan egile gonbidatua izan zen. Krems an der Donau. Austria.
  • 2023: Villa Sträuliko artista egoiliarra izan zen. Winterthur. Suitza.
  • 2023: Baptist Universityko artista egoiliarra izan zen. Hong Kong.

Erreferentziak

aldatu
  1. ↑ Cristina Sánchez-Andrade gana el premio Setenil al mejor libro de relatos de España. 7 de noviembre de 2020.
  2. ↑ (Gaztelaniaz) Gascón, Daniel. (2021-01-28). «Entrevista con Cristina Sánchez-Andrade: "Escribir es un modo de interpretar la vida y de aportar esa interpretación al mundo en que se vive"» Letras Libres (kontsulta data: 2024-08-11).
  3. 1 2 El Correo Gallego. (2017-07-05). Preguntoiro 04/07/2017 Cristina Sánchez-Andrade. (kontsulta data: 2024-08-11).
  4. ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2024-03-31). «Artículos escritos por Cristina Sánchez-Andrade» El País (kontsulta data: 2024-08-11).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) Página Dos entrevista a Cristina Sánchez-Andrade. 2022-03-22 (kontsulta data: 2024-08-11).
  6. ↑ (Gaztelaniaz) Ayala-Dip, J. Ernesto. (2022-02-25). «‘La nostalgia de la Mujer Anfibio’, una fiesta de la inventiva» El País (kontsulta data: 2024-08-11).
  7. ↑ (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Cristina Sánchez-Andrade: libros y biografía autora» Lecturalia (kontsulta data: 2024-08-11).
  8. ↑ «Cristina Sánchez-Andrade - Bilatu Bideoak» www.bing.com (kontsulta data: 2024-08-11).
  9. ↑ «Cristina Sánchez-Andrade - Bilatu Bideoak» www.bing.com (kontsulta data: 2024-08-11).

Kanpo estekak

aldatu