Charlotte Cooper
| Charlotte Cooper | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Charlotte Reinagle Cooper |
| Jaiotza | Ealing (Londres), 1870eko irailaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Helensburgh, 1966ko urriaren 10a (96 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | tenislaria |
| Tenis | |
| Jokaera | eskuina |
| Bakarka i/g | baliorik ez |
| Binaka i/g | baliorik ez |
Parte-hartzailea
| |
| Entrenatzailea | Harold Mahony (en) |
| Lateralitatea | eskuina |
| Jasotako sariak | |
Charlotte "Chattie" Reinagle Cooper (Ealing, Middlesex, Ingalaterra, 1870eko irailaren 22a – Helensburgh, Eskozia, 1966ko urriaren 10a) tenislaria izan zen, historiako lehen emakume olinpiar txapelduna tenis mailan urrezko bi domina irabazi baitzituen. Halaber, bost Wimbledon txapelketa irabazi zituen, 1895, 1896, 1898, 1901 eta azkena 1908an, hogeita hamazazpi urterekin.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Henry Cooper eta Teresa Miller izan ziren. Charlottek txikitatik izan zuen kirolerako interesa.
Tenislari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1893an irabazi zuen lehen titulu absolutua Club de Ilkley-n. Jaioterriko Ealing Lawn Tennis Clubeko tenisko kidea izan zen. Oso gaztetatik ikasi zuen kirol hau eta 1895ean Wimbledonen bere lehenengo banakako titulua irabazi zuen. 1896tik aurrera, entzumena guztiz galdu zuen infekzio baten ostean, eta, beraz, kontzentrazio handia garatu zuen jokoan.[4][1][3]
Parisen 1900 Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, emakumezkoen partaidetza onartu zen lehenengo jokoetan. Olinpismoaren historiara pasatu zen, olinpiar titulu baten lehen irabazlea izan zenean, dominak San Luisen 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan eman ziren.[5] Hélène Prévost frantziarraren aurka irabazi zuen finala 6-1, 7-5. Olinpiada berean beste garaipen bat lortu zuen binakako diziplina mistoan Reginald Doherty taldekidearekin 6-2, 6-4, Harold Mahony eta Prévosti irabazita.[4][6][7]
1901ean Alfred Sterry abokatu eta tenislari britainiarrarekin ezkondu zen, eta urte horretan titulua lortu zuen Wimbledonen, laugarren aldiz. Urte batzuetako etenaldiaren ostean, pistetara itzuli zen 1908an Wimbledongo beste titulu bat irabazteko, hogeita hamazazpi urterekin, urte askoan errekorra. 1912an, zirkuituko onenetakoa izaten jarraitzen zuen eta Wimbledongo finala jokatzea lortu zuen berrogeita bat urterekin. 1893an hasi eta 1917ra arte, Wimbledongo hogeita bat ediziotan hartu zuen parte, eta horietatik hamaika final jokatu zituen guztira.[1]
Cooperrek lehiaketa-tenisean jarraitu zuen txapelketa desberdinetan parte hartzen, baita berrogeita hamar urterekin ere, egiten zuena izugarri gustatzen zitzaion. Senarra Lawn Tennis Associationgo presidentea izan zen eta alaba, Gwen, Erresuma Batuko Wightman Cup-eko tenis taldean jokatu zuen, zortzi aldiz hartu zuen parte Wimbledonen. Bere beste semea, Rex, All England Clubeko presidenteordea izan zen 1960 eta 1975 urteen artean.[1]
Grand Slameko banakako finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelketa | Aurkaria finalean | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1895 | Wimbledon (1) | Helen Jackson |
7–5, 8–6 |
| 1896 | Wimbledon (2) | Alice Simpson |
6–2, 6–3 |
| 1898 | Wimbledon (3) | Louisa Martin |
6–4, 6–4 |
| 1901 | Wimbledon (4) | Blanche Bingley |
6–2, 6–2 |
| 1908 | Wimbledon (5) | Agnes Morton |
6–4, 96–33 |
Azpitxapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelketa | Aurkaria finalean | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1897 | Wimbledon | Blanche Bingley |
5–7, 7–5, 6–2 |
| 1899 | Wimbledon | Blanche Bingley |
6–2, 6–3 |
| 1900 | Wimbledon | Blanche Bingley |
4–6, 6–4, 6–4 |
| 1902 | Wimbledon | Muriel Robb |
7–5, 6–1 |
| 1904 | Wimbledon | Dorothea Douglass |
6–0, 6–3 |
| 1912 | Wimbledon | Ethel Thomson Larcombe |
6–3, 6-1 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 Hernández, Pedro. (4 de julio de 2018). «Charlotte Cooper: Reina en Wimbledon y en los Juegos Olímpicos» La Vanguardia.
- ↑ «Las pioneras del deporte femenino» La Vanguardia 2020-08-31.
- 1 2 Lara, Ana María. «Charlotte Cooper, la primera mujer en los Juegos Olímpicos» www.radionacional.co.
- 1 2 «Charlotte Cooper Sterry» International Tennis Hall of Fame.
- ↑ Cruz, Ángel. Historia de los Juegos Olímpicos de San Luis 1904 en AS.com. .
- ↑ Mujeres pioneras en el Deporte | Revista con la A. .
- ↑ «Las 5 mujeres que marcaron la historia del deporte» National Geographic 2024-03-18.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Charlotte Cooper (tenis)» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.