Edukira joan

Carson McCullers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carson McCullers

(1959)
Bizitza
JaiotzaColumbus, 1917ko otsailaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNyack, 1967ko irailaren 29a (50 urte)
Hobiratze lekuaOak Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AmaMarguerite Waters Smith
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Columbus High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, eleberrigilea, antzerkigilea, idazlea, gidoilaria eta prosalaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

carson-mccullers.com
IMDB: nm0567111 Allocine: 51341 Allmovie: p318350 IBDB: 4699
Musicbrainz: 74e65381-97ff-43ce-b974-cccb201a4740 Discogs: 2990993 Find a Grave: 696 Edit the value on Wikidata

Lula Carson Smith, ezagunagoa Carson McCullers izenez (Columbus, Georgia, AEB, 1917ko otsailaren 19a – Nyack, New York, AEB, 1967ko irailaren 29a) estatubatuar idazlea izan zen, nobelagile, ipuingile, poeta, antzerkigile eta saiakeragilea. 23 urterekin The Heart Is a Lonely Hunter (Bihotza ehiztari bakartia da) argitaratu zuen. Nobela horretan agertzen dira bere liburuetan behin eta berriz agertzen diren gaiak: baztertuak, moldakaitzak, bakartiak, besteekin konektatzeko nahia.[1] Bere lanetan izpirituaren bakartasuna landu zuen, eta pertsonaia baztertuak sortu zituen. Idatzi zituen eleberri nagusiak: The Heart Is a Lonely Hunter (1940, Bihotza ehiztari bakartia da) eta The Member of the Wedding (1946, Eztei-kidea; 1950ean zinemara eramana). Bere ipuin-bilduma ezagunena The Ballad of the Sad Cafe da (1951, Kafe tristearen balada; 1963an zinemara eramana).

Lula Carson Smith Columbusen jaio zen, Georgian. Aita, Lamar Smith erloju-konpontzaile eta bitxigilea, hirira joana zen Tuskegeetik (Alabama), aberastasun bila. Columbusen Vera Marguerite Smith ezagutu zuen, jatorri irlandarrekoa, eta harexekin ezkondu zen. Bikoteak bi alaba eta seme bat izan zituen: Lula, zaharrena; Lamar Jr., eta ahizpa gaztea, Marguerite, Carson hil ostean ahizparen idazkiak argitaratzeaz arduratu zena.

Txikia zelarik, bere lehen izena baztertu eta Carson izena hartu zuen. Ordurako, antzezlan xumeak idazten zituen, gurasoak entretenitzeko baino ez. Baina baldintza handiak erakusten zituena musika zen. Musikarako zuen talentuari esker, partitura konplexuak jo ahal izan zituen denbora gutxian. Hamar eta hamazazpi urte bitartean, pianoa ikasten aritu zen eta ama kontzertista handia izango zela sinetsita zegoen. Hala ere, hamabost urte bete zituenean, beharbada bertan beste baldintza batzuk ikusiz, aitak idazmakina bat oparitu zion eta berak Una caña de pan idatzi zuen. Nobela hori galduta dago, baina 1948ko Cómo comencé a escribir saiakeran aipatu zuen.[2]

Haurtzaroan eta nerabezaroan, Carsonek harreman gatazkatsua izan zuen amarekin, emakume menderatzailea, anbizio handikoa eta alabarengan garaipen nahi guztiak jartzen zituena. Neskak erabat musikan aritzera bultzatzen zuen. Carsonek bere ikasketak Columbus High Scool-en amaitu ondoren, New Yorkeko Juilliard Eskolan ikasketak ordaindu ahal izateko, bitxi garesti bat saldu zuen.

Hamazazpi urte zituela, Carson itsasontziz joan zen New Yorkera eta, matrikulatzera zihoala, dirua galdu zuen metroan. Berehala, Columbiako Unibertsitatean eta New Yorkeko Unibertsitatean idazketa eskolak hartzen hasi zen. Bere burua mantentzeko, noizbehinkako lanak egin zituen, zerbitzari eta txakur-paseatzaile lanak, esaterako.

Haurtzarotik gaixobera izan ondoren, arnas gaixotasun larria hartu eta Columbusera itzuli zen sendatzera. Hilabete batzuk eman zituen ohean etaThe Heart Is a Lonely Hunter (Bihotza ehiztari bakartia da) eta istorio labur bat idazten hasi zen. Bere lehen ipuina, "Wunderkind", Story aldizkariaren 1936ko abenduko edizioan argitaratu zen, Whit Burnettek argitaratua, Columbian bere irakasle izandakoak.[3]

1937an, hogei urte zituela, hogeita lau urteko James Reeves McCullersekin ezkondu zen, eta 1935ean ezagutu zuen infanterian, Columbus ondoko Fort Benning-en. Reevesek haurtzaro zaila izan zuen, idazle izateko gogoa zuen eta Marguerite, Carsonen ama, ezagutu zuen Carson baino lehen. Margueritek oso goraipatu zuen alaba eta Reevesek, Carson ezagutu zuenean, berak nahi zuen bizimodua zuen pertsona zela pentsatu zuen.

Carsonek zioenez, Reeves ezagutu zuen gizonik politena zen. Bere ondoan egon zen gaixoaldian, eta ezkontzean hitzarmen bat egin zuten: Carsonek bere liburua idatziko zuen, lana lortuko zuen, eta Reevesek zorren kobratzaile lana utziko zuen Charlotten eta Ipar Karolinan, haraxe aldatu baitziren. Carsonek senarraren abizena hartu zuen eta1940an argitaratu zuen The Heart Is a Lonely Hunter (Bihotza ehiztari bakartia da) izen horrexekin sinatu zuen. Berehalako arrakasta izan zuen eta Reevesekiko tratua ez zen inoiz bete.[4]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laster, McCullers senar-emazteak krisia izan zuten. Reevesek maitale maskulino batekin maitasun-harremana izan zuen eta banandu egin ziren Carsonek Reflections in a Golden Eye (Islak urre koloreko begi batean) bigarren eleberria idazten amaitu zuenean, 1941ean, dibortziatu ziren urtean. Sasoi batean, George Davis Harper´s Bazar-eko editorearekin bizi izan zen eta Brooklyngo arte komunitatean sartu zen, non Wystan Hugh Auden poetaren adiskide egin zen; Paul Bowles eta Jane Bowles (sortzez Auer) idazleen eta Benjamin Britten musikariaren ezkontza, besteak beste. Geroago, Truman Capoteren lagun egin zen, eta harengandik urrundu egin zen. Batez ere, Tennessee Williamsen lagun mina izan zen.[5]

Egun horietan hainbat gaixoberritze izan zituen (pleuresia eta pneumonia bikoitza), baina ez zion idazteari utzi. Guggenheim beka irabazi zuen, 1942an, eta Arte eta Letren Akademia estatubatuarrarena, 1946an, The Member of the Wedding (Ezkontzako kidea) argitaratu zuen urtean. Aurrekoa, 1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, zeinetan Reevesek parte hartu zuen eta kondekoratua izan zen, Carson berriro ezkondu zen berarekin.

Senar-emazteak Parisen kokatu ziren eta Carsonek harrera bikaina izan zuen intelektual frantsesen partetik. Baina garun-hodietako istripua izan zuen, eskuineko begian galdu zuen ikusmena eta gorputz erdia geldi geratu zitzaion. 1948an, bere buruaz beste egiten saiatu zen. Bost urte geroago, Reevesek, berak bezala alkoholarekin arazo larriak zituenak, deprimituta eta porrot eginda sentituz, suizidio bikoitza proposatu zion. Carsonek ez zuen onartu eta behin betiko aldendu zen Ameriketako Estatu Batuetara itzuliz. Reevesek, handik gutxira, bere buruaz beste egin zuen Parisko hotel batean.[6]

Carson hainbat emakumez maiteminduta egon zen. Katherine Anne Porter idazlearekin obsesionatuta egon zen, baina ez zitzaion egokitu. Annemarie Schwarzenbach suitzar idazle eta argazkilariarekin zuen harremana ere ezin izan zuen zehaztu. Bere lagun homosexualek, ezta Tennessee Williamsek ere, ez zuten jakin emakumeren batekin sexu-harremanak izan zituenik. Carsonek bere lehengusuetako bati kontatu zionez, Gypsy Rose Lee estriptis-dantzari, aktore eta idazlearekin oheratu omen zen. Lesbiana zen, baina ez zaio emakume bikoterik ezagutzen. Virginia Spencer Carrrek —McCullersen biografo nagusia izen zenak— esan zuen, ez zituela bere nahiak ezkutatzen, agerian erakusten zituela, baina maite zituen emakumeek baztertu egin zutela.[7]

Ibilbidea eta azken urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quick aldizkariak Carson izendatu zuen herrialdeko gerraosteko idazle onenetako bat. 1948an, Mademoiselle aldizkariak Ameriketako Estatu Batuetako hamar emakume garrantzitsuenetako bat izendatu zuen, eta argitalpenak emandako merezimenduaren sarietako bat jaso zuen. Urte horren amaieran Frankieren antzerki egokitzapena eta ezkontza prestatu zituen Tennessee Williamsekin batera. Lana 1950eko urtarrilaren 5ean estreinatu zen Broadwayko Empire Theatre antzokian eta arrakasta handia izan zuen kritikaren eta publikoaren aldetik. 1951ko martxoaren 17an jaitsi zen kartela, 501 emanaldi arrakastatsuren ostean. 1952an National Institute of Arts and Letters erakundeko kide izendatu zuten.[8]

1951n, bere lanik onenetako bat argitaratu zen: The Ballad of Sad Café (Kafe tristearen balada) nobela laburra. 1955ean, ama hil zitzaion, eta, urtebete geroago, 1956an Mademoisellen, Who Has Seen the Wind? (Nork ikusi du haizea?) ipuina argitaratu zuen.[9]

1959an ezker besoko eta eskuko ebakuntza kirurgiko bi aldiz egin ondoren, Loratzen ari den ametsa: idazketari buruzko oharrak saiakera argitaratu zuen Esquire aldizkarian. 1961ean, Carson ebakuntza-gelatik pasatu zen berriro, eta ia ezin izan zen gurpil-aulkitik jaiki. Urte horretan bertan, Clock Without Hands (Orratz bako erlojua) argitaratu zuen, bere ibilbideko kritikarik txarrenak jaso zituena. Hala ere, Gore Vidal idazlea, McCullers gure bigarren mailako kulturaren lorpen pozgarri bakanetako bat dela uste zuena, eta Graham Greene, Faulknerren idazkerarekin parekatzen zuena. Idazlearen ospea 1963an Reflections in a Golden Eye (Islak urre koloreko begi batean) antzezlanaren estreinaldiarekin berreskuratu zen, eta 1965ean Die Welt egunkari alemaniarrak emandako Belaunaldi Gazteen Saria jaso zuen. 1967an The Long March (Martxa luzea) bere azken kontakizuna argitaratu zen eta apirilaren 30ean Henry Bellaman Saria jaso zuen "literaturari egindako ekarpen bikainarengatik".[10]

Bere bizitzako azken urteak fisikoki kalamitatsuak izan ziren, etengabeko minekin eta baliaezintasun maila handiarekin. Hala ere, bere jarduera sozial eta intelektualarekin jarraitu zuen. Bihotzekoak eta bularreko minbizi batek jota, garuneko odoljario batek jota hil zen 1967ko irailaren 29an, New York estatuko Nyack ospitalean. Bere sorkuntzaren zati handi bat argitaratu gabe egon zen bere bizitzan zehar eta ahizpa Margaritak hil osteko The Mortgaged Heart (Bihotz Hipotekatua) lanean bildu zuen.[11]

  • Bihotza ehiztari bakartia da (The Heart es a Lonely Hunter, 1940). John Singer gor-mutuak Spiro Antonopulos gor-mutuaren istorioa kontatzen du. Biak elkarrekin bizi dira urteetan. Antonopulos erotu egin da eta eroetxean sartu dute. Narrazioak badu koska bat: bi gor-mutuen historiatik aldendu eta Singerren lau ezagunekin gertatzen dena jarraitzen du: Mick Kelly, musika maite duen neska marimatxoa, pianoa erostearekin amets egiten duena; Dr. Benedict Mady Copeland mediku idealista beltza; Jack Blund alkoholikoa; eta Biff Branon, jatetxe baten jabea.
  • Reflexions in a Golden Eye, 1941. AEBko armadaren base batean garatzen da. Elgge Williams soldaduak Penderton kapitainaren lorezaina da, honen emaztea biluzik ikusten du eta berarekin obsesionatzen da. Pendertonek eta haren emazte Leonorak harreman hotza dute, eta Morris Langdon maiorraren maitalea da. Penderton homosexual erreprimitua da, eta konturatu da Williams soldadua etxea zelatatzen ari dela, eta hark erakarrita egiten duela uste du. Soldadua etxera sartu eta lotan dagoen Leonorari begiratu eta bere ondoan esertzen denean, Pendertonek, ernegaturik, hil egiten du.
  • The Member of the Wedding, 1946. Hamabi urteko Frankie neskatoaren istorioa da, nonahi lekuz kanpo sentitzen dena. Ama hil zitzaion eta ez da aitarekin konpontzen. Eztei-bidaian Alaskara joatea du amets, nebarekin eta emaztegaiarekin. Nobela pertsonaien psikologiaren esplorazio bat da, eta amets eta etsipen baten kontakizuna.
  • The Ballad of Sad Cafe, 1951 (Kafe tristearen balada) eleberri laburra da —liburuari izenburua ematen diona— eta aurretik aldizkarietan kaleratutako sei ipuinek osatzen dute. Lan honek Amelia andereñoaren harreman bitxia kontatzen du, altua eta indartsua, bi gizonekin, bere lehengusu Lymonekin (ipotx konkorra) eta bere senar ohiarekin (Marvin Macy), kartzelatik irten ostean itzultzen den gizon bortitza. Nobela 1944an agertu zen lehen aldiz Harper's Bazaar-en eta urte horretan bertan Best American Short Stories antologian sartu zuten.
  • Clock Without Hands, 1961 (Orratz bako erlojua), hainbat argumentu-ildo dituen nobela da, denak leuzemiaz hiltzear dagoen JT Malone botikariaren bizitzarekin uztartuta.

Sei kontakizun bildu ziren, The Ballad of Sad Cafe lehen argitalpenaren ondoren.

  • "Wunderkind". Story, 1936.
  • "The Jockey" (Jockeya). The New Yorker, 1941.
  • "Madame Zilensky and the King of Finland" (Madame Zilensky eta Finlandiako erregea). The New Yorker, 1941.
  • "The Sojourner" (Ibiltaria). Mademoiselle, 1950.
  • "A Domestic Dilemma". (Etxeko arazoa) New York Post Magazine, en 1951.
  • "A Tree, a Rock, a Cloud" (Zuhaitz bat. Harkaitz bat. Una nube). Harper's Bazaar, 1942.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ , «Encyclopedia Brittanica:Carson McCullers» (en inglés). Consultado el 22 de septiembre de 2019.
  2. ↑ The New Yorker: Finales infelices. .
  3. ↑ New Georgia Encyclopedia: Carson McCullers. .
  4. ↑ The New Yorker: Finales infelices. .
  5. ↑ Tour Dictionary:Carson McCuller Facts. .
  6. ↑ Your Dictionary: Carson McCullers Facts. .
  7. ↑ The Nation: McCullers: Canon Fodder?. .
  8. ↑ , McCullers, Carson (2007). El aliento del cielo, prólogo y comentarios de Rodrigo Fresán. Barcelona: Seix Barral. p. XXIV-XXVI. ISBN 978-84-322-2834-6.
  9. ↑ Literatura us: ¿Quién ha visto el viento?, Carson McCullers. .
  10. ↑ , McCullers, Carson (2007). El aliento del cielo, prólogo y comentarios de Rodrigo Fresán. Barcelona: Seix Barral. p. XXIV-XXVI. ISBN 978-84-322-2834-6.
  11. ↑ , McCullers, Carson (2007). El aliento del cielo, prólogo y comentarios de Rodrigo Fresán. Barcelona: Seix Barral. p. XXIV-XXVI. ISBN 978-84-322-2834-6.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]