Caster Semenya
| Caster Semenya | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Polokwane, 1991ko urtarrilaren 7a (35 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | pediera |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Violet Raseboya (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Pretoriako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | distantzia erdiko korrikalaria, futbolaria, professional athlete (en) |
Parte-hartzailea
| |
| Pisua | 70 kilogramo |
| Altuera | 178 zentimetro |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Mokgadi Caster Semenya (Polokwane, Limpopo, 1991ko urtarrilaren 7a), Caster Semenya bezala ezaguna, 800 metroko lasterketa frogan trebatutako atleta hegoafrikarra da. Bi urrezko domina olinpiko lortu ditu (Londres 2012 eta Rio de Janeiro 2016) eta munduko txapeldun hirukoitza ere bada (2009, 2011 eta 2017) kirol modalitate honetan.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Semenyak 2008ko Atletismoko Munduko Junior Txapelketan parte hartu zuen eta Commonwealth-eko Gazteentzako Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 800 metro lauetan 2:04.23ko denbora eginez. 2009ko Afrikako Junior Txapelketetan 800 metroko eta 1500 metroko lasterketak irabazi zituen [1] 2009an 800 metroko lasterketan egin zuen denbora munduko marka izan zen, baita Hego Afrikako errekorra eta txapelketako errekorra ere, bere marka pertsonala ia lau segundotan hobetuz. Zelda Pretoriusek lortutako Hegoafrikako senior errekorra hautsi zuen, Zola Budden esku zegoen junior errekorrarekin batera.
Semenyak urrea irabazi zuen 800 metro lauetan 2009ko Berlingo Atletismoko Munduko Txapelketan, finalean berriro ere urteko markarik onena lortuz.[2] 2011ko Daeguko Munduko Txapelketan titulua errepikatzen saiatu zen, baina finalean Mariya Savinova errusiarrak gainditu zuen lasterketako azken berrogeita hamar metrotan.[3] 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan, bigarren postuan iritsi zen berriro, errusiarraren atzetik.[4]
2016a bere ibilbideko urterik arrakastatsuena izan da. 800 m-ko eta 1500 m-ko probetan irabazi zuen Afrikako txapelketan, eta Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan txapeldun izan zen. Hori izan zen pistako probetan emakume hegoafrikar batek irabazitako lehen urrezko domina. Horrez gain, Diamantezko Ligako garaileetako bat izan zen, parte hartu zuen bost lasterketetan garaipenak lortu baitzituen.[5]
Generoari buruzko eztabaida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko Berlingo Atletismoko Munduko Txapelketako finala irabazi ondoren, beste emakumezko korrikalari batzuek Semenyaren generoari buruzko susmoak areagotu zituzten, eta Atletismoko Federazioen Nazioarteko Elkarteak (IAAF) aditzera eman zuen sexua egiaztatzeko test bat eskatu zuela Semenyak domina irabazi aurreko asteetan, Hegoafrikan, Munduko Txapelketaren aurretik, egindako probetako emaitzek testosterona mailak ohikoak baino hiru aldiz maila altuagoak erakusten zituztelako.[6]
Sexu probako emaitzak ez ziren ofizialki argitaratu, baina datu batzuk prentsara filtratu ziren eta eztabaida luzeak ekarri zituzten.[7] 2009ko azaroan, Hegoafrikako Kirol Ministerioak komunikatu bat kaleratu zuen, Semenyak bere domina eta sariaren dirua mantentzeko IAAFekin akordio bat egin zuela esanez. Zortzi hilabete geroago, 2010eko uztailean, berriro eman zioten baimena emakumezkoen txapelketetan lehiatzeko.[8]
2010eko uztailean, IAAFek nazioarteko mediku aditu talde baten ondorioak onartu zituen, eta horien arabera, Semenya inolako mugarik gabe lehiatu daiteke emakume gisa.[9]
Marka pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Proba | Denbora | Lekua | Data |
|---|---|---|---|
| 800 m | 1' 55,28 | Río de Janeiro (BRA) | 2016 / 08 / 20 |
| 1500 m | 4' 08,01 | Bambous (MRI) | 2009 / 08 / 02 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Historias de vida: Caster Semenya» espndeportes.espn.com (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Kessel, Anna. (2009-08-19). «Caster Semenya wins 800m gold but cannot escape gender controversy» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Ingelesez) Press, Associated. (2011-09-04). «Caster Semenya loses 800m world championships title to Mariya Savinova» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Ingelesez) «London (Olympic Stadium) 2012 | Olympic Games | World Athletics» worldathletics.org (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Diario, Listin. (2019-05-03). «Caster Semenya triunfa en la Liga de Diamante» listindiario.com (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ «'Habrá que disculparse ante la atleta, ante la federación y ante Sudáfrica' | Más Deporte | deportes | elmundo.es» www.elmundo.es (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «IAAF tiene pruebas de género de Semenya; indignación en Sudáfrica» www.rpctv.com (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Ingelesez) «IAAF still negotiating with Caster Semenya over gender controversy» The Guardian 2009-11-20 ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Semenya volverá a la competición con efecto inmediato» www.marca.com (kontsulta data: 2026-06-22).
[[Kategoria:1991-01-01} jaiotzak]]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Semenyaren profila IAAF.org webgunean: Caster Semenya