Edukira joan

Antonio Fernández Alba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Fernández Alba

Espainiako Errege Akademiako kidea

2006ko martxoaren 22a - 2024ko maiatzaren 7a
← Ángel Martín Municio

Académico de la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando

1986ko abenduaren 15a - 2024ko maiatzaren 7a
← José Luis Arrese
Bizitza
JaiotzaSalamanca, 1927ko abenduaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2024ko maiatzaren 7a (96 urte)
Hobiratze lekuaCementerio de San Carlos Borromeo
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Colegio Libre de Eméritos
Tabakalera: 54597

Antonio Fernández Alba (Salamanca, Espainia, 1927ko abenduaren 17a – Madril, 2024ko maiatzaren 7a) espainiar arkitektoa izan zen. Madrilgo Arkitektura Eskolan graduatu zen (1957), eta eskola horretako irakasle izan zen 1959tik aurrera. Abangoardiako mugimenduetan ibili zen 1950 eta 1960ko hamarkadetan. Hainbat sari jaso zituen, nola ikasle garaian (Arte Garaikidearen Museoko saria, 1953), hala helduaroan (Olaguibel saria, 1979); horien artean garrantzitsuena Arkitekturako Sari Nazionala izan zen (1963). Hainbat erakusketa egin zituen Espainian (Madril, Sevilla) eta Italian (Erroma, Milan).

Hauek dira bere lan aipagarrienak: Monfort Ikastetxea (Loeches, Madril, 1964-65), Gasteizko Kulturaren Etxea (1966-1972), Salamancako Hernán Cortés Ikastetxe Nagusia (1970), Burgo de Osmako Torre de Enlace deiturikoa (Soria, 1973), Londresko Spanish Trade Center (1974), Castellóko Jaume I Unibertsitateko campusa (1990), CSICeko Ikerketa Biologikoen Zentroa (Madril, 2000).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]