Edukira joan

Aritz Elustondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aritz Elustondo

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAritz Elustondo Irribarria
JaiotzaDonostia, 1994ko martxoaren 28a (32 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad / 2012
Beasain Kirol Elkartea2012 / 2013290
Real Sociedad B2013 / 2015596
Real Sociedad2014 / 202631312
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2016 / 201610
Euskal Herriko futbol selekzioa2018 / 31
PAOK F.C.2026 /
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
alboko atzelaria
Lateralitateaeskuina
Pisua72 kilogramo
Altuera1,82 metro

UEFA: 250074621 Edit the value on Wikidata

Aritz Elustondo Irribarria (Beasain, Gipuzkoa, 1994ko martxoaren 28a) euskal herritar futbolaria da.

Realean erdiko edo alboko atzelari moduan jokatzen du. 2014-2015 denboraldian eskuin atzelari gisa hasi zen lehen taldearekin, baina denborarekin erdi-atzelari postuan finkatzen joan da. 2026. urterarteko kontratua du.[1]

Iker Irribarria pilotari profesionalaren lehengusua da.[2]

Kirol Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko urtarrilaren 14an, Elustondok debuta egin zuen lehen taldearekin, 2-0 irabazi zion etxean Real Oviedori Errege Kopan. [3] Hiru egun geroago egin zuen debuta Ligan, Rayo Vallecanoren aurka 0-1 galdu ondoren. [4] Elustondok urtarrilaren 31n sartu zuen bere lehen gola profesionaletan, 4-1 galdu baitzuen Real Madrilen aurka. [5]

2015-16 denboraldian, titular izan zen lehen taldean, Joseba Zalduaren eta Carlos Martinezen lesioen ondorengo lehen jardunaldietan. Hala ere, ohiko titular gisa finkatu zen lehen taldean, bai eskuin hegalean, bai erdiko atzelari lanetan, eta lehen taldeko jokalari bihurtu zen , denboraldia amaitu arte 30 zenbakia janzten jarraitu arren. Egoera horretan, 2016ko urtarrilaren 6an, 2020ra arte berritu zuen kontratua. [6]

2016-17 denboraldian protagonismoa galdu zuen taldean Odriozolaren agerpenarekin eta zazpi aldiz bakarrik izan zen titular.[7]

2018ko otsailaren 3an, eta Iñigo Martinezen irteeraren ondoren lehen taldean protagonismoa berreskuratu ondoren, kontratua berritu zuen, oraingoan 2022ra arte.[8]

Iñigo atera ondoren, zentral gisa sendotu zen behin betiko, Hector Moreno, Raul Navas, Diego Llorente eta Robin Le Normandekin batera bikotea osatuz atzealdearen ardatzean. 2020ko abuztuan berriro berritu zuen kontratua taldearekin, oraingoan, 2024ra arte [9].

2021eko apirilaren 3an, Kartujako Estadioan COVID-19aren pandemiaren ondorioz jokatu gabe geratu zen Errege Kopa, profesional mailako bere lehen titulua, eskuratu zuen 1-0 irabazita. Minutu gutxi batzuk izan zituen bertan Andoni Gorosabel ordezkatzeko. [10]

2023an kontratua berritu zuen Realarekin 2026ra arte. Espainiako koparen titulua irabazi zuen Kartujan 2026an bigarren aldiz.

Realarekin 11 denboraldi jokatu ondoren, taldeak 2026an ez zion kontratua luzatu. Guztira 313 partida jokatu zituen.

Salonikako Paok FC

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2026an Paok futbol taldearekin hiru denboraldirako kontratua sinatzen du 2030era arte.


Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Beasain
Euskal Herria
3. 2012/13 29 0 - - - - - - - - 29 0
Denera290--------290
Sanse
Euskal Herria
2.B 2013/14 31 4 - - - - - - - - 31 4
2.B 2014/15 24 2 - - - - - - - - 24 2
2.B 2015/16 4 0 - - - - - - - - 4 0
Denera596--------596
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 2014/15 4 1 2 0 - - 0 0 - - 6 1
1. 2015/16 31 1 0 0 - - - - - - 31 1
1. 2016/17 9 0 3 0 - - - - - - 12 0
1. 2017/18 19 3 0 0 - - 5 0 - - 24 3
1. 2018/19 27 1 2 0 - - - - - - 29 1
1. 2019/20 22 0 4 0 - - - - - - 26 0
1. 2020/21 23 1 3 0 - - 3 0 0 0 29 1
1. 2021/22 30 4 4 0 - - 6 0 - - - - 40 4
1. 2022/23 25 0 5 0 - - 6 1 - - - - 36 1
1. 2023/24 15 0 5 0 5 0 - - - - - - 25 0
1. 2024/25 22 0 3 0 - - 10 0 - - - - 35 0
1. 2025/26 16 0 4 0 - - - - - - - - 20 0
Denera2431135050301--0031312
PAOK
Grezia
1. 2026/27 - - - - - - - - - - - - - -
Denera--------------
Ibilbide osoan3311735050301--0040118

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ ARITZ ELUSTONDO Gerlaria 2026ra arte
  2. ↑ Aritz Elustondo eta Iker Irribarria, lehengusuak
  3. ↑ «Real Sociedad vs Villarreal: resumen, goles y resultado» MARCA.com 2015-01-13 (kontsulta data: 2026-06-29).[Betiko hautsitako esteka]
  4. ↑ «Real Sociedad vs Rayo: resumen, goles y resultado» MARCA.com 2015-01-16 (kontsulta data: 2026-06-29).[Betiko hautsitako esteka]
  5. ↑ (Gaztelaniaz) «Aritz Elustondo - Todos los goles» www.transfermarkt.es (kontsulta data: 2026-06-29).
  6. ↑ (Gaztelaniaz) VASCO, EL DIARIO. (2016-01-05). «Aritz Elustondo renueva hasta 2020» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-06-29).
  7. ↑ Gurrutxaga, Iñaki. (2016-01-05). «Aritz Elustondok 2020ra arte luzatu du Realarekin zuen kontratua» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-29).
  8. ↑ «Guretako bat» www.realsociedad.eus 2016-09-31 (kontsulta data: 2026-06-29).
  9. ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2020-08-26). «Aritz Elustondok kontratua berritu du Realarekin» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2026-06-29).
  10. ↑ Etxeberria, Julen. (2026-04-18). «Realak bueltan ekarri nahi du kopa» Berria (kontsulta data: 2026-06-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]