Beasaingo udaletxea

eraikitako euskal ondare nabaria Beasainen

Beasaingo udaletxea Gipuzkoako Goierri eskualdeko Beasain udalerriko udaletxea da, 1924. urtean[1] eraikia. Beasaingo Alde Zaharrean dago, eta Loinazko San Martin plazako hego-ekialdea hartzen duen eraikina da.

Beasaingo udaletxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Beasaingo udaletxearen ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBeasain
Koordenatuak43°02′50″N 2°11′46″W / 43.0473°N 2.19608°W / 43.0473; -2.19608
Mapa
Historia eta erabilera
Eraikuntza XX. mendea
JabeaBeasaingo Udala
ErabiltzaileaBeasaingo Udala
Arkitektura
Estiloaarkitektura eklektikoa
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria2
Kontaktua
HelbideaSan Martín de Loinaz, 1 - plaza

Plaza osoa ere 1924. urtean eraikia da, eta egungo udaletxea aurreko udaletxea zegoen orube berean eraiki zuten; lehenago, Aranberri baserria egon zen leku horretan. Udaletxeak bi solairu ditu, eta harlanduz, adreiluz eta zementuz egina da. Ohiko aurrealde arkuduna du, baina xehetasun berriak ere ageri ditu ingurune osoarekiko. Ertzean dagoen dorrea —erlojuarentzat eraikia— da deigarriena, adreiluz eraikia izanik. Nahiz eta XX. mendean eraikia izan, Gipuzkoan XVI. mendean hain arrakasta handia izan zuen mudejar estiloa gogorarazten du.[2]

Beasaingo Udalaren hainbat areto eta bulego dauzka, eta eraikinaren arkupean dago Beasaingo Udal Liburutegia.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. ↑ Vierbücher, Ariane. (2024-10-21). «‘Udal eraikinak 100 urte’ hitzaldia emango du Juantxo Unanuak» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2025-05-26).
  2. ↑ «Beasain: Loinazko San Martin Enparantza - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com (kontsulta data: 2025-05-26).

Kanpo estekak

aldatu