Carola Torres Chasserot
| Carola Torres Chasserot | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Motril, 1927 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bartzelona, 2017 (89/90 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Carola Torres Chasserot (Motril, Granada, 1927 - Bartzelona, 2017ko abenduaren 29a) tapizak lantzen zituen artista plastiko espainiarra izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carola Torres Chasserot Motril-en (Granada) jaio zen 1927an. 1954an José María Moreno Galván kazetari ezkertiar, arte-kritikari eta komisarioarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten.[2]
1962ko maiatzaren 15ean Asturiasko meatzarien grebetan hainbat emakumek jasandako torturak zirela eta, Espainiako Alderdi Komunistaren inguruko zenbait intelektualek Madrilgo Puerta del Sol-en protesta egiteko elkarretaratze batera deitu zuten. Carola Torresek ekintzaren antolaketan parte hartu zuen Gabriela Sanchez Ferlosio, Eva Forest, Ana Guardione eta Gloria Ros-ekin batera.[3][4] Kontzentrazioa Espainiako lehenengo manifestazio feministetako bat izan zen, eta bertan kultura-esparruko hainbat emakumek ere parte hartu zuten, hala nola Josefina Aldecoa, Aurora Bautista, Teresa Berganza, Núria Espert, Amparo Gastón eta Carmen Martín Gaitek.[5]
1980an Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zioten.[6] Sari hori lortu zuen lehen emakumea izan zen.[7]
2017ko abenduaren 29an hil zen Bartzelonan, 90 urte zituela.[8]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carola Torresek, bere obra artistikoan, tapizak ikuspegi berritzaileekin sortzeari ekin zion.[9]
Torresek, Luis Garrido maisuaren lantokian tapizaren teknika ikasten egon ondoren, 1964an ireki zuen bere tailerra. Hasieran ehungailu bat instalatu zuen bere etxean eta handik gutxira enpresa txiki bat sortu zuen. Batez ere alfonbrak —sarritan apaingarri gisa horman eskegitzekoak— ekoizten zituen. Alfonbrak Tapizen Errege Fabrikako artisauek ehuntzen zituzten, Fabrikan lan egin ondoren aparteko orduak emanez.[10] José María Morenoren arabera, Carola Torresek, bere lanean, tradizioari jarraipena emateko asmoa zuen, baina eredu berriak gehituz: «(...) bere obran ez da inoiz agertu inolako ezusteko ukaezinik, ezta tradizioarekiko hausturarik ere; aitzitik, tradizioari egokitzen saiatu da, eta berrikuntzak erantsi dituenean, erabateko diskrezioaz egin du».[10]
Bere tailerra hainbat artista tapizaren artearekin kontaktuan jartzeko topagunea izan zen; haien artean, Antoni Tàpies, Eduardo Chillida, Antonio Saura, José Caballero edo Josep Guinovart aipa daitezke.[11] Artista horiek marrazturiko kartoietan oinarriturik sortu zituen Torresek bere lan asko;[12] ezagunenen artean, 1964an Antonio Sauraren diseinuetatik abiatuta egindako hamar tapizak daude.[13][14]
José Maria Moreno, Torresen senarra, 1973an kartzelaratu zutenean «protesta bortitzak egitera bultzatzeagatik»[15], Joan Miró kataluniar margolariak Carolari bere marrazki bat utzi zion harekin tapiz bat egin zezan, eta horrela, senar-emazteei ekonomikoki laguntzeko.[16]
Bere bizitzaren azken urteetan, tailer egonkor bat izan zuen Bartzelonako "Poble Espanyol"en.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Carola Torres» artikulutik itzulia izan da, 2025-04-25 data duen 167049936 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-04-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carola Torres Chasserot. Despedida a una gran artista del Tapiz español» www.viantapices.com - El Rincón de Vian (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Torres, Carola (1927-2017)» archivo.march.es - Fundación Juan March (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arriero Ranz, Francisco. (2015). El movimiento democrático de mujeres, del antifranquismo a la movilización vecinal y feminista: ideología, identidad y conflictos de género. Universidad Autónoma de Madrid (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dolores Medio cuenta su detención en los años grises de la dictadura.» Fábrica de la Memoria para la Recuperación de la Historia de las Mujeres (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cabrero Blanco, Claudia. (2017). ««El Movimiento Democrático de Mujeres y las comunistas: de la resistencia antifranquista a la movilización feminista»» Nuestra historía 3: 76. ISSN 2172-2749. (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El palacio de Velázquez reune a los seis premios nacionales de Artes Plásticas 1980» El País 1981-03-20 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carola Torres Chasserot. Despedida a una gran artista del Tapiz español» www.viantapices.com - El Rincón de Vian (kontsulta data: 2026-05-20).
- ↑ El rincón de Vian: Carola Torres Chasserot. Despedida a una ”Gran” artista del Tapiz español.. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «▷ Imágenes portada» Clásicas y Modernas (kontsulta data: 2026-05-22).
- 1 2 (Gaztelaniaz) de la Calle Vian, Laura. (2020). «La obra tejida de los Vaquero y su inserción en la tapicería española del siglo XX» Revista Goya 372: 238 - 255. (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Torres, Carola (1927-2017)» archivo.march.es - Fundación Juan March (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El palacio de Velázquez reune a los seis premios nacionales de Artes Plásticas 1980» El País 1981-03-20 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «▷ Imágenes portada» Clásicas y Modernas (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Antonio Saura Atarès» www.enciclopedia-aragonesa.com - Gran Enciclopedia Aragonesa Online (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martín Morales, José. (1973-02-09). «El señor Moreno Galván, condenado por reunión ilegal» La Vanguardia Española (kontsulta data: 2026-05-22).
- ↑ (Katalanez) Castells, Carme. (2000-05-20). «Artexpo ret un càlid homenatge al tarannà de Joan Miró, «un bon amic»» dBalears (kontsulta data: 2026-05-22).