Bideluze plaza
| Bideluze plaza | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Beasain |
| Koordenatuak | 43°02′50″N 2°11′40″W / 43.04714°N 2.19456°W |
![]() | |
Bideluze plaza Gipuzkoako Beasain udalerriko erdigunean kokatua dagoen plaza da. 1981 urteaz geroztik azaltzen da erroldan.[1]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kale-izendegian Bideluze plaza izenarekin jasota dago. Bideluze izena XX. mendearen hasieran erabiltzen zen Beasaingo kale baten izena zen. Josetxo Zufiaurrek 1910eko erroldari buruzko dokumentazioan oinarrituta jasotzen du Bideluze izena garai hartako kale-izendegian ageri zela.[2]
XX.mende hasieran 1916 urte arte garaiko egoera politiko bakoitzak eraginda, izen desberdinak izan ditu plazak historian zehar. 1931 eta 1936 artean Errepublikaren Plaza esaten zitzaion; ordutik demokrazia heldu zen arte Espainiako Plaza izena hartu zuen; gero, urte gutxi batzuetan, Euskal Herria (Euskalerria) Plaza izan zen. Azkenik, 1957an, plazari Bideluze izena jarri zitzaion. Izan ere, 1916an Bideluze kaleak Jose Martin Arana alkatearen izena hartu zuen, eta, ondorioz, “Bideluze” izena berriro erabili zen plaza izendatzeko.[1]
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriaren erdigunean kokatzen da. Oria ibaiaren, Jose Martin Arana eta Jose Migel Iturrioz kaleen artean kokaturik dago. Bi kaleak alkateen izenekin izendatu ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plaza zabalagoa zen 1957an Usurbe antzokia eraikitzen hasi arte. Aurretik bertan herriko pilotalekua zegoen. Pilotaleku handi eta luzea zen, aurreko horma Kale Nagusian zuen, Oria ibaiaren ertzeraino iristen zen, eta hemen atzealdea ixten zuen hormak errebote lanak egiten zituen. 1878an eraiki zuten, errebotean eta zesta-puntan jokatzeko, oraindik luzeagoa zen beste pilotaleku baten atzean; azken hau, orain Jose Martin Arana kaleko etxeak dauden lekuan egon zen ibaiaren ondoan, eta etxe horiek eraikitzeko bota zuten 1900. urte inguruan.[1][3]
Eskuzko pilotalekuaren kanpoaldeko luzera guztian, ezker hormaren parean, zuhaitz-ilara bat zegoen, eta bien artean, orain XX.mende erdialde arte, burdin-barra batzuk zeuden, beren bezeroei esnea egunero jaisten zieten baserrietako astoak lotzeko. Baina barra horien lehenengo eginkizuna, astearteetako azoka-egunetan behiak eta ardiak lotzea izan zen, hain zuzen, abere hauentzako eraiki zen uraska bat, 1935ean, ibaialdeko hormari itsatsia. 1926ko otsailaren 2an eman zitzaion hasiera astearteetako azokari.[1]
Pilotalekua bota eta haren orubea Usurbe antzokiak bete zuenean, plaza honek galdu egin zuen lehengo itxura, ibaialdea itxita gelditu baitzen. Bertan lehengoa baino askoz motzagoa zen pilotaleku berri bat eraiki zuten. Pilotaleku zaharrean, eta Barrendain plazako arboladiarekin txandakatuz, udal musika bandak dantza-soinuak jotzen zituen, udako ostegun gauetan. [3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 Zufiaurre Goya, Jose. (1995). Beasaingo kale-izenen historia. in: Beasaingo Paperak. Beasaingo Udala, 21-23 or. ISBN 8470863193..
- ↑ Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Bideluze plaza 001 - Beasain - Direktorio geografikoa» b5m (kontsulta data: 2026-09-21).
- 1 2 Bueno Artola, Igor. Pilota Beasainen. in: Beasaingo Paperak. Beasain: Beasaingo Udala, 11-32 or. ISBN 8493294012..
- ↑ (Gaztelaniaz) López García, Eustasio. (1959). «El cine Usurbe» Beasain Jaietan (Beti Bizi kultur elkartea): 18-19..
