Basozabal (Beasaingo erreka)
| Basozabal | |
|---|---|
| Mota | erreka |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°01′49″N 2°12′00″W / 43.03035037°N 2.2000403°W |
| Kokapena | Beasain |
| Eskualde kultural | |
| Leku geografikoa | Euskal Herria |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Oria basin (en) |
| Iturburua | Beasain |
| Bokalea () | Beasain |
Basozabal erreka, Gipuzkoako hegoaldeko erreka bat da, Goierri eskualdekoa. Aierdi mendiko hegoaldean Olaberriko Arramendiren ipar-mendebaldean sortzen da. Bere urak Oria ibaira isurtzen ditu. Erreka honek 1600 metroko ibilbidea du gutxi gora behera.
Sakanean zehar dauden hezeguneetan sortu eta ipar-mendebalderantz jarraitzen du bere ibilbideak. Ibilbidearen bigarren erdian, Beasain eta Olaberriko udal-barrutien muga lerroa doa.
Mendian behera eginez, sakanaren hondoraino jaisten da Txarabaztarra izeneko lekuan, N-1 errepide nagusia gurutzatu eta Oria ibaira sartu arte.
N-1 eta GI-632 Beasain-Durango autobidearen arteko lotunea eraiki zen arte, gune horretan Aranburu-Etxeberri baserria zegoen, Basozabal errekaren Olaberria aldeko ertzean. Baserriaren atzeko aldean, Ikatz iturri izeneko iturria zegoen eta bere urak erreka honetara isurtzean, errekari bere izena ematen zion , Ikatz erreka izenez jarraituz beherantz. Batzuek Ikatzin erreka ere deitzen zioten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zufiaurre, Jose. (1999). Beasaingo mendiak eta errekak. in: Beasain esku-eskuan. Beasain: Besaingo udala, 119 or. ISBN 8492154136..
