Andre Mariaren sortze garbia
| Andre Mariaren sortze garbia | |
|---|---|
| Mota | Katolikoa |
| Data | |
| Data | Abenduaren 8a (erromatar erritua) Abenduaren 9a (bizantziar erritua) |
Andre Mariaren sortze garbia edo Andre Maria sortzez bekatugabea[1] dotrina dogmatzat du Eliza Katolikoak, 1854. urtean Pio IX.a aita santuak dekretatu zuenetik. Dogmak dio Maria bekatu orotik libre izan zela betidanik, jatorrizko bekatutik barne, bere seme Jesukristoren merituagatik.[2]
Dogma hau ez da nahastu behar Jesusen jaiotza birjinalaren doktrinarekin. Jesus gizonezko batek parte hartu gabe ernaldu zela dio Elizak, eta Mariari dagokionez, Mariaren betiko birjintasunaren dogmak dio birjina izan zela Jesus ernaldu zenean, erditu zenean, eta baita erditu ondoren ere.[2]
Esan dezakegu Mariaren Sortzez Garbiaren jaiari buruz aurkitzen ditugun lehen erreferentziak VII. mendearen amaierakoak edo VIII. mendearen hasierakoak direla. Jerusalemgo San Sabas monasterioko monje Kretako San Andres zelarik (740 hilda). den, Ekialdeko Elizan jai hori ez zen oso hedatua, eta Santa Anaren sorkuntza izen zuen. Jaia Basilio II.aren egutegian ere jasoko da, X. mendean, eta Manuel I.a Komnenokoaren Konstituzio Inperialean, 1166an aldarrikatua, atseden egunen artean kontatuz. Ekialdetik, Bizantziar Inperioaren eraginari esker igaro zuen ospakizuna Mendebaldera. Italiako hegoaldea, garai hartan, Inperioaren barruan baitzegoen.[3]
Katolizismoan, bere eguna abenduaren 8an ospatzen da, eta jai izan ohi da Hego Euskal Herrian.[1]

Izendegian, zenbait dira emakumezko izenak euskaraz dogma eta adbokazio honi erreferentzia egiten diotenak: Kontxesi tradizionalena seguruenik, eta Sorkunde [1]hedatuena 20. eta 21. mendeetan.
Artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte katolikoan adbokazioa honek eragin handia izan zuen Barrokotik aurrera batez ere.
Irudi askotan Sortzez garbiaren irudeterian hoenelako izaten da: tunika zuriz jantzitako emakume gazte ba (tunikak beste kolore batzuk izan ditzake), mantu urdin bat gainean duela, eskuak bular gainean bilduta edo sotilki gurutzatuta, jesus haurra gabe, tonu urreztatuko hodeien hondoan eta kerubin eta aingeruen multzo batek inguratuta.[4] Ilargi edo Lurraren irudikapen baten gainean datza, zutik.[5] oinetan duen sugetzar bat –bekatuaren sinboloa– zapaltzen ari dela agera daiteke , "Eva berri baten moduan" irudikatuta.[6]
- Grekoa, 1608.
- José de Ribera, 1630.
- Zurbarán (Prado museoa, Madril).
- Juan de Valdés Leal, ca. 1652.
- Miguel de Santiago, XVII. mendea (San Agustin komentua, Quito).
- Liria, Valentzia.
- Inmaculada Concepción, Ourenseko katedrala, s. XVIII.
- Alférez Virgen Inmaculada - Chía, Cundinamarca, Kolonbia.
- Andre Maria Sortzez garbia. Iglesia de Nuestra Señora de la Concepción (La Orotava, Tenerife).
- Elorrioko Sortzez garbia basiliko Ama Birjina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «Kontxesi» Euskal Onomastikaren Datutegia (Euskaltzaindia) (kontsulta data: 2019-10-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «La Virgen María y los Dogmas Marianos» Catholic.net (kontsulta data: 2026-07-10).
- ↑ Peinado Guzmán, José Antonio. (2012). «Origen y desarrollo de la fiesta de la Inmaculada Concepción: la fiesta de la Concepción de María en España» Advocaciones Marianas de Gloria: SIMPOSIUM (XXª Edición), San Lorenzo del Escorial, 6/9 de Septiembre de 2012, 2012, págs. 75-90: 75–90. (kontsulta data: 2026-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «SOBRE LA ICONOGRAFÍA DE LA INMACULADA CONCEPCIÓN» cipripedia 2016-12-09 (kontsulta data: 2026-07-10).
- ↑ «BUCM :: Bloganidades :: Biblioteca Complutense» webs.ucm.es (kontsulta data: 2026-07-10).
- ↑ k3code.com. «Artea Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedralean» SANTA MARIA KATEDRALA (kontsulta data: 2026-07-10).