Nazioarteko Olinpiar Batzordea

Nazioarteko Olinpiar Batzordea[1] (NOB[2]; ingelesez: International Olympic Committee; frantsesez: Comité international olympique) Suitzako erakunde bat da, irabazteko asmorik gabea eta gobernuz kanpokoa, egoitza Lausanan (Suitza) duena. Pierre de Coubertinek sortu zuen 1894. urtean, Parisen, Olinpiar Jokoak berpizteko helburuarekin.

Nazioarteko Olinpiar Batzordea
Citius, Altius, Fortius – Communiter
Datuak
Izen ofiziala
International Olympic Committee eta Comité International Olympique
Izen laburraIOC eta CIO
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea, gobernu arteko erakundea eta nazioarteko kirol-federazioa
HerrialdeaSuitza
Jarduera
KidetzaInternational Association for Sports and Leisure Facilities (en) Itzuli eta SportAccord (en) Itzuli
Kide kopurua103 (2021eko maiatzaren 28a)
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaKirsty Coventry
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Kideak
Zeren jabe
Historia
Sorrera1894ko ekainaren 23a
Sortzailea
SorlekuaParis
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: Olympics X.com: iocmedia Instagram: gorin LinkedIn: international-olympic-committee YouTube: UCczuDpBlXXdOuheWZClbRCw Edit the value on Wikidata

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Udako eta Neguko Olinpiar Jokoak antolatzen ditu, lau urtez behin. Udako Olinpiar Jokoak lehenengoz Atenasen antolatu ziren, 1896an; eta Neguko Olinpiar Jokoak Chamonixen, 1924an.

Batzordeak, bere sorreratik, Olinpiar Jokoei buruzko eztabaidarako hainbat bilera antolatzen ditu, besteak beste ondorengo Olinpiar Jokoen egoitzak hautatzeko.

Presidenteak

aldatu

1894. urteaz geroztik, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak 8 lehendakari izan ditu:

Zbk. Izena Estatua Aldia
1 Dimitrios Vikelas Grezia 1894 – 1896
2 Pierre de Coubertin  Frantzia 1896 – 1925
3 Henri de Baillet-Latour  Belgika 1925 – 1942
4 Sigfrid Edström  Suedia 1942 – 1952
5 Avery Brundage  AEB 1952 – 1972
6 Lord Killanin  Irlandako Errepublika 1972 – 1980
7 Juan Antonio Samaranch  Espainia 1980 – 2001
8 Jacques Rogge  Belgika 2001 – 2013
9 Thomas Bach  Alemania 2013 – 2025
10 Kirsty Coventry  Zimbabwe 2025 –

Erreferentziak

aldatu
  1. ↑ Euskalterm: [Kirol-zuzenbidea Hiztegia] [2018]
  2. ↑ Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

aldatu