Edukira joan

Wikiteka:Txokoa/2019

Wikitekatik

Biblia

[aldatu]

Kaixo! Beno, aspaldiko kezka batekin nator: ez dago euskarazko Biblia librerik. Baina badago aukera doc batean jaisteko Euskadiko Gotzainen webgunetik. Bibliak garrantzia berezia du, askotan aipatzen ditugulako Wikipediako artikuluetan bertsikuloak edo atalak, eta orain kanpoko Biblija.net zerbitzura berbidaltzen dugu, Eliza batena dena eta, agian, desager daitekeena edo aldatu.

Zer deritzozue Gotzainen Biblia hori hartu eta, librea izango balitz bezala, hemen jartzen badugu? Ez dut uste inork egile eskubiderik erreklamatuko dituenik, ezta?

Mezu honen kopia @Xabier Cañas:, @Xabier Armendaritz:, @Sairema:, @Aitzolete:... -Theklan (eztabaida) 18:40, 15 urtarrila 2019 (UTC)Erantzun

Zalantza eragiten dit kontu honek. Batetik, Galderrek aipatutako arrisku hori dago (webgune hori desagertzea edo aldatzea); bestetik, egile eskubideen arazoa... Hala ere, garbi dago Biblia euskaratzen aritu direnen asmoa izan dela albait jende gehienaren eskura jartzea testu hori. Horregatik, zalantzak zalantza, testua Wikitekan eskuragarri jartzearen alde nago.
Itzultzaile taldearen buru izan zen Dionisio Amundaraini galdetzea ere pentsatu dut, aspaldiko ezaguna baitut eta beti agertu izan baita euskararen alde laguntzeko prest; baina, kontuan izanda aurki 89 urte egingo dituela eta 2015az geroztik apenas duela presentzia publikorik (lehenago, agerpen ugari izaten zituen, besteak beste ItzuL zerrendan), ez dakit ea egokia den kontu honekin harengana joatea.
Ea besteok zer diozuen. --Xabier Armendaritz (eztabaida)
Besteok bezala, itzulpenaren lizentziarekin dut kezka. Dionisio Amundaraini baimenik eskatzeko modurik ez badago, uste dut, Xabierrek aipatu duen bezala, onartutako bokazio unibertsaleko dokumentu batez ari garela, eta haren bokazioa hedapen hutsa baino ez dela. Interpretazio horretatik abiatuta, bi modutara egingo nuke: 1) Zuzenean testua txertatu (irudirik gabe eta transkripziorik gabe). Ez da txukunena baina behintzat testua hor dago eta Wikipediarekin eta Wikiesanekin loturak egiteko balioko luke; 2) Dokumentua Archiven sartu lehenik, lizentzia askean jarri, eta metadatuekin (lizentziarenak) Commonsera igo. Nola ikusten duzue?-Xabier Cañas (eztabaida) 17:32, 17 urtarrila 2019 (UTC)Erantzun
@Xabier Armendaritz: Ba agian galdetzea badago, hori onena. Gotzainei galdetzea baino hobea izango litzateke, eta ziur ez duela inoiz pentsatu copyrighta duenik bere lanak. @Xabier Cañas: nik ez nuke igoko jatorriko dokumentua, ze maketatu gabeko doc bat da. Hau da, ez du irudirik ez ezer ere. -Theklan (eztabaida) 12:07, 18 urtarrila 2019 (UTC)Erantzun
Oraintxe idatzi diot Dionisiori. Erantzunik jasotzen badut, jakinaraziko dizuet. --Xabier Armendaritz (eztabaida) 09:01, 21 urtarrila 2019 (UTC)Erantzun

@Xabier Armendaritz: Gaur jarri naiz bilatzen lehen zuten doc hori, ikusteko ea nola jar genezakeen Wikitekan... eta desagertu da. Hau kalamidadea! (Eta gerta daitekeen galeraren adibide). -Theklan (eztabaida) 18:17, 7 otsaila 2019 (UTC)Erantzun

@Xabier Cañas: @Xabier Armendaritz: Beno, hasi naiz proba batzuk egiten, ea nola geratuko litzatekeen Biblia hemen jarrita, eta batez ere teknikoki nola lotu bertsetak (hitzaren oso fan) kanpotik bilaketa egin ahal izateko. Adibidez, Has2:7 -Theklan (eztabaida) 22:15, 7 otsaila 2019 (UTC)Erantzun
Dionisio Amundarainen erantzuna baiezkoa izan da:
« Azkenik, pozten nauk hi Wikitekan habilela jakiteaz. Eta Elizen Arteko Biblia zuen horretan zintzilikatzeaz, dudarik ez izan, bene-benetan poztuko nindukek. Gure asmo osoa izan huen Biblia euskaraz ahalik eta gehiena zabaltzea. »
Ez dakit horrekin nahikoa den edo Dionisiok guri beste baimen dokumenturen bat ematea beharko genukeen...
Dionisiok, gainera, ideia hauek ere eman dizkigu:
« Gure Biblia zuenean zintzilikatzeaz pentsatzen jarririk, beste hau otu zait: gurearekin batean, edo geroago, noizbait, Belokeko aita Marcel nire adiskide handiak, nik eraginda eta nire lan materialaz, "lapurtar-baxenabartarrerat" egokitu zuena ere zintzilikatzea ongarri izan litekeela

Gure itzulpenean oinarritua da, baina, Marcel biblialaria handia denez, zehatz berrikusia, eta euskara jator-jatorrean emana; esango nuke, euskarari dagokionez, gurea baino euskara-sen handiagokoa dela. Gurean izan genituen biblialariak ez ziren hain gaituak euskarari dagokionez; Marcelengan benetan nabari da sen hori.

Bestetik, Marcelek eraginda, duela gutxi zendu den Junes Casenabek Xuberoko euskalkira egokitu zuen Marcelen Bibliako Itun Berria (ez Itun Zaharra).

Marcelen Biblia Interneten dago. Casenaberena paperean bakarrik; ez dugu lortu digitalizatzea.

Zer poza hartuko nukeen beste biok zuenean ikustea. Urrats handia izango litzateke, bai batua / euskalkiak arazoan, bai Hego Euskal Herria / Ipar Euskal Herria arazoan.

[...] bi lan horiek zuenean zintzilikatzeko, Marcelen baimena beharko zenukete. Casenave zendua da, baina nik uste Marcelek bere esku izango dituela haren lanarekikoak.

»
Euskarazko beste bi Biblia horiei dagokienez, nik ez dut Marcelekin harremanetan jartzeko biderik; baina interesgarria ikusten baduzue, Dionisiori eskatuko nioke harekin harremanetan jartzeko...
@Theklan: Itxura bikaina hartzen ari da testua, bejondeizula! --Xabier Armendaritz (eztabaida)
Hau poza, benetan Xabier Armendaritz. Beste bi Bibliak lortuko bagenitu, portal ederra egingo genuke, ezta? Nik iragarriko dut hau sarean. -Theklan (eztabaida) 09:08, 8 otsaila 2019 (UTC)Erantzun

Egin beharreko lanak

[aldatu]

Momentu honetan kopia bakarra dago Biblia honena, webgunean. Atal guztiak kopiatzea da lehen pausoa, gero apalaldi eta bertset bakoitza jartzeko. Ni pixkanaka hasiko naiz honekin, baina lagundu nahi baduzue, egin ezazue, mesedez. -Theklan (eztabaida) 09:13, 8 otsaila 2019 (UTC)Erantzun

Élection communautaire au Conseil d'administration de Wikimédia France

[aldatu]

Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Ce message est déposé ici car Wikimédia France a identifié la langue de votre projet comme étant une des langues de France.
This message is posted here because Wikimedia France has identified the language of your project as being one of the languages ​​of France.

Bonjour à toutes et tous,

Le 23 février dernier l'association Wikimédia France s'est dotée de nouveaux statuts. Dorénavant, un siège du Conseil d'administration de Wikimédia France est réservé à une personne désignée par la communauté des contributeurs aux différents projets Wikimedia[1].

Wikimédia France est une association à but non lucratif, de type loi 1901, qui soutient et promeut les différents projets Wikimedia en France mais n'exerce aucun rôle éditorial ni aucun rôle d'hébergeur de ces projets. Elle est juridiquement indépendante des projets et de la Wikimedia Foundation.

Néanmoins, il est sûr que la notoriété de l'association est entièrement issue de celle des différents projets, ce qui détermine en grande partie sa capacité à rencontrer les acteurs institutionnels et associatifs et à attirer la générosité du public. D'autre part, les marques, les logos et un peu moins de la moitié des ressources de Wikimédia France[2] sont issues d'un accord avec la Wikimedia Foundation, organe central du mouvement wikimédien. En bref, l'essentiel de la capacité d'action de Wikimédia France est rendu possible grâce à votre travail. C'est pourquoi Wikimédia France a pensé qu'il est légitime qu'une personne désignée par la communauté des contributeurs puisse siéger à son Conseil d'administration. Une fois désignée, la personne sera formellement investie en novembre par un vote de l'Assemblée générale de l'association, seule instance souveraine en cette matière. En tant que membre du Conseil d'administration, la personne choisie pourra exercer les rôles de contrôle, de gestion et de conseil stratégique pour l'association[3].

Le dépôt des candidatures sera possible à partir du 1er septembre 2019 et le vote sera ouvert du 20 au 30 septembre 2019.

Toutes les informations utiles (calendrier détaillé, droit de vote, conditions d'éligibilité, etc.) sont à retrouver sur m:Wikimédia France/Gouvernance/Siège_communautaire. Fin août / début septembre, une session « posez toutes les questions que vous voulez » (ask me everything), sera organisée en ligne pour répondre aux diverses interrogations.

Enfin, Wikimédia France souhaite mettre en place une commission électorale recueillant et validant les candidatures et surveillant ce processus électoral. Si la fonction vous intéresse, vous pouvez vous signaler à electionTxantiloi:@wikimedia.fr

VIGNERON (eztabaida) 10:29, 15 uztaila 2019 (UTC)Erantzun

  1. ↑ https://meta.wikimedia.org/wiki/Wikim%C3%A9dia_France/Gouvernance/Si%C3%A8ge_communautaire
  2. ↑ Ventilation ressources, d'après le budget prévisionnel 2019-2020 : 1 054 600 euros de recettes totates, dont 450 000 (43 %) de la Wikimedia Foundation, 435 000 de dons, 100 000 de mécénat, 10 000 d'adhésion, 1 500 de frais financier, 35 100 de reprises sur engagements restant à réaliser et 23 000 de transfert de charges.
  3. ↑ https://meta.wikimedia.org/wiki/Wikim%C3%A9dia_France/Guide_du_conseil_d%27administration

New tools and IP masking

[aldatu]

14:19, 21 abuztua 2019 (UTC)

Wikisource:News (en): September 2019 Edition

[aldatu]
English Wikisource's monthly newsletter which seeks to inform all about Wikimedia's multilingual Wikisource.

Current · Archives · Discussion · Subscribe –MJL ⁓T-eztabaida⁓☖ 23:25, 1 iraila 2019 (UTC)Erantzun

The consultation on partial and temporary Foundation bans just started

[aldatu]
-- Kbrown (WMF) 17:14, 30 iraila 2019 (UTC)Erantzun

Administratzaileen bozketa

[aldatu]

Kaixo! Administratzaile izaera galdu dugu iaz eskatu genuen @Xabier Cañas:, @KRLS: eta hirurok. Administratzaile izaten jarraitzeko aukera eskatzen dizuet guztiei. Beste hautagairik egongo balitz, esan mesedez. Nire burua ere burokrata izendatzen baduzue, administratzaileak nik egin ditzaket etorkizunean. -Theklan (eztabaida) 17:59, 8 urria 2019 (UTC)Erantzun

 Bat nator Theklan administratzaile eta burokrata izendatzearen alde -Lainobeltz (eztabaida) 18:35, 8 urria 2019 (UTC)Erantzun
 Bat nator Per mi d'acord.--KRLS (eztabaida) 08:45, 9 urria 2019 (UTC)Erantzun
 Bat nator Nik ere alde bozkatzen dut. --Xabier Armendaritz (eztabaida) 17:46, 9 urria 2019 (UTC)Erantzun
 Bat nator -Xabier Cañas (eztabaida) 07:16, 12 urria 2019 (UTC)Erantzun
 Bat nator ---Gorkaazk (eztabaida) 22:28, 16 urria 2019 (UTC)Erantzun

Feedback wanted on Desktop Improvements project

[aldatu]
07:15, 16 urria 2019 (UTC)

Community Wishlist 2020

[aldatu]

IFried (WMF) 19:30, 4 azaroa 2019 (UTC)Erantzun