
- Euskaltzaindiak mahai-inguru interesgarria antolatu du Baionako Euskal Museoaren eta Herriko Etxearen laguntzaz: Zertarako irakurri behar ditugu euskal klasikoak?. Ostegun honetan izanen da, urriak 15 dituela, eta literaturako euskal klasikoen garrantziaz hitz egingo dute hiru adituk, hain zuzen: Jon Casenave euskaltzain osoak, eta Mari Jose Olaziregi eta Gidor Bilbao EHUko irakasleak.
- Euskal Museoan izanen da mahai-ingurua, 18:00etan.
Irakurri gehiago: Euskal klasikoei begira Iruzkin berria idatzi

- Euskaltzaindiak antolatzen du R.M. Azkue lehiaketa, BBK Fundazioarekin batera, eta egitasmoaren xede nagusia idazle gazteak literatura mundura erakartzea da.
- Bi genero saritzen dira, poesia eta narrazioa, eta 10 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko sariketa da.
- Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Helbide honetara bidali behar dira: Euskaltzaindia (Plaza Barria, 15 / 48005 Bilbo, Bizkaia).
- Berrikuntza: Euskaltzaindiak, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan, tutoretza eskainiko die saridun suertatzen diren idazle gazteei, saria jaso ondoko ikasturtean, idazkuntzan trebatzen jarraitzeko.

- Arangurengo Kultura-etxean (Mutiloa) izanen da ikusgai, astelehenetik ostiralera (09:00-21:00); eta ostiraletan (09:00-13:00 / 14:00-21:00).
- Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren eta Aranguren Ibarreko Udalaren babesarekin antolatu du erakusketa.
- Pirinioetan elkarrekin bizi diren hizkuntza guztien ezaugarri nagusiak eta mugarri historikoak biltzen ditu erakusketak, modu dibulgatiboan. Erakusketa honek beste erakusketa batekin ere badu lotura, hain zuzen, Euskararen Herri Hizkeren Atlasean oinarrituta dagoen Euskara Ibiltariarekin (lotura hau QR bidez egin daiteke).

- Euskaltzaidiak bi hitzaldi antolatu ditu urriaren 8rako, tokian tokiko erakundeekin batera.
- Gasteizen izango da lehenengoa, Izaskun Arrue kulturguneko antzokian, 19:00etan. Euskara Gasteizen, berariazko bidea eginez (Iñaki Iurrebaso UEMAko ikerlariaren eta Iñaki Martinez de Luna ohorezko euskaltzainaren eskutik). Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
- Bigarrena Lizarran izango da, Frai Diego kultur etxean, 18:30ean. Euskaltzaletasunaren hariak Lizarran, gazteen artean (Ainhoa Pardina EHUko doktoregaiaren eskutik). Lizarrako Udalarekin elkarlanean.
- Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du laugarrenez, Itsasuko Herriko Etxearekin elkarlanean eta Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin.
- Irailaren 26an eta 27an izan da aurtengo aldia eta, ohi bezala, euskal poeten lana hauspotu nahi izan du Akademiak. Halaber, beste bazter batzuetako sortzaileen lanak ere aintzat hartzen dira: aurten, Abdul Hadi Sadoun idazle, irakasle eta itzultzaile irakiarra gonbidatu da.
















