Edukira joan

Xavier Le Pichon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xavier Le Pichon
Bizitza
JaiotzaQuy Nhon (en) Itzuli eta Vietnam, 1937ko ekainaren 18a
Herrialdea Frantzia
Frantziar Indotxina
HeriotzaSisteron, 2025eko martxoaren 22a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Caen Normandy (en) Itzuli
Lycée privé Sainte-Geneviève (en) Itzuli
University of Strasbourg (en) Itzuli 1966) Doktoregoa (Frantzian)
Columbia Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Stephane Mazzotti (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgeologoa, unibertsitateko irakaslea, katedraduna eta geofisikaria
Enplegatzailea(k)Collège de France
Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Academia Europaea
Académie catholique de France
cdf.u-3mrs.fr…
IMDB: nm12563649 Edit the value on Wikidata

Xavier Le Pichon (Qui Nhon, Frantziar Indotxina (gero Hego Vietnam eta orain Vietnam), 1937ko ekainaren 18a – Sisteron, 2025eko martxoaren 22a) frantses geofisikaria izan zen. Le Pichonek ikerketa eta behaketa ugari egin zituen, bai lurrazalaren barne-dinamikaz, baita itsas hondoei buruz ere. Horiei guztiei esker, funtsezko teoriak garatu ahal izan zituen geodinamikaren esparruan. Ordu arte, mantua, lurrazal ozeanikoa eta lurrazal kontinentala bakarrik bereizten ziren geodinamikaren alorrean. Zientzialari honek egindako lanen ostean, ordea, lehen aldiz erabili ziren litosfera eta astenosfera izenak, lurrazal kontinentalak eta mantuaren goiko aldeak osatzen zuten zatia izendatzeko lehena, eta mantuaren zati biguna adierazteko bigarrena.

Le Pichonek frogatu zuenez, dortsalek (riftak) eta fosa ozeanikoek (subdukzio-eremuak) mugatzen zituzten elementu zurrunez osatua zegoen litosfera, eta subdukzio-eremu eta rift horietatik abiaturik sortzen omen da plaken mugimendua. Beraz, Le Pichonen ekarpenak funtsezkoak izan dira plaken tektonikari buruzko teoria lantzeko. 1986az geroztik, Collège de Franceko geodinamika-katedraduna izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]